2012/11/06

AMASAKO MENDI DUATLOIA ETA PRE-BEHOBIA


Dutxak gainbaloratuta daudela esan zidan aurrekoan montanbaikean bizitza guztian daraman lagun batek.  Zenbat aldiz, EHko txoko desberdinetan gorputza eta bizikleta lokatzez zikindu ondoren iturri edo erreka ixkinen batean kentzen zituzten zikinik handienak, bai gorputzekoak baita ere arropakoak ere.  Horrelaxe izan zen Amasako 11. mendiduatloiean,  frontoiko dutxak itxita eta Billabonara jeitsi beharrean, ba erabat marroiak zeudenez parte hartzaile guztiak eta erropa sekoa jazteko gogoa zegoenez, ba bizikleta garbitzeko mangera hartu eta hantxe aritu zinen bata bestea mangerarekin garbitzen, ur fresko freskoarekin eta 15 bat graduko tenperaturarekin. Ura hotza ona omen da errekuperatzeko ezta?

Amasako zirkuitoa ikusgarria da, edo gora edo behera, azkar edo mantso, ez dago tarteko ezer, benetako montanbaika dudarik gabe. Belaze batean barrena lehenik, ziklokrosa bailitzan,  lokatzezko jeitsiera gaiztoa ondoren, jeitsiera azkarra ematekoa gero, igoera pikoa , itoa,ia dena sartuta egitekoa,  repetxo itogarriak, artasoroko eta beste hainbat belazetako jeitsiera ikusgarri-azkarrak, eta igoera nekagarriak, lokatza belarra zen leku bakoitzean izaten den bezala, eta klaro segun ze kubierta zenuen ba festan beste modu batean sartzen zinen. Erorikoak hamaika izan ziren egunean zehar, normala , belardiak lokazti bihurtzen direnean aurreko frenuarekin ez da hitzegin behar eta atzekoarekin ere ez askorik, destinoan eta pilotoan abilezian esku utzi behar da dena. Horixe da benetako montanbaika, pilotoaren abilezia.
II. Euskal Herriko duatloi zirkuitoa Amasan from 28 Kanala on Vimeo.

TTTko lau partaide izan ziren bertan, eta horietako bik soilik izan zuten helmugara iristeko aukera, basurde kasta erakutsiz lokatzetan zuten guztia eman ondoren (basurde kasta laurek erakutsi zuten lokatzetan!!) Egia esan, TTTko mendi sekzioak bazirudien lanak izango zituela talde osatzerakoan aste hasieran baino sekzioko alde batek interesa eta gogoa azaldu zituen asmoa aurrera ateratzeko. ;)

Jose Luis: lehen korrika saioan taldetxo bat bidegurutze batean nahastu zen, tartean Yus, Jose Luis eta beste batzuk, eta horrek zenbaiti ez zien mesederik egin. Remontatzea beti da gogorra, hala ere berak esan zuen ez zela bere eguna izango, ze lokaztian ez zela batere gustura ibili, zapore gazi gozoarekin zen dudarik gabe, nahi izanez gero hortxe daude Lizarra, Zalla eta Murgia arantza ateratzeko. 55ºizango zen helmugan.

Edu: entrenatzera atera zen, berotualdi bat hartu eta etxera joateko, baina azken itzulian sartzean zulatua izan zuen eta aldatzego gogorik ez zuenez, erretiratzea pentsatu zuen. Baina entrenoa hankatan eraman zuen.

Artutxa: hau ere entrenatzera, baina Eduri zulatuarekin lagundu zion eta eta txoixo pintsoa jatera joan ziren biak, , ederki egin zuten! hau ere entrenoarekin etxera.

Iñaki: Latigoarekin atera zen, buruarekin jakinik bizikletan ia ordubeteko lana zela, bigarren itzulian arazo mekaniko doble baten ondorioz denbora tarte ederra galdu zuen, gero aurrera egin zuen berriro, baina pena horrekintxe geratu zen, 25garren izango zen sprinta berastegiar nekaezin batekin galdu ostean.

Hurrengo zita, Lizarran Azaroak 18an. Zirkuito dibertigarri batean, denetik duen horietako bat, ea eguraldiak lagundu eta zirkuitu azkar bat topatzeko aukera dugun azkeneko lokaztiak alde batera utziaz.

Eta Igandean Behobia, urteko zita handia  korrikalari askorentzat, egia esan ulertzekoa ere bada bertako anbientea ikaragarria dela eta.  Gure taldekideak ere bertan izango dira, patinekin eta zapatillekin, eta Jose Luisek esanda bezala Berrobiko errekorra berriro ere arriskuan egongo da, jendea oso indartsu baitago. Egia esan, eztakit zenbat diren ateratzekoak, hori sailkapenekin egiaztatuko dugu eta ahoz ahokoarekin. Badakizue, asteazkenean azken entreno fuertea eta atseden hartzea, behobian denan beharra izango da eta, funtsean oso proba gogorra baita. Zorte on eta disfrutatu bertaratzen zareten guztiok!

No hay comentarios: