2012/05/17

BILBAO TRIATHLON 2012 eta Deban Regi eta Itsaso podiumean!!


Bilbon hasi zen Euskal Herriko industrializazioa 1890 urtearen inguruan oker ez banaiz,  eta geroz zabaldu zen beste probintzietan barrena. Ordu arteko baserri giroa desagertzen hasi zne, jendea pixkanaka hirieta eta beste kultura batzuetara bideratuz.  Horren lekuko izan ziren  hamarkada askotan untziolak, eta aurreko mendearen ia amaiera arte iraun zuenik ere izan da.


Gari-ren Bilbo abestia, kronika honentzat primerakoa.





Bilbo beti kolore ilunekin lotu izan genuen eskolako urteetan, 70, 80, 90 hamarkada haietan egia esan kutsadura eta kolore grisak zituen bizkaiko hiriburuak. Baina orduz geroztik asko aldatu dira gauzak. Bilbok apustu egin zuen bere ibai ingurua berritzeko, eta industri itxurako herri goibel eta iluna izateari utzi nahi izan zion. Lortu dutelakoan nago gainera, ezen nork esango zien orduko bilbotarrei 80garren hamarkada haietan, Europa zaharrean triatloia ezagutzen hasi ginenean,  urte batzuk geroago Bilboko Nerbioi itsasadarrean jendeak igeri egingo zuela, eta euren osasunak ez zuela inongo arazorik izango. 2011an posible izan zen hori.

Ba horrelako gauzak suertatzen dira historian, eta horren adibide da gure Tolosa maitea ere. Kasu honetan industrializazioa papergintzak izan zuen. La Esperanza paper fabrika, handia, egurre sartu eta papera ateratzen zen lantoki itzela, geroago Sam izango zena.

Dudarik gabe, Bilbo eta Tolosa industriari oso lotuta daude. Baina asteburu honetan Bilbo zerbitzutik, turismotik biziko da hein handi batean Gugenheim ireki zutenetik 90 hamarkada amaiera hartatik aurrera.

Bilbo beti izan ohi handitasunaren seinale, "bilbaino" hitzak ez baitu bilbotar bakarrik esan nahi, "fantasma" ere esan nahi die zentzurik goxoenean bertako biztanleei.

Iaz hasi ziren, iron man erdiko distantzia antolatzen, eta bi urtetan arrakasta itzela izan du. Batetik marketing lan ona egin dute, herria eurekin bat egin da, ikusgarria suertatu zaio ikuslegoari eta partaideei. Iaz Tolosaldeko-Mahala triatloi taldekoek Taldeka Euskadiko txapeldun izan ginen, lasterketa hontan bertan. Regi, Vaquero, Sarasola, Saez, Maider, Itsasok lasterketa ederra burutu zuten. Eta emozionatu egin ginen, eta zergatik ez aitortu, gaizki ohitzen hasi ginen nesken emaitzekin. Beti aurrean, aurpegia ematen. Euskadiko txapelketako podiuma zapaldu zuten Virginia handiaren atzetik. Ikaragarria izan zen.

Asteburu honetan bilbon atsaldeko 14etatik aurrera ekingo diote triatloilariek 1,9km igerian.90km bizikleta eta 21 korrika egitera. Batzuk errepikatuz eta beste batzuk estreinekoz, baina denok Bilbo handiaren xarmaz maitemintzeko asmoz. Disfrutatu dudarik gabe bertara zoazten guztiok.

Hasi berria den denboraldi berria jada 3garren astean sartu da, orain da unea igerian pasatako teknika saioen emaitzak ikusteko, euritan pasako bizikleta orduei probetxua ateratzeko, berazubiko pistako berotualdiez oroitzeko...

ezin aipatu gabe utzi, hitz gutxitan bada ere. Aurreko igandean Deban jokatu zela sprint distantziako triatloian eta bertan Aitor Regillagak urteko lehen podiuma egin zula mutiletan eta Itsasok (Saltoki-trikideak) ere podiumeko 3garren postua lortu zuela!( Ea lesiotik jada erabat atera entrenotan erabat entrenatzeko  aukera duzun!)  Polita eta egundokoa dudarik gabe. (sentitzet det argazkirik ez jarri izana eztet topatu).


Pd: uste det espitxa luze xamarra atera zaitela... baino onaino irakurri badezu gustura irakurri dezun seinale!

2 comentarios:

reitziger dijo...

hoi dek hitz jarioa iñaki!!!!
bejondeikela!!! notatzen speaker grina atera zaikela....jajaja
ea ba zortea degun bilbon eta guztiok disfrutatzen degun!!!!

Anónimo dijo...

Bilbo txikia geratu zaizue, ZORIONAK!!




Ezpala