2013/07/18

ROAD TO SIERRA NEVADA... ta beste.


G2H 
 
-  Zer pentsatzen duzu hainbeste denboran?
-  Ezer gutxi, jan, edan, eta hurrengo kontrola zenbatera dagoen,  eta  hurrengo zinta reflektantea non dagoen, batzutan gauzak oso ximpleak izan daitezke.

,,,Inondik inora espero ez nuen bisita izan nuen  Etxegarate bidean, momendu hura iritsi  arte garaitezina sentitzen nintzen, bi lengusuok bat eginik erabat indarberrituak ginen Lizarrusti bidean kilometro batzutan  izan genituen tripako arazoi batzuei erabat buelta eman ondoren, eta argi genuen elkarren anparoan  nahiko seguru ginela... baina belaunean zeoze sentitu nuen eta oinez joatea erabaki nuen   ordubete luzez Etxegaraterako 6-7km inguru falta zirela, iraganeko mamuak esnatu zitzaizkidan . Niretzat hark jada ez zuen merezi, baina merezi izan zuen ordu arteko guztiak; karrera aurreko tertuliak  eta bisitak  terraza hartan, Ordizin-Zaldibin-Larraitzen-Lizarrustin eta beste hamaika zirrikitutan jendeak emandako animoak eta laguntzak, Aralar gau oskarbi batean zeharkatzeak (demasa!!!). azken finean, hau disfrutatzeko eguna zen, oso ondo prestatuak ginen,  primeran gindoazen, eta iraun zuen bitartean zoragarria izan zen. (- Belauna zer moduz?   - Ba utzi nuen momentutik ez dut inongo minik, baina beldur nahiz probatzeko, izatekotan tendinitisen bat...., iazkoa oraindik buruan daukat... )



ANDALUZIARAINO TRIATLOIA EGITERA

Mendian, baino goi mendietan jokatuko da  larunbat honetan Sierra Nevadako distantzia luzeko triatloia,  2-80-21, korrika 2850m arte igo beharko baitute (2200 metrotatik abiatuta) bertako radioteleskopiari buelta eman ondoren berriro aldapa behera helmugara iristeko. Akaso mendietako xarma horrek bultzata eta gure basurdea mendizalea delako prestatu du seriotasun osoz proba hau.   Igeri egin ostean 900 metroko trantsizio luze bat eta gero, bizikleta sektore aldapatsu bati ekingo diote,  benetako bizikletarekin egin beharrekoa saioa, ahuntzik edo zezen adarrik gabekoa. 2400m taraino iritsiko direlarik.  Zorterik onena bertan parte hartuko duen Igor Oterori!!!
http://www.triatlonsierranevada.com/



IGERI DENBORALDIAREN HASIERA:
Igandean , Getaria Zarautz igeri zeharkaldia ere izango dugu, ura jada 21ºtara dagoelarik. Aurten ere gure herriko igeri talderik xarmangarrienak bere bainu jantzi berriak estreinatukjo ditu  uda denboraldi honetarako, kolorea, tamaina... nolakoak diren ikusi nahi badituzue zarautza gerturatu besterik ez duzue. Eta nola ez TTT-MAHALAren izenean ere partaidetza zabala izango dugu.

BESTE:
Eta jada 10 egun eskax Ainhoa, Sonia eta Iñigorentzat Gasteizko Iron Man-erako. Baina hoiek datorren asteko kontuak izango dira.

No hay comentarios: