2012/06/15
ORIA-ko IGERI KEDADA, LEKEITIOKO KONTUAK ETA BLOG-aren ITXURA ALDAKETARI BURUZKOAK.
1.- ALBISTEA.
AUPA KOADRILLA. (Oriako igeri kedada)
Beno san joanak badatoz ta duatloiean esan bezela ORIAN igeri egiteko asmoa ba al dago?
Erantzunen zai geratzen da aurrera ateratzeko edo ez aiiiiiiooooooooooooooo ta ondo pentsau. (Albistean idazlea Alar)
Honek esan nahi idea aurrera eramateko interesa badago zita konkretau behar dala. Eta aukera bakarrak ostiral atsalde/iluntzean, edo lanbat goizean dira (koadrila eguna... ) esango dezue.
2.- ALBISTEA
Leketxioko triatloia 2012
Pasa den asbutuan jokatu zen zirkuituko proba mitiko horietako bat. Goizean zeru urdin eta bero sargoria, 34 gradu. Eta atsaldean zeru gris ilun eta goibela, euriarekin. 18 gradu. Euskal Herria dudarik gabe. Bertan Aitor Regillaga 9. garren, ez oker ez banago proba hontan egin duen posturik txarrena izan da, edo 11. eginda hago? Hitz batean, Ikearrie.
Ta neskatan Itsado Leunda 4. sailkatu zen, hau ere badoa pausoz pausoa negu ilunek tuneletik ateratzen. Zorionak zuri ere.
Bestern bat, ez zan animatu dorsala jazten... Hurrengoa San juan egunea, Onditzen omenezkoa izango da, zirkuituko beste mitiko bat. hemen ere izango dira gureak egurra ematen.
3.- ALBISTEA.
Aldaketak
Ba blogak eskaintzen dituen aukeren artean, kolore aldakera bat egin dut eta zenbait gauza aldatu/kendu dizkiot. Koloreak egungo mono berri aitzaki moduan hartua aukeratu ditut. Formatu dinamikoago baten aukera ere bazegoen, baina oraingoz hauxe aukeratu det. Edoizen ekarpen onartzen dira.
2012/06/10
ZARAUTZ-ko TRIATLOIA 2012.
Hoy haremos una excepción y escribirémos unas lineas en castellano para informar la hazaña lograda en el Triatlón de Zarautz.
En muchos medios hemos leido hoy que la victoria de ayer de Maider Gaztañaga ha sido una sorpresa. Quizas pueda ser para muchos, pero sinceramente para nosotros, sus compañeros de equipo, NO, es una cosa que no la descartábamos. Son muchos kilometros con ella, y le conocemos desde hace muchos años, y sabiamos lo esfuerzos que estaba haciedo para poder entrenar. Ya que Maider no se dedica ha esto, no tiene ningún patrocinio, es madre, trabaja sus ocho hora diarias, y juega al "tetris" para poder llegar a todo como la gran mayoría que practica este deporte por pura afición.
Volviendo a la questión principal ¿Sorpresa? Dejando a un lado lo que le pasó en el Campeonato de España de Triatlón de Invierno, ya demostró como se encontraba. Ganadora del Campeonato de Euskadi de Triatlón de Invierno, ganadora en en el duatlón de Oñati haciendo el sector de bicicleta ella sola a pesar de que se podia ir en draftig en la misma categoría. Ganadora del campeonato de Euskadi de larga distancia en Arrigorriaga, marcando un parcial increible en bici, equivalente a 37º puesto masculino. 1º en salir del agua con una ventaja de mas de un minuto en el triatlon de Senpere (a pesar de que disputó la prueba por relevos). 2. en Bilbao, saliendo a pies de Virginia Berasategi, , ... y ayer en Zarautz, 1º. Saliendo con 3' de ventaja en el sector de natación, ampliando su ventaja hasta los casi 10' en el sector de bicicleta, y ampliando la ventaja hasta los 12' en la carrera a pie.
Sin duda lo que hizo ayer Maider para un equipo tan modesto como nosotros no tiene palabras. Y eso que se le olvidó el neopreno en casa y no le dierón hasta 15' minutos ántes de empezar la prueba...
Behin gure taldekide bati entzun nion, Zarautz munduko txapelketaren parekoa zela guretzat, eta egia da, bertako giroa ikusgarria izan zen beste behin. Probak honako zati hauek izan zituen; 2900m, igerian, Getaria eta Zarautz artean, 81km Meagas, Orioko Gaina eta Aia igoaz eta 20km korrika Zautzeko kaleetan. Eta denera 650 parte hartzaile. Atzo gainera itsasoak ere berezi egin zuen, ziur meditarraneo aldetik etorri zirenek zeoze flipatu zutela olatu haiekin eta uretatik ateratzeko gurutzeko gorrikoen laguntza behar izan zutenean...
1. Maider Gaztañaga 4h37'12" (Erakustaldi ikaragarria mutiletan Enekok bzela, txapela kentzeko modukoa). ZORIONAK!!!
71. Gorka Sarasola 4h43'12" (Taldeko 1. trofeoa irabazi zuena, ya zenbat zarautz? 6..7..)!)
74. Edu Gonzalez 4h43'53"( Bizikletan hozteko beldurrez eman eta eman jun zana, ya zenbat 6 zarautz?
255. Iñigo Esnaola 5h10'15"( serio bere lane, etxeko lanak ondo egiten IM begira, ta korrika ondo bukatuz, lan ona gazte!
315. Alar Sevillano 5h18'52"( korrikako 2. bueltan argazkik ez ateatzeko esan zuna... zeatik?)
484. Aritz Iglesias 6h02'58"(burugorra dala erakutsi zuna, bere lehen zarautz ta distantzia luzea., disfrutatu bazenun, ezta gutxi, baina benetan disfrutatzeko entrenatu ta ordun berriz proatu!)
BESTALDE,
labur labur bada ere, aipatu gaur Igandea donostiko triatloi sprint-a jokatu dela eta Aitor Regillagak 4. postua lortu duela, Alberto ere top-10erako borrokan ibili da. lan ona dudarik gabe, azken hau bezperan 5h bizikletan ibili ondoren gainera!
zarauzko argazki link 1:
http://www.photodeporte.com/2010/01/xxvi-triatlon-de-zarautz.html
2012/06/07
ZARAUTZ-ko TRIATLOIA 2012. "Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa"
Ekainak 9an, larunbat honetan da hitzordua, atsaldeko 14:00tan neskak, eta 14:15 mutilek. Beste behin eta jada 26 urte igaro dira lehen ekitaldia geroztik. Eta esango nuke, nahiz eta ez egon ziur %100, urte hauetan guztietan Mahala-Tolosaldeko TT-ko partaideak beti izan direla irteeta puntuan. Errez esaten da, baina atera kontuak, zenbat gauza pasatu izan diren urte haietan. http://www.zarauzkotriatloia.com/triatloia/la-prueba/26-anos-de-historia/?lang=eu Link honetan ikusten da , triatloiaren eta probaren beraren garapena. Batetik erropa, bestetik materiala, irteera orain beti getariatik, baina izan zen urterik zarauztik egin zena. Ibilbidean lehen andazarrate eta handik Lasarte aldera? Baina gero zirkuitua moldatzen eta azken urtetan Aiako paretak nagusitasuna lortuz. Pertsonalki, iaz puntu hura kentzean probaren zati bat kendu zuten, berezi egin zuten lekua kendu zuten. Aurten ordea berriz da bueltan eta berriz ere luzaroan irauteko izan dadila.
Gauzak aldatu diren beste seinale korrikako ibilbidea da, 2006an izan zen azkeneko aldiz Getariara iritsi zirenekoa korrika. Hura bai zela berezia, lehen 8km bakarrik, kosta bide hortan jendearen aurpegiak lagun, distantzia luzeko triatloian bakardadea lagun hartuta, Lehen subidoia, Aiten Etxe parean , hurrengoa Getariako portuan izaten zen, eta hurrengoa berria bazinen akojonanteena parte zaharreko lehen pasoa, ikaragarria, ziragarria, hitzik gabekoa.... eta oraindik paso hori bera da zirrara pizten duena, korrika hasi eta konturatzerako.... baina bada beste leku bat, Kanpina bakardadea lagun izaten duzuna, jendea kaka egiten duena, botaka, oinez , total eginda ikusten denekoa, hor hazi edo gain behera egiten duzunekoa...
Lasterketari dagokionez, azken urtetan ez bzela ordezkari gutxi izango ditu gure taldeak, sei. 2008, 2009, 2010, 2011an 15 inguru artean atera izan baiginen. Iñigo Esnaola, Aritz Iglesias, Alar Sevillano, Edu Gonzalez eta Gorka Sarasola. Mutiletan Faborito nagusi Eneko Llanos izango da baina Matias Hecht alemaniarrak gauzakzail jarri nahi izango dizkio Mikel Elgezabalek ezela. Enekok bere 9garren txapela nahi du iaz garaipena lortu ezin ostean, eta 10 lortu nahi ditu, beraz badu bere erronka partikularra. Nesketan Saleta Castro jotzen dute faborito nagusitzat, Podiumeko borrokan izango dira berarekin batera Gurutze Frades, Estefania Gomez, Ameli Le Gall (Getxoko Extreman proban 2. ) eta Maider Gaztañaga gure taldekidea.

2012/06/05
ONDARRUKU TRIATLOI 2012
Askorentzat zirkuituko triatloirik onenetarikoa, 2006an berreskuratu zuten urte batzuen ostean, urte hartan igande atsalde bateko 15:00tan jokatu zen, orduz geroztik larunbat arratsaldetan izan hoi du zita. Zarautzen bezperatan izaten da eta tanteo polita izan ohi da jendea nola dagoen ikusteko. Bizikleta saioa du dudarik gabe gauzarik ederretanetarikoa, zelairik apenas, beti gora edo behera, Miloi portua, repetxoak,...eta anbiente polita, eta euskara berezia eta ulerkaitza gu gipuzkoarrontzat, eta urtero gure taldeak beti izan ohi du bertan presentzia. Gure taldea den MAHALA-Tolosaldeko Triatloia Taldea-rentzat egia esan plaza berezia da.
Dina Bilbao "auskalo nungo" triatloian bere saltsan
Urtetan... orain eztakit,( eta buruz ari naiz eta ondarruko norbaitek, edo dakienen batek irakurriz gero oker ari banaiz, zuzendu mesedez) Zapatu azule ospatzen da ekaina amaieran edo Tolosatik ondarrura bizikleta martxa egiten zen, egiten da? bizikletak kamioian ekartzen zituzten ona eta handik Ondarrura Bidaniko portutik. Eguerdian iristean kriston ongo etorria egiten omen zieten ziklistei. http://bbke.blogspot.com.es/2007/06/10-aos-sin-dina.html
Aitor Ruiz de Zaraten blogetik. Dinari buruzko artikulu xume eta polita.
San juan inguruan izango dira 15 urte ingurun bera joan zela, eta horregatik akaso Ondarrun beti animatu izan hoi digute modu berezi batean Tolosaldeko TTkoei, eta bertako kirolariei. Akaso horregatik izendatu zen Itsaso Euskadiko txapelduna eta Aimar Agirresarobe 2. eta Egoitz Zalakain5.
Karrerari dagokienez, ba flojo xamar egia esan gureak , 3 atera ziren, eta zarautzerako indarrak gorde asmoz. Igerian aurrean aterata baino eskufrenua jarrita ibili ziren hala ere baten batek 4garren trantsizioa egiteko asmoa eraman zuen... han bai nagusituko zirela....:))
Ostegunean, beste sarrera bat publikatzen saiatuko gara, Zarauzko Triatloia ospatzen baita larunbatean. Bitartean ondo segi, zaindu, entrenatu ta deskantsatu.
2012/05/29
HONDARRIBIKO TRIATLOIA 2012
Hondarribi plaza ona da, Tolosaldeko-Mahala TTrentzat, taldekako erlojuaren aurkako euskadiko txapelketa jokatu zen bietan podiumeko 3garren postua zapaldu baigenuen. Gainera jokatu den guztietan eguraldiak lagundu du, zer gehiago behar dugu apirila maiatza hasiera euritsu batean ostean.
