2012/06/07

ZARAUTZ-ko TRIATLOIA 2012. "Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa"

Ekainak 9an, larunbat honetan da hitzordua, atsaldeko 14:00tan neskak, eta 14:15 mutilek. Beste behin eta jada 26 urte igaro dira lehen ekitaldia  geroztik. Eta esango nuke, nahiz eta ez egon ziur %100, urte hauetan guztietan Mahala-Tolosaldeko TT-ko partaideak beti izan direla irteeta puntuan. Errez esaten da, baina atera kontuak, zenbat gauza pasatu izan diren urte haietan. http://www.zarauzkotriatloia.com/triatloia/la-prueba/26-anos-de-historia/?lang=eu  Link honetan ikusten da , triatloiaren eta probaren beraren garapena. Batetik erropa, bestetik materiala, irteera orain beti getariatik, baina izan zen urterik zarauztik egin zena. Ibilbidean lehen andazarrate eta handik Lasarte aldera? Baina gero zirkuitua moldatzen eta azken urtetan  Aiako paretak nagusitasuna lortuz. Pertsonalki, iaz puntu hura kentzean probaren zati bat kendu zuten, berezi egin zuten lekua kendu zuten. Aurten ordea berriz da bueltan eta berriz ere luzaroan irauteko izan dadila.


 Gauzak aldatu diren beste seinale korrikako ibilbidea da, 2006an izan zen azkeneko aldiz Getariara iritsi zirenekoa korrika. Hura bai zela berezia, lehen 8km bakarrik, kosta bide hortan jendearen aurpegiak lagun, distantzia luzeko triatloian bakardadea lagun hartuta, Lehen subidoia, Aiten Etxe parean , hurrengoa  Getariako portuan izaten zen, eta hurrengoa berria bazinen  akojonanteena parte zaharreko lehen pasoa, ikaragarria, ziragarria, hitzik gabekoa.... eta oraindik paso hori bera da zirrara pizten duena, korrika  hasi eta konturatzerako.... baina bada beste leku bat, Kanpina bakardadea lagun izaten duzuna,  jendea kaka egiten duena, botaka, oinez , total eginda ikusten denekoa, hor hazi edo gain behera egiten duzunekoa...

Lasterketari dagokionez, azken urtetan ez bzela ordezkari gutxi izango ditu gure taldeak, sei. 2008, 2009, 2010, 2011an 15 inguru artean atera izan baiginen. Iñigo Esnaola, Aritz Iglesias, Alar Sevillano, Edu Gonzalez eta Gorka Sarasola. Mutiletan Faborito nagusi Eneko Llanos izango da baina Matias Hecht alemaniarrak gauzakzail jarri nahi izango dizkio Mikel Elgezabalek ezela. Enekok bere 9garren txapela nahi du iaz garaipena lortu ezin ostean, eta 10 lortu nahi ditu, beraz badu bere erronka partikularra. Nesketan  Saleta Castro jotzen dute faborito nagusitzat, Podiumeko borrokan izango dira berarekin batera Gurutze Frades, Estefania Gomez, Ameli Le Gall (Getxoko Extreman proban 2. ) eta Maider Gaztañaga gure taldekidea.

1 comentario:

reitziger dijo...

aupa T.T.T.ko partaideak eta aupa maider!!!!! txapelaren bila egurrean!!!!!!