2012/07/22

"EBOLUTXIONE...." - ARITZALEKU TRIATHLON.


1987urte inguruan sortu zen, estatu mailan Triatloi Klub bezala aintzadarietako bat izanik. Lehen urte haietan Tolosa-Pielo izena zuen, urdina-arroxa-beltza ziren bere koloreak. baina hemen eskuartean ez daukat argazkirik, edo erroparik. , Usabaleko ofizinan seguru badela.



Urte hauetan guztitan urdina izan da kolore basea, esanda bzela 1993 ingurura arte edo, Tolosa Pielo, 1993tik 2006ra, goiko ezkerretakoa, (lehen buzoa izan zen, baina argazkikoa top mitikoa da, tripa erdia baino gehiago bistan uzten zuena.) Erropa honekin amaitu zen TTT-ren garai bat. Hurrengoa ezkerrean behekoa, 2XU markakoa, eboluzioa izan zen, eta ekipoaren etapa berri baten hasieran izan zen. 2007,08,09 denboraldietan erabili genuen. Goiko eskubikoa, ba  bi urtez eta erdiz erabili dugu, aurtengo duatloiak berarekin egin ditugu. Benetako ekipo itxura eman genion horrekin eta Mahalako patrozinadoreari ba propaganda itzela. Baina materialarekin ez geunden gustura, Chanpios system-ekoak ba arrakasta izan zuen,taldeko guztiek zutelako, ekonomikoa zelako,...baina kalitate aldetik muestrariotik azken trajera aldaketa egon zen. Eta aurten berriz aldaketa, diseinuan, izenak jarriz eta materialean. Dudaik gabe eboluzio baten seinale.

Aurtengo udan taldeak gutxiago lehiatuko du seguruenik, iaz ez bezala jendearen lehiaketa egutegiak bestelakoak baitira, duela aste batzuk Aritzalekuko Triatloian aritu ziren batzuk 3
 (Igor A, Unai. A, Aitor M.) distantzia sprintean eta beste bat distantzian olinpiko bikoitzean (Pablo). Haizearekin maitemindu eta desenamoratu zirela esan didate. Lerateko parajeak eta karrerak dudarik gabe plaza onak dira. Haizea, beroa eta gogorra. Zer  gehio behar du karrera batek udan?
 Hurrengo zitak Gasteizko Munduko txapelketan izango dira, uztailak 29an. bain ordua iritsitakoan kontatuko ditugu lasterketaren nondik norakoak.


No hay comentarios: