2011/07/03

%100 FINISHER: KRISTONAK ZEATE!

*Beatzikote galaktikua Finisher ZALE, polo ta dominekin
Denek bukatu due. Beatziak Finisher. Austriako Iron Mana oso marka onekin osatu due beatzi galaktikoek. Aitortu behar zaizue: KRISTONAK ZEATE!
Itsaso Leundak 38. bukatu du emakumezkon sailkapenian, ta bere adin taldian (25-29 urte) 7.a izan da, 10:11:32-ko lana osatuz. Proba ondo amaitzia zan bere aurreneko helburua ta baita lortude; bigarren saria falta, Hawaiirako sailkapena lortzia, baina ezta posible izan. Hurrengo bateako esperientzia aberasgarria bildu du, hoi bai.
Mahala Tolosaldeko Triatloi Taldeko baxurdeen artian aurrikuspen baikorrenak beteituzte ia denek. Aitor Regillaga eta Alberto Vaquero izan dia buruan, denea 108. eta 137. sailkatuz 9:14:57-ko eta 9:19:51-ko denborekin; ia beatzi orduko langa gainditzeko balentria lortu du Regik baino korrika azken kilometrotan 'aflojatu' in behar izan du, ta Vaquerok, bere aldetik, espezial regulatu du proba guztia puntako denbotan osatuz.
Bigarren multzo baten Ion Artutxa, Edu Gonzalez eta Asier Saez sartuko diteu. Aurreneko bik 10 orduko langa gainditu due, Artutxak 9:48:46 igeriketa ta maratoi saio bikainak inez, ta Eduk 9:53:58 bizikleta partzial ikusgarriakin. Saez-ek 10:08:51 indu, 11 orduko langa gainditzia zun helburu beaz atea kontuk…
Eta seidan hiru debutarik: Iñigo Esnaola (11:12:12), Alar Sevillano (11:38:03) ta Yon Gonzalez ‘Gonzi’ (11:38:03). Hiruek izan due partzial zail bana, Esnaolak igeriketa, Alarrek maratoia ta Gonzik txirrindularitza, baina kasta ikearriakin egin diete aurre kontrakotasunei ta Finisher titulua ondo baino hobeto irabaziue.
Total: goi mailako partaidetza ta esperientzia gue ordezkarintzat. Denboa luzeko entrenamendu saiok izan due bere ordaina. Oain lortutakuaz gozaaatzeko garaia da. ZORIONAK!
Mundu mailan sona handia izan du gainea probak: gizonezkotan Iron Man distantziko munduko rekor berria jarriu Marino Vanhoenacker belgiarrak, 7:45:58 inda. Ta emakumezkotan Mary Beth Ellis estatu batuarrak 8:43:34 markakin probako rekor berria jarriu.

12 comentarios:

dantzari dijo...

nere idolok zeateee!! jajajaja

Karlos Diez dijo...

Bi hitzetan

IM-PRESIONANTE......

Zorionak denoi

Eurre dijo...

Txapela kentzekoa!

yon dijo...

Zaila da komentario baten bizitakoa azaltzea...

36. kilometroan dragoiari buelta eman eta gero pentsatzea meta iristeko aukera handiak dituzula zenbat gauza pasatzen diren burutik. Entrenamendutan pasatako miseriak, erorikoa...

Zorte handia izan nuen metara Alarrekin iristean, beste norbaitekin momentu hori konpartitzeko.

Denborarekin gehio baloratuko degula iruditzen zait, baino bitartean denon partez emandako animoengatik, eskerrik asko!!!

Anónimo dijo...

ZORIONAK DENOI!!!
T.T.T.MAHALA-ko BAXURDEEN KASTA seilua Austrian utzi duzue.

Datorren urtean beste bat iteko asmoik???

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!!

Igor

alar dijo...

eskerrikasko guztioi zuen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango bete dugun erronka,beraz lorpen hau guztiona da.aioooooooooooo ta eskerrikasko ta batez ere pertsonalki nire prestatzailea izan den itsasori hau dana zuei esker lortu dut

reitziger dijo...

Hitzik ez! nere aldetik behintzat argi daukat ezin dela kontatu hitzen bitartez bizi izan duguna.
Berez gorra da, baina indibidualki bizitzeaz aparte talde bezela bizitzea, taldekide guztien esperientziak bizituz.... ez dauka preziorik!!!! eta nola ez, taldekideez aparte, animatzaileekin bizi izana, what a supporters!!!! earra ekipua, seguru nago ez degula sekula ahaztuko, mila esker guztiori, bereziki bertan guri animoa altxatzeko edozer gauza egiteko gai izan ziren zaleak!!!
probaren inguruan....ba zer esango det nik.... igeri pixkat iparra galdu nuen... bizikletan lehen itzulia oso ondo, ondoren pixa egitera geratu eta ezin berriro arrankatu.... sufritzen bukatu nuen, eta azkenik korrika....ba supervivencia pura y dura!!! erritmo txukun bat hartu y a verlas venir....noiz etorriko zait pako...noiz aterako zaizkit babak hanka azpitan.... baina gonzik dion bezela azken itzulian dragoiari buelta eman eta boltsikuan nuenaren jakitun disfrutatzera!!!! 11 ordutik jeistea zan helburua eta 10 ordutara gerturatu ginen beraz ezin hobeto!!!!
zorionak beste taldekidei, eta mila esker gurekin egon diren zaleei!!!!

Anónimo dijo...

Zorionak guzti guztioi!!
Nik nere partetik emozio haundiz bizi izan nun lasterketa beste aldetik, batez ere helmugan zuek noiz iritsiko zai. Eguna guretzako konturatzeako pasa zan.
Benetan esperientzia ahaztezina ta berriro errepikatzekoa.

Naiara

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Ba lehenik eskerrak etxetik animatu gaituzuenoi baina batipat an bertan egon den supporsters taldeari. ZORIONAK ETA ESKERRIKASKO!!! Kamiseta, pintadak lurrean,… ikaragarria!!!
Probari dagokionez ba taldean bizitzean bakarka baino urduritasun gutxiagorekin bizi izan det, again ere iazko esperientzia nuelako.
Egia esan montaia ikusgarria da eta antolakuntza oso ona, abituallamientoak eta kategorikoak. Ori bai , proba baino lehen triatleta Frikien kopurua ikusgarria da, Kabrak, Kasko Aeroak, jendean bizikletan egan… erdiak proba irabazi behar dutela ematen du.
Pertsonalki lortutako emaitzarekin pozik, zaila ikusten nuen 10 ordutik jeistea eta lortu nuen eta beste taldekideek izandako maila ikusgarriarekin ba oraindik gustorago.

Next Year where????

Gero arte!!

reitziger dijo...

zurich????? roth?????

dantzari dijo...

roth-en denak sub 10? jajaja

reitziger dijo...

hemendik errexa da dantzari!!! apuntau!!!