2012/11/12
48. BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETA
Eguraldia ez zen aitzakia izan atzokoaren ere 48. ekitaldian, 21000 izan ziren irteera lerroan 4000 etxean geratu zirenak. Iazko hego haize berotik, aurtengo euri eta hotzera. Oso desberdinak urte batetik besterako denborak, horren islada jendeak lortu dituen markak.Gizonezkoetan Jaume Leivak irabazi zuen (1h01') eta emakumezkoetan Oihana Kortazar mendi korrikalariak (1h15'). TTTko irabazlea beste behin Berrobiko ordezkaritzan izan zen, gizon proban lehiatzeaz gain korrika ere bikain moldatzen dela erakutsiz. Oker ez banago gainera Jose Luisen Berrobiko errekorra ere segundu dexentetan hobetzea lortu zuen.
Patinetan (ez det ulertzen zergatik deitu behar zaien Roller, hitz ingles bat, hemen bizitza guztian pa-ti-nak deitu ostean...), Ion Marin eta Igor Aranburu izan ziren, nahiz eta sailkapen nagusian euren izenak ez atera, zmz jun zan asuntoa?
Taldekoen sailkapenak, (dorsal ofizialakin atera direnak, besteen berri baduzue ba komentatu)
Ibai Madina: 1h10'32"
Ion Alberdi: 1h11'21"
Aitor Elduaien 1h22"13"
Sinoe Sanz 1h18'36"
Jon Irazustabarrena: 1h27'04"
Alar Sevillano:1h32'55"
Edu Gonzalez: 1h23'40"
Liher Etxeberria 1h20'54"
Gainetik begiratu det, beraz seguru baten bat ahaztu zaitela.
Bestalde, datorren Igandean Lizarrako Mendi duatloia ospatuko da. Korrikako sektorea misteriorik gabea da, parke eta bidetxurretatik, zailtasunik gabea, jeitsierako arroka batzuk salbu. Bizikletako entretenigarria oso, hasieran Lizarrako aldeko gari soroetako pista zabaletatik, baina gero bidetxurretatik barrena, azken jeitsiera oso oso politarekin, dudarik gabe zirkuitoa ezagutzeak mesede egiten duen probetako bat da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comentarios:
Norbait apuntzekoa da Lizarrara juteko?
Aaaiiiixxx, enaola finikitatuta! 1.22.13 ttirriki-ttarraka. Poli-adikto ez izateak, eztu esan nahi panoramatik kanpo naonik. Rrrrriau!
Publicar un comentario