2011/09/25

IBARRAKO MENDI DUATLOIA 2001, 1. proba.

70. eta 80. hamarkadetan ziklokrosa gu bizi garen inguruan asko jarraitzen zenean jende andana biltzen omen zen bertako plazan. Izena ez dakidan arren, bertan irabazi zuenetariko bat handik ia 20 urtera izendatu zen munduko txapeldun 40 urte zituela. (Halaxe zioten bertakoek). Eta atzo, amaiera sagastietan barna gindoazenean gara gartako ziklokroslarien ibilbide berak zapaldu genituen metro batzuetan bederen.

Ikusleetako batek esan zidan eta beste norbaitek errepikatu, "ziklokroseko munduko kopa" zirudiela. Baso modu hartan, jendea bi aldeeetara, zinta balizanteak, bitxurra, jende builaka, eta jarraian plaza ere jendez lepo... polita dudarik gabe gu afizionatu soilak garenontzat.

Hasteko eta behin Zorionak Ibarrako proba antolatu dutenei, bejondeila dudarik gabe, lehen aldia zen, zirkuituko lehen proba eta dudarik gabe aintzindari zuten Arriaraneko filosofia bera izan zuen probak. gu kirolariok erabat zainduak sentitzen ginen, mimoz, ondo antolatuta, kruzeak ondo beteta, giro aparta... ezin gehiago eskatu benetan. Datozen probak ere izan daitezela modu horretakok eta arrakasta segurua da. Askotan, gehiagotik gutxiago eman eta okerrago sentitu izan gara. (Pega bakarra denbora neurketan egon da, plazatik bi aldiz pasatzean partzialak ez baitira erabat zuzenak) baina tira. Amaierakoa ondo dago ta nahikoa.

Karrera, ba bertan 5 basurde izan ginen. Erritmo bizi bizian atera ginen, eta lehen aldapak iristerako jada erabat luzatua zegoen 123 lagunez osatutako pelotoia. Lehen aldapak bakoitza bere bagoian jarri zuen, eta bizikletak ere lagundu zuen triskantzat egiten, eta azken trantsizioan Apatta-errekara igotzeak jada puntilla jarri zien abailduta zeuden gorputzei.

8. Iñigo Aseginolaza 1h27'23"
18. Liher Etxeberria 1h30'42"
19. Iñaki Insausti 1h31'00"
26. Igor Aranburu 1h33'33"
61. Unai Aizpuru 1h41'50"
64.Ion Marin 1h42'23"

Eta bide batez ezin ahaztu gabe, gure ezagunak diren beste batzuk eta aurreko postuetan ibili zirenak, 5. Eneko Gurrutxaga, 9. Enrique Piedra, 12. Luis Lasa, 15. Xabier Ugarte.Eta zorionak baita Ibarra eta Tolosatik parte hartu zuten gainontzekoei ere , hurrena gehio ta hobeto!

2. Proba datorren larunbatean jokatuko da Arriaranen, (Beasain),atsaldeko 16tan. 6km korrika eta 12km mendi bizikletaz burutu beharko dituzte. Eta ibilbide teknikoa da, korrika aldapa behera nabarituko da. Baina bizikletan izango dira komeriak. Lokatzik ez bada goraka dena sartuta, baina igo ahalko da, baina gurpilak ez du irristatuko eta beheraka ba denaren beharra izango da bizikleta gainean jeisteko eta bestela, bizikleta eskuetan dela jetsi korrika. Mendian gaude, ez ahaztu!

Ea ba zenbat basurde bertaratzen garen bertara, pena iazko zirkuituaren ezintasuna, baina ezin denean ezin da eta kitto. ez dago bueltarik. HUra baitzen denetik zuen ibilbide akojonantea. ba hoixe.

Ta jendea zmz Berlin aldean? Joxetxo Imaz-en... Badakigu bai Maider Gaztañaga 4. sailkatu zela eta aurretik tartean 2 marrokiar zituela.. beraz zorionak eta segi egurrean! ;)

Argazkiak edukiz gero jarriko ditugu batzuk.

7 comentarios:

yon dijo...

Berlinen asteburu pasa zoragarria. Hiriari eta antolakuntzari nota bat eman beharko banio 10tik 11 eman nion!

Ni tripekin oso gaizki, 4h22min miseria handiak pasata. Ez gea horrelako proba baten alturan eon. Hori bai Bradenburgoko atea ikusterakoan min eta miseria guztiak joan egiten dira. Nire espedizio kidea maratoi erdian erretiratu da gemeloetako arazoekin.

Guztiz gomendatzen dudan proba...

Ah eta ze txikia dan mundua ferian zein topatuko eta... Ironman ondoren ezagutu genun betaurrekoduna!! Beakin hitzeiten eon nintzan, konbersazioa kontatuko dizuet...

Ondo izan eta segi egurrean!!

reitziger dijo...

zein???? itur?????
no jodas!!!!!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Zorionak Ibarran parte artu zuten guztioi, maila ederra erakutsi zuten.Antolakuntzari buruz kanpotik ikusten egon ginanok egia esan oso itxura ona zuen, proba ta gero ere lunch ederra eman zuten.Txalotzeko modukoa.Ea BTT-n zertxobai obetzen degu...
Gonzi Makina!!! munduko errekorra egin zen proban parte artu dezula pentsa ezazu.Zoironak!!!
Josetxo Imazen ere egon ginen batzuk, komo va la pena!!!

Gero arte!!

yon dijo...

Bai, Iturrekin eon nintzen!! Konbersazioa izan zan. (Traducido mas o menos)

- Kaixo zemuz?
- E, ezagutzen gea? Zertaz ezagutzen diazu?
- Austriako Ironman ondorengo festaz...
- Ez naiz gau horretaz ezer gogoratzen, bueno bai, zerbeza ona zegoela...

(Gero maratoiaz hitzegiten egon ginen pero es ya no es tan gracioso...)

Oraingo hontan iruditzen zait berak denbora hobea egin zuela, eskerrak ez nuen amaieran ikusi, bestela bueltan etorriko zitzaizkidan Austriako baziladak...

Karlos Diez dijo...

Zorionak denori!!!! Oso maila polita eman zenuen larunbatean.

Hemen jarri ditut argazki batzuk.

https://picasaweb.google.com/103161801527468784319/IbarrakoMendiduatloia#

Eurre dijo...

portatu haiz Karlos!

Anónimo dijo...

jode ze enbidia pasa genun batzuk!! ibilbidea bilatzeko saiatu zian, txapo antolakuntza!


p.d.karlos: preparado, listos,...



expala