Datu orokorrekin hasiko gara....larunbata maiatzak 19an bilbon bertako triatloiaren bigarren edizioa ospatu zen, distantzia ironman erdia zelarik (1,9/90/21,1). Aurreko urtean arrakasta haundia izan ondoren aurtengo honetan jende ugarik eman zuen izena eta guztiak esperoan zeuden, ea entzundakoa egia ote zen ala ez.....eta bai, berriro ere bete zituzten pronostiko guztiak, proba bikaina, polita, gorra eta garrantzitsuena parte hartzaileei begira antolatutakoa, organizazio aldetik ez det kexa bat ere entzun, garrantzitsua sentiarazten zaituzte....eske bilbotarrak beti izan dira haundiak..... zorionik beroenak hemendik!!!!
Hasiera baten 650 pertsonak eman zuten izena, hauetatik 50 emakumeak zirelarik, larunbatean ordea eguraldi petrala izan genuen eta euria , hotza eta haizea zirela medio batzuk eguraldiarengatik eta beste batzuk lesio edo arazo desberdinengatik 70 pertsona inguru etxean geratu ziren.
Taldekideak 11 geunden izena emanda eta hasiera baten aritz, iñauteritan zezenakin jolasten ibiltzeagatik eta artutxak eguraldi txarraren ondorioz kableak kruzatu zitzaizkiolako etxean geratu ziren lehen bajak izanik. Bajak aipatu ditudanez esan behar da eguraldiaren erruz proba berez baino gorragoa izan zela eta hori argi eta garbi erakusten duela 70bat pertsona inguruk bertan behera utzi behar izan zutelako. Goiza ateri altxa zen bilbon baina pixkanaka okerrera egin zuen eta batipat bizikletako sektorean euria erruz egin zuen, "vivero" gainan 9º bakarrik zirelarik eta jeitxierak oso arriskutsuak zirelarik, eroriko ugari, hotza asko eta guzti honen ondorioz baja ugari proban zehar.
Probari buruz, nola ez lehenik eta behin aipatzekoa maider, gure taldekide den, "emakume bionikoak" eginiko lana, prensako artikulu ugari irakurri ditut, kronikak, komentarioak eta inun ez dute aipatzen, eta ez nago batere ados horrekin, beraz hemen gure etxean aipamen berezi bat egingo diogu, eta ez "bertakoa" dalako baizik eta ezpairik gabe merezi duelako.
Boxetan material guztia prestatzen zaudela "speaker"-ak faboritoetaz hitzegiten dute, elkarrizketak, partaide atzerritarrak, maila altua zen eta atzerritarra ez denez nahiz eta lehengo urtean 4. postuan sailkatu bazirudien ez zela kinielatan agertzen baina sorpresa ederra eman zigun guztiori.
Aipatzekoa da partaideren artean profesionak ugari zeudela, profesionalak esaten degunen honetaz bizi direnak esan nahi degu, eta gaur egun triatloiaz bizitzeko oso oso ona izan behar da, dagoen krisiarekin eta sponsorizaio faltarekin ez da batere erreza denbora osoz hontara dedikatzea, hauetako dexente zeuden eta gure maider, virginia berasategui haundiak bakarrik gainditu zuen, virginia hawaiko ironmanean dexentetan izana dago, lehengo urtean 10. postua lortu zuen eta pasadan urtean podiumera igo zen 3. postua lortuz, ba gure maider helmugara beragandik 7 minutu exkaxera sartu zen, bi umen ama den maider, guztiok bezela egunero lanera jun behar duen maider eta bere zereginbeharrak dituen maider, honegatik batipat iruditzen zait aipagarria egin duena, klase haundia eta kategori galanta duen pertsona batek bakarrik lortu dezake hau beraz Zorionik beroenak taldekide guztien partez hemendik, arro sentitzen bait gara gure taldekidea izateagatik.
Proba inguruan zer esan...... uretan hasiera hasieratik virginiarekin batera abiatu zen, eta halaxe heldu ziren boxetara,bertan bizikletak hartu ondoren virginiak bere indarra erakutsi zuen eta bizikletan oso fuerte dagoela erakutsiz 10 minutu inguru sartu zizkion maiderri, baina atzetik inor ez zen gai izan maider aurreratzeko, behin bizikleta utzi ondoren korrika saio bikaina egin zuen, bere bigarren postua ederki mantenduz eta lorpen benetan polita eskuratuz, bejon deizula, zorionak!
Emakumeekin hasi naizenez, naiz eta ez den gure taldekidea itsaso leunda, tolosarra eta gure laguna aipatu nahi nuke, donostiko maratoia ez geroztik belaunean arazoak zituela ezin entrenatu ibili da hilabete askoz, badirudi zulotik ateratzen ari dela eta nahiz eta ia entrenatu gabe egon, irteeran egon nahi izan zuen, hasiera batean ez zuen uste korrika bukatzerik izango zuenik baina kasta ugari duela erakutsiaz proba amaitzea lortu zuen eta aspaldiko partez aurpegian hain ongi geratzen zaion irriparre batekin ikusi genuen helmugan sartzen!! 13. postuan sartu zen eta ez zen erreza izan behar berarentzat postu horretan helmugaratzea, aurrean ibiltzea ohituta dagoelako eta lehengo urteko 3. postuaren ondoren, ez du xamurra izan behar urte batetik bestera horrelako aldaketa, baina honek erakusten du zer nolako indarra duen eta indar horrek eramango du berriro arrakastak lortzea, hemendik zorionik beroenak ere berarentzat eta animo asko!
Mutilen artean ezpairik gabe, aipatzekoa aitor regillagaren lana, hau ere maiderren antzera profesional ugariren artean sartu zen, esan dezakegu mutilen irteera listan oraindik profesional gehio zeudela eta gure iñurri atomikoa guztien artean sartu zen proba bikaina eginez, urteak daramatzat neure buruari galdezka zer egiteko gai izango zen mutil hau egun guztia entrenatzeko edukiko balu, IBK kirolaken lana eginda eta egunero atxaldeko 8tan aterata, larunbatetan ere lana eginda.... bilbora jun eta 10 postuan sailkatzen bada..... zorionak zuri ere eta jarraitu lanean ahal den moduan.
Aitorrek igeriketa saio bikaina egin zuen, aurten igeri gehio egiten ari dela ikusten da emaitzetan, 30. postu inguruan atera zen baina onena etortzeko zegoen oraindik, bizikleta hartu eta ziztu bizian abitu zen bere karrera egitera 4. postuan jarri zelarik, bai bai, ondo jarri det 4. postua!!!! momentu horretan bi aldiz katea atera zitzaion eta bi bider gelditu behar izan zuen, 6. posturarte atzeratuz baina ondo mantenduz bigarren transiziorarte naiz eta geldialdi horiek medio erritmoa galdu zuen. Azkenik korrika 4 postu galdu zituen helmugan 10. sartuaz, korrika saioa ez zuen txarra egin baina agian lehen esandako entrenamendu falta hori hemen nabaritu zuen, maila horretan 6. postua korrika mantentzeko ASKO korri behar da..... karrera borobila eta polita! zorionak zuri ere.
Eta beste taldekideen inguruan..... ba orokorrean lana oso ona izan zela esan dezakegu, egon zen mailarekin partaide guztiak erditik aurrera sailkatzea ez da lan makala.
Albertorekin hasiko naiz, ez du denboraldi hasiera oso ona eduki, moralaz baju zebilen eta bilbon zorte txarra izan zuen, karrera bertan behera utzi behar izan zuen bizikletan aberi bat izan zuelako baina beti esaten degun bezela gauza onekin geratzen saiatu behar degu, eta alberto bilbon karrera bikaina egiten ari zen, uretan aurrean atera ondoren bizikletan aitorrengandik ez oso urruti zihoan utzi behar izan zuenen beraz egindakoa ondo egina behintzat.
Taldeko bigarrena helmugan gorka sarasola izan zen, 59. postuan sailkatu zelarik, igeri aurrean, saio bikaina eginez, bizikletan ere guztiok dakigu ze indarra duen eta korrika ere lasterketa bikaina egin zuen, pena "pit-stop" bat egin behar izan zuela tripak nahastuak zituelako eta horrek denbora polit bat galduarazi zion.
Ondoren Edu sailkatu zen,69. postuan, igeri oso erregularra dela erakutsi zuen beti bezela, behin bizikleta hartutakoan saio bikaina burutu zuen eta ia gorkarekin batera utzi zuen bizikleta postu ugari aurreratuaz, korrika ere hasieratik erritmo bat hartuta oso erregular korri zuen bukaeran postu polit bat lortuaz.
hurrena Marin izan zen , edungandik oso gertu, 71. postuan, marinek sorbaldan arazoak izan ditu azkenaldian eta ezin pistinan sartu ibili da beraz igeriketa pixkat patxadakin eta agian beldur pixkatez hartu zuen, hori bai, behin bizikleta hartutakoan sekulako partziala egin zuen postu ugari aurreratuaz, ondoren korrika honek ere erritmo polit bat hasieratik hartuta bukaera arte ederki iraun zuen edungandik oso gertu sartuaz.
ondoren Asier, 87. postuan, zer kontatuko det nik..... igeri gustora, gorkarekin batera atera nintzen nahiko aurrean, ondoren etorri zen nere "kalbario" pertsonala, ez dakit eguraldia izan zen, edo lehen itzulian gehiegi forzatu nuela baina bigarren itzulian izugarri sufritu nuen, hanketako krison mina eta burua gaizki pentsatzen hasi zen....pensamiento negatibo... ez nuen nere burua bukatzeko gai ikusten, hankak dardarka jetxi nintzen bizikletatik baina nere harridurarako korrika hasi eta bikain sentitu nintzen, pixkanak erritmoa igotzen joan eta nahiko fuerte amaitu nuen, oso gustora.
Gero, Alar sailkatu zen, hau 207. postuan, igeri marinekin batera atera zen, argi dago karreretan zerbait gertatzen zaiola, neoprenoak on egin beharrean badirudi kalte egiten diola, pistinan ederki asko dabil baina ondoren lasterketetan ez du disfrutatzen dena dala fin dabil aurten. Bizikletan inork ez du jarriko zalantzan bere maila, dezente aurreratu zuen, agian hotzagatik eta zeuden arriskuengatik ez zen oso gustora gelditu baina lan ona burutu zuen, amaitzeko bizikleta utzi eta korrika disfrutatu egin zuela esan genezake azkenen postu bikaina lortuaz.
Eta azkenik iñigo esnaola, hau 243. sailkatu zen, hau seguru bat da, honek ez du inoiz kale egiten, aurten oso fuerte entrenatzen ari da eta probetan ederki disfrutatzen dula ikusten zaio, igeri bikain, alar eta marinekin batera atera zen, ondoren bizikletan ere postu ugari aurreratuz eta entrenamenduak beren fruitua ematen ari direla erakutsiz, korrika saio polit batekin amaitzeko.
Azkenik esan Taldeka 5. postua lortu genuela, podiumeko postuetatik oso gertu, agian albertok aberia hori ez balu izan......hori bai, lan bikaina orokorrean beraz zorionak guztiori.
Datorren urtean errepikatzeko lasterketa dudarik gabe, pena merezi du hori bai, espero degu datorren urtean eguraldiak pixka bat laguntzea....
Asteburu honetan hondarribiko trialtoia izango da eta bertan ere izango ditugu partaideak, zorte on guztiori eta eman egurra!!!!
5 comentarios:
Ona Reitzi, hik ere eztauket etorri makala...
Maiderrena dudarik gabe " no coment" da, izugarria duen maila, bere garaian AEB zeozegatik jun zan.
Ea ba denboraldi oparoa suertatzen zaigun negukoa bezala eta guztiok lagun talde eder honek disfrutatzen degun!
Izugarria Bilboko Triatloia!
Aurreko urtean antolakuntzak listoia os altu utzi arren, aurten hobekuntzarako margena zegoela erakutsi digute gure bilbotarrek! Zorionak!!
Karrera gogorra baino borobila egin genuen egia esan, eta ez naiz Asier, zuk diozun bezalako extraterrestrea.
Distantzia honetan ez dago sekreturik, orduak sartzea besterik ez, orduak igerian, karreteran eta pistan...
Beti esan det eta esaten jarraituko det, TTT oso talde berezia dela niretzat.
Eskerrik asko!!
Maider
Oso ona Kronika, lasterketaren antolakuntzaren maila berean !!!
Zorionak Maider !!!
ITZELA!!
aze makinero kuadrila inda zaudeten
EITB -n egindako komentario batzuk onak baina beste batzutan PRO batekin konparatzen zuten Maider
nola leike? ta igeri, eskua ez zuenik ondo...
orain "pit-stop" esaten ahal da, Sarasola berdin jarraitzen dek!!
Ezpala
K pasa Ekipo!!!
Zorionak denoi, vaya makinas!!!
Ea urrengo urtean eguzkia dagoen..je,je
Gero arte!!!
Piepoli
Publicar un comentario