2013/07/09
MAHALA-TTT BESTE BEHIN EUSKADIKO PODIUMEAN: Aitor Regillaga 3. Garaiko Triatloian.
Euskadiko sprint txapelketa, Aimarrek irabazi zuen, olinpiko txapelketan Regillaga 3. izan zen, eta distantzia luzean ere 3. postu lortu zuen gure Aitorrek. Hiru txapelketa eta hiruretan gure taldeak taldekide bat podiumeko kaxoain jartzea lortu du.
Bero galanta izan zen Garain, aurreko larunbatean jokatu zen Triatloian (IM erdia), baina beroaz gain enbajada ederra bertako zirkuitua izan zen, oso gogorra, Bizkaian ohikoa den bezela, zelairik gabe, repetxo festa izugarri batekin, bai korrika nola bizikletan. " Gogorra zen, baina nik nahiago horrela, han inork ez zuen gurpilik miazkatzen !" zioen gure basurdeetako batek.
Aitorrek korrika saioan lehen postuan hasi zuen, bizikleta saio bikain batean ostean, baina ezin izan zion eutsi, "ni ederki nindoan, sentsazio onekin, baina pasa didatenek beste erritmo bat zeramaten, nik ez nuena, dudan guztia eman dut, ezin nahiz kexatu". Edu ere bikain 19. postuan sailkatuz eta hiru sektoreetan oreka ederki mantenduz. Txapela kentzekoa dudarik gabe, txakalaldi asko izan baitziren probaren eta egunaren gogortasunak eraginda. Eguzkia nahi genuen ezta? ba to eguzkia! ;)
Asteburu honetan, larunbatean Plentziako Akuatloia eta Reto del Ebro triatloi sprint izango dira, bi proba oso ezberdin, lehenengoa bizikletarik gabe eta neoprenorik gabe, eta bigarrena bizikletako sektore erabat laua duena, Ebron igeri egiten dena eta neoprenorik gabe, honezkero jada bero bero baitago paraje haietan ura. Baina lehenago ostiralean gaueko 23tan hasita, Goirreko bi handiak, G2H, ultra traila lehiatuko da Beasainen, 88km desnibel positiboa +6000m dituena, Bertan izango da Iñaki, zitara buru belarri prestatzen aritu delarik aurtengoan. Probaren datuak, jakin aplikazio bat ere badagoela on line mugikorretik jarraitzeko parte hartzaileen nondik norakoan Mugikor aplikazioa.
Pd 1: Suitzan jokatu den munduko kopako irudi ikusgarri batzuk, zirkuito ezoiko batean, 6-8km ko portu bat igoaz eta korrikakoan aldapa pikoak igoaz. 3' inguruko iraupena du. (Bideoa)
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=0axb617E290
Pd 2: Zarautzeko paseoko bizikletak horrelakoak dira. (Argazkia)
https://pbs.twimg.com/media/BOqBL4eCIAAwJVE.jpg:large
Pd 3: Oraindik garaiaz zaudete sierra nevadako espediziora jendea animatzeko...
http://www.triatlonchannel.com/ultimas-plazas-para-sierra-nevada/
Pd 4: Triatloiko azken doping aferak direla eta Xavi Llobet ek dioena bere pertsonaz.
http://camialironman.blogspot.com.es/2013/07/porque-digo-que-llobet-nos-quiere-colar.html
Pd 5: Artikulu interegarria, kirolari onak "eraiki" edo jaio egiten dira? (luze xamarra, patxadaz irakurtzeko)
http://www.labolsadelcorredor.com/el-secreto-de-los-corredores-de-elite/
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario