2011/05/03

TRIATLOI ESTREINALDIAN MAIDER TXAPELDUN!




































Senpereko hau, asteburu bikaina izan dela esanez hasiko det sarrera hau, kirola, ondo pasatzea eta disfrutatzea bat datozela ikusi degu asteburu honetan, horrelako gehio egongo balira, edo egingo bagenitu, seguraski taldekide gehio izango genituzke gurekin batera.



Asteburu konpletoa, larunbat atxaldean taldekako proba zegoen distantzia sprint-a zelarik eta igandean proba indibidualak, goizean goiz sprint-a eta eguardian olinpikoa, guztietan izan ziren T.T.T.-Mahalako partaideak.



Larunbat goizean irten zen lehen expedizioa, sukaldari eta guzti, pro-ak ez direla aurrean ibiltzen diren bakarrak erakutsiz, gu bai talde pro-a!!! senperera iritxi bezain pronto, lekua hartu eta dorsalen bila, taldekako proban, 5 partaide izan ginen, koldo "jofresa", otero, manex, aritz "negarti" eta ni. Giro polita, jende ugari eta triatloien estreinatzeko era ederra, minuturo talde bat irteten zelarik, inungo golperik gabe eta dena batera eginez.



Ederki pasa genuen eta errepikatzeko gogoz geratu ginen, uretan "nortea" pixkat galduta norbait, bizikletan batzuk besteak baino gehio sufrituz eta korrika guztiak momentuaz disfrutatuz, azkenean nahiz eta garrantzi gutxien zuena izan 85 taldeen artean 46garren sartu ginen helmugan.



Ondoren asteburuko momenturik onena, Momento Pro! gure sukaldarik profesionalak prestaturiko paella izugarria dastatu genuen, sagardo, ardo eta guzti, eta hizketaldi txiki baten ondoren guztiak deskantsasera.



Igandean eguraldia lagun genuela ikusirik, koldo, otero, miriam, iker kortejarena, mikel insausti eta estik sprint-a egin zuten, bakoitza bere mailean, iker triatleta izandakoa dela erakutsiz baita mikel indarrean dagoela ere, miriam-ek urtetik urtera hobetzen doala eta estik bere gora beherak izanda ederki bukatzeko gai izan zelarik, aimapen berezia koldo eta oterori, beraien estreinuan asteburu berdinean 2 triatloi egin zituztelako eta ondo gainera, disfrutatuz.


Eta amaitzeko eguerdian triatloi olinpikoa, bertan jende ugari, taldekide asko ere eta proba polita eta gogorra izan zela esango nuke. Hasieran aipatu dudan bezela, triatloi estreinaldi honetan maiderrek garaipena lortu zuen, uretan lehena irten zen primerako igerilaria dela erakutsiz, bizikletan partzial oso ona egin zuen abantaila haundituz eta korrika, nik uste, disfrutatzera joan zela, zuen abantaila bikain administratuz helmugan garaile sartu zen arte. Zorionak!!!!



Gizonezkoetan, aipatzeko gauz dexente, alde batetik nere ustetan regik uretan egindako partziala eta karrera orokorra bikaina, azkenaldian korritzeko dituen problemak ez balira izango medio oso aurrean izango litzake, dena dala karrera bikaina, gorka sarasolak ere 3 kiroletan maila bikaina erakutsi zuen, eduk nere ustetan bizikletan oso sektore aipagarria egin zuen eta proba polita, alar urtetik urtera fuertego dagola demostratu zuen, jabik nahiz eta aurten ez den beste urtetan bezain beste entrenatzen ari, proba ederra egin zuen, baita beldak ere, datorren hilean saloueko extrem man ironman distantziko probarako guztiz prest dagoela erakutsiz.



Gonzik proba oso gustora bukatu zuen eta ondo etorriko zaio morala gora igotzeko eta austriarako animatu dadin. Bestalde aritzek bere estreinua izan zun triatloi olinpikoan eta bere beldur guztiak alde batera utziz proba ederki amaitu zuen, bere kalkulu guztiak hobetuz, eta hemen idazten ari den honek, larunbatean gemeloa izurratu ondoren, lehen bi sektoreak bakarrik egin zituen korrikako saioan proba bertan behera utziz.




Nere ustetan igeriketa beti bezela, golpeak hasieran eta garbiago ondoren, bizikleta oso gogorra iruditu zitzaiten, repetxo ugari, karretera situazio bastante negargarrian eta korrikako saioa ez nuen egin baina aldapa eder bat sartu omen zuten proba ondo gogortuz.....



En fin, asteburu bikaina, ederki disfrutatu deguna eta datorren urtearen zain geratzen gara.



pd: bakoitzak kontatuko ditu bere esperientziak hobeto.



PD: taldekako argazkiren bat lortutakoan jarriko degu.

PD:Asteburu ontan ospatu da ere Arbizuko duatloia eta betan Jon Alberdik Berrobitarrak lortutako zorzigarren postua aipatu behar, zorionak Jon!! Beste berrobitarra Ibai han izan zen ere eta duatloietan duen maila ederki erakutsi zuen.

Eta orain, asteburu honetan, urkolan omenezko duatloia degu, guk antolatutakoa, beraz ea guztion artean proba polita ateratzen dan.











4 comentarios:

Anónimo dijo...

jode TTTeam...

earra kronika, azkeneko argazkia publitzer-erako

Ballan

Eurre dijo...

Aze inbidia ematen duen planak! Senpere beti izaten da tanteo inportantea urteari begira, ta bertakok askotan islatzen du urtea nola jungo dan, ze maiatzan ya etxeko lanak nahiko aurreatuta izatn ditegu.

enteatu nahiz ura ez dela batzun dietan sartzen...

dantzari dijo...

inpresionantea asteburua!! asegin azkazalangatik antolakuntzai baimena eskatu ta ni atea nitzan bere partez.. igeri inpresionantea hor bakarrik zoazen sensazioa... gozada bat!! bizikletan pixkat emozionatu giñen hasieran ta geo batzuk komerik... baño bueno media politta atea genun... ta korrika ba ritmoa artuz ta par pixkat iñez... taldekako asuntoa errepikatu beharrekoa... baño plan ontan!!! jeje (manexen zapatillan istorieta... mundiala!!! ta nere super transizioa...)

iganden ya beste kontu bat zan... ni olinpikon atea nitzan... lenengoa... ta duda askokin... baño bueno... igeri naiko ondo.. bezperako saioa pixkat notatzenun baño bueno pentsatzenuna baño kondizio obetan atea nitzan uretatik.. bizikletan gozatu... rekorrido earra!!! kasko aerodinamiko flipatu batzuk pasa nitun ta guzti!! jeje. ta korrika ba atea ta maiderrek doblatu inziten... ta beakin initun bi buelta alzan bezel... ke emozionada arraptunun jendean animokin... jeje. azkenen 2:29... lenengo olinpikoa izateko... objetibo kunplido!!!

lanbatian eongoatxik!!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!
Zorionak denoi!!
Egia esan inbidi galanta ematen du olako plan eder bat.
Lanbatean ikusten gea.

Gero arte!!