(kronika pasionalagoen zain... formala)
Zarauzko triatloiean Gaztañaga, Zalakain, Agirresarobe eta Tejeria Top 30ean
Taldeka podium berri bat lortu du Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldeak. Igande goizean Donostian egindako Sprint triatloiko Gipuzkoako Txapelketan 3. sailkatu zen taldea Aitor Regillaga, Asier Saez eta Alar Sevillanoren puntuei esker. Sasoiko daude oso uztaila hasierako hitzordu handiari begira, Austriako Iron Man probari begira, eta ondo baino hobeto baliatu zuten ia nahigabean emaitza garrantzitsu hori lortzeko. Regillagak podium nagusiko hirugarren postua eta Gipuzkoako Txapela eskuan izan zituen baina 8 segundogatik gainditu zuen Egea donostiarrak. Eredugarria aldi berean Koldo Arzuaga ‘Jofresa’ eta Igor Oteroren denboraldi despedida bikaina proba elkarrekin osatuz. Eta lastima Esti Segurolaren belauneko lesioa, proba bertan behera utzi behar izan zuen korrika hasi orduko Myrian Elorza taldekidearekin parez pare zebilela.
Bezperan, berriz, triatloirik mitikoenetako bat jokatu zen, Zarauzkoa, bere 25. urteurrenean. Eta han ere eskualdeko ordezkariak bikain ibili ziren, ezin bestelako notarik jarri. Maider Gaztañagak igeri saio ezin hobean oinarrituta ohorezko postua lortu zuen 8. amaituz. Gizonezkoetan Egoitz Zalakain, Aimar Agirresarobe eta Aitor Tejeriak, beste urte betez, eta badira batzuk, distantziako elitean daudela erakutsi zuten 14., 16. eta 30. sailkatuz ondoz ondo. Azpimarratzekoak lehen bien bizikletako partzialak, 11. eta 16. azkarrenak, Meagas hirutan eta Garate igo behar izan zituzteneko zirkuituan. Mahala TTT-ko ordezkariek, bere aldetik, proba dotorea osatu zuten, Ion Artutxa ‘Pirata’ buruan (68.). Javi Rodriguezek (89.), Gorka Sarasolak (114.) eta Edu Gonzalezek (131.) maila handiko markak egin zituzten, Ion Irazustabarrena bost ordutik jaitsi zen, eta Yon Gonzalezek erakutsi zuen distantziari neurria hartua diola eta prest dagoela Austriako IM-erako. Pablo Urangak eta Aitor Mendiak ezin izan zuten amaitu, baina izango dute beren balioa erakusteko aukera hurrengoetan. Iñigo Esnaola, berriz, sailkapenak irentsi egin du; bo, sailkapenak edo epaileek hobe esan. Argituko digu berak zer gertatu zen, baina honek ere Austriara begirako test praktikoa nota onarekin atera zuen aurrera; teorikoa dauka pendiente.
Lekeitioko Sprint proba izango da hurrena, datorren larunbatean, hilak 18. Egoitz Zalakain (primeran ezagutzen dituen parajeetan) eta Aimar Agirresarobe podiumerako hautagai serioak dira, eta han izango dira Iñaki Insausti, Aritz Iglesias eta Myrian Elorza Mahala TTT-ko kideak ere.
Zarauzko 25. Nazioarteko Triatloia (ekainak 11)
Dist: 2’5km-76km-20km
Gizonezkoak:
1.Clemente Alonso (Salamanca)_ 3.40.42
14.Egoitz Zalakain (AtSS)_ 4.00.59
16.Aimar Agirresarobe (AtSS)_ 4.03.18
30.Aitor Tejeria (Lagunak)_ 4.13.07
68.Ion Artutxa (Mahala TTT)_ 4.23.35
89.Javi Rodriguez (Mahala TTT)_ 4.26.15
94. Xabier Ugarte (Antxintxika)_4.27.30
114.Gorka Sarasola (Mahala TTT)_ 4.30.29
131.Edu Gonzalez (Mahala TTT)_ 4.32.29
371.Ion Irazustabarrena (Mahala TTT)_ 4.59.44
432.Yon Gonzalez (Mahala TTT)_ 5.07.30

*Iñigo Esnaola (Mahala TTT)
Emakumezkoak:
1.Cat Morrison (Eskozia)_ 4.08.27
8.Maider Gaztañaga (Mahala TTT)_ 4.40.17
18. Sonia Muñoz (Antxintxika)_5.22.09
31. Ainhoa Mendia (Antxintxika)_5.46.02
Taldeka:
1.SVC Seguridad
2.Krafft AtSS (Zalakain, Agirresarobe)
3.Lagunak Saltoki (Tejeria)
19.Mahala TTT
Gipuzkoako 6. Nazioarteko Sprint Triatloia-Donostia
Gipuzkoako Txapelketa (ekainak 12)
Dist: 750m-20km-5km
Gizonezkoak:
1.Matthew Pellow (Australia)_ 1.00.46
4.Aitor Regillaga (Mahala TTT)_ 1.01.43
46.Asier Saez (Mahala TTT)_ 1.07.18
62.Alar Sevillano (Mahala TTT)_ 1.08.30
135.Aitor Elduaien (Mahala TTT)_ 1.12.43
236.Igor Otero (Mahala TTT)_ 1.17.36
237.Koldo Arzuaga (Mahala TTT)_ 1.17.37
Emakumezkoak:
1.Charlotte McShane (Australia)_ 1.06.24
41.Myrian Elorza (Mahala TTT)_ 1.28.18
Taldeka:
1.Antxintxika
9.Mahala TTT
Gipuzkoako Txapelketa:
1.Aritz Egea (AtSS)
2.Aitor Regillaga (Mahala TTT)
3.Mikel Mugika (Antxintxika)
Gip Txap Taldeka:
1.Antxintxika
2.Kraft AtSS
3.Mahala TTT

4 comentarios:
"Box-en kanpoaldetik" ebaluazio kualitatibo gisa.
Orain ulertzen dut, zergatik egin dudan 5 aldiz segidan Zarautz, dudarik gabe ikaragarria da bertan zalegoak jartzen duen gogoa, tourreko mendi etapa bat bailitzan. Ez dut gezurrik esango, inbidia pasa nuen, baina aldi berean amaieran azkenaldian izaten dudan galdera, eta orain zer? (baina hau beste baterako utziko dut eta hizketan jarraituko dut)
Bada gauza bat, "begirada", lehenengotik azkeneraino, betaurrekorik ez bazuten soinean ikusten zena, begi zuri batzuk, edo begi nini handiak , negar egiteko zorian balaude bezala, baina ez emozio edo antzekoagatik, ez, sufrimenduagatik baizik , partaide guztiei begiratu nien begietara, eta denek zuten irudi berezi hura. Eta pentsatzen nuen, guk ere zenbatetan izan ote dugun, aurpegi hura urteetan zehar.
Eta azken zuzengunean, sentimendu kontazenin hori, erabat asebetetzen zaituen hori... zoriontasuna zer den ikustarazten dizun hori... aurpegiko irribarre hori... puf distantzia honek, eta zalego horien guztien ohiuek ... oilo ipurdia jartzen didate idazten ere...
Grupetakide batek esan zuena: neskek ez dutela entrenatzen eta hori guztia argudiatuz esaldi hau, "neskek ez dute entrenatzen, ez dute mailot markarik edo kulotearenik..." farre egin genuen dudarik gabe.
Edo Neozelandesa , Saleta, Ruth... triatloariak guapak zirela ere ikusi eta komentatu genuen.
Dudarik gabe bejondeizuela atera zineten guztiei, baina aldi berean irakur ezazue Alarabiko. bloga bertan Elgezabelk dioena irakurriz, larunbatean "txupagurpil" asko egon zela, gehiegi nik uste, zer iritzi duzue? Aiarena jada beste eztabaida bat litzateke.
Gustuko dut eta harro nago gure taldeaz, dugun kiroltasun eta talde irudiagatik. JARRAITU HORRELA!
Maider: txapela kentzeko modukoa, gustura taldekide izateaz.
Artutxa: igerian txapo, ikaragarria zu hain aurrean ikustea. eta korrika ere bai.
Gorka: 6 aldiz, 3zirkuitu desberdinetan... zein gustukoen?
Edu: zituen arantza guztiak kendu zituena, ederki!
Jabi: beste korrekaminosa artutxakin batera.
Gonzi: merezi izan zuen eh!?
Esnaola: txistuak , txupa ruedas! (bromak aparte, oso entsazio honekin ikusia)
Jon Irzstbrrena. bejondeizula, hala re boxeta berandu xamar allatu zinan ezta?
Pablo ta Mendia; baduzuen arrazoia 201an bertan berriz egoteko.
AH, eta lekeition han izango naiz irteera puntuan.
Pd: ordu librea eta idazteko gogoa izateak zer egiten duen...
Hasteko zoriondu bai Zarautzen eta Donostian lehiatu zenuten guztioi. 3 zirkuitoetakik zein gustukoena?. Nere iritziz aurtengoa ez da egokiena izan draftina kontrolatzea oso zaila zelako. Korrikako saioan ere asko antzeman nuen Aiako igoera kendu izana. Dudarik gabe aurtengoa izan da niretzat ibilbide samurrena. Bestalde igeri ere nire iritziz "boya" horiek kendu egin behar zuten, beste xarma bat baitauka bakoitzak ahal duen moduan itsasoan defendatzea.
Bestalde erabat nator Mikelek idatzi duenarekin Alarbiko blog-an. Ez zaizue iruditzen azken urte hauetan bai triatloi eta duatloietako ibilbideak erosoagoak direla korrikalarientzat?. Bestela proba dezala nahi duenak Donostian itsasotik atera bezain pronto garai bateko Igeldoko kostaldeko igoerak zuen gogortasuna. Garai baten behintzat pelotoiak ez ziren hain handiak izaten...
Zorionak atzo Donostin lasterketa bikaina egin zenutenoi! Zuek bai basurdeak!!!
Nik nere aldetik esan behar det Zarautzen inguruan entzun eta ikusitako guztia motz gelditzen dala. Esan dezaket gehien disfrutatu deten proba izan dela! Alde zaharrean pro bat bezela sentitzen zinen, animoak, jende ezagun pilo bat, paisaia ederrrak... irrifarrea kendu ezinik pasa det asteburu osoa!
Hori bai, nobatada igeri ederki ordaindu nuen! Ostiak ez jasotzeko zabaldu egin nintzen eta pixkat desorientatuta... GPSak 3100m markatzen zikizten!!jajaja
Hurrengo urteako X jarrita dao ekaina erdirako berriz! Inskripzion!!!!
Holako egunetan... Gora TTT!!!!
K pasa Ekipo!!!
Ba beste bein Zarautzen alde zarreko giroa ezin obea, nahi gabe berotu egiten zera.Agian bizikletan jende gutxigo ikusten, Aiako aldapan ere jendea biltzen zelako.
Drafftinari buruz "Pro"-etan dexente egon zela Elgezabalek jarritako argazkitan ikusten da eta ETB-k igandean emandako erreportaian.Nesketan bigarren egin zuen neskak dortsal gabe korritu zuen, guk ori egiten badugu deskalifikatuak eta bera zergatik ez???
Popularren aldetik nere iritziz ere egon zen drating zeozer , niri beintzat bizpairu pelotoi pasa zizkidaten baten bat haundi xamar. Nik Arrigorriagako eskarmentua ta gero tentu andiz ibili nintzen.
Igeriketako boiei buruz niri ez zait gaizki iruditzen, agian luzexegoa ateratzen delako baina erreferentzi bezela ondo datoz.
Ala ere Aiako aldapa Zarautzko triatloiaren parte zen alde zaharreko giroa bezala eta niri pena pixkat ematen dit galtzea.Korrika oso aldaketa txikia baina oso zirkuitu polita.
Probako argazkiak:
www.photodeporte.com
www.urbikotriatlon.com
www.txantxiku.net
Gero arte!!
Publicar un comentario