2012/05/29

HONDARRIBIKO TRIATLOIA 2012


Hondarribi plaza ona da, Tolosaldeko-Mahala TTrentzat, taldekako  erlojuaren aurkako euskadiko txapelketa jokatu zen  bietan podiumeko 3garren postua zapaldu baigenuen. Gainera jokatu den guztietan eguraldiak lagundu du, zer gehiago behar dugu apirila maiatza hasiera euritsu batean ostean.
Bertan izan ziren Zipi eta Zape, Edu, Asier, Alar, Myriam, Danel eta Maialen. Beste herritan bat ere bazen gure trajearekin lehiatzen, baino barkatu didazue baino enaiz gogoratzen bere izenaz. Popularrean Kepa Jauregi atera zen, eta donostiko sprintean estrenatuko da lehiaketa ofizial batean.
Txispako entreno bikaina burutu zuten bertaratu zirenek, hori baitzen helburua askorentzat.  Bi gauza aipatzeko, Asier, oilar guztien artean atera igerian eta Alarrek presa asko izan zuela bizikletan!

Argazkian Maialen eta Danel falta dira.

Asteburu hontan "Ondarruku triatloi", zirkuituko politenetarikoa askoren iritziz. larunbatean distantzia olipinkoa, bizikleta tartean Miloi eta repetxo ugari igo beharko dituzuelarik.

Eta bide batez, motibatzeko bideo bat Kilian Jornet-en proiektu berriari buruz. Zeresana emango duena onerako eta txarrerako bere proiektu berriak.
http://www.summitsofmylife.com/ca/films

2012/05/22

BILBAO TRIATHLON 2012. MAIDER EXTRALURTARRA, REGI IKUSGARRIA ETA TALDEA OROKORREAN ONDO

Datu orokorrekin hasiko gara....larunbata maiatzak 19an bilbon bertako triatloiaren bigarren edizioa ospatu zen, distantzia ironman erdia zelarik (1,9/90/21,1). Aurreko urtean arrakasta haundia izan ondoren aurtengo honetan jende ugarik eman zuen izena eta guztiak esperoan zeuden, ea entzundakoa egia ote zen ala ez.....eta bai, berriro ere bete zituzten pronostiko guztiak, proba bikaina, polita, gorra eta garrantzitsuena parte hartzaileei begira antolatutakoa, organizazio aldetik ez det kexa bat ere entzun, garrantzitsua sentiarazten zaituzte....eske bilbotarrak beti izan dira haundiak..... zorionik beroenak hemendik!!!!

Hasiera baten 650 pertsonak eman zuten izena, hauetatik 50 emakumeak zirelarik, larunbatean ordea eguraldi petrala izan genuen eta euria , hotza eta haizea zirela medio batzuk eguraldiarengatik eta beste batzuk lesio edo arazo desberdinengatik 70 pertsona inguru etxean geratu ziren.
Taldekideak 11 geunden izena emanda eta hasiera baten aritz, iñauteritan zezenakin jolasten ibiltzeagatik eta artutxak eguraldi txarraren ondorioz kableak kruzatu zitzaizkiolako etxean geratu ziren lehen bajak izanik. Bajak aipatu ditudanez esan behar da eguraldiaren erruz proba berez baino gorragoa izan zela eta hori argi eta garbi erakusten duela 70bat pertsona inguruk bertan behera utzi behar izan zutelako. Goiza ateri altxa zen bilbon baina pixkanaka okerrera egin zuen eta batipat bizikletako sektorean euria erruz egin zuen, "vivero" gainan 9º bakarrik zirelarik eta jeitxierak oso arriskutsuak zirelarik, eroriko ugari, hotza asko eta guzti honen ondorioz baja ugari proban zehar.

