2013/07/02

IM NIZA 2013: KISS & FLY





Nizara iristen ari ginela konturatu gabe aireportuan sartu eta bertan ikusi genuen Kiss & fly jartzen zuen kartela. Eta horixe bera egin genuen guk: Irteera aurretik gu ikustera joan ziren ikusle mordoen artean muxuak banatu eta ondoren Nizako inguruetatik egan.

Protokolak agintzen duen moduan aurreko egunean bizikletak boxesetan txukun utzi ondoren hasi zitzaizkigun urduritasunak: nola egongo ote dira urrengo egunean txirrinduak, gurpilak...baina egia esan ez genuen kezkatzeko arrazoi handirik, biak bizikletak konpontzeko dugun trebetasun ikaragarria ikusirik. Horrela goiz-goiz ohean sartu ondoren eta oraindik ere goizago jeikiz  IM irteera puntura bertaratu ginen.

Biori lasterketa polita atera zitzaigun. Ionek igeri bere maila demostratu zuen denbora bikaina eginez. Txirrinduan ere ederki moldatu zen, burua hotz beti nahiz eta zulatu bat izan eta horrek eragina izan partzial honetan. Korrika berriz ikaragarri: auskalo zenbat lasterkari aurreratu zituen azken partzial honetan!.





 Gorka ere igeri eta txirrindun txukun ibili zen eta korrikan berriz tripada ederra hartu zuen, maratoi guztia, aholkuak jarraituz, jan eta edanez pasa baitzuen.



 Azkenean ez dakigu patua edo zer, baina biok elkarrekin amaitu genuen. Momentu hunkigarria benetan. Nork esango zigun guri horrenbeste gaupasa elkarrekin bukatu ondoren ironman bat ere batera  bukatuko genuenik.






Jarraitzaileei dagokionez berriz, gu IM-a lehiatzen ari ginen bitartean haiek Irongirl-a bikoteka burutu zuten TTT elastikoak jantzita. Aipagarria ere hauen 4. postua eta batez ere ondoren burutu zuten lana. Igeriketatik atera eta VIP eserlekutan hor zeuden megafonoarekin animatzen. Txirrinduarekin boxesetik atera eta berriro ere hor; sartzerakoan berriz; eta korrika ere beraien animoak 2Km aurretik eta ondoren sentitzen ziren. Eta nola ez amaieran berriz ere zona VIP-en gure zain. Clemente Alonso bera ere harriturik geratu omen zen beraien animatzeko modu sutsuarekin.


Eskerrik asko

Sinatuta: Gorka

2 comentarios:

reitziger dijo...

ZORIOANK GUZTIORI!!!!!

zape dijo...

zorionak laukote!!!!!