2011/05/30

BILBAO TRIATHLON....IKUSGARRIA!!!!!





















Pasadan larunbatean taldekide batzuk bilbon izan ginen bertako triatloian parte hartzeko intentzioarekin eta hitz batekin bueltatu ginen guztiok: IKUSGARRIA.
Ikusgarria emaitzen aldetik eta ikusgarria baita proba orokorrean, montajea, zirkuituak, antolakuntza..... esan genuen bilbon ezer txikirik ez dakitela egiten eta bete ziren bai, ongi gainera espektatiba guztiak.
Emaitzen aldetik aipatzeko nola ez, gure burnizko emakumeak, emakume bionikoak, karretea bukatzen ez zaien emakumeak, juten diren lekura junda beti punta puntan eta gure taldea eta herria guztion ahotan jarriaz. Itsaso leunda 3. eta Maider Gaztañaga 4., podiumera igo zirelarik virginia berasategui (1go) eta martina dogana (2en) maila internazionaleko triatletekin, bestalde proba hau euskadiko txapelketa zenez virginian ondoren, bai itsaso eta bai maider, bigarren eta hirugarren izan ziren.
Mutilen arloan aipatzekoa aitor regillagaren bederatzigarren postua, proba honetan zegon mailarekin postu horretan sartzeak izugarrizko meritua dauka, mutil honek entrenatzeko denbora gehiago izango balu, zertarako gai izango litzake??? eta parte hartze kanpotar haundia zenez, distantzi luzeko euskadiko txapelketan hirugarren postua lortu zuen!!!!! beraz hau ere podiumetik pasatakoa pasadan larunbatean. Aipatzekoa ere bere aurretik zortzigarren eta aldi berean euskadiko bigarren sailkatu zena beste tolosar bat izan zela, aimar agirresarobe, zorionak berarentzat ere, arro egoteko jendea degu herrian eta taldean, bi hauek mikel elgezabal probako txapeldunarekin izan ziren euskadiko txapelketako podiumean, bejon deizuela!!!
Ondoren eta taldeko bigarrena Alberto Vaquero izan zen, beti taila ematen duen taldekidea eta ze maila, hiru probatan oso erregularra izan ondoren 18garren postuan sailkatu zen.




Ondoren, Gorka sarasola, emaitzak ez ditut ikusi oraindik beraz ez dakit ze postu egin zuen baina dudarik gabe oso aurrean sartu zen, igeri bere erritmoan ibilitakoa, bizikletan dezente aurreratu zuena eta korrika ondo sufritu ondoren emaitza bikaina lortutakoa.
Eta azkenik Asier eta Alar, biak madrilen karrera utzitakoak, biek zalantza ezberdinekin baina karrera amaitzea lortu zutenak, asier oso kontentu batipat hilabete ezin korri egon ondoren maratoi erdia oso gustora egin zuena eta alar ere karrera polita egin zuena, bukaeran baba izugarria atera zitzaion eta asko sufritu zuen baina helmugatik pasatzeko momentuan min guztiak ahazten dira beraz zorionak guztiori!!!!!!
Hauek bakarkako emaitzak izan ziren eta taldeka???? ba taldeka...... TXAPELDUNAK!!!!!! proban ez zan inor T.T.T. baino gehiago izan, eta nola ez aldi berean Euskadiko txapeldunak!
Eta bestela, probaren inguruan....ba nik uste sentsazio orokorra izan zela baina guztiok oso gustora amaitu genuen, bilbora iritxi eta bertan zegoen muntaia ikusita flipatu egin genuen, kirolaria oso ondo zaindu zuten eta honez gain zeozer ginela sentiarazi ziguten, bai antolakuntza aldetik eta baita bertan bildu zen jende piloagatik.
Arenalean izugarrizko muntaina, pantaila erraldoi batekin bizikletako sektorea bertan zeuden jarraitzaileak zuzenean jarraitu zezaten, "rian" embarkazio ugari kameraz josita proba jarraituz, bizikletako sektorean ere animazio ugari eta zirkuitu polita eta oso gogorra, eta korrika zer esanik ez, inguru paregabean eta jendeaz gainezka korritzeak oiloipurdia jartzen dizu.... agian akatsen bat egon zan, bizikletako zirkuituan bidegurutzeren bat ez zegoen oso argi, baina antolakuntzak proba bukatu bezain pronto autokritika egin zuen eta hori garrantzitsua da, bide hau jarraitu ez gero oso urrutira iritxi daitezke.
Emaitzak ikusitakoan jendea jungo da komentariok egiten eta argazkiren bat lortzen badegu jarriko degu, ze a ze akatsa gurea!!!!! mahalako pankarta eraman, podiumera dezentetan igo eta ez argazki kamararik, ezta ezagunik argazkirik ateratzeko bertan..... ea nunbaitetik ateratzen degun..... besterik gabe, zorionak parte hartu zuten guztioi eta batipat podiumera igo zirenei T.T.T.-mahala triatloi taldea punta puntan ezarriz!!!

24 comentarios:

dantzari dijo...

ei taldeka lenengoak e!!! federazioko sailkapenetan hoi jartzeu gutxinez... ke sobrada!!! lanbaten bertan etb.com-en zuzenen ikusten eonitzan ta jode... inbidi earra ta hauekin entrenatzet!! altun esateko gogo earra!! jajaja. Zorionak denoi!!

dantzari dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
dantzari dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
dantzari dijo...

http://tulazarillo.es/20110528155/bilbao-triathlon-mikel-elgezabal-y-virginia-berasategi-ganadores




https://picasaweb.google.com/113481328879535966601/FotosBilbaoTriathlon2011Sopas#

Anónimo dijo...

Galderatxo bat, eta polemikarik sortuarazi nahi gabe. Zegatik hitzegiten dezute TTT taldekoak ez diren tolosar batzuetaz eta beste batzetaz berriz ez? Besterik gabe ez da konturatu nahizen lehen aldia eta harritu egiten nau.

reitziger dijo...

anonimoari :
ni izan naiz kronika hau idatzi duena eta ez dakit nortaz hitzegiten ari zaren, agian lanbateko proban beste tolosar bat zegoen eta ez naiz konturatu, ala bada nere barkamena luzatzen diot hemendik pertsona horri.

Anónimo dijo...

ZORIOANAK!!!! I K E A R R I !!

aze maila...

Ballan

Anónimo dijo...

hau ez da ONG bat!

yon dijo...

Hurrengo kronikan: Zorionak anonimo eginiko karreragatik!

Eurre dijo...

Beno, eskertuko nuke erantzun hau topatzea ahal bada.

"anonimoak esan du; ttt-koak ez diren tolosar batzuetaz hitzegiten dugula, eta ordea beste batzutaz ez"

Ba nik esango nioke, tolosakoak ea nor diren adierazteko mesedez ttt-koak eta Krafft-ekoez gain. Guk jakin ahal izateko.

Erantzuna: ba hemen erantzun dezala eta bestela idatzi dezala tolosaldekott@gmail.com

Aldez aurretik erantzunaren zain.

reitziger dijo...

bueno begiratzen aritu naiz eta bilbon ez zuen parte hartu beste tolosarrik, beraz anonimoaren keja ulertzen det izango dela, oraingo honetan aimar aipatzen degulako eta beste batzuetan ez degulako beste inor aipatu.
nik ere polemikarik sortu nahi gabe... hau T.T.T.-ko bloga da, eta kronika edozeinek idatzi dezake nahi duena jarriz beraz idazlearen esku dago nor aipatu eta nor ez, kontutan izanik batzuetan despisteak izan daitezkela edo sinplemente ahaztea ez direlako taldekideak.
Orokorrean taldeko partaidetan zentratzen gara baina beste aipamenak egin daitezke , INUNGO OBLIGAZIORIK GABE, bidai lagunak izan direlako, karrera gure partaide batengandik oso gertu bizi izan duelako,eguna taldekidekin pasa dutelako etab....
Norbaiti blog honetan agertzeak ilusioa egiten badio, triatleta bada eta tolosarra edo ingurukoa, hemendik luzatzen diot taldean sartzeko gonbidapena! ez dago dirurik, antolakuntza xume bat degu, gure erara egindakoa, baina giro bikaina eta gauzak batera egiten jarraitzeko izugarrizko grina, guztian gainetik TALDE bat garelako. Beraz hori bada norbaitek bilatzen duena, ateak zabalik ditu! animatu!!!!

Eurre dijo...

Azken komentarioan ildotik, feisbuken jartzen den bezala. ATSEGIN DUT edo ME GUSTA.

Anónimo dijo...

ME GUSTA

Piepoli dijo...

I LIKE IT!!!!

Gorka dijo...

Oso polita kronika, oso ondo deskribatzen du bertan gertatutakoa. Egia esan egun ederra pasa genuen bertan egon ginen guztiok eta ez da erraza nire ustez horrelako distantzian parte hartzen dugunean, askotan pott egiteko arriskua baitugu. Zirkuitua oso polita eta gogorra eta antolaketa berriz mundiala. Berriz ere nabarmentzeko ere gure artean dugun giro ona.

Anónimo dijo...

aurten ordago haundira ari zeate, eta enbido txikira? Debako triatloi ikearri ibilbide politta, leun leuna..

(http://www.debakotri.blogspot.com/)


Ballan

Anónimo dijo...

Atzoko anonimo,

Ez nuen ezta gutxiago ere polemikarik sortu nahi, benetan diot. Eta badaezpada ez nahiz Krafft-eko horietako inor (falta zena orain beraiekin nere erruagatik istiluak izatea!!!).
Besterik gabe kuriosoa iruditu zait (ez azken kronika honeta) tolosar batzuk aipatu gabe uztea beste batzuk aipatu dituzuenean. Hala ere heman duzuen argumentazioarekin konforme. Dena den itsusi geratzen dela uste dut batzuk aipatu gabe uztea. (Nere iritzi xumea besterik ez da)
Ah eta bene beneta zorionak TTT-n egiten duzuen lanagatik, badakit eta zeinen zaila den horrelako proiektuak aurrera eramatea.

alar dijo...

beno beno ha zer festa jarri dezuten danan artean,nire ustez eta ni holakoa izanda idazten duenanak nahi dituen pertsonak aipatzen ditu.zuretzat anonimo.blog hau tttkoa bait da eta ados ez dagoena aipa dezala kezka baino anonimo gabe con dos cojones

Anónimo dijo...

Egunon, ni anonimo Ballan naiz, eta blog hau sortzen ibilia eta bere garain kronikakaren bat idatzia.

Beraz nik ere baten bat ahaztuko nuen? o igual ezdet ezagutzen

Pozten naiz gendeak blog hau jarraitzea, eta aberasgarri egiteko, gehitu iezaiozu komentario baten bitartez beste tolosaldeko horren edo hoien zure aipamena.

Kronika idaztea bezain aberasgarri dira aipamenak,
web 2.0

Beste bat arte!

reitziger dijo...