Probari buruz, nola ez lehenik eta behin aipatzekoa maider, gure taldekide den, "emakume bionikoak" eginiko lana, prensako artikulu ugari irakurri ditut, kronikak, komentarioak eta inun ez dute aipatzen, eta ez nago batere ados horrekin, beraz hemen gure etxean aipamen berezi bat egingo diogu, eta ez "bertakoa" dalako baizik eta ezpairik gabe merezi duelako.
Boxetan material guztia prestatzen zaudela "speaker"-ak faboritoetaz hitzegiten dute, elkarrizketak, partaide atzerritarrak, maila altua zen eta atzerritarra ez denez nahiz eta lehengo urtean 4. postuan sailkatu bazirudien ez zela kinielatan agertzen baina sorpresa ederra eman zigun guztiori.
Aipatzekoa da partaideren artean profesionak ugari zeudela, profesionalak esaten degunen honetaz bizi direnak esan nahi degu, eta gaur egun triatloiaz bizitzeko oso oso ona izan behar da, dagoen krisiarekin eta sponsorizaio faltarekin ez da batere erreza denbora osoz hontara dedikatzea, hauetako dexente zeuden eta gure maider, virginia berasategui haundiak bakarrik gainditu zuen, virginia hawaiko ironmanean dexentetan izana dago, lehengo urtean 10. postua lortu zuen eta pasadan urtean podiumera igo zen 3. postua lortuz, ba gure maider helmugara beragandik 7 minutu exkaxera sartu zen, bi umen ama den maider, guztiok bezela egunero lanera jun behar duen maider eta bere zereginbeharrak dituen maider, honegatik batipat iruditzen zait aipagarria egin duena, klase haundia eta kategori galanta duen pertsona batek bakarrik lortu dezake hau beraz Zorionik beroenak taldekide guztien partez hemendik, arro sentitzen bait gara gure taldekidea izateagatik.
Proba inguruan zer esan...... uretan hasiera hasieratik virginiarekin batera abiatu zen, eta halaxe heldu ziren boxetara,bertan bizikletak hartu ondoren virginiak bere indarra erakutsi zuen eta bizikletan oso fuerte dagoela erakutsiz 10 minutu inguru sartu zizkion maiderri, baina atzetik inor ez zen gai izan maider aurreratzeko, behin bizikleta utzi ondoren korrika saio bikaina egin zuen, bere bigarren postua ederki mantenduz eta lorpen benetan polita eskuratuz, bejon deizula, zorionak!
Emakumeekin hasi naizenez, naiz eta ez den gure taldekidea itsaso leunda, tolosarra eta gure laguna aipatu nahi nuke, donostiko maratoia ez geroztik belaunean arazoak zituela ezin entrenatu ibili da hilabete askoz, badirudi zulotik ateratzen ari dela eta nahiz eta ia entrenatu gabe egon, irteeran egon nahi izan zuen, hasiera batean ez zuen uste korrika bukatzerik izango zuenik baina kasta ugari duela erakutsiaz proba amaitzea lortu zuen eta aspaldiko partez aurpegian hain ongi geratzen zaion irriparre batekin ikusi genuen helmugan sartzen!! 13. postuan sartu zen eta ez zen erreza izan behar berarentzat postu horretan helmugaratzea, aurrean ibiltzea ohituta dagoelako eta lehengo urteko 3. postuaren ondoren, ez du xamurra izan behar urte batetik bestera horrelako aldaketa, baina honek erakusten du zer nolako indarra duen eta indar horrek eramango du berriro arrakastak lortzea, hemendik zorionik beroenak ere berarentzat eta animo asko!

Mutilen artean ezpairik gabe, aipatzekoa aitor regillagaren lana, hau ere maiderren antzera profesional ugariren artean sartu zen, esan dezakegu mutilen irteera listan oraindik profesional gehio zeudela eta gure iñurri atomikoa guztien artean sartu zen proba bikaina eginez, urteak daramatzat neure buruari galdezka zer egiteko gai izango zen mutil hau egun guztia entrenatzeko edukiko balu, IBK kirolaken lana eginda eta egunero atxaldeko 8tan aterata, larunbatetan ere lana eginda.... bilbora jun eta 10 postuan sailkatzen bada..... zorionak zuri ere eta jarraitu lanean ahal den moduan.
Aitorrek igeriketa saio bikaina egin zuen, aurten igeri gehio egiten ari dela ikusten da emaitzetan, 30. postu inguruan atera zen baina onena etortzeko zegoen oraindik, bizikleta hartu eta ziztu bizian abitu zen bere karrera egitera 4. postuan jarri zelarik, bai bai, ondo jarri det 4. postua!!!! momentu horretan bi aldiz katea atera zitzaion eta bi bider gelditu behar izan zuen, 6. posturarte atzeratuz baina ondo mantenduz bigarren transiziorarte naiz eta geldialdi horiek medio erritmoa galdu zuen. Azkenik korrika 4 postu galdu zituen helmugan 10. sartuaz, korrika saioa ez zuen txarra egin baina agian lehen esandako entrenamendu falta hori hemen nabaritu zuen, maila horretan 6. postua korrika mantentzeko ASKO korri behar da..... karrera borobila eta polita! zorionak zuri ere.

