2012/06/26

DONOSTIAKO ONDITZ TRIATLOIA 2012, Gipuzkoako txapelketa distantzia olinpikoan.



Labur azalduko ditugu, gaurkoan Onditzeko emaitzak, 850 partaide zeuden izena emanda! denbora tarte mugatua dela ta.

Urola Taldeko feisbuketik hartutako argazkia,
gipuzkoa 2. eta 1. argazkian hurrenez hurren.
Nesketan
Maider Gaztanaga 3. a  sailkatu zen, eta ausartuko nintzateke esatean, aspaldian ez bezala "gozatu" zuela, aurretik 1. eta 2. bi neska gazte australiar sub23 selekziokoa, eta hoietako bat iaz munduko junior txapelketan podiuma zapaldutakoa.
 Bidez batez Gipuzkoa txapela ere beretzat izan zen, bigarren2. IboneSanchez (Urola)eta Itsaso Leunda 3. (Saltoki)
 Maialen Muñoz 28. izan zen nesken sailkapen orokorrean. (uretako beldurrak ya uxatuta?)
Mutiletan
 Aitor Regillaga 13. (afizionatutako latigoa atera zuena bizikletan)
Ion Artutxa 34. (erorikoa izan zuena, txapa ta pintura)
Gorka Sarasola 53. (hi bai basurdea !)
Danel Leunda 319. (aber korrikako tripak arazo horiek soluzionatzen ditun erabat gozatzeko)
Andoni Uralde 461. (bejondeizula, beste bat gehio zakua ta urtetik urtea gehio disfrutatzen)

Ekipoka 4. ta gipuzkoako 2garren atera ziren 57 taldeen artean

 Ezin aipatu gabe utzi 8garren izan Egoitz Zalakain  eta 9. Aimar agirresarobe (biak ere atletikoSS)

Informazio gehiago:
http://tolosaldea.hitza.info/


pd: eta beste taldeki batzuk larunbatean tolosako san juanetako distantzia luzeko triatloian atera ziren koadrila egunean, hamaiketakoa, poteoa, bazkaria, potea, afaria, potea....


2012/06/15

ORIA-ko IGERI KEDADA, LEKEITIOKO KONTUAK ETA BLOG-aren ITXURA ALDAKETARI BURUZKOAK.




1.- ALBISTEA.

AUPA KOADRILLA. (Oriako igeri kedada)
Beno san joanak badatoz ta duatloiean esan bezela ORIAN igeri egiteko asmoa ba al dago?
Erantzunen zai geratzen da aurrera ateratzeko edo ez aiiiiiiooooooooooooooo ta ondo pentsau. (Albistean idazlea Alar)

Honek esan nahi idea aurrera eramateko interesa badago zita konkretau behar dala. Eta aukera bakarrak ostiral atsalde/iluntzean, edo lanbat goizean dira (koadrila eguna... ) esango dezue.


2.- ALBISTEA

Leketxioko triatloia 2012
Pasa den asbutuan jokatu zen zirkuituko proba mitiko horietako bat. Goizean zeru urdin eta bero sargoria, 34 gradu. Eta atsaldean zeru gris ilun eta goibela, euriarekin. 18 gradu. Euskal Herria dudarik gabe. Bertan Aitor Regillaga 9. garren, ez oker ez banago proba hontan egin duen posturik txarrena izan da, edo 11. eginda hago? Hitz batean, Ikearrie.
Ta neskatan Itsado Leunda 4. sailkatu zen, hau ere badoa pausoz pausoa negu ilunek tuneletik ateratzen. Zorionak zuri ere.
Bestern bat, ez zan animatu dorsala jazten... Hurrengoa San juan egunea, Onditzen omenezkoa izango da, zirkuituko beste mitiko bat. hemen ere izango dira gureak egurra ematen.


3.- ALBISTEA.
Aldaketak
Ba blogak eskaintzen dituen aukeren artean, kolore aldakera bat egin dut eta zenbait gauza aldatu/kendu dizkiot. Koloreak egungo mono berri aitzaki moduan hartua aukeratu ditut. Formatu dinamikoago baten aukera ere bazegoen, baina oraingoz hauxe aukeratu det. Edoizen ekarpen onartzen dira.

2012/06/10

ZARAUTZ-ko TRIATLOIA 2012.



                                       Argazki historikoa, 2012-VI-9. XVI. Zarauzko Triatloia


Hoy haremos una excepción y escribirémos unas  lineas en castellano para informar la hazaña lograda en el Triatlón de Zarautz.

En muchos medios hemos leido hoy que la victoria de ayer de Maider Gaztañaga ha sido una sorpresa. Quizas pueda ser para muchos, pero sinceramente para nosotros, sus compañeros de equipo, NO,  es una cosa que no la descartábamos. Son muchos kilometros con ella, y le conocemos desde hace muchos años, y sabiamos lo esfuerzos que estaba haciedo para poder entrenar. Ya que Maider no se dedica ha esto, no tiene ningún patrocinio, es  madre, trabaja sus ocho hora diarias, y juega al "tetris" para poder llegar a todo como la gran mayoría que practica este deporte por pura afición.

Volviendo a la questión principal ¿Sorpresa? Dejando a un lado lo que le pasó en el Campeonato de España de Triatlón de Invierno, ya demostró como se encontraba. Ganadora del Campeonato de Euskadi de Triatlón de Invierno, ganadora en en el duatlón de Oñati haciendo el sector de bicicleta ella sola a pesar de que se podia ir en draftig en la misma categoría. Ganadora del campeonato de Euskadi de larga distancia en Arrigorriaga, marcando un parcial increible en bici, equivalente a 37º puesto masculino. 1º en salir del agua con una ventaja de mas de un minuto en el triatlon de Senpere (a pesar de que disputó la prueba por  relevos). 2. en Bilbao,  saliendo a pies de Virginia Berasategi, , ... y ayer en Zarautz, 1º. Saliendo con 3' de ventaja en el sector de natación, ampliando su ventaja hasta los casi 10' en el sector de bicicleta,  y  ampliando la ventaja hasta los 12'  en la carrera a pie.

Sin duda lo que hizo ayer Maider para un equipo tan modesto como nosotros   no tiene palabras. Y eso que se le olvidó el neopreno en casa y  no le dierón hasta 15' minutos ántes de empezar la prueba...


Behin gure taldekide bati entzun nion, Zarautz munduko txapelketaren parekoa zela guretzat, eta egia da, bertako giroa ikusgarria izan zen beste behin. Probak honako zati hauek izan zituen; 2900m, igerian, Getaria eta Zarautz artean, 81km Meagas, Orioko Gaina eta Aia igoaz eta 20km korrika Zautzeko kaleetan. Eta denera 650 parte hartzaile. Atzo gainera itsasoak ere berezi egin zuen, ziur meditarraneo aldetik etorri zirenek zeoze flipatu zutela olatu haiekin eta uretatik ateratzeko gurutzeko gorrikoen laguntza behar izan zutenean...

1. Maider Gaztañaga 4h37'12" (Erakustaldi ikaragarria mutiletan Enekok bzela, txapela kentzeko modukoa). ZORIONAK!!!

71. Gorka Sarasola 4h43'12" (Taldeko 1. trofeoa irabazi zuena, ya zenbat zarautz? 6..7..)!)
74. Edu Gonzalez 4h43'53"( Bizikletan hozteko beldurrez eman eta eman jun zana, ya zenbat 6 zarautz?
255. Iñigo Esnaola 5h10'15"( serio bere lane, etxeko lanak ondo egiten IM begira, ta korrika ondo bukatuz, lan ona gazte!
315. Alar Sevillano 5h18'52"( korrikako 2. bueltan argazkik ez ateatzeko esan zuna...  zeatik?)
484. Aritz Iglesias 6h02'58"(burugorra dala erakutsi zuna, bere lehen zarautz ta distantzia luzea., disfrutatu bazenun, ezta gutxi, baina benetan disfrutatzeko entrenatu ta ordun berriz proatu!)

BESTALDE,
labur labur bada ere, aipatu gaur Igandea donostiko triatloi sprint-a jokatu dela eta Aitor Regillagak 4. postua lortu duela, Alberto ere top-10erako borrokan ibili da. lan ona dudarik gabe, azken hau bezperan 5h bizikletan ibili ondoren gainera!

zarauzko argazki link 1:
http://www.photodeporte.com/2010/01/xxvi-triatlon-de-zarautz.html









2012/06/07

ZARAUTZ-ko TRIATLOIA 2012. "Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa"

Ekainak 9an, larunbat honetan da hitzordua, atsaldeko 14:00tan neskak, eta 14:15 mutilek. Beste behin eta jada 26 urte igaro dira lehen ekitaldia  geroztik. Eta esango nuke, nahiz eta ez egon ziur %100, urte hauetan guztietan Mahala-Tolosaldeko TT-ko partaideak beti izan direla irteeta puntuan. Errez esaten da, baina atera kontuak, zenbat gauza pasatu izan diren urte haietan. http://www.zarauzkotriatloia.com/triatloia/la-prueba/26-anos-de-historia/?lang=eu  Link honetan ikusten da , triatloiaren eta probaren beraren garapena. Batetik erropa, bestetik materiala, irteera orain beti getariatik, baina izan zen urterik zarauztik egin zena. Ibilbidean lehen andazarrate eta handik Lasarte aldera? Baina gero zirkuitua moldatzen eta azken urtetan  Aiako paretak nagusitasuna lortuz. Pertsonalki, iaz puntu hura kentzean probaren zati bat kendu zuten, berezi egin zuten lekua kendu zuten. Aurten ordea berriz da bueltan eta berriz ere luzaroan irauteko izan dadila.


 Gauzak aldatu diren beste seinale korrikako ibilbidea da, 2006an izan zen azkeneko aldiz Getariara iritsi zirenekoa korrika. Hura bai zela berezia, lehen 8km bakarrik, kosta bide hortan jendearen aurpegiak lagun, distantzia luzeko triatloian bakardadea lagun hartuta, Lehen subidoia, Aiten Etxe parean , hurrengoa  Getariako portuan izaten zen, eta hurrengoa berria bazinen  akojonanteena parte zaharreko lehen pasoa, ikaragarria, ziragarria, hitzik gabekoa.... eta oraindik paso hori bera da zirrara pizten duena, korrika  hasi eta konturatzerako.... baina bada beste leku bat, Kanpina bakardadea lagun izaten duzuna,  jendea kaka egiten duena, botaka, oinez , total eginda ikusten denekoa, hor hazi edo gain behera egiten duzunekoa...

Lasterketari dagokionez, azken urtetan ez bzela ordezkari gutxi izango ditu gure taldeak, sei. 2008, 2009, 2010, 2011an 15 inguru artean atera izan baiginen. Iñigo Esnaola, Aritz Iglesias, Alar Sevillano, Edu Gonzalez eta Gorka Sarasola. Mutiletan Faborito nagusi Eneko Llanos izango da baina Matias Hecht alemaniarrak gauzakzail jarri nahi izango dizkio Mikel Elgezabalek ezela. Enekok bere 9garren txapela nahi du iaz garaipena lortu ezin ostean, eta 10 lortu nahi ditu, beraz badu bere erronka partikularra. Nesketan  Saleta Castro jotzen dute faborito nagusitzat, Podiumeko borrokan izango dira berarekin batera Gurutze Frades, Estefania Gomez, Ameli Le Gall (Getxoko Extreman proban 2. ) eta Maider Gaztañaga gure taldekidea.

2012/06/05

ONDARRUKU TRIATLOI 2012



Askorentzat zirkuituko triatloirik onenetarikoa, 2006an berreskuratu zuten urte batzuen ostean, urte hartan igande atsalde bateko 15:00tan jokatu zen, orduz geroztik larunbat arratsaldetan izan hoi du zita. Zarautzen bezperatan izaten da eta tanteo polita izan ohi da jendea nola dagoen ikusteko. Bizikleta saioa  du dudarik gabe gauzarik ederretanetarikoa, zelairik apenas, beti gora edo behera, Miloi portua, repetxoak,...eta anbiente polita, eta euskara berezia eta ulerkaitza gu gipuzkoarrontzat, eta urtero gure taldeak beti izan ohi du bertan presentzia. Gure taldea den MAHALA-Tolosaldeko Triatloia Taldea-rentzat  egia esan plaza berezia da.

Dina Bilbao "auskalo nungo" triatloian bere saltsan
 Urtetan... orain eztakit,( eta buruz ari naiz eta ondarruko norbaitek, edo dakienen batek irakurriz gero  oker ari banaiz, zuzendu mesedez) Zapatu azule ospatzen da ekaina amaieran edo Tolosatik ondarrura bizikleta martxa egiten zen, egiten da? bizikletak kamioian ekartzen zituzten ona eta handik Ondarrura Bidaniko portutik. Eguerdian iristean kriston ongo etorria egiten omen zieten ziklistei.


Eta zergatik Tolosa eta Ondarruren arteko maitasun istorio hau? Ba Ondarrun jaio zelako 80. 90garren hamarkadako neska triatletik onenetarikoa izan dena gu bizi garen herri honetan , Dina Bilbao. Maitasun istorio bat medio etorri zena  gure herria ezagutzera. Eta gure taldeko parte izan zen urte askotan. Idazten ari den honek, ez zuen inoz berarekin hitz egin , artean oso gaztea zelako, baina taldeko beteranoei entzundakoak etorri zaizkit gogora Itsaso gure lagunari bere blogean irakurrita Dinaren herrian Euskadiko txapela lortzeak beretzat zeresan handia duela... http://itsasoleunda.blogspot.com.es/2012/06/euskadiko-txapelduna.html

http://bbke.blogspot.com.es/2007/06/10-aos-sin-dina.html

Aitor Ruiz de Zaraten blogetik. Dinari buruzko artikulu xume eta polita.

San juan inguruan izango dira 15 urte ingurun bera joan zela, eta horregatik akaso Ondarrun beti animatu izan hoi digute modu berezi batean Tolosaldeko TTkoei, eta bertako kirolariei.  Akaso horregatik izendatu zen Itsaso Euskadiko txapelduna eta Aimar Agirresarobe 2. eta Egoitz Zalakain5.

Karrerari dagokienez, ba flojo xamar egia esan gureak , 3 atera ziren, eta zarautzerako indarrak gorde asmoz. Igerian aurrean aterata baino eskufrenua jarrita  ibili ziren hala ere baten batek 4garren trantsizioa egiteko asmoa eraman zuen... han bai nagusituko zirela....:))


Ostegunean, beste sarrera bat publikatzen saiatuko gara, Zarauzko Triatloia ospatzen baita larunbatean. Bitartean ondo segi, zaindu, entrenatu ta deskantsatu.