2013/02/14

ELUR GEHIEGI, DUATLOIAK HASTEAR...


Bukatu dira aitzakiak, iñauteriak pasa ostean jada serio jartzeko garaia izaten da, hemendik aurrera entrenamenduek eta egutegiko X-ek dute preferentzia. Indar eta ilusio guztiek urteko gure erronka pertsonaletara garamatzate. Gurutze hoietako bat, iñauterietan zuten batzuk Ansoko neguko triatloian, baina hainbeste elur omen dago errepide bazterrean eta inguruetan ezen ezin izan zutela proba burutzeko aukerarik izan. Asteburu hontan Jacako neguko triatloia ospatzekotan zen, baina elur pila dago inguru haitan  eta oraingoz ez burutzea pentsatu dute. Beti ere 3 sektoreetan behar duten segurtasuna bermatu ezin dutelako, eskakizun batzuk daude eta horiek bete ezin dituztelako geratu dira bertan behera.  Ansokoa printzipioz otsailaren 24ra edo martxoaren 24ra igaro dute (adi egon beraz Araogoiko Triatloi federazioko web-ari). Jacakoa ez dakigu zertan izango den, eta martxoaren 3an Isabako lehiatuko da gauzak ondo bidean. Hemen ez dago tarteko ezer, edo elur juxtua, edo gehiegi... hala beharko du. Asteburu ona dudarik gabe, zeru urdin baten azpian eskiatzeko, aukera duzuenOk aprobetxatu, azken hamarkadetako elurterik handiena izan denaren ondorena omen da eta!

Asteburu hontan hasiko da, Euskal-Nafar duatloi zirkuitua. Larunbatean Sopelananan eta Igandean Barakaldon ospatuko dira. Biak ere distantzia sprintean izango dira.

No hay comentarios: