2013/02/25

MUNGIA: Duatloi zirkuitiko 3. proba.


Eguraldi petrala, hotza, elur busti, haize fina... baina 150 duatleta ingurun irteera lerroan. Maialen beste behin sub23m mailan txapeldun, baina larunbatean absolutua lehiatu nahi zuen, gogotik saiatu zen, baina ezin izan zuen lortu. Absolutuko 4. postua erdietsi zuen. Bizikleta indartsu zegoela erakutsi zuen, 2garren partzialik onena eginez, baina Naiara Perezek (T. Santander), jakin zuen lasterketaren egoerari probetxurik onena atera eta garaipena erdiesten.

Mutiletan beste bi basurde izan genituen, Sinoe 42. eta Alar 69.Azken honek, bizikletan saioa bikaina egin zuelarik trankari zituen hauts guztiak kenduz.

Hurrengo zita Eibarren izango du duatloi zirkuituak, plaza mitikoa euskal duatloein saltsa honetan. Gogogan dugu oraindik 2005ean, maiatza  erdian egin zuen beroak zer nolako txakalaldia burutu zuen duatloilarien tropelean. Beste zita Isaban izango da, neguko triatloian, euskadiko txapelta izango da. Lehenik isabako karriketan egingo dute korrika (8,3km), 22km bizikletan, El Ferial arte, belaguako portuan eta behin goran daudela 10km iraupen eskian.  Gaur astelehena ez dugu uste panorama ona izango duenik belaguako mendateak. Ea astea nola joaten den, badirudi eguzkia datorrela etzitik aurrera. Aurreko edizioetan elur eskasia bazen arazoa oraingoan elur gehiegi izatea izan liteke arazo, nor daki, akaso bizikletan ez dute goraino igo beharrik izango eta Mata de hayako zelaietan eskiatu beharko dute zirkuito erabat lauean.   Bertan Jose Luisek betereno V1 mailan duen guztia emandi nahiko dudarik gabe eta nork daki absolutuan sorpresatxoren bat eman lezake akaso.  Baina horren guztiaren berri igandean izango dugu. Bitartean entrenamendu onak izan!


No hay comentarios: