2013/04/22

ARRIGORRIAGAKO PODIUMA



Ohitura falta... edo ... baina podiumeko argazkirik gabe, ordurako denak etxera bidean,  ez genuen halako saririk espero, baino Luis Mari Urizarrek (Trigoi TT) hartu zigun saria, hau sarietara gu baino ohituago izaki etxera beranduxeago joan zen. Eskerrik asko, baino nola ez argazkiak eta ebidentzia hemen!






















(Argazkia: TTT-Watxapap)

Arrigorriaga, duatloi mailan dagoen distantziarik gogorrenetarikoa, bere gainetik Powermana legoke, (10korri+150bizikleta+30korri) duatloi luzeetan gutxi dira hemen inguruan bera baino luzeagoak edo gogorragoak, eta europa aldean ere baten batzuk. Hasteko 12km korrika, Zaratamo inguruetaraino, ezagutzen ez duzuenontzat korrikako saioan Izaskunera igo eta jeistea litzateke, baina 12km-ko luzeran, hankak berotzeko gaizki ez. Gero bizikleta 75km bakarka, erlojuaren aurka, bi mendate eta repetxo askorekin bizkaian ohikoa den bezela eta amaitzeko 12km , baina oraingoan ordekan Arrigorriagako kiroldegi inguruan.

Bertan izan ginen beste behin ere, 4 basurde izan ziren bertan. eta euren lanak Euskadiko azpitxapeldun izatea ahalbidetu zuen taldekako sailkapenean. Irabazlea Javier Miguel (Saltoki) izan zen,3H29',  bigarren  Luis Mari Urizar (Trigoi TT) eta hirugarren Julen Larrucea (Urdaitri TT).Hauexek izan ziren gure mutilek lortutako emaitzak

13. 3:49:58
IBON

35. 3:55:13
JAVIER

47. 3:58:08
ION

54. 3:59:55
GORKA




 Argazkia: Forotriatloi.com


Argazkia: Forotriatloi.com

Probako Bideoa

Pd1: Igeriketa konpetizioa triatletentzat bereziki pentsatua. 800m LIBRE IGERIKETA TXAPELKETA
Pd2: Lazkaoko I. gaueko duatloi super sprinta GAU DUATLOIA, animatuko dira basurdeak?
Pd3: Mendiko sekzioa Urnietako II. mendi lasterketan  izan zen, 23. postua lortuz.  Sailkapenak


                                    
                                                           Txapeldun handi batek estutzen zaituenean...  
Argazkia: Urnietako mendi lasterketako Facebook-a







2013/04/15

AIMAR AGIRRESAROBE 9. ELCHE-ARENALESko TRIATLOIAN.



 Earki Aimar! Earki hoa...! (Argazkia: Asier Murua)


Urteko lehen beroak izan ziren larunbatekoak, aurreko larunbatean elurpean eta zazpi egun ostean manga motzean eta bero puntuarekin. Baina halare dortsala jartzeko ez zen inongo aitzakiarik.

Azkoiti, gipuzkoako txapelketa, "seto" eguna bezala ere ezaguna egingo zaiguna :) taldeka zeozer egiteko esperantzaz duatloi taldea eraman genuen... baina ez zen basurdeen eguna izan , pajarak, txakaldiak... bertaratu ziren 5etik 3k, (Lier eta Javi euren maila, duten maila eta klasea erakutsiz, bejondeizuela!) eta horrela normala den bezala ezin emaitza positiborik atera. Akaso euren buruarekin haserre zeudelako, igandean grupetan serio entrenatzera atera ziren diziplina zorrotzarekin, aurreko egunekoa egun txarra besterik izan ez zela pentsatuz eta nola ez, taldean abenturak kontutatu eta egiten dugu kirol honetaz disfrutatuz.

Youtubeko bideoa. // Euskalfoto


Elche, Arenales, urteko lehen triatloi handia. Iron Man erdia, 1'9+90+21, estatuko oilar asko tartean eta guk ordezkari bakarra. Eta uste genuena pasa zen, ikaragarrizko karrera bota zuela Aimar Agirresarobek. Igerian urtetik urtera hobetzen, bizikletan zer esanik ez egin zuen partziala ikusita eta korrika nahiz eta denbora ona egin ez zen erabat gustora, normala bizikletatik 5. jetsi eta 9. amaitzeak pena ematen du, kosta egin omen zitzaion gustura korrika hastea. Eta ikusirik 2. garrenetik 10garrenera 4'ko tartea egon zela...  lehia estua izan zuten dudarik gabe.

Seituiazue...! ;) 40km/h tik gora 90km-tan.... (Argazkia: Asier Murua)


Gu pozik, taldekide bat espainiako elite mailako distantzia luzean dagoela ikusita. Motibazio ederra dudarik gabe egunero entrenamenduetan gehixeago estutzeko.

Larunbatean urteko beste zita garrantzitsuetariko bat izango da; Arrigorriagako duatloi Luzea, Euskadiko txapelketa 12-75-12, oso proba gogorra. Asteburu berean San Adriango duatloia ere lehiatuko da Nafarroako txapeleta izango delarik, baina hau distantzia sprintean izango da. 6-25-3. Mendiko sekzioa Urnietako mendi lasterketara joango da, 22km/+1551m.

Pd: 2014n espedizioa antolatu behar degu txoko hoietara...

2013/04/11

ELURRAK URTZEN ETA TRIATLOIAk HASTEN


Ez naiz harritzen egun hauetan larunbateko elurrak ziztu bizian urtu izana Aizkorri aldeko errepideetan... Larunbateko eguraldi txarrak jendea bizikleta gosez utzi zuen, zita garrantzitsuak datoz hurrengo egunetan eta jendeak kilometroak pilatu nahi zituen.  Igandean hitzordua 8:30tan zen Benta Haundin, aurretik Altsasuko itzulia egiteko asmoa, Otzaurte eta Lizarrustiko  eguneko mendate nagusi bezela.  Ez dakienarentzat  grupeta larunbatetan eta igandetan biltzen da, larunbatetan erritmo lasai-ertainean ibiltzen da, baina igandetan... pufff aze hanketako mina izaten den!

Otzaurten test ederra bota zuten basurdeek, berotu ederra dudarik gabe,  gorputza esnatu gabe bazen esnatzeko eta zikinkeria guztiak kanpora botatzek horietako. Eta ordura arte nola ez, zelaiean azkar  lehen ordu ta erdia 32ko  batazbestekoan gainetik, repetxotan  estutuz... eguna dibertigarria izan behar zenaren seinale dudarik gabe. Ba horixe, Otzaurten gauza asko pasa ziren, bakoitza nola dagoen ikusteko balio izan zuen, eta dirudienez lehenengotarikoa iritsi zen baten batek ez omen zuen izerdi tantarik atera... beraz al  loro, TTT-MAHALAko norbaitzuk oso oso indartsu daude datozen zita hauetarako.  Bigarren estutualdi handia , Lizarrustiko azken kilometroan izan .... eta azkena ordekan izan zen, Kasetas-Alegi artean 25km,  40tik jetsi gabe, egur batean, pinoi txikiek ondo funtzionatzen duten ikusteko. Ordurako jada batzuk  oraindik fresko eta nekatzeko, batzuk "maduro" xamar, eta besteren batzuk jada arbolatik erorita pajara eder horietako batekin bizkar gainean.





Triatloiak hastera doaz, taldeak lehen aldiz Elcheko triatloi famatuan izango du ordezkaritza datorren  igandean, bertan  1,9km igerian+90km bizikletan+21km korrika egin beharko dituzte. Eta estatu maila oilar asko bilduko dira bertan. Beraz kirol maila handia izango du bertako probak.  TTT-MAHALAk kide bakarra izango du bertan, baina basurde autentiko horietakoa darama, aurrean ibiliko dena gauzak ondo bidean eta baten bati baino gehiagori izerdi dezente ateraraziko diona... Bera Aimar Agirresarobe izango da, gure taldearen  fitxaketa izarretakoa datorren denboraldi berrirako, hastapenak talde honetan bertan egin zituen, baina  bere kirol maila handitu ahala Atleiko Ssebastianera joan zen progresioa ez eteteko (guztioek dakigu zer nolako emaitza bikainak lortu dituen bertan), baina berriro bere herriko taldera itzuli nahi izan bertakoekin gauza ederra lortzeko asmoz.

 

Gurean Azkoitiko Duatloia ospatuko da, zirkuituko beste klasikoetako bat. Eta aurten berrikuntza gisa Azkarateko mendatea sartu dute eta horrek dudarik gabe proba honen nondik norakoa erabat aldatuko du. Oraingoz bertara gerturatuko direnak Aitor, Lier, Javi eta Alberto izango dira, baina ziur kopuru hau handituko dela irteera unearen aurretik. Zita larunbat arratsaldean izango da.

2013/04/04

MOTIBAZIOA


Baliteke batzutan motibaziorik ez izatea entrenatzera ateratzeko eta burutik pasatzea gehiegi entrenatzen ari garela eta atsedena behar dugula...edo pentsatu liteke perezaz nago... euria ari du ez dut hozteko edo bustitzeko gogorik... rodillo egitekorik.....pistinako ur hotzetan sartzeko asmorik... eta batzutan nahikoa da etxeko lehiotik ezagunen bat edo norbait  entrenatzen ikustea  pereza guztiak albo batera uzteko.

Batzuen eta besteen eskakizun maila oso da desberdina gure artean, hori ez didazue eztabaidatuko.  Guztiok gara jakitun bakoitzak nola entrenatzen duen eta zertarako.  Baina bakoitzak daki egiten duen horrek benetan asebetetzen ote duen norberaren barrua. Oreka hori bilatzean iritsiko baikara benetan disfrutatzera.
Guztiak merezi izan ote duen galderaren erantzuna ordea helmuga marra horrek edo erronka hori lortzean topatuko dugu.


Eta etxeko lehiotik inor ez badugu ikusten beti daude horrelako bideoak...


2013/03/26

GRUPETETAKO AITZAKIAK ETA NEGARRAK


Oporrak hastear dira..., horrek ez du esan nahi geldi egongo garenik...


Sakana, nafarroako paraje eder honetan  lehiatu zen Altsasuko duatloia. Bertan Lier Etxeberria 39. izan zen gizonezkoetan eta emakumezkoetan Maialen Muñozek 23urte azpiko mailan irabazi zuen, absolutan 4. eginez. "Korrika gehiago egin behar da" esan zuen, helmugara iritsi eta gutxira. Azken batean modalitate honetan parte hartzen duten guztien esaten dutena da, urtetik urtera jendeak gero eta azkarrago egiten duela korri. Zenbat aldatu diren gauzak hamarkada batean!

Orain bi astetako etena dator lehiaketei dagokienez, apirilaren 6an izango da hurrengo zita Gernikako nazioarteko duatloi famatuan. Beraz entrenatzeko aprobetxatu beharko da!

 Pd: Donostian ospatu den beteranoen europako txapelketako irudi esanguratsua.
  60M finala gizonezkoen 90-95 kategorian

"Offtopic" moduan Club de Triatlon HIRUKI Valle Egües -eko weban bilatutakoa kopiatzen dut. Ustez ezagunak egiten baitira bertako kontuak...




2013/03/19

OÑATIKO 4 SEKTOREAK...

Oñati, Euskal Duatloi zirkuituko proba paregabea. Duela urte batzuk arte urteko lehen zitetako bat izaten zen, baina azken urteetako boomak bere aurretik jada proba dexente ospatzea ekarri du. Baina lehen berezia zen, distantzia motzeko lehena izaten zen. Sasoi puntua ikusteko proba  ona dudarik gabe.
Eta akaso, horrexegatik du Oñatik halako ospea, Frantziako eta iparraldeko duatleta ugari ere izaten dira urtero irteera lerroan, jende asko izaten da; hori  kirol mailan islatzen delarik. Aurten ez zegoen inongo titulurik jokoan, baina bertan kirol maila goreneko espektakuloa izan zen. Aipagarria irabazlea, V1 mailako Felix Martinez Rubio izan zela, auskalo zenbatgarren denboraldia daramana mundutxo hontan eta izugarrizko palmaresaren jabe dena.

Gu basurdeok, podiuma zapaldu genuen 23urte azpiko emakumezkoen mailan, beste behin ere maila horretan arerio gutxi dituela erakutsi zuen hemen inguruan. Eta ziur amestu zuela momenturen batean egunean batean maila absolutuan irabazten saiatuko dela, iaz Maiderrek eta urte batzuk lehenago Itsasok egin zuten bezala. Erreferente politak gure gazteentzat. Bide batez animatu hemendik  aurten oraingoz barreraren beste aldean daude bi lagun hauei, laister baino lehen izango zarete eta bueltan! 

Basurde arrak ordea, ez ziren nahi bezala aritu. Akaso entrenamenduak oraindik atzeratuxeago daramatzatelako, euren helburuak uda hasieran baitaude, edo auskalo zergatik... ezin izan zuten momentuan duten sasoi puntuari ahalik eta etekinik onena atera.

Pd 1: Sagardotegian eta ondorengo parranda eta gosarian... hor bai, hor lasterketan sartu ziren berriro eta erakutsi zuten hortarako ere dohai onak dituztela.

 2007az geroztik, Oñatiko duatloiaren ondoren Eguzkitza sagardotegian izaten da 4. sektorearen hasiera....


Pd 2: Ordu berean, taldeko aker batzuk Arriarango Mendi Lasterketan parte hartu zuten, eta nola ez lokazti haietan ipurdiko galantak hartu zituzten.

Pd 3: Hurrengo zita Ermuan izango da, larunbatean, euskadiko duatloi sprint txapelketa jokatuko da arratsaldeko 17tatik aurrera.


Pd 4: Mendiko sekzioak aldiz Orioko Mendi Lasterketan izango du zita, 20km eta desnibela +1000m pasatxo.

2013/03/10

DURANGO: EUSKADIKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA eta beste kontutxo batzuk

1.- Aurreko asteko arantza kendu ahal izan zuen Jose Luisek,  oraingoan epaileek ez zioten inongo trabarik jarri. Podiumeko koxka guztiak probatzen ari zaigu. Bigarren zatiak ere politak direnaren adibide, Absolutuko 30. postua lortu zuen.

 
 
 (Argazkia: Asier Murua)

2.- 23urte azpi mailako duatloietan areriorik ez duela erakutsi zuen beste behin Maialanek.  Txapela beretzat izan zen, esperientzia hartzeko lasterketa aurretik izan zituen oilarrak zein ziren kontuan hartuz.Aboslutuko 14. postua lortu zuen.

(Argazkia: Asier Murua)

3.- Ibon 52. , Javi 53. eta Edu 83. izan ziren lasterketa berean pelotoi nagusiaren barruan.
   
4.- Grupeta; Madozeko itzulia egitekotan zen, Lizarrusti-Zuarrarrate igotzeko asmoz, baina  "eztao potroik" esaldia esan eta Uharte Arakilen Nafarroako Mortiloro igotzen hasi ziren, horretarako pinoi egokirik gabe. Baina 3 kilometro faltan elurra zela eta ezin izan zuten San Migela iritsi. ta klaro buelta erdia eman eta Madoz bidean joan ziren. Ah eta Betelutik taldekako erlojupekoa bailitzan etorri ziren izandako 6 zulatuek sortutako denbora galerak konpondu asmoz.


 
 Argazkia:  Lazaro Gonzalez Ramos, EITB.COM

5.- Mendiko basurdea: Hosto + errekazulo moment:  Senpere Trail, 21km desnibela 1050+, erabat KAO, 8.kilometrotik aurrera lasterketatik kanpora, bitan inguruko sasiak ezagutzeko beharra sentitu zuen, erabat hustuta. Baina oinez,  korrika txikian eta Coca Cola mordoa edanda  mendi buelta osatua.



6.- Oñatiko Duatloia + Sagardotegia, hurrengo asteburuko kontuak izango dira. MAHALA-TOLOSALDEKO TTren garai berritik ona ohitura bilakatu den duatlo-afaria galduezina.