2013/06/24

MONEGROSen TXAPELDUN ETA NIZAN BESTEN BEHIN FINISHER!!!


1.-  Monegroseko erreinuaren jabe...





                                                                                          (Argazkia: TTT-Watxap)

2011n bezela, 2013an ere, Aitor Regillagak irabazi zuen Monegrosman LDko proba,. 1`8km igerian 72km bizikletan eta 15 korrika. Igerian 1.ak 3' sartu zizkion eta 2' bigarrenak, baina bizikleta hartzearekin bat,  hegan hasi zen . Konturatzerako lasterketa burura iritsi zen, 3. amaitu zuen bizikletako sektorea. 1. goa distantzia  oso gutxira utziaz.  Korrika hastean, 30" eskaxeko aldea zegoen bien artean eta korrika ez zuen barkatu, irabaztera atera zen, km gutxitan harrapatu zuen, eta txalpeldun handiek bezela, harrapatu ahala pasa zion, horrek arerrioa erabat ustuz, eta hantxe hasi zitzaion denbora sartzen 10", 20"... helmugara bakarrik sartu zen.  Bi eskuak gora lehen ekitaldi hartan bezala, eta argi erakutsi zuen Monegros, TTT-MAHALAren gotorlekua dela, eta Aitor bertako erregea.
 
2.- Basurde zauritua... 

 
   (Argazkia: TTT-Watxap)

Berarekin zen baita Edu terratenientea, igerian lehen 30. en artean atera  eta bizikletan top 20aren barnean zijoala,..... pssssssssssssss, zulatua! Maldizioka hasi omen zen, etsita, amore eman zuen eta kotxera habiatu zen .Kotxea ireki eta burua bueltaka hasi omen zitzaion... eta bitan pentsatu gabe, gurpil berria atera, aldatu eta "zergatik ez..." pentsatu ondoren...  berriro lasterketan sartu zen. Basurde zauritua bezela, barne barnean erabat suminduta , bere eguna zela sentitzen ari baitzen, zuen guztia eman eta gero helmugaratu zen.

3.- Nahia eta ezina...
Lekeition, Euskal Triatloi zirkuitoko plaza mitikoa, 12. izan zen gure Maialen, 2. 23urtez azpikoen mailan, baina egin zuen lasterketa izugarria izan zen, igerian bikain, bizikletan zer esanik ez...   Azken korrika saiora taldetxo batean sartu ziren 6,7,8,9 eta 10ak, baina benetako korrikalariekin topatu zen, ezin izan zien erritmoa jarraitu, berak esango zuen bezela, triste batetik, baina pozik bestetik. Nahia zakuka zuen, baina ezina ere bai, guztia eman ondoren pozik egotekoa dudarik gabe.

4.- Basurdeak lokatzetan...
Gasteizko 10 mendiak, 55km 2252+ /2543-, Hiru Handiak antolatzen duen elkartearen eskutik, 2 urtez behin, batean HH eta bestean 10M.  609 izan ziren helmugara iritsi zirenak eta bertan Iñaki 22. iritsi zen, 5h49'ko denbora eginez bere lehen ultra trailean, eta 6hko langatik jetsi zuenen taldetxo pribilejiatuan sartu zen. Hankak erabat txikituta, minbera zituela esan zuen helmugan, baina oso gustura, azkenean bizi izan zituelako jendeak hanbestetan kontatu zizkion sentsazio berezi horiek.  Larunbatean Sobrarbeko Ultra trailera  doa, 3200+ eta 67km, Ainsan pirineotan.  Benetako testa G2Hra begira.  Nork esan lokatz festa hartan hala ibiliko zenik.

5.- Adiskidetasuna... 



(Argazkia: TTT-Feisbuk)

 Niza IM,ean Finisher beste behin MAHALA-TTT.  Nork esango zien, eskolapioetako garai haietan, hogeita hamar urte luze zituztela, iron mana elkarrekin egingo zutela, eta zailena, elkarrekin iritsiko zirela helmugara eskutik eutsita. Ba halaxe izan zen, 10h35'08"ko denbora  behar izan zuten, Ionek jada 4garren IM zakura, Enbrunman, Roth, Austria, Niza, eta Gorkak lehenengoa. Emozionatuta eta oso pozik biak, guztiak merezi izan duenaren sentimenduarekin. Dudarik gabe negu hontako hotz eta euri guztiek merezi izan dute. Ziur Nizako eguzkiatn , malkoak ere ez zirela urruti izan anbientea pixkat freskatu nahian.

(Zuen kronika partikularraren zain geratzen gara gu irakurleok....;)


6.- "...Que el ritmo no pare.... "
Abestiak zioen bezela...
Onditz, datorren asteburu honetan, igandean 10tatik aurrera. Distantzia olinpikoko proba erregina partehartzaile kopuruagatik . 18 basurde izango ditugu bertan, 1500m igerian 40km bizikletan orioko bentetatik igeldora igoaz eta 10km donostiako badian korrika eginez, ea eguraldian laguntzen digun eta behingoagatik aurten benetako udako triatloi bat ospatzeko aukera dagoen eguzki goxo baten laguntzaz.

2013/06/20

SAN JUANAK 2013

Sua, udako solstizioa, Tolosako San Juan jaiak, eguraldi petrala oraindik… baina denboraldia aurrera doa eta urteko egunik luzeenak izango diren honetan batzuek urteko erronkarik handienak ere izando dituzte.

 (Argazkia: Tolosako Gasa)

Kuadrila eguna: karrera ederra, irteera 11tan izaten da eta bakoitzak erabakitzen du noiz erretiratu… kriston anbientea, festa ederra, ia denak bertakoak, tolosakoak, eta horrek are eta gustagarriagoa egiten du. 24an eskopeteroak… (parranda botatzeko beste aitzakia ederra…) Parte hartzaileen zerrenda luze xamarra izango da, ezin denak aipatzen hasi…

 Argazkia: noticiasdegipuzkoa.com


Lekeitio: bertan izango da 23urte azpiko mailan punta puntan dabilen gure neska, Maialen, ea 4. trantsizioarako albiste onekin etortzen behar bezala ospatzeko.

Monegros: Regillagak lehen ekitaldi hura irabazi zuen duela 2 urte, asteburuan berriro itzuliko da,  eta ziur ordukoa errepikatzeko asmoz dagoela, sasoiz eta motibazioz behintzat gainezka da. Bere alboan, terrateniente egokienetarikoa izango du, Edu, baina pena hirugarren bat falta zaiela taldekako garaipena eskuratzeko…. :) Adi, bi hauekin…(1,8igeri+75km bizikletan+15korri)


Regillaga txapeldun I. ekitaldian


IM Niza: Europako distantzia luzeko plaza aintzindarietakoa. Bero egingo duen lekua, 30º, eta hemengo aklimatazioarekin sufritzea tokatuko zaiena. Bata Artutxa, bere 4. IM aren bila, eta bestea Gorka, estreinekoz, distantzia honetan. Zorterik onena bi hauentzat eta jakin tolosako jendearentzat, Niza beti izan dela plaza ona. www.ironmanlive.com zuzenean jarraitu nahi izanez gero.

 http://www.ironman.com/triathlon/events/ironman/france/results.aspx#axzz2Wyg7ZZuV

Gasteizko 10 mendiak: 54km mendian korrika egin beharrekoa, jeisteko gehiagorekin igotzekoarekin baino… Urteko lehen “x”  gure blogariarentzat. 


 Argazkia: www.manueliradier.com


Txapa eta pintura: badirudi halaxe izan dela, nahiz eta karrozeroak lan dexente egin beharko duen zauriak sendatzen, baina puskaturik ez eta gaitzerdi, Sustoa galanta, hori bai, eta pena handia, noski, sasoi onean zaudela, eroriko batek, progresioa hori eten ostean. Baina uda luzea da, eta ziur egun batzuk barri betiko errutinetan hasiko dela. Dudarik gabe bere arerioek aprobetxatu egin beharko dute bere falta datozen lasterketetan. Animo Aimar! 
http://aimaragirresarobe.blogspot.com.es/2013/06/con-grandes-retos-en-el-punto-de-mira-y.html

Aritzaleku: Zorionak Oterori ere bere lehen distantzia luzeagatik, Sierra Nevada hirea dek!

Dantzariak: beste behin emozionatu egingo gaituzte euren dantzekin suaren ondoan, 23an 22tan San Juan Zortzikoaren musikapean --> eta 24n egun handian mezaren ataeran. Ikusterik baduzue ikusi, merezu du eta. 



www.euskomendia.com

2013/06/17

LEHEN ALDIZ ZARAUTZEN...


Ekainaren 9an Zarauzko munduko txapelketa eta autonomi arteko txapelketan hartu zuten parte  gure basurdeek, egun batzuk berandutu bagara ere, hona debutari baten ikuspuntua...


Zalantza handiko uneak izan dira aurreko egunetakoak, baina denak nerbioen ondorioak baino ez. Ibilbidea aldatu, igeri ezin egin edota euria, aitzakia polita dira norberaren tentsioa zerbaiten eragina dela esateko, baina ez da ala. Zarautz da, Zarautz alajaina. Hainbat eta hainbat entrenamenduetan aurrera egiteko buruan izan dugun txoria, zira edo guardabarrosa zenbaitetan jarri behar izanaren erruduna, esfortzu guztiak horri begira, azken aste metikulosoa, deskantsua, ondo jan, azken ukituak bizikletari… Pro baten bizitza simulatuz astebetez sikiera.
Iritsi da ditxosozko eguna, duatloia, Zarautzeko lehengo duatloia hain zuzen, kuriosoa behinik behin. Boxeetako mugimenduak, dudak, barritak, gelak….eta gainera zira utzi edo mangitoak, maillot bat agian edo txalekoarekin nahikoa izango ote. Eta gomak, non daude gomak? Batenbatek kafearen beharra ere badu, aktibatzeko, kanpotik ordea pixa parrastan nerbioak nabari zaizkio eta hala ere kafe hutsa ta doblia!!!
Dortsala gainean, basurdeak bere onera datoz, berdindu euriak edo hotzak, badakigu ta denok dena emango dugula, sinesgaitzak dira; ba ni gaur lasai, ea hankak, euriarekin ez noa ongi….eta horrelakoak. Behin dortsala gainean, beharrezko beroketa eginda irteerako katxondeoan gaude denok, bitartean neskak korrika iada. Katxondeoa eta horrelakoak; ba ni gaur 4terdira (errealitatean 4.10), ni 4.15….Aimarri egindako aurkezpen eta irteerako Vip gunea, gogoratzeko momento horietako bat.


 Zarauzko Triatloiko podiuma, 
Argazkia: www.triatloi.org

Lasterketaren nondik norakoak bizitzeko dira kontatzeko baino, ze ohiuak, animoak, indarra eta nola ez taldekideen fan klubak berriro ere lan bikaina egin zuen. Txurrukako igoerak Capellmuur zirudien, exerita igo behar hango aldapatzarra gurpilak irrist egiten baitzuen. Hala ere, benetan oso une magikoa, jendearen ohiuak, indarra, pasioa…bufff, dudarik gabe antolakuntzak asmatu du Txurrukarekin eta ondorengo urteetan sartzeko modukoa da. Zer esan Zarautzeko kaleetan barrena zegoen giroari buruz…bikaina!!!
Azken emaitza berriz izugarria, Aimarrek beste podium bat, 2.postua hain zuzen, Eneko LLanosen atzetik. Azken korrika saioko partziala ikusigarria, a ze astindua eman zien aurkariei. Beste taldekideak ere lan txukuna eginda amaitu zuten lasterketa, pena Regiren zulatua lehen hamarretan zijoanean, baina tira aukera gehiago izango dira aurrerantzean ere!
T4ean sentitu zen taldearen benetako armonia, afaria latza, sagardo anestesikoa ere fresko fresko barrura ta ondorengo juerga itzela. Regi ibili zen bizien, napolitana sorta etxeratuta. 


 (Euskadiko nesken selekzioa Gijonen)
Maialen berriz selekzioarekin joana ze Gijon aldera. Beste esperientzia bat beretzat. Igeriketa saio txukuna egin arren beste lurraldeetako nesken igeriketako maila oso altua zen, bizikletan lasterketari lasterketari vuelta eman eta postu asko aurreratu zituen. Nabarmentzekoa Euskadik nesketan lortu zuen 4. postua eta mutiletan lortu zuen 10. postua.

(Danelen eskutik)

Hurrengo post berria, ostegun iluntzean.  Badaukagu eta zer esana datorren asteburu honi begira...

2013/06/04

ONDARRUKUtik ZARAUZKO MUNDUKO TXAPELKETERA




Ño, dotore zeok urdinez!...
Argazkia:  TTT-Watxap

Beste behin ere onenen artean gure Aimar.   Aurretik Australiar selekzioko “hankamotz” bat eta Mikel  Elgezabal bakarrik izan zituen.  Baina irabazleak inbidiz begiratzen zion bere arropa berriari.  Mahala irakurriko zuen bertan, “baserriko produktuak” eta hori zer ote zen galdezka arituko zen seguruna. Igeriketa erdira moztua izan zen uraren tenperatura zela eta, horrek eragina izan zuen probaren nondik norakoan, osatutako taldetxoak beste edizioetakoak baino handiagoak izan baitziren biziketako saioan.  Baina oraingoan araudia bete zuten epaileek  eta txalotzekoa da.

Argazkia: Naike Ereñoza Orue

Nesketan ere gure  “neska koxkorra”, bikain 6. absolutuan, 1. sub23 mailan. Txemaren eta Ainhoaren saioak ari dira pixkanaka pixkanaka euren emaitzak azaleratzen.  Zer esan oraingoan? Gustura aritu zela, lasterkeketan sartuta ikusi zuela bere burua eta gozatu egin zuela  zioen amaieran.

Topa!
Argazkia: www.pingram.me /telmatovich

Zerbeza katxiak edaten dituzte karrera amaieran gure taldeko txapeldunek, martxa hontan ohitura berria jarrito dute, ze proba non saria edo podiuma eskutan izaten dute hauek.Hala ere gure taldean 4. trantsizioan dagoen maila ikusita ez dirudi loa kenduko digun ohitura izango denik, beno akaso loa kenduko digu desiatzen egon gaitezkeelako emaitza onak lortzeko eta hala zintzurra bustitzeko aitzakia ederra izateko... ;)


Nekin bai eo ez? 

Argazkia: Galería de JLLazkanoDeba (http://objetivogipuzkoa.diariovasco.com/)


Ahuntza bai, ahuntza ez... hortxe askoren dilema Zarauzko munduko txapelketan. Aurten pena izango dute debutariek, meagasko bizikleta pasoak ezin bizi izango dituztelako, ezin izango  dute ezta Getariatik igeri zeharkaldia osatu.Pena bai, baina tristura gehiago bertan behera geratuko balitz. Hala ere , igeriketako hondartza zeharkaldian jendea artean eta musika plazako anbientea bizi ahal izango dute, eta emozionatu egingo dira, oilo ipurdia jarriko zaie beste guztiei oraindik ere jartzen zaigun bezela. 

Ahuntzarekin segiz, ahuntzik gabe hobe delakoan gaude batzuk, eta normala den bezela beste batzuk aldeko izango dira. Baina ibilbide sigi sagatsu hortan,  ez dira 10km izango fundamentu pixkatekin "akoplatu" ahalko zarenik, terrenoa ongi ikertu ostean ondorio hori atera dute askok. Eta batzuk bizikleta normalari akoplea ez jartzea ere pentsatu dute.  Dudarik gabe zirkuito honetan argi ikusiko da nor den ona bizikletan, aerodinamika eta antzekoak bigarren maila batean kokatuko baitira. Eneko Llanosek ere bere feisbukeaan galdera bera botatzen zuen... atera kontuak!


Argazkia: www.zarauzkotriatloia.com

Irteera 14tan neskek eta 14:15tan mutilek. Gure basurdeen artean lehiatuko dutenak:

- Aimar, (iazkoa hobetzeko gai izango ote da? Gauzak ondo bidean izerdi ederrak atera behar dizkie honek bati baino gehiagori. 
- Regillaga: Regi eta klasea hitzak eskutik doaz beti. Duen guztia ematen saiatuko da dortsala duen guztietan bezela. Motibatuta dago eta ibilbide sigi sagatsuak gustuko ditu... adi!
- Alar: Platoa kenduko aldu txurruka igotzerakoan...?
- Alberto: Bilboko erorikoaren ondoren ezda %100n aurkitzen eta txanda pasa egitea baloratu du. 
- Dantzari:  dantzan bezela arituko balitz... Bilboko arantza kentzeko asmoz aterako da. Ea iazkoa hobetzen deun!
- Saez: igeriketako moztu eta aldapa sartu eta gero... penaz ezen Getaritik Zarautzekoahain du gustuko...! Baino beste bat zakura. 
- Danel: debutaria, disfrutatu, lehen aldia gainera distantzia honetan, zapore gozoarekin bukatu. 
- Sarasola: Auskalo zenbagarren Zarautz,  Nizako IM prestatzen, 2 aste barru izango du, test egokia dudarik gabe. Indartsu dabilela diote... eta korrika hobetu du...
- Esnaola:  lanaren estajovinista, ordu pila ederra sartzen Gasteizko Iron Manerako. Kasta gogorrekoa, gauzak gaizki beharko lukete helmugara ez iristeko. 
- Artutxa: Nizako IM honek ere buruan, test bat egitera. Balore segurua,  igeriketa aurrean izango da eta korrika ere 1h20' ez du urruti izango. 
- Marin: Garrotea, zirkuitu ederra berarentzat indarrekoa,   goatu korrika in behar dala eh!
- Edu: 2006an debutatu zueneik zenbat aldatu diren gauzak eh! Bilbon bezela badago...
- Sonia: Beste behin zarautzen, Gasteiz du honek ere buruan. Bere burua ederki ezagutzen du. 
- Ainhoa Mendia: Kasat gogorrekoa, berdin dio negukoa edo mendikoa. bera hantxe. Honek ere baditu zarauz batzuk bizkarrean. 

Adi taldekako sailkapenari,Bilbokoa eta gero moralez oso altu baikaude, ez saiatuagatik ez da izango.

Eta igandean beste klasiko bat, Gipuzkoa sprint triatloia . Oraingoan ordea ordezkaritza bakarra Mikel izangi dugu bertan.

Larunbatean zen lehiatzeko baita,  basurderen bat hantxe izatekotan zen, Canfranc-eko mendi maratoia, +4500m ekin, aze enbajada!, baina elurra dela eta abuztura atzeratua izan da.