1.- Aurreko asteko arantza kendu ahal izan zuen Jose Luisek, oraingoan epaileek ez zioten inongo trabarik jarri. Podiumeko koxka guztiak probatzen ari zaigu. Bigarren zatiak ere politak direnaren adibide, Absolutuko 30. postua lortu zuen.
(Argazkia: Asier Murua)
2.- 23urte azpi mailako duatloietan areriorik ez duela erakutsi zuen beste behin Maialanek. Txapela beretzat izan zen, esperientzia hartzeko lasterketa aurretik izan zituen oilarrak zein ziren kontuan hartuz.Aboslutuko 14. postua lortu zuen.
(Argazkia: Asier Murua)
3.- Ibon 52. , Javi 53. eta Edu 83. izan ziren lasterketa berean pelotoi nagusiaren barruan.
4.- Grupeta; Madozeko itzulia egitekotan zen, Lizarrusti-Zuarrarrate igotzeko asmoz, baina "eztao potroik" esaldia esan eta Uharte Arakilen Nafarroako Mortiloro igotzen hasi ziren, horretarako pinoi egokirik gabe. Baina 3 kilometro faltan elurra zela eta ezin izan zuten San Migela iritsi. ta klaro buelta erdia eman eta Madoz bidean joan ziren. Ah eta Betelutik taldekako erlojupekoa bailitzan etorri ziren izandako 6 zulatuek sortutako denbora galerak konpondu asmoz.
Argazkia: Lazaro Gonzalez Ramos, EITB.COM
5.- Mendiko basurdea: Hosto + errekazulo moment: Senpere Trail, 21km desnibela 1050+, erabat KAO, 8.kilometrotik aurrera lasterketatik kanpora, bitan inguruko sasiak ezagutzeko beharra sentitu zuen, erabat hustuta. Baina oinez, korrika txikian eta Coca Cola mordoa edanda mendi buelta osatua.
6.- Oñatiko Duatloia + Sagardotegia, hurrengo asteburuko kontuak izango dira. MAHALA-TOLOSALDEKO TTren garai berritik ona ohitura bilakatu den duatlo-afaria galduezina.
1 comentario:
Zorionak guztioi!
Eutsi saltsa horri, ez du eta gizentzen! Hor zabiltzaten bitartean ederki zabiltzate!
Aupa Mahala-TTT eta zuen filosofia!!
Maider
Publicar un comentario