Asier Muruaren argazkia
ISABAN IN SITU... 
1: Joxeluix exhibition: korrika lehen zazpien taldean; bizikletan lasterketa buruan zan bosteko taldetxoa Belagoan gora hautsi zanean laugarren geatu zan, baino argazki hontan hirugarrena harrapatzen aizan, ta eskiatzen hirugarren hasi zan; eskiatzen besteren artean Gardek eta Mendiak gainditu zuten -azken horrekin sprintean iritsi zan, ta azken bihurgunean arrastoan sartzeagatik erori egin zan-. Euskadiko Txapelketan, esanak esan, beaz: 1.Garde (Izabakoa, baina Trigoikin lizentzia aterata daukana, ta Eneritz tolosarraren mutilaguna),  2.Etor Mendia 3.Joseluis Zabala. Haundiya!!!
2: Txapel naranjagatik baino bizikletagatik identifikatu litekeen espontaneoa. Korrika fiñ, bizikletan 6-7 laguneko grupotik tiraka Belagoa hasi arte, ta... pzzzzzzzzzzz, pintxazo! Ta konpontzeik ez, beaz neskalagunan kotxera sin konplejos. Baino... Belagoan gora, ta refugio paren, kotxetik jaitsi, argazkilaria agurtu, ta... Kontatu hik Edu.
3: Belagua en pleno.
4: 'Recuerdo de Altitoy', by Xandalio
5: Ainhoa Mendia in action.  
EIBARTIK ISABARA edo ISABATIK EIBARRERA
 Oraingoan ez zen euri eta hotzik izan, eguzkipean lehiatu ziren 
estreinokoz Isabako III. neguko triatloiean parte hartu zutenak. 
Aurtengoan gure basurdeen ordezkaritza hiru taldekidetara mugatu zen, 
baina esperantzaz ginen emango zuten lehia zela eta. Baina epaileekin 
tirabirak izan genituen, Jose Luis berrobitarra, V1 maila eta euskadiko 
podiumerako lehiatzen ari zena  helmugara iritsi ostean deskalifikatua 
izan zen. Eskiko sektorean  derrigorrezko hiru itzuliak eman ez zituela 
egotzita. Ezin gure egia demostratu eta epaileen iritzia gailendu zen. 
Hala ere, bada detaile bat Jose Mugika Izagirre beteranoak izan zuena 
berakiko  bere trofeoa eskaintzean. Kiroltasunaren adibide garbia 
auskalo zenbagarren denboraldia burutzen ari den V2 mailako triatleta 
nekaezin onentzat.
Emakumezkoei dagokienez, Ainhoa Mendiak ( aurtengo fitxaketa berrietako 
bat)V1 mailan  2garren postua erdietsi zuen, eta dudarik gabe gustoa 
hartu dio Isaba aldeko podiumari.
Hirugarren basurdeak ordea, ez zuen bere eguna izan, edo hori esan zuen 
behintzat... ;), korrika buruarekin taldetxo bat osatu zuten, baina 
badirudi arazo mekaniko bat baino gehiago izan zituela El Ferialera 
bidean, eta nola ez horrek denbora galera ekarri zion. Bere erronketako 
bat ordea, eskiko saioa patinatzaile estiloan egitea zen, neguan lan 
horretan aritu ostean. Esan eta egin nola ez.
Hau dena, igandean, baina aurreko egunean, Larunbatean, Eibarren 
Gipuzkoa sprint duatloi txapelketa lehiatzen zen, Hasiera batean Ibon, 
Alar eta Maialen ziren bertaratzekoak, baina bestelako oilarrak ere 
gerturatu ziren bertara azken momentuan. Lier Etxeberria (mendi duatloi 
espezialista), Aitor Regillaga eta Aimar Agirresarobe nekaezinak, azken 
hau, urten berriro Mahala-Tolosaldeko TT ra itzuli delarik, ilusio eta 
erronka berrien bila.  Lasterketa oso oso bizkorra izan zela aipatu 
ziguten, lehen Kilometroa 3'05-3'08" artean egin zutela, eta aurretik 
25-30 pertsona zituztela... beraz atera kontuak zer nolako erritmotan 
dabilen jendea. Maialenek aldiz Sub23ko txapela erdietsi zuen, berak ere
 jendea azkar atera zela aipatu zuen. Bere mailan arerio gutxi dituela 
erakutsi zuen ordea.
Hurrengo zita larunbatean Durangon, bertan  euskadiko duatloi  txapelta 
izango da,  distantzia motzean. Eta idazten ari den honek ere bere 
debuta izango du mendi karreretan Senpere aldean