2011/09/19

EUSKAL HERRIKO MENDI DUATLOI ZIRKUITUA 2011





Asteburu honetan amaitu da Euskal Triatloi zirkuitua Barakaldon jokatutako probarekin, eta bertan ere eduki dugu ordezkaritza, Andoni Uralde, beste erronka bat gehiago zakurantza eramanaz. Urriak 2an, Ziburun bada beste triatloi bat, baina uste dudanez taldekoren bat edo beste joatekotan da baino ezer garbirik ez oraingoz. Oraingoz garbi dagoen bakarra datorren asteburuan EH-ko mendi Duatloi zirkuitua hasten dela da. Federaziotik kanpo, zerbait independiente gisa. Eta izen emate kostu zentzuzko batekin bakoitza 15€. Itxura polita du dudarik gabe. Probak honako hauek dira:

www.mendiduatloia.com

IRAILA 24 Ibarra
URRIA 1 Arriaran
URRIA 8 Zubieta
URRIA 22 Zilbeti
URRIA 30 Zalla
AZAROA 6 Langraitz
AZAROA 20 Amasa
AZAROA 27 Mallabia


Distantziak desberdinak denetan, baina korrika 3-6 artean , bizikletan 14-20 eta azken korrika 3 bueltan, zenbait probetan korri+bizikleta bakarrik egongo delarik. (Amasa, Arriaran).

Ikusten duzuen bezala, lehen proba gu Tolosarrontzat etxean da, Ibarran, (Tolosa eta Ibarra elkarren ondoan daude, lorategi bate banatzen dituela esan genezake), eta taldeko basurde batzuk gogoz gaude, ez asko, ezen jada ia denek amaiturik emanda baitute aurtengoa, ea ondo bidean dozena erdi bat juntatzeko gai garen.

Zirkuituari buruz esan azkarra egingo dela, ez duela zailtasun teknikorik, bizikleta gainean eroso egiten den horietakoa da, eta korrikakoa beste hainbeste, azkarra bai, baino gogorra ere bai. Gainera asteburuko eta gaurko euriek zazpi bideko bidea nola utzi duten ikusi beharko da, ea astea sekotik eta eguzkitik joaten den eta ahalik eta lokatz gutxien topatzen dugu bertako putzuak erdi erditik pasatzeko.

Zita larunbatean izango da, atsaldeko 16tan Ibarrako plazan.

Bigarren zita urriak 1ean izango da Arriaranen, 2009, eta 2010n urteetan zirkuitu potente batean aritu ziren, denetik zuen ibilbide oso gogor batean, baina aurten AHT-ko lanak mandubiko portuan direla eta ba ezin dute errepide zatirik ukitu eta basoan zehar sartuko gaituzte. Ibarra azkarra den bezela, hau lagunok teknikoa da, eta oso teknikoa egin daiteke, atzo zegoen lokaztia egonez gero karrera egunean, biziklea ondo kontrolatzea eskatzen du erori gabe ibili nahi izanez gero eta hala ere atzo joan ziren guztiek besarkatu genuen lurra, enfin. Igotzeko partea, astean zehar lehorrean egin zutenek, ondo zegoela ziotenn, molinilloan sartzekoa hori bai, bestela luze egiten delako eta zaila delako, (atzo ere egin genuen, baina ostia batzuk esan ostean) tartean bi jeitsiera ditu, pinudi batzuetatik eta lehenengoa ba teknikoa da oso, hala uste dut behintzat, gorputza sillaren atzetik jarrita egitekoa gorputzaren oreka mantentzekotan, eta zorua lur biguna, heze hezea, gurpilak askorik eusten ez duelarik. (eta atzo bide honetan sartu bezain pronto bide ondoko sasiak eta lurra besarkatu nituen, korrika bizikleta eskuetan azkarrago jeisten zen!! eta baten batek esan zuen korrika bizikletan baino azkarrago egiten zituela itzuliak, kurpilen presioarekin jolasten ere ikasi beharko da egunotan).

Nahi duenak ibilbidea markatuta dauka, dudarik gabe bertan ateratzeko asmoa duenak, buletatxo batzuk ematea komenigarri ikusten dut, ah eta formatoa, korrika eta bizikleta saioak bakarrik izango dira, azken korrikakoa utzi egin dute dena ibilbide berean baita. Espero dezagun eguraldiak okerrago ez jartzea ibilbidea, .... eta sekoan probatzeko aukera izatea beste epai bat emateko.

Hasiera irailak 24 , amaiera azaroak 27, ea zenbat egiteko gauza garen gu basurdeok.

Pd: eta beste asko jada behobia eta maratoiak prestatzen ezta?

5 comentarios:

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Eurre , a demostrar etxean eh????


Gero arte!!!

Eurre dijo...

Dena emango degu ez izan zalantzarik ;)

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!

Artikulu interesgarri bat

http://www.triatlonrosario.com/2011/09/impacto-en-el-organismo-luego-de.html

Gero arte!!

Eurre dijo...

Vamos ,zuek iron maneko oporraldia eta gero iada %100n zeundetela etxera etortzean, ah beste modu batean, lasai jarraitu dezakegula egurrean atsedena hartuz gero, EGURREEEEEE!!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Oi Eurre, Ironmanak egiten jarraitzeko ez deu aitzakirik.

Gero arte!!