anonimoari :
aurreko aipamenan dioten bezela hau Gure bloga da, taldearena, agian T.T.T-koa ez den norbaiti aipamenak egiten dizkiogu baina gure taldekidea dela sentitzen dugulako izan daiteke, aurrekoan esan bezela taldekidea era desberdinetan izan daiteke, adibidez entreno guztiak gurekin eginez, bidai guztiak gurekin eginez etab.....kronika bat egin aurretik ezin degu ibili begiratzen zein tolosarrek parte hartzen duen eta zeinek ez triatloi batean, blog honetan, triatloia talde bezela bizi dugunok aipatzen ditugu, distintziorik egin gabe, ez bakarrik taldekideak edo tolosarrak direlako.
Aurreko urtean adibidez, trigoieko baten bati aipamena egin zitzaion bidai laguna izan genuelako.
besterik gabe eta orokorrean esanda, herramienta bat dela esan genezake, gure historia xumeak, esperientziak, bidaiak eta probak gure artean kontatzeko, bakoitzak ondoren bere gora beherak kontatu ditzan eta guztion artean momentu onak pasa ditzagun, eta aldi berean informazioa izan dezagun hurrengo urtetan zein proba egin eta zein ez erabakitzeko adibidez.
Norbait ez aipatzeak ez du esan nahi naita egin dugunik,gertukoak aipatzen saiatzen gara hasiera baten hauek garelako blog hau sortu eta jarraitarazi dugunak. Ez nekien eta poz haundia ematen dit hainbeste irakurle edo jarraitzaile genituenik jakiteak.
bide batez, jarraitzaile hauek (zu izan zaitezke bat) beren experientziak kontatu ez gero komentario gixa, pixkanaka talde honetan sartu zaitezke bat gehiago izanik.
konklusio gisa gauza bat argi izan behar degu, blog hau EZ genuen sortu kanpoko jendeak guri buruz jakiteko, horretarako baliobide bat izan daiteke ikusten danez eta ondo datorkigu, baina helburua gure artean informazioa eta experientziak kontatzea du. Hau EZ da prensa eta gu EZ gara kazetariak, talde bateko partaideak besterik ez.
Animatu blogeko partaide izaten, bat gehiago izaten, baina ez tolosarra zarelako, hemen eta gurekin gustora sentitu zaitezkelako besterik ez.
Hau KUADRILA eder bat da!!!!

Eurre dijo...

"Gustuko dut" edo "Me gusta",
eta azkeneko gauzatxo bat. Ez ahaztu dakizuen bezala, DV, Hitzan, Noticias-en... Tolosar guztien erreferentzia egiten dela,(ikusi hemerotekak) bere garaian Tolosaldeko jendearena ere egiten zen, baina azkenean pixkanaka gure herrira mugatu ginen. Zergatik? ba herrikoak nahiko garelako jada triatloiaren izena eta maila handia zabaltzeko,
Ale ba , egun ona izan eta gaur atsalden denak bizikletan , atertu du eta halako batean!!

Eurre dijo...

Ballan, Deba pena pirineoan eongo naizelako seguruik km-tada handiko martxa baten, baino kalbario ta itziar igotzea 37km tan hoi baida dala bizikletako sektore earra!!

Anónimo dijo...

Anonimoari, gaizki sentitzen diren horiei eta T.T.T.ko taldekide guztiei:
T.T.T.k beti goraipatu eta goraipatuko ditu bere taldekideek eginiko emaitzak, besteen emaitzak bezela.
Atzerriko triatloietan parte hartzeko planak egiten ditugu, ahal denean entrenatzera joaten gara taldean, afariak eta bazkariak egiten ditugu, Javier Urkolaren omenezko DUATLOIA antolatzen dugu urtero...
T.T.T., triatloi talde bat izateaz gain, lagun talde bikain bat osatzen dugu eta
bertako kide izan nahi duten guztiei esan nahi diet, ateak irekita dauzkatela.
Hori bai, molestatuak sentitu diren horiei esan nahi diet lasai egoteko eta ez PARANOIArik egiteko.
T.T.T.k, ez du sekula inor baztertu eta ezta baztertuko ere.
T.T.T.en ez dugu inongo mobidarik nahi!!!

Jackerra

Anónimo dijo...

Ah, eta ahaztu gabe.
ZORIONAK eman nahi dizkiet, lehengo asteburuan Bilboko triatloiean parte hartu zuten T.T.T.ko diren eta ez diren triatleta guztiei.

EMAITZA BIKAINAK BENETAN!!!

Jackerra