2012/11/25

DONOSTIAKO 35. MARATOIA 2012



42km192m, atletismoko proba erregina. Kronometroaren eta zure buruaren arteko lehia.  Poztasuna, sufrimendua... elkarbanatzen diren denbora tartea. Gorputzaren deposituak amaitzea lortzen duen erronka, barruko guztia hustutzen hasten zaituena, eta batzutan erabat hustu eta bide bazterrean huzten zaituena. Eta onen guztiaren aurkako guztiaren edabe magikoa da entrenamendua, berau da proba hontan egiten duzunaren erantzulea, baina horrek ez du ziurtatzen arrakasta %100ean. Ez baita matematika, maratoia baita.
Ikusteko dagoen probarik ederrenaterikoa, beti baita ederra, miresgarria, gizakiaren muga hoietan jendea dantzan ikustea. Indarrak nola neurtu diren sentitzea, zorionaren, porrotaren... nugak behatzea. 
Munduko errekorra 2h03'38" dagoen proba, ikustekoa izango zen dudarik egun horretan errekorra duen Patrick Makau keniarra korrika, eta baita ere abentura hartan parte hartu zuten besteak ere, km 3' azpitik eginez.

Donostian ez zen munduko errekorrik izan, errekor pertsonalak ordea zientoka izan ziren. Bakoitza izan zen bere buruaren errkorra hautsi zuena, beste batzuk bideak geratu ziren, beste batzuk iritsi baino ez ziren asebete, baina saiatu egin ziren eta horixe da hemen inportantea, saiatu gabe zaila jakitea noraino iritsi ahal zitekeen bakoitza.  Irabazkea Asier Cuevas izan zen, proba motza izan zen berarentzat 100km takoak egiten aritu baita azkenaldian, km 4'ra egiten ditu, komentatzeagatik...

Gauza kuriosoak ere izan zituen maratoiak, lehen km-a. bi gizon aurreratu ziren, 3garren kilometrorako bakarrik  zijoan eta berarekin hasi zen laguna atzeraka joan zen lasterketa osoan, zergatik joan ote zen km 3'20" inguruan lehen kilometroa  bere lasterketa  erritmoa dezente mantsoagoa izanda? Kuriosoa baita 39km ikusi genuela azken aldiz "beltxa", baina ez omen zen Anoetako helmugara iritsi, komeriak zituen egia esan, baina hain gertu izanda!

Jendeak egiten dituen keinuak ere ezin ahaztu, edozein hitz baino gehiagok adierazten dute bakoitzaren prozesioa nolakoa den, 39km-an ikusten badituzu, amaiera gertu dutela somatzen dute... seguruna gehiago ez, esanez....

 Hauxek izan dira gure ezagunek lortu dituzten emaitzak, kojo gutxi dago egia esan gure ingurumari hontan... hurrengo zita abenduak 1an izango da, Arostegieta kalea eta inguruetan... baina horiek beste kontu batzuk dira eta oroitzapenen kronikan gordeko dira, inongo testimonio seriorik gabe.
EKIPOKO BAZKARIA BAITA !! Eta azken urtetako ohiturari segituz ANIMATZAILEENA ERE BAI EZTA?
 TOLOSA
39 25 02:41:04 JOSEBA JAUREGI LEUNDA



40 26 02:41:04 IKER PAGOLA GURUZEAGA



141 100 02:49:27 JOSE MARI BELDARRAIN SALABERRIA



148 104 02:49:37 IBON GONZALEZ LOITEGI



172 44 02:51:25 JOSEBA USABIAGA AMONDARAIN



364 262 02:59:34 JOSE LUIS ARRIZABALAGA



419 300 03:01:06 JON ESTENSORO JAUREGI



428 307 03:01:32 IKER ETXEBERRIA ALBISU



429 95 03:01:34 ENEKO PUYADENA URKOLA



511 365 03:05:31 FELIX BELAUNZARAN SAN SEBASTIAN



574 128 03:08:24 XABIER CARRERA UGARTEMENDIA



575 405 03:08:24 DAVID ETXABE MUJIKA



576 406 03:08:24 JESUS MARI PAGOLA LARRAÑAGA



632 439 03:10:10 JESUS Mª GASTESI IRIARTE



739 509 03:13:40 UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA



790 546 03:14:55 XABIER GOENAGA LOPETEGUI



957 663 03:20:13 DAVID GOIKOETXEA VALVERDE



984 681 03:21:01 FERMIN ARREGUI IRAZUSTA



1174 101 03:26:31 JOSERRA URRETABIZKAIA SARASOLA



1280 24 03:28:48 IDOIA LABAYEN IBARGUREN


  
363 295 03:29:53 ASIER LARREA LLAMAS



1383 926 03:30:12 IÑAKI URKIZAR



1413 946 03:31:13 MIKEL ZABALA RAMOS



2027 1303 03:51:47 JON ANDER GALARZA AIZPURU






IBARRA
62 115 02:50:16 JAVIER MOVELLAN GIBAJA



177 45 02:51:49 XABIER SAIZAR IBARZABAL



460 328 03:03:00 RAMON IGLESIAS ITURRIOZ



501 357 03:05:11 IBAN VICENTE ARTIEDA



537 5 03:06:54 LEIRE AGIRREZABALA EZKURDIA



577 407 03:08:24 FERNANDO GORDEJO URRESTARAZU



620 430 03:09:50 AITOR SENDAGORTA MENDIA



922 12 03:19:02 AMAYA IZA



1182 796 03:26:40 JOSE GALLEGO ALONSO



1565 1038 03:35:33 ALFONSO LEKUONA SAINZ       



 
 BILLABONA
41 27 02:41:32 HASSAN AIT CHAU AIT CHAU



120 84 02:48:32 ABDUL AIT CHAOU



124 87 02:48:38 AITOR TEJERIA AIZPURUA



207 145 02:53:50 BEÑAT VITORIA INTXAUSTI



951 659 03:19:59 AITOR ZALDUA BRIT



959 665 03:20:16 AXIER ARRIETA AROCENA



1424 308 03:31:40 AIMAR VILLA IÑURRITA



1560 145 03:35:26 ALBERTO URANGA MENDIZABAL



1713 376 03:40:28 JABIER PARRÓN LUCEÑO



1953 1265 03:48:47 XABIER ALUSTIZA GOÑI




BERROBI
201 51 02:53:22 IBAI MADINA AIZKORBE BERROBI




2012/11/19

LIZARRAKO MENDI DUATLOIA ETA MARATOI ASTEA.

Esperantzarekin ginen Lizarra aldean ateri izango zela, ezen gauen euria barra barra bota baitzuen. Lizarran ateri zen, baina gauean asko bota zuela eta jendea kezkatu zegoen han egon zitekeen lokaztiarekin, baina ikusi zena zera izan zen, hemengo eta bertako lokatz kontzeptua desberdina dela. Lokatza izan zen bai, baina Amasakorekin konparatuz gero huskeria izan zen bertakoa.


Irabazlea Jon Erguin izan zen, azken hiru probak irabazi ostean berrito ere lidertza eskuratu du. Lizarran lasterketa buruaren motoaren atzetik zihoala ibildez nahastu zen motoa eta metro gutxiago egin zituen, baina ordurako errenta majoa hartu zen, eta aurkariek ez zuten inolako pegarik jarri garaipena berari emateko. Argi ikusi baitzuten zein izango zen eta karreraren patua.  (motoa ohiturari jarraituz Lizarran ospatzen den "Open Navarro  BTT"ko bidetik sartu zen, gure karrera ere berdina zen azken jeitsiera oso teknikoa salbu)
Bertaratu ginenak hiru izan ginen oraingoan; Liher (21. ez zen erabat gustura mutila, beraz hurrengo igandean berriz egurra emateko gogoz da), Iñaki 30 (oraingoan ere beste arazo mekanikoa bat izan zuena, oraingoan katearekin,). Yon ( Out, bizikletakoan utzi behar izan zuen). Lehen biak bat etorri ziren idearekin zera izan zen, lizarrako pistetan 29"ko bizikletak izugarrizko abantaila duela, lanak izan zituzten bizikleta hauek jarraitzen, eskerrak gero bidetxur earrak bazeuden!. Hurrengo zita, igandean Zalla, azken aurreko proba. Ea zenbat animatzen diren gure taldetik, 

