2013/04/29

FESTA HASTEAR DA, batzuk bukatzen besteak hasten.

1.-  TRIATLOIA.
Asteburu hontan hasiko da Euskal-Nafar Triatloi Zirkuitoa. Lehen proba Bermeon izango da larunbatean distantzia sprintean eta jada 319 dira  izena eman dutenak. Gogoz dago jendea dudarik gabe. Asteburu berean Senpere ere triatloi asteburua izango da. Larunbatean taldeka erlojuaren aurka eta igandean sprint eta olinpikoa, bakarka zein releboka. Modalitate guztietan izango dugu ordezkaritza, jarraitzaile nekaezin batzuk lagun neska talde ederra elkartzea lortu baitugu errelebokako probarako. Informeek diotenaren arabera diziplinaz entrenatzen aritu dira ;) Disfrutatu! 

 Prest...? 3,2,1...
(Argazkia: www.iñigomujika.com)


2.- MAIALEN MUÑOZ:
23urte azpiko mailan egun zirkuitoan dagoen neskarik erregularrena. Lehiatu duen proba guztietan podiuma zapaldutakoa maila honetan eta ia beti lehen postuan gainera. Abslotu mailan ere oso papel ona egin izan duelarik. Eta guztia bere 2. denboraldian. Larunbatean lortu zuen sub23 mailako bere azken garaipena eta absolutuko 7. izan zen, bere aurretik iritsi zirenak zein ziren ikusita ( Aihoa Murua, Lurdes Oiartzabal, Arrate Mintegui, Ana Casares, Immaculada Ruiz, Maite Arraiza) ezin daiteke gehiago eskatu oraindik ikasten eta progresio handia duen gazte batengan, irabazlearengatik 7' ra iristea txapela kentzeko modukoa da oilar horien artean. Orain triatloiak egiteko asmoz, ea neguan IKT taldearekin egindako entrenamenduen emaitzak lortzen eta islatzen hasten diren, eta bestelakoan esperientzia pilatzera ez dela gutxi aurrera begira. Bejondeizula!

(Argazkia: FotoTri )
Eskerrik asko argazki guztienngatik!



PD 1: Leitzako Krossa. Duela urte batzuk hasi ziren festetan antolatzen, hasera batean igande goizez baina ikusita eguna eta ordua iristean jendea ez zela laguntzeko moduan egoten larunbat arratsaldera pasa zuten (Euskadiko gazteako elkarrizketa entzuna) . Eta arrakasta ederra lortu du larunbat atsaldeko plan moduan. Bertan ere izan ginen nola ez, goizean rodillo saio ederra egin ostean. Leitzako Krosa: Sailkapenak
                                                                
Nik rodillon partez igeri egin nun...
(Argazkia: TTT-Watxap) 
 
PD 2: Xabier San Sebastian: Tolosar gazte honek larunbatean Gipuzkoak klasika irabazi zuen jubenil mailan. Aurten Donostiako Egia auzoan ospatu zen, eta duela urte batzuk Alejandro Valderdek irabazi zuen leku berean altxa zituen bi eskuak indar erakustaldi aparteko baten ostean. 110km inguru ziren, 5garren km-an zortzikote batean sartu zen , talde hura bikote bihurtu zen eta 20km faltan erasoa eta jo bakarrik helmuga   arte, 1'30"inguruko abantailarekin.   Egunkariko Kronika

Argazkia: Diario Vasco


PD 3: Loatzoko XXI igoera ospatu zen igandean. 9,8km ko aparteko berotualdian Iñaki 8. Basurdea izaki, lokatzetan bere saioa egin zuen.

Niki atzekaldea... galtzak ere antzeko, lokatza bakarrik balitz...
(Argazkia: TTT)

PD 4: Igeri entrenamenduak; master eta triatloilarientzat, ingelesez, baina saltzeako modukoa Estatu batuar  entrenatzaile famatu baten eskutik.   http://mastersswimworkoutsbysaramclarty.blogspot.com.es

No hay comentarios: