2012/06/05

ONDARRUKU TRIATLOI 2012



Askorentzat zirkuituko triatloirik onenetarikoa, 2006an berreskuratu zuten urte batzuen ostean, urte hartan igande atsalde bateko 15:00tan jokatu zen, orduz geroztik larunbat arratsaldetan izan hoi du zita. Zarautzen bezperatan izaten da eta tanteo polita izan ohi da jendea nola dagoen ikusteko. Bizikleta saioa  du dudarik gabe gauzarik ederretanetarikoa, zelairik apenas, beti gora edo behera, Miloi portua, repetxoak,...eta anbiente polita, eta euskara berezia eta ulerkaitza gu gipuzkoarrontzat, eta urtero gure taldeak beti izan ohi du bertan presentzia. Gure taldea den MAHALA-Tolosaldeko Triatloia Taldea-rentzat  egia esan plaza berezia da.

Dina Bilbao "auskalo nungo" triatloian bere saltsan
 Urtetan... orain eztakit,( eta buruz ari naiz eta ondarruko norbaitek, edo dakienen batek irakurriz gero  oker ari banaiz, zuzendu mesedez) Zapatu azule ospatzen da ekaina amaieran edo Tolosatik ondarrura bizikleta martxa egiten zen, egiten da? bizikletak kamioian ekartzen zituzten ona eta handik Ondarrura Bidaniko portutik. Eguerdian iristean kriston ongo etorria egiten omen zieten ziklistei.


Eta zergatik Tolosa eta Ondarruren arteko maitasun istorio hau? Ba Ondarrun jaio zelako 80. 90garren hamarkadako neska triatletik onenetarikoa izan dena gu bizi garen herri honetan , Dina Bilbao. Maitasun istorio bat medio etorri zena  gure herria ezagutzera. Eta gure taldeko parte izan zen urte askotan. Idazten ari den honek, ez zuen inoz berarekin hitz egin , artean oso gaztea zelako, baina taldeko beteranoei entzundakoak etorri zaizkit gogora Itsaso gure lagunari bere blogean irakurrita Dinaren herrian Euskadiko txapela lortzeak beretzat zeresan handia duela... http://itsasoleunda.blogspot.com.es/2012/06/euskadiko-txapelduna.html

http://bbke.blogspot.com.es/2007/06/10-aos-sin-dina.html

Aitor Ruiz de Zaraten blogetik. Dinari buruzko artikulu xume eta polita.

San juan inguruan izango dira 15 urte ingurun bera joan zela, eta horregatik akaso Ondarrun beti animatu izan hoi digute modu berezi batean Tolosaldeko TTkoei, eta bertako kirolariei.  Akaso horregatik izendatu zen Itsaso Euskadiko txapelduna eta Aimar Agirresarobe 2. eta Egoitz Zalakain5.

Karrerari dagokienez, ba flojo xamar egia esan gureak , 3 atera ziren, eta zarautzerako indarrak gorde asmoz. Igerian aurrean aterata baino eskufrenua jarrita  ibili ziren hala ere baten batek 4garren trantsizioa egiteko asmoa eraman zuen... han bai nagusituko zirela....:))


Ostegunean, beste sarrera bat publikatzen saiatuko gara, Zarauzko Triatloia ospatzen baita larunbatean. Bitartean ondo segi, zaindu, entrenatu ta deskantsatu.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

K pasa Ekipo!!!

Zarautzeko indar gutxi gorde nituen ni, esku freno ez, gurpil frenoa izan nuen nik beintzat.
Oso proba politta urtero bezela.

"Piepoli"

Anónimo dijo...

K pasa Ekipo!!!

Zarautzeko indar gutxi gorde nituen ni, esku freno ez, gurpil frenoa izan nuen nik beintzat.
Oso proba politta urtero bezela.

"Piepoli"