2013/02/18
HASI DA ZIRKOA!
Eguzkia ateratzearekin bat hasi da Euska Herriko Duatloi zirkuitua aurtengoan. Sopelanan eta Barakaldon lehiatu ziren lehen bi probak distantzia sprintean, 5 korri+20 bizikleta+2,5 korri, (ordubetez azpitik garaileen denbora zenbakiak gustuko dituztenentzat).
Sopelanan, Jose Luis berrobitarra V1 mailan 4 izan zen, eta absolutuko 34. Dudarik gabe indartsi iritsiko da hemendik bi astetetata Isaban jokatuko den Euskadiko neguko triatloi txapelketara.
Bai ni naiz!
Barakaldon Maialen izan zen gure ordezkari bakarra, taldeko gazteena da, baina emaitza aldetik balitz... Igandean absolutuko 2. izan zen, 25" ingurura geratu zitzaiolarik garaipena, lehia estua izan zuten dudarik gabe lehenbi sailkatuek. SUB23 garaipena berea izan zen.
Antzuolako 8 miliako mendi lasterketan ere izan zuen TTT-MAHALAK ordezkaritza, bertan lokatz eta elur artean entrenamendu polita burutu zuten Igorrek, Borjak eta Maitanek beste batzuk grupetan kilometroak egiteko aprobetxatu zuten bitartean.
Hurrengo zita Mungian larunbat arratsaldean, distantzia sprinteko duatloia izango da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
K pasa Ekipo!!!
Borja ere Antzuolan izan zen, aurten taldekidea dugula.
Gero arte!!!
Publicar un comentario