Eta beste taldekideen inguruan..... ba orokorrean lana oso ona izan zela esan dezakegu, egon zen mailarekin partaide guztiak erditik aurrera sailkatzea ez da lan makala.
Albertorekin hasiko naiz, ez du denboraldi hasiera oso ona eduki, moralaz baju zebilen eta bilbon zorte txarra izan zuen, karrera bertan behera utzi behar izan zuen bizikletan aberi bat izan zuelako baina beti esaten degun bezela gauza onekin geratzen saiatu behar degu, eta alberto bilbon karrera bikaina egiten ari zen, uretan aurrean atera ondoren bizikletan aitorrengandik ez oso urruti zihoan utzi behar izan zuenen beraz egindakoa ondo egina behintzat.
Taldeko bigarrena helmugan gorka sarasola izan zen, 59. postuan sailkatu zelarik, igeri aurrean, saio bikaina eginez, bizikletan ere guztiok dakigu ze indarra duen eta korrika ere lasterketa bikaina egin zuen, pena "pit-stop" bat egin behar izan zuela tripak nahastuak zituelako eta horrek denbora polit bat galduarazi zion.
Ondoren  Edu sailkatu zen,69. postuan,  igeri oso erregularra dela erakutsi zuen beti bezela, behin bizikleta hartutakoan saio bikaina burutu zuen eta ia gorkarekin batera utzi zuen bizikleta postu ugari aurreratuaz, korrika ere hasieratik erritmo bat hartuta oso erregular korri zuen bukaeran postu polit bat lortuaz.
hurrena Marin izan zen , edungandik oso gertu, 71. postuan, marinek sorbaldan arazoak izan ditu azkenaldian eta ezin pistinan sartu ibili da beraz igeriketa pixkat patxadakin eta agian beldur pixkatez hartu zuen, hori bai, behin bizikleta hartutakoan sekulako partziala egin zuen postu ugari aurreratuaz, ondoren korrika honek ere erritmo polit bat hasieratik hartuta bukaera arte ederki iraun zuen edungandik oso gertu sartuaz.
ondoren Asier, 87. postuan, zer kontatuko det nik..... igeri gustora, gorkarekin batera atera nintzen  nahiko aurrean, ondoren etorri zen nere "kalbario" pertsonala, ez dakit eguraldia izan zen, edo lehen itzulian gehiegi forzatu nuela baina bigarren itzulian izugarri sufritu nuen, hanketako krison mina eta burua gaizki pentsatzen hasi zen....pensamiento negatibo... ez nuen nere burua bukatzeko gai ikusten, hankak dardarka jetxi nintzen bizikletatik baina nere harridurarako korrika hasi eta bikain sentitu nintzen, pixkanak erritmoa igotzen joan eta nahiko fuerte amaitu nuen, oso gustora.
Gero, Alar sailkatu zen, hau 207. postuan, igeri marinekin batera atera zen, argi dago karreretan zerbait gertatzen zaiola, neoprenoak on egin beharrean badirudi kalte egiten diola, pistinan ederki asko dabil baina ondoren lasterketetan ez du disfrutatzen dena dala fin dabil aurten. Bizikletan inork ez du jarriko zalantzan bere maila, dezente aurreratu zuen, agian hotzagatik eta zeuden arriskuengatik ez zen oso gustora gelditu baina lan ona burutu zuen, amaitzeko bizikleta utzi eta korrika disfrutatu egin zuela esan genezake azkenen postu bikaina lortuaz.
Eta azkenik iñigo esnaola, hau 243. sailkatu zen, hau seguru bat da, honek ez du inoiz kale egiten, aurten oso fuerte entrenatzen ari da eta probetan ederki disfrutatzen dula ikusten zaio, igeri bikain, alar eta marinekin batera atera zen, ondoren bizikletan ere postu ugari aurreratuz eta entrenamenduak beren fruitua ematen ari direla erakutsiz, korrika saio polit batekin amaitzeko.
Azkenik esan Taldeka 5. postua lortu genuela, podiumeko postuetatik oso gertu, agian albertok aberia hori ez balu izan......hori bai, lan bikaina orokorrean beraz zorionak guztiori.
Datorren urtean errepikatzeko lasterketa dudarik gabe, pena merezi du hori bai, espero degu datorren urtean eguraldiak pixka bat laguntzea....
Asteburu honetan hondarribiko trialtoia izango da eta bertan ere izango ditugu partaideak, zorte on guztiori eta eman egurra!!!!






2012/05/17

BILBAO TRIATHLON 2012 eta Deban Regi eta Itsaso podiumean!!


Bilbon hasi zen Euskal Herriko industrializazioa 1890 urtearen inguruan oker ez banaiz,  eta geroz zabaldu zen beste probintzietan barrena. Ordu arteko baserri giroa desagertzen hasi zne, jendea pixkanaka hirieta eta beste kultura batzuetara bideratuz.  Horren lekuko izan ziren  hamarkada askotan untziolak, eta aurreko mendearen ia amaiera arte iraun zuenik ere izan da.


Gari-ren Bilbo abestia, kronika honentzat primerakoa.





Bilbo beti kolore ilunekin lotu izan genuen eskolako urteetan, 70, 80, 90 hamarkada haietan egia esan kutsadura eta kolore grisak zituen bizkaiko hiriburuak. Baina orduz geroztik asko aldatu dira gauzak. Bilbok apustu egin zuen bere ibai ingurua berritzeko, eta industri itxurako herri goibel eta iluna izateari utzi nahi izan zion. Lortu dutelakoan nago gainera, ezen nork esango zien orduko bilbotarrei 80garren hamarkada haietan, Europa zaharrean triatloia ezagutzen hasi ginenean,  urte batzuk geroago Bilboko Nerbioi itsasadarrean jendeak igeri egingo zuela, eta euren osasunak ez zuela inongo arazorik izango. 2011an posible izan zen hori.

Ba horrelako gauzak suertatzen dira historian, eta horren adibide da gure Tolosa maitea ere. Kasu honetan industrializazioa papergintzak izan zuen. La Esperanza paper fabrika, handia, egurre sartu eta papera ateratzen zen lantoki itzela, geroago Sam izango zena.

Dudarik gabe, Bilbo eta Tolosa industriari oso lotuta daude. Baina asteburu honetan Bilbo zerbitzutik, turismotik biziko da hein handi batean Gugenheim ireki zutenetik 90 hamarkada amaiera hartatik aurrera.

Bilbo beti izan ohi handitasunaren seinale, "bilbaino" hitzak ez baitu bilbotar bakarrik esan nahi, "fantasma" ere esan nahi die zentzurik goxoenean bertako biztanleei.

Iaz hasi ziren, iron man erdiko distantzia antolatzen, eta bi urtetan arrakasta itzela izan du. Batetik marketing lan ona egin dute, herria eurekin bat egin da, ikusgarria suertatu zaio ikuslegoari eta partaideei. Iaz Tolosaldeko-Mahala triatloi taldekoek Taldeka Euskadiko txapeldun izan ginen, lasterketa hontan bertan. Regi, Vaquero, Sarasola, Saez, Maider, Itsasok lasterketa ederra burutu zuten. Eta emozionatu egin ginen, eta zergatik ez aitortu, gaizki ohitzen hasi ginen nesken emaitzekin. Beti aurrean, aurpegia ematen. Euskadiko txapelketako podiuma zapaldu zuten Virginia handiaren atzetik. Ikaragarria izan zen.

Asteburu honetan bilbon atsaldeko 14etatik aurrera ekingo diote triatloilariek 1,9km igerian.90km bizikleta eta 21 korrika egitera. Batzuk errepikatuz eta beste batzuk estreinekoz, baina denok Bilbo handiaren xarmaz maitemintzeko asmoz. Disfrutatu dudarik gabe bertara zoazten guztiok.

Hasi berria den denboraldi berria jada 3garren astean sartu da, orain da unea igerian pasatako teknika saioen emaitzak ikusteko, euritan pasako bizikleta orduei probetxua ateratzeko, berazubiko pistako berotualdiez oroitzeko...

ezin aipatu gabe utzi, hitz gutxitan bada ere. Aurreko igandean Deban jokatu zela sprint distantziako triatloian eta bertan Aitor Regillagak urteko lehen podiuma egin zula mutiletan eta Itsasok (Saltoki-trikideak) ere podiumeko 3garren postua lortu zuela!( Ea lesiotik jada erabat atera entrenotan erabat entrenatzeko  aukera duzun!)  Polita eta egundokoa dudarik gabe. (sentitzet det argazkirik ez jarri izana eztet topatu).


Pd: uste det espitxa luze xamarra atera zaitela... baino onaino irakurri badezu gustura irakurri dezun seinale!

2012/05/13

DUATLOIko ARGAZKIK!

DUATLOIKO BIDEOA



Mundialak jundan lanbateko Tolosako XI. Duatloi Herrikoia eta Duatloi Txikia.
ARGAZKIAK (gratis deskargatzekomun): www.agerremedia.com

Eskerrikasko partaide izan zinatenoi.

Eskerrikasko Ikatza, Txalupa, K2, 66, Beti-Alai, Astelena, Orbela eta Elurra jatetxe/tabernei.
Eskerrikasko Mahala Baserriko Produktuei.
Eskerrikasko Shanti Kirolak eta IBK Kirolak.
Eskerrikasko Insalus urei eta Bermudez frutategiari.
Eskerrikasko Zut! Creativos eta Graficas Ibarrari.
Eskerrikasko Mapfre-ko Xabin Mujikari.
Eskerrikasko Iñaki Lopetegi eta Pablo Dendaluzeri.
Eskerrikasko Tolosako Udaltzaingoari eta Udalari.

Hurrengorarte!
Tolosaldeko Triatloi Taldea eta Urkola-Etxetxipiatarrak

2012/05/03

Maiatzak 12: XI. DUATLOI HERRIKOIA


TOLOSA: Plaza Berria
Maiatzak 12

16.00_Duatloi Txiki (10 urtez azpikoentzat)
400m x 3 Alde Zaharrean: lehen bi sektoreak neutralizatuta.

17.00_Duatloi He-rri-ko-ia
2km korrika Alde Zaharrean + 15 km bizikletan Tolosa/Anoeta/Tolosa (x3) + 2km korrika Alde Zaharrean
  • Kategoriak: Bakarkakoa / Bikote mixtoak / Koadrilak (gutxienez hiru)
  • 5€ buruko (portzierto, kaskoa ez ahaztu!)
Proba amaitzean opari zozketa (Mahala loteak, afariak, kirol materiala, erosketa bonoak...) eta txokolatada + luntxa!

2012/05/02

SENPERE 2012, asteburu pasa ederra!

Baten batek dioenez, triatloirako baino sagardotegia juteko talde hobea :)
4mutil katxarro neoporno estu batekin... Hasi da udako triatloi denboraldia, udaberriko egun euritsu batekin geinera. Senperen izan zen hitzordua, eta badu xarma berezia urteko lehena izateak. Larubatean taldekako erlojupekoa jokatu zen eta euri jasa ikearri batean azpian. Eta neoprenoarekin triatloi osoa egiteko ideia ere planteatu zen, baina azkenean elkarri konbentzitu ostean mahalako izena erakustearen alde egin zuten. Ura hotza zegoela zioten, oso hotza 15-16 gradutan. aurpegian mina ematen zuelarik eta baita eskuetan eta oinetan. Baina "es lo k hay" apiril euritsi eta lainotu baten ondoren. aterako da holako baten eguzkia ta berotuko du! Kirolari erreferentzia eginez, bertan 2 talde atera ziren, eta taldeetako batean debutatu zuenik ere bada, normala hainbeste ordu grupetan pasata ba zeoze pegatu behar zan azkeneako... anekdotaren bat ere izan omen zen uretan, baina azkenen sentido komun delako pixkatekin dena konpondu zen. Eta deskantsatzera, furgona artean eraiki zuten karpa batera. TTT-MAHALA ko hauek baten batek esan izan duen bezala, kirol talde bat baino gehiago da! Noski baietz! Gaueko ordu txikiak arte aritu omen ziren tertulian atseginean... eta hurrengo goizean Sprint eta olinpikoa jokatzen ziren. Igande goiza, baten batek sprintean ateratzeko zituen gogo guztiak bertan behera utzi buelta erdi eman eta lotan jarraitu zuten. Sprintean azkenean Myrian eta Itsaso aterako ziren, (Miryam en txispako entreno ederra burutu zuen gasteizko patinaje maratoira begira, seguru postu honen baten lortuko dezula azken karreretan bzela! eat Itsaso bere itzulera zelarik lehiaketara, aber oraingoan itzulera luzerako den! ;) Ah eta ateri zen!! eta eguzkiak beroti ere egiten zuen zenbait momentutan! 13:30, distantzia olinpikoa. Batzuk urdurixeago, beste batzuk beti bezain lasai, eta beste batzuk noiz bazkaldu pentsatzen... Maider: errelebokako proba atera zen, eta azer erreleboa eman zuen! 1º atera zen uretatik, bakar bakarrik, txapela kentzeko modukoa, eta hori kontuan izanda 2garrena Urolako Ibonne zela, eta ura ere igerian ez dela hanka motzak 100x100n erakutsi zuen bzela!! gero Trigoiko Joxik bizikkletari hegalak atera eta hegan egin zuen, eta amaitzeko Cuadrado, bolista atletismo taldekoak presa dexente zuela eta ... ba 1. postuan helmugaratu zirela. Regi: 9. garren. Zer esan daiteke? ez omen dago fin... beraz kontrarioentzat albiste txarra, jaja, makina! Gorka: 35. karrera oso oso erregularra egiten, eta korrikakoan tinko eutsi zuena , hola bai eh! Edu: Indar erakustaldi aparta, indartsu dator maiatza ekaina honetara, al loro. Marin: etxeko lanak ederki egiten hau ere. Saez: igerian urtetik urtera aurrerago , oilar askoren alboan, eta disfrutatu egin zuela erakusten zuen aurpegiak. Alar: dena emanda nola ez, berak esanda bzela, Cancellara zela amestu zuen gurpil zabal hoiekin eta disfrutatu zgin zuen. Esnaola: hau ere bera mailan, bidea ondo egiten ari denaren seinale, Ondorioa: hemen ez duela inortxok ere barkatzen! Kontatu genezaken bazkaltzeko izan zen menua, edo basurderen batzuk laku erdian ibili zirela karrera ikusten piraguan, (eta inork ez zien deus esan... eta nere galdera antolakuntzak ez du derrigor piraguarik jarri behar?) Eta lasterketa amaitzen ari zela ... berriz euri jasa ederra izan zen, Dudarik gabe asteburu pasa ederra senperekoa, eta nola ez, afizio nekaezinaren animo ohiuak ere hantxe izan ziren. Hurrego zitak? ba ez nago seguru, beraz ezdut ezer esango. soilik aipamen bat, eta ea hanka ez dudan sartzen, maitzak 12 Javier urkolaren omenezko herri duatloia. 2-10-2, detaileak emango ditugu, egun hauetan, ah baino gauzatxo bat, tri-du munduko profesionalak edo sasi profesionalak etxean geratu daitezela, popularrak nahi ditugu, Ba hauxe, espero det komentariotan protagonisten iritziak, sentsazioak irakurtzea!