lehenik historia pixkat lasterketa honen inguruan.
- 1986 Vitoria-Gasteiz primera ciudad de España en celebrar un Triatlón junto con Santander y San Sebastián.
- • 1987-1995 Diferentes Pruebas organizadas por la Federación Alavesa de Triatlón (FAT).
- • 2007 I Triatlón Doble Olímpico VG Copa de España LD 339 triatletas de todas las comunidades.
- • 2008 II Triatlón VG Copa de España LD– 450 participantes
- • 2009 III Triatlón VG Campeonato de España L.D.– 450 participantes.
- • 2010 IV Triatlón VG Campeonato de Europa LD.
- • 2011 V Triatlón VG Campeonato de España MD y Triatlón Sprint Virgen Blanca. 800 participantes
Gasteiz, 2013an Green Capital ere izango da. Herri dotorea, bizileku aproposa, ia aldaparik gabeko lekua, korrika infinitoraino luzatu daitezkeen ibilbideak. Neguan elurra, udan beroa, Zeledonen festak, pistina ederrak... eta EAEko hiriburua. Lehendakariaren etxea bertan dagoelarik. Baina hiriburu lasaia aldi berean, hala iruditzen zait behintzat.
Aurrera segi baino lehen kontzeptu argiketa bat "mundilloan" sartuta ez daudenentzat. Baina Hawain ez al da izaten bada munduko triatloi txapelketa? Aber, hasteko, triatloia ez da IM bakarrik, hor dago distantzia olinpikoa, aurten ere olinpiadetan lehia estua izango delarik. Distantzia horretan ere badago munduko kopa, eta txapelketa desberdinak. Denak ITUren barnean, (triatloi federazio internazioanala). Hawaikoa ez da ofizialki inongo federaziok antolaturiko munduko txapelketa. IM izeneko frankizia batek antolatzen duen proba bat da, baina lekua eta historia kontuan izanda ba munduko txapelketa ez ofiziala bihurtu da, eta munduko txapelketa ofiziala baino oiartzun handiagoa da. Horren adibide da, kaleko jendeak duen ideia eta material desberdinen etxeek bertan ateratzen dituzten material berriak. Gasteizkoa beraz, ITUk antolaturiko munduko txapelketa da, eta bertan Hawian ez bezala triatletek euren herrialdea ordezkatzen dute. Hau argituta beraz.
32 herrialdetako 1300 partaide izango dira antolakuntzaren arabera uztailak 29an, igande hontan Gasteizen jokatuko den Munduko distantzia luzeko txapelketan. Bertan gure taldeak bi ordezkari izango ditu, bata Maider Gaztañaga , Elite Neska mailan lehiatuko da espainiako selekzioak hala eskatuta, hilabete gehiagoz luzatu ditu denboraldia eta sasoi puntua esperientzia hau bizitzeko asmoz, azken astetako gauza izan da, ez baitzuen donostiakoa eta gero dortsalik jartzeko asmorik aurtengoz triatloietan. Egia esan opari eta erronka polita bera bezalako kirolari batentzat. Zer esan nahi du ordea Elite mailak? Ba profesionalekin lehiatuko dela, lanik egin ez eta triatloitik bizi den jendearen aurka lehiatuko dela, patrozinadore ugari dituzten nesken kontra arituko dela. Eta espainiako selekzioko 4 hautatuetako bat izan dela distantzia luzeko karrera honetarako. Hor dago meritua, eta gure Maider ba dakizuen bezala langilea da, egunero 8ordu bete behar dituen horietakoa, puzzleak egin behar izaten dituelarik bere senarrarekin entrenatzeko orduan , guraso ere bait baita, Disfrutatu benetan Maider, gure taldeak animorik eta zorterik onena opa dizkizu, gu bezelako taldetxo batentzat sekulakoa baita selekzio absolotuko taldeki bat edukitzea.
Beste taldekidea Gorka Sarasola izango da, baina hau Open mailan lehiatuko da, inongo selekziorik gabe. TTT-Mahalako koloreak defendituz.
Egin beharreko lana:
Igeriketa:
Circuito de 4 Kms.
La prueba de natación transcurrirá en las aguas del lago de Ullibarri-Gamboa, en el corazón del Parque provincial de Landa, de alto valor ecológico por sus bosques de robles y humedales situado cerca la ciudad de Vitoria- Gasteiz.
Txirrindularitza:
Circuito de 120 Kms.
El recorrido transcurre por los bellos parajes de la llanada alavesa bordeando el espectacular lago de Ullibarri Gamboa y paralelamente a la Sierra de Elguea atravesando pequeñas localidades de gran interés cultural y paisajístico y compartiendo parte del recorrido por el camino de Santiago.
Korrika:
Circuito de 30 Kms. (4 vueltas de 7,5 kms)
EL circuito a pie comienza y termina en el mismo corazón de la almendra medieval de Vitoria-Gasteiz y transcurre en sus 7,5 kms de recorrido por los más bellos paseos peatonales de la ciudad.
Gasteiz plaza polita da gure taldearentzat. Bertan Albertok lortu zuen Espainiako txapela 30-34 adin taldean eta baita ere podiumeko 2garren postua. adin talde berean. 2009an eta 2011n oker ez banago.
http://www.triatlonvitoria.com/
Zorte on bioi eta disfrutatu, eta animo bertan parte hartuko duzuen gainontzeko euskaldun guztie ere EGURRA!!! Hitzordua igandean 8tatik aurrera.
2 comentarios:
Zorte on bai bieri!!!!!!
hori bai, iñaki, agian oker nago.....baina nik uste nuen maiderri espainako selekziotik iritxi zaion gonbitea elite mailan lehiatzeko dela...... bide batez, triatloi munduko internet horrialdetan top5ean sartzen dute..... baina agian oker nago eh!!!!
dena dala, ea eguraldiak eta gorputzak laguntzen dieten eta ospatzeko zerbait ekartzen diguten!!!
animo!!!!
Ba arrazoi dezu Reitzi, asuntoa da duela aste pare bat ikusi nula ta adin kategoritan zegola. Ta orain elite mailan dago, segitun konponduko det akatsa!!
Publicar un comentario