Kuadrila eguna: karrera ederra, irteera 11tan izaten da eta
bakoitzak erabakitzen du noiz erretiratu… kriston anbientea, festa ederra, ia
denak bertakoak, tolosakoak, eta horrek are eta gustagarriagoa egiten du. 24an
eskopeteroak… (parranda botatzeko beste aitzakia ederra…) Parte hartzaileen zerrenda
luze xamarra izango da, ezin denak aipatzen hasi…
Argazkia: noticiasdegipuzkoa.com
Lekeitio: bertan izango da 23urte azpiko mailan punta puntan
dabilen gure neska, Maialen, ea 4. trantsizioarako albiste onekin etortzen
behar bezala ospatzeko.
Monegros: Regillagak lehen ekitaldi hura irabazi zuen duela 2 urte,
asteburuan berriro itzuliko da, eta ziur
ordukoa errepikatzeko asmoz dagoela, sasoiz eta motibazioz behintzat gainezka da.
Bere alboan, terrateniente egokienetarikoa izango du, Edu, baina pena
hirugarren bat falta zaiela taldekako garaipena eskuratzeko…. :) Adi, bi
hauekin…(1,8igeri+75km bizikletan+15korri)
Regillaga txapeldun I. ekitaldian
IM Niza: Europako distantzia luzeko plaza aintzindarietakoa. Bero
egingo duen lekua, 30º, eta hemengo aklimatazioarekin sufritzea tokatuko
zaiena. Bata Artutxa, bere 4. IM aren bila, eta bestea Gorka, estreinekoz,
distantzia honetan. Zorterik onena bi hauentzat eta jakin tolosako
jendearentzat, Niza beti izan dela plaza ona. www.ironmanlive.com zuzenean jarraitu nahi izanez gero.
http://www.ironman.com/triathlon/events/ironman/france/results.aspx#axzz2Wyg7ZZuV
http://www.ironman.com/triathlon/events/ironman/france/results.aspx#axzz2Wyg7ZZuV
Argazkia: www.manueliradier.com
Txapa eta pintura: badirudi halaxe izan dela, nahiz eta karrozeroak
lan dexente egin beharko duen zauriak sendatzen, baina puskaturik ez eta gaitzerdi,
Sustoa galanta, hori bai, eta pena handia, noski, sasoi onean zaudela, eroriko
batek, progresioa hori eten ostean. Baina uda luzea da, eta ziur egun batzuk
barri betiko errutinetan hasiko dela. Dudarik gabe bere arerioek aprobetxatu
egin beharko dute bere falta datozen lasterketetan. Animo Aimar!
http://aimaragirresarobe.blogspot.com.es/2013/06/con-grandes-retos-en-el-punto-de-mira-y.html
Aritzaleku: Zorionak Oterori ere bere lehen distantzia luzeagatik,
Sierra Nevada hirea dek!
www.euskomendia.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario