Badugu beste burnizko taldekide bat.
(Beheran kursiban aktualizazio berri zarautzen inguruan)
(Beheran kursiban aktualizazio berri zarautzen inguruan)
Xabier beldarrainek atzo salouen iron man distantziko extrememan proba amaitzea lortu zuen 12ordu 35 minutu eta 10 segunduko denborarekin.
Igeri partzial bikaina, ordubete exkax, bizikletan benetan gogorra izan zenaren seinale 7 ordutik gora jun bait zen eta maratoian......ba horrelako probak nola diren jakinda denbora polita eta seguraski majo sufrituta.
Nunbaiten irakurri dudanez eta lehen postuetan sailkatutako jendearen erreferentziak kontutan hartuta oso oso gorra izan zela nabaria da, batipat bizikletako sektorea.
Hemendik, zorionik beroenak eta disfruta dezala merezi du eta. Bejon deizula!!!!
Zorionak!!!!!
Aste honetako protagonista da dudarik gabe gure Belda,eta ez diogu lekurik kenduko. Baina denboraldiak aurrera darrai eta asteburu honetan zita eder horietako bat dugu zirkuitu eraberritu batean. Zarauzko XXVgarren triatloia. Berrikuntza, duela 4 urte korrikakoan hasi bazen, aurten bizikletako sektorean dator, Aia mitikoa kentzen dute eta Meagas mendiari 3 buelta + garate 1 igo beharko dituzte. Azkarra izango da dudarik gabe, eta gogorra ere bai, atseden une gutxi baititu zirkuitu honek. Eta uste dut korrikakoak aurten jendeak sufrituko duela, ze Aiari jendeak errespetua zion orain ordea nire zalantzak dauzkat...
Bertan izango dira , ea inor ez dudan ahazten, Edu, Gorka, Maider, Artutxa, Esnaola, Gonzi, Pablo, Javi, eta Aitor Mendia.
Eta urterokoa, disfruta ezazue lasterketa honetaz, beti desberdin izaten den proba hunkigarria baita.
Eta igandean... Regi, Alar, Otero (sprint section), Saez... eta besterik Donostiako Sprintean izango dira. Iron Man -larientzat azken dortsalak izango dira Austria artean, besteek oraindik akaso ekainean errepikatu dute beste nunbaiten edo igual ez. Urterokoa, Zarautz egutegiko karrera berezia baita, gure grupetakide batek behin esan zidan bezala, "zarautz munduko txapelketa da, hainbeste jende zu animatzen ez da inon egoten, horregatik bakarrik merezi du..."
ez ahaztu lanbatean atsaldeko 14:45tan neskak eta 15:00tan mutilak,... MUNDUKO TXAPELKETAN...
Ziur mahalako norbait ikusiko dugula ohorezko postuetan asteburu honetan... eta gogoratu, txirrindulari, korrikalari, triatloilari...etbar ez omen dira aurpegiz ezagutu behar, hau da arerioek zu ipurdiz ezagutu behar zaituzte, zergatik? ba horrek esan nahi duelako beti besteen aurretik zabiltzala... horixe erakutsi zidaten niri jubeniletan...
11 comentarios:
Bejondeizula !!!
PD: misera eleantea, ACDC!
Zorionak!!! Proba gogorra denborak begiratuta eta irakurri dudanez antolakuntza ederra omen zeukan! Gogoratzeko eguna dudarik gabe!
Aupa Belda!!!
Zorionak!!!
Gero arte!
Earrrrrrrrrrrrrrrrra!!!!!!!! ZORIONAK!!!
Zorionak Belda!!!!
Jackerra
zorionakkkkkkkkkkkkkk iron man
ZORIONAK! eta orain gozatu esperientziaz.
ZORIONAK TXAPELDUN!!!
zorte on guztiori, bai zarautzen eta baita donostian!!!!
portzierto, iganden, miriam, esti eta jofresa jauna ere badatoz!!!! asteburun.......EURRE!!!!!!
K pasa Ekipo!!!
Munduko txapelketa ez dakit baina urtetik urtera partaidetza obetzen dijoa.
http://www.triatlonchannel.com/todo-listo-para-el-bh-zarauzko-triatloia-2011/
Ea nola moldatzen gara orrenbeste oilarren artean.
Gero arte!!
iganderako donostira joateko geratu zarete edo jendek ze asmo?
Publicar un comentario