Bestalde, datorren igandean lehiatuko da Donostiako maratoia, bertan izango dira gure taldekide batzuk, hala nola, Haritz Mendia, Andoni Uralde, Ibon Gonzalez ( 25km ko testa 3'45"n egin zuen duela astebete!), Akaso besteren bat ere ateratzekoa, hala bada aipatu mesedez!



2012/11/12

48. BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETA




Eguraldia ez zen aitzakia izan atzokoaren ere 48. ekitaldian, 21000 izan ziren irteera lerroan 4000 etxean geratu zirenak.  Iazko hego haize berotik, aurtengo euri eta hotzera. Oso desberdinak urte batetik besterako denborak, horren islada jendeak lortu dituen markak.Gizonezkoetan Jaume Leivak irabazi zuen (1h01') eta emakumezkoetan Oihana Kortazar mendi korrikalariak (1h15'). TTTko irabazlea beste behin Berrobiko ordezkaritzan izan zen, gizon proban lehiatzeaz gain korrika ere bikain moldatzen dela erakutsiz. Oker ez banago gainera Jose Luisen Berrobiko errekorra ere segundu dexentetan hobetzea lortu zuen.

Patinetan (ez det ulertzen zergatik deitu behar zaien Roller, hitz ingles bat, hemen bizitza guztian pa-ti-nak deitu ostean...), Ion Marin eta Igor Aranburu izan ziren, nahiz eta sailkapen nagusian euren izenak ez atera, zmz jun zan asuntoa?

Taldekoen sailkapenak, (dorsal ofizialakin atera direnak, besteen berri baduzue ba komentatu)

Ibai Madina: 1h10'32"
Ion Alberdi: 1h11'21"
Aitor Elduaien 1h22"13"
Sinoe Sanz 1h18'36"
Jon Irazustabarrena: 1h27'04"
Alar Sevillano:1h32'55"
Edu Gonzalez: 1h23'40"
Liher Etxeberria 1h20'54"

Gainetik begiratu det, beraz seguru baten bat ahaztu zaitela.

Bestalde, datorren Igandean Lizarrako Mendi duatloia ospatuko da. Korrikako sektorea misteriorik gabea da, parke eta bidetxurretatik, zailtasunik gabea, jeitsierako arroka batzuk salbu. Bizikletako entretenigarria oso, hasieran Lizarrako aldeko gari soroetako pista zabaletatik, baina gero bidetxurretatik barrena, azken jeitsiera oso oso politarekin, dudarik gabe zirkuitoa ezagutzeak mesede egiten duen probetako bat da.

2012/11/06

AMASAKO MENDI DUATLOIA ETA PRE-BEHOBIA


Dutxak gainbaloratuta daudela esan zidan aurrekoan montanbaikean bizitza guztian daraman lagun batek.  Zenbat aldiz, EHko txoko desberdinetan gorputza eta bizikleta lokatzez zikindu ondoren iturri edo erreka ixkinen batean kentzen zituzten zikinik handienak, bai gorputzekoak baita ere arropakoak ere.  Horrelaxe izan zen Amasako 11. mendiduatloiean,  frontoiko dutxak itxita eta Billabonara jeitsi beharrean, ba erabat marroiak zeudenez parte hartzaile guztiak eta erropa sekoa jazteko gogoa zegoenez, ba bizikleta garbitzeko mangera hartu eta hantxe aritu zinen bata bestea mangerarekin garbitzen, ur fresko freskoarekin eta 15 bat graduko tenperaturarekin. Ura hotza ona omen da errekuperatzeko ezta?

