2013/03/06

ISABAKO ABENTURAK ETA KALENTURAK, eta Eibarko duatloia.




                                                                                             Asier Muruaren argazkia

ISABAN IN SITU...
1: Joxeluix exhibition: korrika lehen zazpien taldean; bizikletan lasterketa buruan zan bosteko taldetxoa Belagoan gora hautsi zanean laugarren geatu zan, baino argazki hontan hirugarrena harrapatzen aizan, ta eskiatzen hirugarren hasi zan; eskiatzen besteren artean Gardek eta Mendiak gainditu zuten -azken horrekin sprintean iritsi zan, ta azken bihurgunean arrastoan sartzeagatik erori egin zan-. Euskadiko Txapelketan, esanak esan, beaz: 1.Garde (Izabakoa, baina Trigoikin lizentzia aterata daukana, ta Eneritz tolosarraren mutilaguna),  2.Etor Mendia 3.Joseluis Zabala. Haundiya!!!
2: Txapel naranjagatik baino bizikletagatik identifikatu litekeen espontaneoa. Korrika fiñ, bizikletan 6-7 laguneko grupotik tiraka Belagoa hasi arte, ta... pzzzzzzzzzzz, pintxazo! Ta konpontzeik ez, beaz neskalagunan kotxera sin konplejos. Baino... Belagoan gora, ta refugio paren, kotxetik jaitsi, argazkilaria agurtu, ta... Kontatu hik Edu.
3: Belagua en pleno.
4: 'Recuerdo de Altitoy', by Xandalio
5: Ainhoa Mendia in action. 


EIBARTIK ISABARA edo ISABATIK EIBARRERA
 Oraingoan ez zen euri eta hotzik izan, eguzkipean lehiatu ziren estreinokoz Isabako III. neguko triatloiean parte hartu zutenak. Aurtengoan gure basurdeen ordezkaritza hiru taldekidetara mugatu zen, baina esperantzaz ginen emango zuten lehia zela eta. Baina epaileekin tirabirak izan genituen, Jose Luis berrobitarra, V1 maila eta euskadiko podiumerako lehiatzen ari zena  helmugara iritsi ostean deskalifikatua izan zen. Eskiko sektorean  derrigorrezko hiru itzuliak eman ez zituela egotzita. Ezin gure egia demostratu eta epaileen iritzia gailendu zen. Hala ere, bada detaile bat Jose Mugika Izagirre beteranoak izan zuena berakiko  bere trofeoa eskaintzean. Kiroltasunaren adibide garbia auskalo zenbagarren denboraldia burutzen ari den V2 mailako triatleta nekaezin onentzat.

Emakumezkoei dagokienez, Ainhoa Mendiak ( aurtengo fitxaketa berrietako bat)V1 mailan  2garren postua erdietsi zuen, eta dudarik gabe gustoa hartu dio Isaba aldeko podiumari.

Hirugarren basurdeak ordea, ez zuen bere eguna izan, edo hori esan zuen behintzat... ;), korrika buruarekin taldetxo bat osatu zuten, baina badirudi arazo mekaniko bat baino gehiago izan zituela El Ferialera bidean, eta nola ez horrek denbora galera ekarri zion. Bere erronketako bat ordea, eskiko saioa patinatzaile estiloan egitea zen, neguan lan horretan aritu ostean. Esan eta egin nola ez.

Hau dena, igandean, baina aurreko egunean, Larunbatean, Eibarren Gipuzkoa sprint duatloi txapelketa lehiatzen zen, Hasiera batean Ibon, Alar eta Maialen ziren bertaratzekoak, baina bestelako oilarrak ere gerturatu ziren bertara azken momentuan. Lier Etxeberria (mendi duatloi espezialista), Aitor Regillaga eta Aimar Agirresarobe nekaezinak, azken hau, urten berriro Mahala-Tolosaldeko TT ra itzuli delarik, ilusio eta erronka berrien bila.  Lasterketa oso oso bizkorra izan zela aipatu ziguten, lehen Kilometroa 3'05-3'08" artean egin zutela, eta aurretik 25-30 pertsona zituztela... beraz atera kontuak zer nolako erritmotan dabilen jendea. Maialenek aldiz Sub23ko txapela erdietsi zuen, berak ere jendea azkar atera zela aipatu zuen. Bere mailan arerio gutxi dituela erakutsi zuen ordea.

Hurrengo zita larunbatean Durangon, bertan  euskadiko duatloi  txapelta izango da,  distantzia motzean. Eta idazten ari den honek ere bere debuta izango du mendi karreretan Senpere aldean


4 comentarios:

Eurre dijo...

Abenduko zubin izan nun aukera Belaguan en pleno eskiatzeko, aukera badezue aprobetxatu ta han refugio zarran ondoko pistako 8ai buelta eman! Merezi du!

Anónimo dijo...

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1277920/bideoa-erronkari-bailarako-neguko-triatloia--zu-kirolari/


Izabako bideo


reitziger dijo...

ZORIONAK GUZTIEI!!!!!!!

Anónimo dijo...

EDU;
lanbaten kupelen artean prentsaurrekoa emango det