1.- Monegroseko erreinuaren jabe...
(Argazkia: TTT-Watxap)
2011n bezela, 2013an ere, Aitor Regillagak irabazi zuen Monegrosman LDko proba,. 1`8km igerian 72km bizikletan eta 15 korrika. Igerian 1.ak 3' sartu zizkion eta 2' bigarrenak, baina bizikleta hartzearekin bat, hegan hasi zen . Konturatzerako lasterketa burura iritsi zen, 3. amaitu zuen bizikletako sektorea. 1. goa distantzia oso gutxira utziaz. Korrika hastean, 30" eskaxeko aldea zegoen bien artean eta korrika ez zuen barkatu, irabaztera atera zen, km gutxitan harrapatu zuen, eta txalpeldun handiek bezela, harrapatu ahala pasa zion, horrek arerrioa erabat ustuz, eta hantxe hasi zitzaion denbora sartzen 10", 20"... helmugara bakarrik sartu zen. Bi eskuak gora lehen ekitaldi hartan bezala, eta argi erakutsi zuen Monegros, TTT-MAHALAren gotorlekua dela, eta Aitor bertako erregea.
2.- Basurde zauritua...
(Argazkia: TTT-Watxap)
Berarekin zen baita Edu terratenientea, igerian lehen 30. en artean atera eta bizikletan top 20aren barnean zijoala,..... pssssssssssssss, zulatua! Maldizioka hasi omen zen, etsita, amore eman zuen eta kotxera habiatu zen .Kotxea ireki eta burua bueltaka hasi omen zitzaion... eta bitan pentsatu gabe, gurpil berria atera, aldatu eta "zergatik ez..." pentsatu ondoren... berriro lasterketan sartu zen. Basurde zauritua bezela, barne barnean erabat suminduta , bere eguna zela sentitzen ari baitzen, zuen guztia eman eta gero helmugaratu zen.
3.- Nahia eta ezina...
Lekeition, Euskal Triatloi zirkuitoko plaza mitikoa, 12. izan zen gure Maialen, 2. 23urtez azpikoen mailan, baina egin zuen lasterketa izugarria izan zen, igerian bikain, bizikletan zer esanik ez... Azken korrika saiora taldetxo batean sartu ziren 6,7,8,9 eta 10ak, baina benetako korrikalariekin topatu zen, ezin izan zien erritmoa jarraitu, berak esango zuen bezela, triste batetik, baina pozik bestetik. Nahia zakuka zuen, baina ezina ere bai, guztia eman ondoren pozik egotekoa dudarik gabe.
4.- Basurdeak lokatzetan...
Gasteizko 10 mendiak, 55km 2252+ /2543-, Hiru Handiak antolatzen duen elkartearen eskutik, 2 urtez behin, batean HH eta bestean 10M. 609 izan ziren helmugara iritsi zirenak eta bertan Iñaki 22. iritsi zen, 5h49'ko denbora eginez bere lehen ultra trailean, eta 6hko langatik jetsi zuenen taldetxo pribilejiatuan sartu zen. Hankak erabat txikituta, minbera zituela esan zuen helmugan, baina oso gustura, azkenean bizi izan zituelako jendeak hanbestetan kontatu zizkion sentsazio berezi horiek. Larunbatean Sobrarbeko Ultra trailera doa, 3200+ eta 67km, Ainsan pirineotan. Benetako testa G2Hra begira. Nork esan lokatz festa hartan hala ibiliko zenik.
5.- Adiskidetasuna...
(Argazkia: TTT-Feisbuk)
(Zuen kronika partikularraren zain geratzen gara gu irakurleok....;)
6.- "...Que el ritmo no pare.... "
Abestiak zioen bezela...
Onditz, datorren asteburu honetan, igandean 10tatik aurrera. Distantzia olinpikoko proba erregina partehartzaile kopuruagatik . 18 basurde izango ditugu bertan, 1500m igerian 40km bizikletan orioko bentetatik igeldora igoaz eta 10km donostiako badian korrika eginez, ea eguraldian laguntzen digun eta behingoagatik aurten benetako udako triatloi bat ospatzeko aukera dagoen eguzki goxo baten laguntzaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario