SIERRA NEVADA:
Uretatan oso gustura aritu nintzen igerian, bizikletan nere pedal kolpe egokia bilatu eta eroso nindoan ... baina bizikleta amaitzean, ez nengoen nere onenean, beroak ere ez zidan askorik lagundu eta korrika ez hastea erabaki nuen, erabaki zaila, baina egokiena dudarik gabe. Erabaki onenak ez baitira askotan gustukoenak izaten. Hala ere sekulako parajeak ikusteko eta bidaitxo eder batez gozatzeko egun paregabeak izan ziren andaluziako paraje haietan pasatakoak, eta funtsean hori da inportantea! Bejondeikela Zape! Portzierto, oian udan pelikula atera behar omen dezue, noiz da estreno ofiziala?
www.corriendovoy.com
GASTEIZ CHALLENGE IRON MAN:
Ainhoa, Iñigo eta Sonia taldekiak Gasteizko iron manean hartuko dute parte igande honetan goizeko 8etatik aurrera. Igeri Landako urtegian egingo dute, gero bizikletan 60km-ko ibilbide bati 3 itzuli emango dizkiote, nahiko lauak, baina repetxo motz askorekin amaieran desnibel metatua 1000mtik gorakoa izango delarik. Beraz, llano llano ez baino llano bai... eta bukatzeko maratoia Gasteizko kaleetan barna. Iazko munduko txapelketako jendetza bilduz gero ez zaizkie animoak faltako bertan parte hartuko duteneei. Zorterik onena hiruroi, eta guztiaren gainetik disfrutatu, azken finean disfrutatzeko eguna baita eta IMko eguna.
Aupa neskok!
Argazkia: Sonia feisbuk
No hay comentarios:
Publicar un comentario