Hementxe gaude berriro, igandeko onditz triatloien gertatu zena pixkat kontatzeko, hasteko eta garrantzitsuena esan leike talde bezela itxura oso ona eman zela, eta bestela hortxe dago emaitza, taldeka laugarren, eta kontutan hartzen badegu errusiar talde profesional bat bertan zela emaitza oraindik hobea da, beraz Zorionak! horrela gustoa ematen du mahala-ttt talde izena petxuan eramatea.
Taldekide gehienak oso fuerte daude baina nere ustez jendeak bizikleta sektorean hobetu du gehien, eta korrika ere ez dakit nik bati baino gehio ibarrako pipar bat ipurtzulotik sartu ote zizuen ze hori da korritzea hori!!!! Igeriketan... ba bueno betiko martxan, nere ustez ez zuen asko lagundu antolatzaileek egindako modifikazio horrek... ni behintzat gehio nekau nintzen ondarretan pibote nazkante horri buelta emanez udetan baino.
Oraingo honetan parte hartu dudanez eta atze atzean ibili naizenez.. ba ez daukat gauza asko kontatzerik, bakoitzak kontauko ditu bere sentsazioak, nere aldetik behintzat igeri nahiko komodo, bizikletan oso makal beti bezela batipat goruntz, eta korrika ba ahal zen bezela bukatzea.
Nere aldetik aipamen bereziak.... Zorionak Edu egindako probagatik, batipat uretan, punta puntan dago, taldeko gailitoengandik oso gertu atera zen.
Bestalde animo joxe luis!! hire zartakoa ez huan makala izan, esan didatenez daoneko ari zea zeozer iten beraz ea errekuperatzen zaren eta zarautzen parte hartu ahal dezakezun, taldeak eskertuko du.
Eta azkenik animoak joni!!!!! ez buelta gehiegirik eman jon! edozeinek eduki dezake egun txar bat eta ez utzi buruari burruka hau irabazten, helburu bat zenuen, zarautz, saiatu betetzen hainbeste denbora prepatzen aritu eta gero merezi du eta ez bazoaz ondo karreran bertan aukera badezu uzteko baina saiatu behintza!!!!
Hementxe jartzen ditut puntuatu zuten 3 taldekiden argazkiak esforzuan, eta nola ez gure lehendakariaren argazkitxo bat.
Eman eurre!!!! ea asteburu honetan ondarrun parte hartu behar dezutenak postu ona lortzen dezuten eta ondoren zarautzen ikusiko gea.
Animo!!!!
12 comentarios:
nire partez zorionak danoi eskuratzen hari diren postuengatik ta emaitzagatik.animoak joxe luisi hartu zuen zartakoarengatik eta konfidantza guztia dut zarautzerako rekuperauta eongo dela,eta bestetik joni lasai eon adi zarautz menderatukoek eta.eun txarra izan zen.bestalde ondarrun eman eurre ta suerte.hi ezpala zemuz doa belaun hoi?aio ALAR nauk ez dakit ze ostia pasatzen dan ezin det nire izenarekin comentarioa publikau
Gutten!! ba bai ruzo hoiengatik ezbalitz podiuna, lastima. Ondarrun eta Zarautzen ere txapa earra eman behar due hoik...
Igandeko proban suertearen goraberako proba izan zan. Igeriketakik irtetean talde on batean sartu ezkero, korrika asteko garaian alde handia. Nei Euskalteleko boiarena ezitzaiten bate gustatu, eta Igeldoko aldapa eztiazue ukatuko polittagoa eztenik, repetxo kutre hoi baino.
Reitziger, esan didatenez pintxatu egin zenun, eztaba izango nik gaizki puztutzeagatik?
Beno da aurrea bida, Ondarrua zoaztenak eman egurra, top10 sartu beharra zeok, ta Salou-en berdin(Alar).
Zarautzen "toca relebo", beste kontu bat da eta datorren asten beotukoiteu motorrak, ea belauana jartzezaidan
LABUR LABUR:
- Ideia: argazkia egunik onena osteguna litzateke, ze ostialen dortsalen bila ta letxe in behar dia ta ....
- ideia 2: hitzakoai esan ostegunen mahalako baserria etortzeko ta antxe elkarrizketa eta argazkia iteko?
- ze esatezue? a ta argazkia zenek atea behar du?
- erantzunan zain, EURRRRRRRREEEEE
joe Ezpala ba ez pentsa ez zitzaitenik burutik pasa.... zuk errubera gaizpu puztu zeniala arerio bat gutxio eukitzeko..... karkarkar, faborez, ez al dek nere bizikleta ikusi???? azken hilabetean 4 pintxazo euki dizkiat eta klaro aste hontan begiratu dizkiot kubiertak....... eta sorpresa!!! atzekoak behintzat zulo majoa du.... bakik, asko ikasi behar diat bizikleta munduan... ea erakusten didazuen.. batipat pedalak ematen erritmo eta indar horrekin!!!!!
animo belaun horrekin ezpala, deskantsu pixkat emaiok eta urtarrilen esan bezela zarautzen disfrutatzea!!!!
zorte on salou alden Alar!!! kontauko diguk zemuzko esperientzia izan dan beste batean talde guztiak hoitako irteera bat egiteko....
presi, hikin neok, ostialen dorsala bila jun beharko da zarautzea.... bitartez... nik atxalden jai zeukeat beraz ez zait inporta bila jutea, baina ostegun iluntzea igual hobeto argazkia ateratzeko... hitzana perfekto, beraiek argazkia ateratzeko eta gero pasako zigutek ,dena dala nik bazpare kamara eramango diat eta esango diou hitzakoi nere kamarakin ere argazki batzu ateratzeko.
jendeak afarian asunto ere erantzun dezala!!!!!! eh presi!!! animatu behar al dek???
emon eurre!!!
K pasa Ekipo!!!
Nik argazkia zarautz ta urrengo asterako utziko nuke, nik adibidez ostegunean zeozer lasai egin nahi det...Urrengo astea jendeak ere rekuperatzeko lasai artuko du.
Afarira nik bai, joateko modun egotea espero det!!!
Atzo Tras-Moto ederra egin nuen bloger batekin ,ori da ori martxa!!!Gervais memorialean geundela ematen zuen!!
Gero arte!!
Zorionak ekipo, honek profesional talde bat ematen dik, benetan maila altua zeok.
Zorionak ere Jorge-ri bere lehengo esperientzi arrakastatsuangatik. Doble merito 30 urteko "katxarroakin" egiteagatik bizikleta saioa. Taldeko asko oraindik jaio gabe zitxauden.
Pertsonalki mila esker animoengatik,txip-a aldatu diat, helburu berria Zarautz "bukatzea" jarri diat, nahiz eta arrastaka izan.
Animo danai
Ondo jon ondo!!!!! hori zan garrantzitsuna txip-a aldatzea,zailena egin dezu, orain ia bukatzea, eta ez arrastaka baizik eta disfrutatzen!!! ikusiko dek
Hau benetako taldea da! denatik daukagu hemen, animatzaileak, sikologoak, kozineroak, "relaciones publicas", sokorristak, filosofatzen bertsoak jartzen dituztenak...
Beno,
erabakiak hartzeko garaia, argazkia hurrengo astean ateraz gero ba hitzakokin lotu daiteke, baina gehio atzeatuz gero ba paso atzeatzea elkarrizketa, eta elkarrizketa ba biar ostirala edo hurrengo aste hasieran,
beraz edo argazkiana, nik jartzen det fetxa bat eta ahalik eta jende gehiena azaltzeko, ta espero det ahalik eta jende gehiena azaltzea ze patrozinadorei ezin zaio bizkarra eman, eta ordua 19:00 aldea denak lanetik aterata. (teorian, mahalakokik lotu osteguna hilak 11, 19tan baserrin argazkia).
Jende asko gea, ta nik uste egokiena fetxa bat jartzea dala eta jendea moldatzea, bestela txungo.
TXUTXUMUTXUEN ATALA:
- onditzen 6garren aldiz atera nintzen... badituk batzuk e.... ekipoko ia gaztena ta beterenona ote nauk karrerai dagokienez? jajajaj.
- reitziger: afaria jungo nauk, baina hortik aurrea....
- Jon, zarautzeko esentzia usaintzen hasi, ikusiko dek, dena burua dek, orrialde pasa eta aurrera, nik iaz bukatu banu, dena da posible,
ba zuen zai geatzn naiz,
Ni datorren ostegunean 19:10-tatik aurrera libre, baina iñaki asuntoa da ekipon asko geala eta blogean oso gutxik idazten degula.... denak bere iritzia ematen badeu.... txungo, nik ingo nuke fetxa bat jarri, ordue, ahalik eta beranduen, kontutan hartuta argi pixkat behar degula eta ahal dun guztiak juteko. neri edozein egun 7tatik aurrea ondo, ni behintzat seguru jungo naiz argazkira.
Txutxumutxun ingurun... iñaki zeatik uste dek haizela presidentea!!! horrelako datuengatik, zorionak!
afarian ondorengoak lasai, nere esku, proban ez det inungo markarik hausiko baina afalostean ganuza jaunaren laguntzarekin jarriko degu anbiente pixkat jendia animatzeko, bueno eta aitor "makalu" elduaien-en laguntzaz noski, goguakin eta kolpeaz iritxi bait da..... damakin dopajiakin eozeinek jarraitzen du hau....
bai ezpala, hemen denetik egin beharra zeok!!! eskerrak ez diun kobratzen bestela.......
Egunon guztiori, ez dakit blogeron batek ondarrun ateratzeko intentzioa duen, nik uste ezetz, baina esan didate bihar eguardiko 12:45tan polin geratu direla.
Animo jun behar dutenei eta ea taldeka postu ona lortzen duten, zorte on ere alarri kataluina aldean!!! eurre!!!!
portziero aprobetxo, gaur atxalden egualdi honekin bizikleta ateratzerik ez dagoenez... ondarretara igeri pixkat itea juteko intentzioa det, neoprenoa hartu behar det lehenik zarautzen eta ondoren ondarretara, ez det uste nik gaurko itxasoa zarautzen igeri egiteko egongo danik... me imagino 5:30ak aldera jungo naizela... norbait animatzen bada esan dezala.....
eurre!!!!
Argazkia dala ta ezdala:
Mahalakokin konfirmatzen badezu atsaldeko 7:30 aldea ostegun argazkia ateatzea hitzako prest zeok azaltzeko elkarrizketa itea, ta konfirmatzen ez bada argazkina ba taldeko beste bi behar ditut hitzakokin elkarrizketa iteko astelehenen edo astearten beraz boluntariok esan dezatela email bidez, ta lotsa ez dadilaizan oztopo,
aio,
Publicar un comentario