2012/11/19

LIZARRAKO MENDI DUATLOIA ETA MARATOI ASTEA.

Esperantzarekin ginen Lizarra aldean ateri izango zela, ezen gauen euria barra barra bota baitzuen. Lizarran ateri zen, baina gauean asko bota zuela eta jendea kezkatu zegoen han egon zitekeen lokaztiarekin, baina ikusi zena zera izan zen, hemengo eta bertako lokatz kontzeptua desberdina dela. Lokatza izan zen bai, baina Amasakorekin konparatuz gero huskeria izan zen bertakoa.


Irabazlea Jon Erguin izan zen, azken hiru probak irabazi ostean berrito ere lidertza eskuratu du. Lizarran lasterketa buruaren motoaren atzetik zihoala ibildez nahastu zen motoa eta metro gutxiago egin zituen, baina ordurako errenta majoa hartu zen, eta aurkariek ez zuten inolako pegarik jarri garaipena berari emateko. Argi ikusi baitzuten zein izango zen eta karreraren patua.  (motoa ohiturari jarraituz Lizarran ospatzen den "Open Navarro  BTT"ko bidetik sartu zen, gure karrera ere berdina zen azken jeitsiera oso teknikoa salbu)
Bertaratu ginenak hiru izan ginen oraingoan; Liher (21. ez zen erabat gustura mutila, beraz hurrengo igandean berriz egurra emateko gogoz da), Iñaki 30 (oraingoan ere beste arazo mekanikoa bat izan zuena, oraingoan katearekin,). Yon ( Out, bizikletakoan utzi behar izan zuen). Lehen biak bat etorri ziren idearekin zera izan zen, lizarrako pistetan 29"ko bizikletak izugarrizko abantaila duela, lanak izan zituzten bizikleta hauek jarraitzen, eskerrak gero bidetxur earrak bazeuden!. Hurrengo zita, igandean Zalla, azken aurreko proba. Ea zenbat animatzen diren gure taldetik, 

Bestalde, datorren igandean lehiatuko da Donostiako maratoia, bertan izango dira gure taldekide batzuk, hala nola, Haritz Mendia, Andoni Uralde, Ibon Gonzalez ( 25km ko testa 3'45"n egin zuen duela astebete!), Akaso besteren bat ere ateratzekoa, hala bada aipatu mesedez!



2 comentarios:

dantzari dijo...

ni ta gonzi 10km-koa itea goaz.. jajaj. maratoia ingouenak baño mantxogo jungo gea pero buenoooo

Eurre dijo...

Zalla baten bat animatuko da? Pereza handia ematen baitit bakarrik joatea..., halare hantxe izango naiz ondo biden beste berotu ear bat hartzen.