Ez ohiko udara baten ostean, ez ohikoa taldekieek udan egin dituzten triatloi eskasia dela eta aipatzen dut. Azkenekoa aurreko asteburuan izan zen, San Juan de Luz/ Donibane Lohitzunen, Half IM distantzian, 1,9km+90+21 bertan izan zen basurde bakarra Esnaola izan zen, baina azken astean txorkaila bihurritu ostean 3garren sektorean hasi zenean 6. kilometroan nahikoa zela iritzi zuen txorkatilarekin hitz egin eta gero.
Baina zikloak aurrera darrai. (negukoak-duatloiak-triatloiak-mendikoak...)Hurrengo astean, berez Mendigorrian lehiatuko da nafarroan urteko azken triatloia, (Mendigorriako Triatloi Krosa + Nafarroako I. Kuadriatloia, EAEn azkena Gasteiz aldean jokatu zen 2005 inguruan... Baina Tolosaldekoek beste leku batean dute zita. Ibarran hain zuzen ere. Etxean jokatzen den proba bakarra izaten da, gertuko eta ezagun gehien elkartzen diren plaza izaten da, karrera batera kotxerik hartu gabe joatea dudarik gabe gauza handia izaten da.
Ibarrakoa, EHko Mendi duatloi zirkuituko lehen proba izango da. www.mendiduatloia.com. Aurten, iazko arrakastaren ondoren 12 proba izango dira astebururo astebururo abenduak 2a bitartean. Lehen proba honek 5,78km izango ditu lehen korrika saioan, (iazkoaren erabat desberdina, akaso mendiko edo karreterako zapatillak eraman plantetau beharko da, 2 itzulitara jokatu da, dudarik gabe jendearentzat primerakoa izango da birritan pasatze hori, bizikletakoa bezala 14,80km iazkoaren ia berdina azken km-ko detaile batzuk salbu. Eta azken korrika saioa 2,89km.
Bitartean, Maialen Muñoz gure Sub23 mailako neska bakarrak, (blog hau irakurtzen duzuen neskok animatu zaitezte gure taldekide izaten!) Euskadiko selekzioarearen deia jaso du asteburu honetan Espainiako Autonomia arteko txapelketan parte hartzeko. Dudarik gabe sari bikaina uda osoa entrenatzen aritu ostean eta zumaian hain ondo ibili ondoren. Disfrutatu beste behin, (udaberrian duatloikoa lehiatu zuen) eta horren ostean hartu merezitako atsedena!
Eta nola amaitu sarrera hau, aurreko larunbatean bizitakoaren ondoren. Tolosako 0.0 triatloia ospatu zen, bai, orian sartu ginen igeri egitera, gero orexara joan ginen eta amaitzeko dama berde eta berazubiko zuebien artean bi itzuli eman genituen. Espektazio handia piztu zen ferira hurbildu zirenen artean, ezen orian igeri egitea nahiko tabu moduan ikusten eta sentitzen baitu jendeak, Baina esan primerakoa zegoela ura, ez zuela inolako usai txarrik, eta uran gainean flotatzen ere ez zela ezer arrarorik ikusi. Hasieran ia denok neoprenoarekin igeri egin genuen baina amaieran denok ezer gabe sartu ginen txapuzoia ematera, hori bai bazpare gero ondo ondo garbitu genuen gorputza ur beroa eta jaboaiakin, baina dirudinez inor ez asuncionea igo oraindik... kar kar...Dudarik gabe , datorren udaberrian kedada bat baino gehiago egingo ditugu taldekoek kontxako badiara joan beharrean. Goiz ederra pasa genuen, TTT-pielo mitikokoekin eta eta TTT-mahalakoekin.
Esanda bezela, hitzordua irailak 15 atsaldeko 16tan Ibarrako Plazan, eta gero Tolosako zerbeza feriara tragoxka batzuk hartzera, ze plan hoberik?
Beteranoek ez dituzte ezagutzen gelak eta barritak, horiek platano, pikuk, ta txoixo bokadillo eskolako die...
Irteera lerroa, arraunlarien ziaboga lekua...
Piragua eta guzti, zer gehio behar degu.... dudaik gabe hor behetik beste ikuspegi bat du herriak...proatu nahi??
2 comentarios:
Eurrex; lanbatekoa aparteko kronika merezi duen goiza izan zan. Oria ibaian igeri egitea experientzia izugarria, sensazioak, ikuspegiak, irudiak, giroa eta egindako parrak
ta bukatzeko txapuzoia kondoik gabe, urteroko ohitura bihurtuko da?
Gauza asko leku gutxin kontatu nahi ta... pd, nik uste ohitura bihurtuko dala!
Publicar un comentario