Bertan izan ziren Zipi eta Zape, Edu, Asier, Alar, Myriam, Danel eta Maialen. Beste herritan bat ere bazen gure trajearekin lehiatzen, baino barkatu didazue baino enaiz gogoratzen bere izenaz. Popularrean Kepa Jauregi atera zen, eta donostiko sprintean estrenatuko da lehiaketa ofizial batean.
Txispako entreno bikaina burutu zuten bertaratu zirenek, hori baitzen helburua askorentzat. Bi gauza aipatzeko, Asier, oilar guztien artean atera igerian eta Alarrek presa asko izan zuela bizikletan!
Argazkian Maialen eta Danel falta dira.
Asteburu hontan "Ondarruku triatloi", zirkuituko politenetarikoa askoren iritziz. larunbatean distantzia olipinkoa, bizikleta tartean Miloi eta repetxo ugari igo beharko dituzuelarik.
Eta bide batez, motibatzeko bideo bat Kilian Jornet-en proiektu berriari buruz. Zeresana emango duena onerako eta txarrerako bere proiektu berriak.
http://www.summitsofmylife.com/ca/films
2012/05/22
BILBAO TRIATHLON 2012. MAIDER EXTRALURTARRA, REGI IKUSGARRIA ETA TALDEA OROKORREAN ONDO
Datu orokorrekin hasiko gara....larunbata maiatzak 19an bilbon bertako triatloiaren bigarren edizioa ospatu zen, distantzia ironman erdia zelarik (1,9/90/21,1). Aurreko urtean arrakasta haundia izan ondoren aurtengo honetan jende ugarik eman zuen izena eta guztiak esperoan zeuden, ea entzundakoa egia ote zen ala ez.....eta bai, berriro ere bete zituzten pronostiko guztiak, proba bikaina, polita, gorra eta garrantzitsuena parte hartzaileei begira antolatutakoa, organizazio aldetik ez det kexa bat ere entzun, garrantzitsua sentiarazten zaituzte....eske bilbotarrak beti izan dira haundiak..... zorionik beroenak hemendik!!!!
Hasiera baten 650 pertsonak eman zuten izena, hauetatik 50 emakumeak zirelarik, larunbatean ordea eguraldi petrala izan genuen eta euria , hotza eta haizea zirela medio batzuk eguraldiarengatik eta beste batzuk lesio edo arazo desberdinengatik 70 pertsona inguru etxean geratu ziren.
Taldekideak 11 geunden izena emanda eta hasiera baten aritz, iñauteritan zezenakin jolasten ibiltzeagatik eta artutxak eguraldi txarraren ondorioz kableak kruzatu zitzaizkiolako etxean geratu ziren lehen bajak izanik. Bajak aipatu ditudanez esan behar da eguraldiaren erruz proba berez baino gorragoa izan zela eta hori argi eta garbi erakusten duela 70bat pertsona inguruk bertan behera utzi behar izan zutelako. Goiza ateri altxa zen bilbon baina pixkanaka okerrera egin zuen eta batipat bizikletako sektorean euria erruz egin zuen, "vivero" gainan 9º bakarrik zirelarik eta jeitxierak oso arriskutsuak zirelarik, eroriko ugari, hotza asko eta guzti honen ondorioz baja ugari proban zehar.
Probari buruz, nola ez lehenik eta behin aipatzekoa maider, gure taldekide den, "emakume bionikoak" eginiko lana, prensako artikulu ugari irakurri ditut, kronikak, komentarioak eta inun ez dute aipatzen, eta ez nago batere ados horrekin, beraz hemen gure etxean aipamen berezi bat egingo diogu, eta ez "bertakoa" dalako baizik eta ezpairik gabe merezi duelako.
Boxetan material guztia prestatzen zaudela "speaker"-ak faboritoetaz hitzegiten dute, elkarrizketak, partaide atzerritarrak, maila altua zen eta atzerritarra ez denez nahiz eta lehengo urtean 4. postuan sailkatu bazirudien ez zela kinielatan agertzen baina sorpresa ederra eman zigun guztiori.
