2012/09/17

IBARRAKO MENDI DUATLOIAN AITOR REGILLAGA 4.


Hasi da bigarren ekitaldia EH-ko mendi duatloi zirkuituarentzat. Lehen proba aurrekoan aipatu bezala Ibarran lehiatu zen, eta zer esan iazkoaz gain? Jende asko ikusten, ibilbidea gogorra (mendian gaude, beraz kejak ez dia onartzen), guk gogorragoa egiten dugu, eta festara Lontxo ere animatu zen 24ºko opariarekin aste osoa freskotik eta bustitik eskaini ostean. Nahasketa polita dudarik gabe larunbatekoa.

150 partaide irteera marran  izan zirenak, denetan azkarrena Jon Erguin, Unai Yus-ekin bizikletako saioan  buruz buruko eder baten ostean, azken korrika saiora indar gehienekin iritsi zena izan zen, horixe izan zen bere garaipenaren giltzarria. Gure basurdeei dagokienez, mendiko sekzioko ia partaide guztiak  izan ziren eta gauzak ezin hobeto joan zitzaizkien. Zorionak baita tolosaldeko herri desberdinetako partaide guztie ere lehen proba amaitzeagatik.

1.   Jon Erguin : 1h16'
4.   Aitor Regillaga 1h20'
13. Iñigo Aseginolaza 1h26'
20. Lier Etxeberria 1h29'
29. Iñaki Insausti 1h32'

Hona hemen protagonisten iritziak:
Regillaga: gustura nago lortutako emaitzarekin, korrika oso oso gustura aritu naiz,  lehen biak beste puntu bat dute bizikletan gainean eta ezin zitzaien jarraitu, pena 3garren postuak aldegin izana, podium gehio zapalduko dituk bai aurten!
Asegi: emaitzari begiratuta kontetu egotekoa, baino sentsazioak  txarrak, " ez nijoan" bero puntu horrek ere ez dit lagundu, baina gustoa.  orain lasterketa asko zerek  ta freskatuko dik!
Lier:  Udaran egin ditudan entreno apurrak eta gero eta lehenengoa izateko, ezin gehiago eskatu, beheraka dena eman dut, pozik egoteko emaitza, oraindik karrera asko daude. Karrera bezperan sozidadean afaltzea peligrosoa izaten dek... ;)!
Iñaki: gogorra da iaz atzean  uzten zenuen jendea aurten aurretik izatea eta ia segitzeko gauza ez izatea, baina ezin da gehiago eskatu 10 aste entrenatuta bakarrik. Hemendik aurrera dena goraka dek!


EH, zirkuituko 2. proba datorren larunbatean hilak 22an izango da Zubietan atsaldeko 16tan. EH-ko Txapelketa izango delarik.

Pd: argazki batzuk izan ahala jarriko ditugu, 

---------------------------------------------------------------------------------------------------------

XIV orduak  montanbaikarekin ere egin beharko dira aurten ezta ekipo, 68km 2000m desnibel metatua. ? Iaz data jarri zen baino eguraldiak bertan behera utzi zuen txangoa.  Aurten honako data hau proposatuko  dugu Irailak 29 larunbata irteera. goizeko  7:30tan "66 taberna aurreko plazan!,  azken batean 7-8 ordu beharko baitutgu hamaiketako barne etxera bueltatu arte. Zer iruditzen? Dakizuen bezala erritmoa lasaia izango da, denei itxarongo zaie , baina rodatuta egotea gomendatzen da ze Pako jaunan bisita ere hor izango baitu uste gutxien duenak.  Hori bai , hamaiketakoa "normalagoa" egitea ere ez litzateke gaizki egongo, ze goatzen zeate Guardetxe aldea igotzen pasa genitun miseria tripa beteta?

Komentarioak eskertuko dira.

6 comentarios:

yon dijo...

XIV ordutara ni printzipioz azalduko naiz. Arratsaldean Bilbon partidua dudanez Lekunberriko hamaiketakoaren ondoren etxerako bidea hartuko det.

Anónimo dijo...

Edu dijo:
nekin kontatu baina nik amaiketakoan ondo betekoet despensa. hori bai aurten minasetik ea ez gean galtzen!!!

Eurre dijo...

Hitz ematet ez geala galduko, terrenoa ispekzionatuta dao duela aste batzuk...

alar dijo...

Ni printzipioz bai

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Printzipion nik ere, ori bai,lekumberrin indarrak errekuperatuz ta paisajeaz gozatuz.

Gero arte!!

dantzari dijo...

iepe, ni baita... aunke nere belauna ta forma fisikoa ikusita me da ke lekunberritik enaiz pasako... ikusikodeu, sobre la martxa baño han izangonaiz