Amasako zirkuitoa ikusgarria da, edo gora edo behera, azkar edo mantso, ez dago tarteko ezer, benetako montanbaika dudarik gabe. Belaze batean barrena lehenik, ziklokrosa bailitzan,  lokatzezko jeitsiera gaiztoa ondoren, jeitsiera azkarra ematekoa gero, igoera pikoa , itoa,ia dena sartuta egitekoa,  repetxo itogarriak, artasoroko eta beste hainbat belazetako jeitsiera ikusgarri-azkarrak, eta igoera nekagarriak, lokatza belarra zen leku bakoitzean izaten den bezala, eta klaro segun ze kubierta zenuen ba festan beste modu batean sartzen zinen. Erorikoak hamaika izan ziren egunean zehar, normala , belardiak lokazti bihurtzen direnean aurreko frenuarekin ez da hitzegin behar eta atzekoarekin ere ez askorik, destinoan eta pilotoan abilezian esku utzi behar da dena. Horixe da benetako montanbaika, pilotoaren abilezia.
II. Euskal Herriko duatloi zirkuitoa Amasan from 28 Kanala on Vimeo.

TTTko lau partaide izan ziren bertan, eta horietako bik soilik izan zuten helmugara iristeko aukera, basurde kasta erakutsiz lokatzetan zuten guztia eman ondoren (basurde kasta laurek erakutsi zuten lokatzetan!!) Egia esan, TTTko mendi sekzioak bazirudien lanak izango zituela talde osatzerakoan aste hasieran baino sekzioko alde batek interesa eta gogoa azaldu zituen asmoa aurrera ateratzeko. ;)

Jose Luis: lehen korrika saioan taldetxo bat bidegurutze batean nahastu zen, tartean Yus, Jose Luis eta beste batzuk, eta horrek zenbaiti ez zien mesederik egin. Remontatzea beti da gogorra, hala ere berak esan zuen ez zela bere eguna izango, ze lokaztian ez zela batere gustura ibili, zapore gazi gozoarekin zen dudarik gabe, nahi izanez gero hortxe daude Lizarra, Zalla eta Murgia arantza ateratzeko. 55ºizango zen helmugan.

Edu: entrenatzera atera zen, berotualdi bat hartu eta etxera joateko, baina azken itzulian sartzean zulatua izan zuen eta aldatzego gogorik ez zuenez, erretiratzea pentsatu zuen. Baina entrenoa hankatan eraman zuen.

Artutxa: hau ere entrenatzera, baina Eduri zulatuarekin lagundu zion eta eta txoixo pintsoa jatera joan ziren biak, , ederki egin zuten! hau ere entrenoarekin etxera.

Iñaki: Latigoarekin atera zen, buruarekin jakinik bizikletan ia ordubeteko lana zela, bigarren itzulian arazo mekaniko doble baten ondorioz denbora tarte ederra galdu zuen, gero aurrera egin zuen berriro, baina pena horrekintxe geratu zen, 25garren izango zen sprinta berastegiar nekaezin batekin galdu ostean.

Hurrengo zita, Lizarran Azaroak 18an. Zirkuito dibertigarri batean, denetik duen horietako bat, ea eguraldiak lagundu eta zirkuitu azkar bat topatzeko aukera dugun azkeneko lokaztiak alde batera utziaz.

Eta Igandean Behobia, urteko zita handia  korrikalari askorentzat, egia esan ulertzekoa ere bada bertako anbientea ikaragarria dela eta.  Gure taldekideak ere bertan izango dira, patinekin eta zapatillekin, eta Jose Luisek esanda bezala Berrobiko errekorra berriro ere arriskuan egongo da, jendea oso indartsu baitago. Egia esan, eztakit zenbat diren ateratzekoak, hori sailkapenekin egiaztatuko dugu eta ahoz ahokoarekin. Badakizue, asteazkenean azken entreno fuertea eta atseden hartzea, behobian denan beharra izango da eta, funtsean oso proba gogorra baita. Zorte on eta disfrutatu bertaratzen zareten guztiok!