2013/04/11

ELURRAK URTZEN ETA TRIATLOIAk HASTEN


Ez naiz harritzen egun hauetan larunbateko elurrak ziztu bizian urtu izana Aizkorri aldeko errepideetan... Larunbateko eguraldi txarrak jendea bizikleta gosez utzi zuen, zita garrantzitsuak datoz hurrengo egunetan eta jendeak kilometroak pilatu nahi zituen.  Igandean hitzordua 8:30tan zen Benta Haundin, aurretik Altsasuko itzulia egiteko asmoa, Otzaurte eta Lizarrustiko  eguneko mendate nagusi bezela.  Ez dakienarentzat  grupeta larunbatetan eta igandetan biltzen da, larunbatetan erritmo lasai-ertainean ibiltzen da, baina igandetan... pufff aze hanketako mina izaten den!

Otzaurten test ederra bota zuten basurdeek, berotu ederra dudarik gabe,  gorputza esnatu gabe bazen esnatzeko eta zikinkeria guztiak kanpora botatzek horietako. Eta ordura arte nola ez, zelaiean azkar  lehen ordu ta erdia 32ko  batazbestekoan gainetik, repetxotan  estutuz... eguna dibertigarria izan behar zenaren seinale dudarik gabe. Ba horixe, Otzaurten gauza asko pasa ziren, bakoitza nola dagoen ikusteko balio izan zuen, eta dirudienez lehenengotarikoa iritsi zen baten batek ez omen zuen izerdi tantarik atera... beraz al  loro, TTT-MAHALAko norbaitzuk oso oso indartsu daude datozen zita hauetarako.  Bigarren estutualdi handia , Lizarrustiko azken kilometroan izan .... eta azkena ordekan izan zen, Kasetas-Alegi artean 25km,  40tik jetsi gabe, egur batean, pinoi txikiek ondo funtzionatzen duten ikusteko. Ordurako jada batzuk  oraindik fresko eta nekatzeko, batzuk "maduro" xamar, eta besteren batzuk jada arbolatik erorita pajara eder horietako batekin bizkar gainean.





Triatloiak hastera doaz, taldeak lehen aldiz Elcheko triatloi famatuan izango du ordezkaritza datorren  igandean, bertan  1,9km igerian+90km bizikletan+21km korrika egin beharko dituzte. Eta estatu maila oilar asko bilduko dira bertan. Beraz kirol maila handia izango du bertako probak.  TTT-MAHALAk kide bakarra izango du bertan, baina basurde autentiko horietakoa darama, aurrean ibiliko dena gauzak ondo bidean eta baten bati baino gehiagori izerdi dezente ateraraziko diona... Bera Aimar Agirresarobe izango da, gure taldearen  fitxaketa izarretakoa datorren denboraldi berrirako, hastapenak talde honetan bertan egin zituen, baina  bere kirol maila handitu ahala Atleiko Ssebastianera joan zen progresioa ez eteteko (guztioek dakigu zer nolako emaitza bikainak lortu dituen bertan), baina berriro bere herriko taldera itzuli nahi izan bertakoekin gauza ederra lortzeko asmoz.

 

Gurean Azkoitiko Duatloia ospatuko da, zirkuituko beste klasikoetako bat. Eta aurten berrikuntza gisa Azkarateko mendatea sartu dute eta horrek dudarik gabe proba honen nondik norakoa erabat aldatuko du. Oraingoz bertara gerturatuko direnak Aitor, Lier, Javi eta Alberto izango dira, baina ziur kopuru hau handituko dela irteera unearen aurretik. Zita larunbat arratsaldean izango da.

No hay comentarios: