2011/07/26

GARAIPENA MONESGROSMANEN ETA PODIUM GASTEIZEN



Igande oparoa hau TTT-rentzat dudarik gabe uztailak 24 ekoa.

Igande ontan ospatu zen San Juan de Flumen-en Monegrosmanaren lehen edizioa eta bertan “bikote galaktikoa” izan zen jaun ta jabe.Probako Videoa

Mutiletan Regik momentu ontan duen forma argi ta garbi ikusi zen eta bizikletan partzial onena eginez korrika egitera bigarren jeitsi zen azken sektorean bere aurrean zijoana pasa eta garaipena lortuz.

Neskeei buruz ba Itsasoren monologoa. Traitlon Chanelen jartzen duena ederki isladatzen du bertan pasatakoa ”
En categoría femenina repaso sin precedentes de Itxaso Leunda, que ganó por más de 20 m sobre López Blanco y más de 30 sobre Esmeralda Gabasa.”Ba ori.





Gasteizen Espainiako txapelketa ospatzen zen Distantzi ertainean eta bertan Vakerok 30-34 taldean bigarren postua lortu zuen, Espainiako azpitxapeldun geratuz oso proba erregular baten ostean. Lehenengo bueltan bizikletan ritmo artzea kosta egin zitzaion baina ortik aurrera gustora joan zen maratoi erdia ederki eginez.


Ezin komentatu gabe utzi Aimarrek Elite mailan lortutako hirugaren postua, bizikletan partzialik onena eginez.Zorionak hemendik.

Bestalden igandean izan zen Getaria-Zarautz trabesia eta ara gerturatu ginen taldekide dexente. Eguna ez zen onena izan eta ura ez zegoen beroegia baina ederki pasa genuen.,

Urrengo zita lanbate ontan Kastron, Eurre duen sasoi puntua erakusteko momentua eta besteak Ironmana ta gero nola gauden ikustekoa.

4 comentarios:

Eurre dijo...

1.-Lotsatu egingo naiz holako esaldiekin! ;)
2.- IKARAGARRI Tri-bikote horrena,por tzierto, jostailu polita orbea ordu hori eh? Iron mana horrekin egin zenun ? ta Albertona, kategori berdinen 2 urtetan atera eta posturik txarrena 2garrena!! eta ze kategorin, matxaka guztiak daudenena!!!
3.- Aupa TTT, !!! Castro, Iruñea, Ultzama, Alcañiz....jejejejej
3.-

Eurre dijo...

3.- Regin argazkiak, Hawaiko iron man batekoa dirudi, argazki elegantea.

reitziger dijo...

zorionak guztiori!!!!!! a ze argazkia regi!!!

REGI dijo...

Karrera oso polita Monegrosman-ekoa. Igeri 2 buelta eman behar izan genitun pantano txiki bati. Salida garbia izan zan, ze dortsalan arabera atera ginen eta nik 1 neuken!! Hasieran dexenteko besotako miña neuken eta kostau in zitzaiten erritmoa hartzea. Uretatik ateratakon kriston aldapa zeukegun soka batekin, oinez ezin zuenak berari helduta igotzeko. Transizioa luzea eta harriz josita zegoen.
Bizikletan 3 itzuli eman genitun haize desesperante eta zona gora beheratsu batekin. Lehenengo itzulia ez nun bate gustoa in. Ironmana eta itxurazko entrenamendu falta notatzen nun, baño kilometrok pasaz, gero eta gustoago nijon eta bizikleta bastante fuerte utzi nun. Bizikletan banekin 2. postun nijoala baño ez nekiena erreferentziak zien. Korrika hasi nintzenen esan zitean 2min baño gehioko atzerapena nuela. Korrika beste 3 itzuli zien pista batetik, hau ere harriz josita baño toki polit eta entretenitua. Nola jun etorriak zien, erreferentziak hartzen nijoan lehenengoa zijoanakin. 5. kilometron ikusi nun diferentzi asko jan niola,1' batera pasa nintzen, eta horrek asko motibatu ziten. 8. kilometron pasa nun aurrenekoa eta hortik metaraino bastante komodoa izan zan ze denbora guztin diferentzik kontrolatzen jun nintzen eta ez nun arriskun ikusten garaipena.
Triatloia oso gomendagarria, eta bertako jende guztia triatloirarien gainean zeuden kriston ilusiokin, onak eta dena ematen genun!! Eta bukatzeko bazkari herrikoia denantzako.