(Argazkia: TTT-Watxapap)
Arrigorriaga, duatloi mailan dagoen distantziarik gogorrenetarikoa, bere gainetik Powermana legoke, (10korri+150bizikleta+30korri) duatloi luzeetan gutxi dira hemen inguruan bera baino luzeagoak edo gogorragoak, eta europa aldean ere baten batzuk. Hasteko 12km korrika, Zaratamo inguruetaraino, ezagutzen ez duzuenontzat korrikako saioan Izaskunera igo eta jeistea litzateke, baina 12km-ko luzeran, hankak berotzeko gaizki ez. Gero bizikleta 75km bakarka, erlojuaren aurka, bi mendate eta repetxo askorekin bizkaian ohikoa den bezela eta amaitzeko 12km , baina oraingoan ordekan Arrigorriagako kiroldegi inguruan.
Bertan izan ginen beste behin ere, 4 basurde izan ziren bertan. eta euren lanak Euskadiko azpitxapeldun izatea ahalbidetu zuen taldekako sailkapenean. Irabazlea Javier Miguel (Saltoki) izan zen,3H29', bigarren Luis Mari Urizar (Trigoi TT) eta hirugarren Julen Larrucea (Urdaitri TT).Hauexek izan ziren gure mutilek lortutako emaitzak
13. | 3:49:58 | IBON | |||||||
35. | 3:55:13 | JAVIER | |||||||
47. | 3:58:08 | ION | |||||||
54. | 3:59:55 | GORKA |
Argazkia: Forotriatloi.com
Argazkia: Forotriatloi.com
Probako Bideoa
Pd1: Igeriketa konpetizioa triatletentzat bereziki pentsatua. 800m LIBRE IGERIKETA TXAPELKETA
Pd2: Lazkaoko I. gaueko duatloi super sprinta GAU DUATLOIA, animatuko dira basurdeak?
Pd3: Mendiko sekzioa Urnietako II. mendi lasterketan izan zen, 23. postua lortuz. Sailkapenak
Txapeldun handi batek estutzen zaituenean...
Argazkia: Urnietako mendi lasterketako Facebook-a
1 comentario:
zorionak guztiori!!!!!
Publicar un comentario