2013/06/04

ONDARRUKUtik ZARAUZKO MUNDUKO TXAPELKETERA




Ño, dotore zeok urdinez!...
Argazkia:  TTT-Watxap

Beste behin ere onenen artean gure Aimar.   Aurretik Australiar selekzioko “hankamotz” bat eta Mikel  Elgezabal bakarrik izan zituen.  Baina irabazleak inbidiz begiratzen zion bere arropa berriari.  Mahala irakurriko zuen bertan, “baserriko produktuak” eta hori zer ote zen galdezka arituko zen seguruna. Igeriketa erdira moztua izan zen uraren tenperatura zela eta, horrek eragina izan zuen probaren nondik norakoan, osatutako taldetxoak beste edizioetakoak baino handiagoak izan baitziren biziketako saioan.  Baina oraingoan araudia bete zuten epaileek  eta txalotzekoa da.

Argazkia: Naike Ereñoza Orue

Nesketan ere gure  “neska koxkorra”, bikain 6. absolutuan, 1. sub23 mailan. Txemaren eta Ainhoaren saioak ari dira pixkanaka pixkanaka euren emaitzak azaleratzen.  Zer esan oraingoan? Gustura aritu zela, lasterkeketan sartuta ikusi zuela bere burua eta gozatu egin zuela  zioen amaieran.

Topa!
Argazkia: www.pingram.me /telmatovich

Zerbeza katxiak edaten dituzte karrera amaieran gure taldeko txapeldunek, martxa hontan ohitura berria jarrito dute, ze proba non saria edo podiuma eskutan izaten dute hauek.Hala ere gure taldean 4. trantsizioan dagoen maila ikusita ez dirudi loa kenduko digun ohitura izango denik, beno akaso loa kenduko digu desiatzen egon gaitezkeelako emaitza onak lortzeko eta hala zintzurra bustitzeko aitzakia ederra izateko... ;)


Nekin bai eo ez? 

Argazkia: Galería de JLLazkanoDeba (http://objetivogipuzkoa.diariovasco.com/)


Ahuntza bai, ahuntza ez... hortxe askoren dilema Zarauzko munduko txapelketan. Aurten pena izango dute debutariek, meagasko bizikleta pasoak ezin bizi izango dituztelako, ezin izango  dute ezta Getariatik igeri zeharkaldia osatu.Pena bai, baina tristura gehiago bertan behera geratuko balitz. Hala ere , igeriketako hondartza zeharkaldian jendea artean eta musika plazako anbientea bizi ahal izango dute, eta emozionatu egingo dira, oilo ipurdia jarriko zaie beste guztiei oraindik ere jartzen zaigun bezela. 

Ahuntzarekin segiz, ahuntzik gabe hobe delakoan gaude batzuk, eta normala den bezela beste batzuk aldeko izango dira. Baina ibilbide sigi sagatsu hortan,  ez dira 10km izango fundamentu pixkatekin "akoplatu" ahalko zarenik, terrenoa ongi ikertu ostean ondorio hori atera dute askok. Eta batzuk bizikleta normalari akoplea ez jartzea ere pentsatu dute.  Dudarik gabe zirkuito honetan argi ikusiko da nor den ona bizikletan, aerodinamika eta antzekoak bigarren maila batean kokatuko baitira. Eneko Llanosek ere bere feisbukeaan galdera bera botatzen zuen... atera kontuak!


Argazkia: www.zarauzkotriatloia.com

Irteera 14tan neskek eta 14:15tan mutilek. Gure basurdeen artean lehiatuko dutenak:

- Aimar, (iazkoa hobetzeko gai izango ote da? Gauzak ondo bidean izerdi ederrak atera behar dizkie honek bati baino gehiagori. 
- Regillaga: Regi eta klasea hitzak eskutik doaz beti. Duen guztia ematen saiatuko da dortsala duen guztietan bezela. Motibatuta dago eta ibilbide sigi sagatsuak gustuko ditu... adi!
- Alar: Platoa kenduko aldu txurruka igotzerakoan...?
- Alberto: Bilboko erorikoaren ondoren ezda %100n aurkitzen eta txanda pasa egitea baloratu du. 
- Dantzari:  dantzan bezela arituko balitz... Bilboko arantza kentzeko asmoz aterako da. Ea iazkoa hobetzen deun!
- Saez: igeriketako moztu eta aldapa sartu eta gero... penaz ezen Getaritik Zarautzekoahain du gustuko...! Baino beste bat zakura. 
- Danel: debutaria, disfrutatu, lehen aldia gainera distantzia honetan, zapore gozoarekin bukatu. 
- Sarasola: Auskalo zenbagarren Zarautz,  Nizako IM prestatzen, 2 aste barru izango du, test egokia dudarik gabe. Indartsu dabilela diote... eta korrika hobetu du...
- Esnaola:  lanaren estajovinista, ordu pila ederra sartzen Gasteizko Iron Manerako. Kasta gogorrekoa, gauzak gaizki beharko lukete helmugara ez iristeko. 
- Artutxa: Nizako IM honek ere buruan, test bat egitera. Balore segurua,  igeriketa aurrean izango da eta korrika ere 1h20' ez du urruti izango. 
- Marin: Garrotea, zirkuitu ederra berarentzat indarrekoa,   goatu korrika in behar dala eh!
- Edu: 2006an debutatu zueneik zenbat aldatu diren gauzak eh! Bilbon bezela badago...
- Sonia: Beste behin zarautzen, Gasteiz du honek ere buruan. Bere burua ederki ezagutzen du. 
- Ainhoa Mendia: Kasat gogorrekoa, berdin dio negukoa edo mendikoa. bera hantxe. Honek ere baditu zarauz batzuk bizkarrean. 

Adi taldekako sailkapenari,Bilbokoa eta gero moralez oso altu baikaude, ez saiatuagatik ez da izango.

Eta igandean beste klasiko bat, Gipuzkoa sprint triatloia . Oraingoan ordea ordezkaritza bakarra Mikel izangi dugu bertan.

Larunbatean zen lehiatzeko baita,  basurderen bat hantxe izatekotan zen, Canfranc-eko mendi maratoia, +4500m ekin, aze enbajada!, baina elurra dela eta abuztura atzeratua izan da. 



No hay comentarios: