Ekainaren 9an Zarauzko munduko txapelketa eta autonomi arteko txapelketan hartu zuten parte gure basurdeek, egun batzuk berandutu bagara ere, hona debutari baten ikuspuntua...
Zalantza handiko uneak izan dira aurreko egunetakoak, baina
denak nerbioen ondorioak baino ez. Ibilbidea aldatu, igeri ezin egin edota
euria, aitzakia polita dira norberaren tentsioa zerbaiten eragina dela esateko,
baina ez da ala. Zarautz da, Zarautz alajaina. Hainbat eta hainbat
entrenamenduetan aurrera egiteko buruan izan dugun txoria, zira edo
guardabarrosa zenbaitetan jarri behar izanaren erruduna, esfortzu guztiak horri
begira, azken aste metikulosoa, deskantsua, ondo jan, azken ukituak bizikletari…
Pro baten bizitza simulatuz astebetez sikiera.
Iritsi da ditxosozko eguna, duatloia, Zarautzeko lehengo
duatloia hain zuzen, kuriosoa behinik behin. Boxeetako mugimenduak, dudak,
barritak, gelak….eta gainera zira utzi edo mangitoak, maillot bat agian edo
txalekoarekin nahikoa izango ote. Eta gomak, non daude gomak? Batenbatek
kafearen beharra ere badu, aktibatzeko, kanpotik ordea pixa parrastan nerbioak
nabari zaizkio eta hala ere kafe hutsa ta doblia!!!
Dortsala gainean, basurdeak bere onera datoz, berdindu
euriak edo hotzak, badakigu ta denok dena emango dugula, sinesgaitzak dira; ba
ni gaur lasai, ea hankak, euriarekin ez noa ongi….eta horrelakoak. Behin
dortsala gainean, beharrezko beroketa eginda irteerako katxondeoan gaude denok,
bitartean neskak korrika iada. Katxondeoa eta horrelakoak; ba ni gaur 4terdira
(errealitatean 4.10), ni 4.15….Aimarri egindako aurkezpen eta irteerako Vip
gunea, gogoratzeko momento horietako bat.
Zarauzko Triatloiko podiuma,
Argazkia: www.triatloi.org
Lasterketaren nondik norakoak bizitzeko dira kontatzeko
baino, ze ohiuak, animoak, indarra eta nola ez taldekideen fan klubak berriro
ere lan bikaina egin zuen. Txurrukako igoerak Capellmuur zirudien, exerita igo
behar hango aldapatzarra gurpilak irrist egiten baitzuen. Hala ere, benetan oso
une magikoa, jendearen ohiuak, indarra, pasioa…bufff, dudarik gabe
antolakuntzak asmatu du Txurrukarekin eta ondorengo urteetan sartzeko modukoa
da. Zer esan Zarautzeko kaleetan barrena zegoen giroari buruz…bikaina!!!
Azken emaitza berriz izugarria, Aimarrek beste podium bat,
2.postua hain zuzen, Eneko LLanosen atzetik. Azken korrika saioko partziala
ikusigarria, a ze astindua eman zien aurkariei. Beste taldekideak ere lan
txukuna eginda amaitu zuten lasterketa, pena Regiren zulatua lehen hamarretan
zijoanean, baina tira aukera gehiago izango dira aurrerantzean ere!
T4ean sentitu zen taldearen benetako armonia, afaria latza,
sagardo anestesikoa ere fresko fresko barrura ta ondorengo juerga itzela. Regi
ibili zen bizien, napolitana sorta etxeratuta.
(Euskadiko nesken selekzioa Gijonen)
Maialen berriz selekzioarekin joana ze Gijon aldera. Beste
esperientzia bat beretzat. Igeriketa saio txukuna egin arren beste lurraldeetako
nesken igeriketako maila oso altua zen, bizikletan lasterketari lasterketari
vuelta eman eta postu asko aurreratu zituen. Nabarmentzekoa Euskadik nesketan
lortu zuen 4. postua eta mutiletan lortu zuen 10. postua.
(Danelen eskutik)
(Danelen eskutik)
Hurrengo post berria, ostegun iluntzean. Badaukagu eta zer esana datorren asteburu honi begira...
No hay comentarios:
Publicar un comentario