Aipatzekoa da partaideren artean profesionak ugari zeudela, profesionalak esaten degunen honetaz bizi direnak esan nahi degu, eta gaur egun triatloiaz bizitzeko oso oso ona izan behar da, dagoen krisiarekin eta sponsorizaio faltarekin ez da batere erreza denbora osoz hontara dedikatzea, hauetako dexente zeuden eta gure maider, virginia berasategui haundiak bakarrik gainditu zuen, virginia hawaiko ironmanean dexentetan izana dago, lehengo urtean 10. postua lortu zuen eta pasadan urtean podiumera igo zen 3. postua lortuz, ba gure maider helmugara beragandik 7 minutu exkaxera sartu zen, bi umen ama den maider, guztiok bezela egunero lanera jun behar duen maider eta bere zereginbeharrak dituen maider, honegatik batipat iruditzen zait aipagarria egin duena, klase haundia eta kategori galanta duen pertsona batek bakarrik lortu dezake hau beraz Zorionik beroenak taldekide guztien partez hemendik, arro sentitzen bait gara gure taldekidea izateagatik.
Proba inguruan zer esan...... uretan hasiera hasieratik virginiarekin batera abiatu zen, eta halaxe heldu ziren boxetara,bertan bizikletak hartu ondoren virginiak bere indarra erakutsi zuen eta bizikletan oso fuerte dagoela erakutsiz 10 minutu inguru sartu zizkion maiderri, baina atzetik inor ez zen gai izan maider aurreratzeko, behin bizikleta utzi ondoren korrika saio bikaina egin zuen, bere bigarren postua ederki mantenduz eta lorpen benetan polita eskuratuz, bejon deizula, zorionak!
Emakumeekin hasi naizenez, naiz eta ez den gure taldekidea itsaso leunda, tolosarra eta gure laguna aipatu nahi nuke, donostiko maratoia ez geroztik belaunean arazoak zituela ezin entrenatu ibili da hilabete askoz, badirudi zulotik ateratzen ari dela eta nahiz eta ia entrenatu gabe egon, irteeran egon nahi izan zuen, hasiera batean ez zuen uste korrika bukatzerik izango zuenik baina kasta ugari duela erakutsiaz proba amaitzea lortu zuen eta aspaldiko partez aurpegian hain ongi geratzen zaion irriparre batekin ikusi genuen helmugan sartzen!! 13. postuan sartu zen eta ez zen erreza izan behar berarentzat postu horretan helmugaratzea, aurrean ibiltzea ohituta dagoelako eta lehengo urteko 3. postuaren ondoren, ez du xamurra izan behar urte batetik bestera horrelako aldaketa, baina honek erakusten du zer nolako indarra duen eta indar horrek eramango du berriro arrakastak lortzea, hemendik zorionik beroenak ere berarentzat eta animo asko!
Mutilen artean ezpairik gabe, aipatzekoa aitor regillagaren lana, hau ere maiderren antzera profesional ugariren artean sartu zen, esan dezakegu mutilen irteera listan oraindik profesional gehio zeudela eta gure iñurri atomikoa guztien artean sartu zen proba bikaina eginez, urteak daramatzat neure buruari galdezka zer egiteko gai izango zen mutil hau egun guztia entrenatzeko edukiko balu, IBK kirolaken lana eginda eta egunero atxaldeko 8tan aterata, larunbatetan ere lana eginda.... bilbora jun eta 10 postuan sailkatzen bada..... zorionak zuri ere eta jarraitu lanean ahal den moduan.
Aitorrek igeriketa saio bikaina egin zuen, aurten igeri gehio egiten ari dela ikusten da emaitzetan, 30. postu inguruan atera zen baina onena etortzeko zegoen oraindik, bizikleta hartu eta ziztu bizian abitu zen bere karrera egitera 4. postuan jarri zelarik, bai bai, ondo jarri det 4. postua!!!! momentu horretan bi aldiz katea atera zitzaion eta bi bider gelditu behar izan zuen, 6. posturarte atzeratuz baina ondo mantenduz bigarren transiziorarte naiz eta geldialdi horiek medio erritmoa galdu zuen. Azkenik korrika 4 postu galdu zituen helmugan 10. sartuaz, korrika saioa ez zuen txarra egin baina agian lehen esandako entrenamendu falta hori hemen nabaritu zuen, maila horretan 6. postua korrika mantentzeko ASKO korri behar da..... karrera borobila eta polita! zorionak zuri ere.
Eta beste taldekideen inguruan..... ba orokorrean lana oso ona izan zela esan dezakegu, egon zen mailarekin partaide guztiak erditik aurrera sailkatzea ez da lan makala.
Albertorekin hasiko naiz, ez du denboraldi hasiera oso ona eduki, moralaz baju zebilen eta bilbon zorte txarra izan zuen, karrera bertan behera utzi behar izan zuen bizikletan aberi bat izan zuelako baina beti esaten degun bezela gauza onekin geratzen saiatu behar degu, eta alberto bilbon karrera bikaina egiten ari zen, uretan aurrean atera ondoren bizikletan aitorrengandik ez oso urruti zihoan utzi behar izan zuenen beraz egindakoa ondo egina behintzat.
Taldeko bigarrena helmugan gorka sarasola izan zen, 59. postuan sailkatu zelarik, igeri aurrean, saio bikaina eginez, bizikletan ere guztiok dakigu ze indarra duen eta korrika ere lasterketa bikaina egin zuen, pena "pit-stop" bat egin behar izan zuela tripak nahastuak zituelako eta horrek denbora polit bat galduarazi zion.
Ondoren Edu sailkatu zen,69. postuan, igeri oso erregularra dela erakutsi zuen beti bezela, behin bizikleta hartutakoan saio bikaina burutu zuen eta ia gorkarekin batera utzi zuen bizikleta postu ugari aurreratuaz, korrika ere hasieratik erritmo bat hartuta oso erregular korri zuen bukaeran postu polit bat lortuaz.
hurrena Marin izan zen , edungandik oso gertu, 71. postuan, marinek sorbaldan arazoak izan ditu azkenaldian eta ezin pistinan sartu ibili da beraz igeriketa pixkat patxadakin eta agian beldur pixkatez hartu zuen, hori bai, behin bizikleta hartutakoan sekulako partziala egin zuen postu ugari aurreratuaz, ondoren korrika honek ere erritmo polit bat hasieratik hartuta bukaera arte ederki iraun zuen edungandik oso gertu sartuaz.
ondoren Asier, 87. postuan, zer kontatuko det nik..... igeri gustora, gorkarekin batera atera nintzen nahiko aurrean, ondoren etorri zen nere "kalbario" pertsonala, ez dakit eguraldia izan zen, edo lehen itzulian gehiegi forzatu nuela baina bigarren itzulian izugarri sufritu nuen, hanketako krison mina eta burua gaizki pentsatzen hasi zen....pensamiento negatibo... ez nuen nere burua bukatzeko gai ikusten, hankak dardarka jetxi nintzen bizikletatik baina nere harridurarako korrika hasi eta bikain sentitu nintzen, pixkanak erritmoa igotzen joan eta nahiko fuerte amaitu nuen, oso gustora.
Gero, Alar sailkatu zen, hau 207. postuan, igeri marinekin batera atera zen, argi dago karreretan zerbait gertatzen zaiola, neoprenoak on egin beharrean badirudi kalte egiten diola, pistinan ederki asko dabil baina ondoren lasterketetan ez du disfrutatzen dena dala fin dabil aurten. Bizikletan inork ez du jarriko zalantzan bere maila, dezente aurreratu zuen, agian hotzagatik eta zeuden arriskuengatik ez zen oso gustora gelditu baina lan ona burutu zuen, amaitzeko bizikleta utzi eta korrika disfrutatu egin zuela esan genezake azkenen postu bikaina lortuaz.
Eta azkenik iñigo esnaola, hau 243. sailkatu zen, hau seguru bat da, honek ez du inoiz kale egiten, aurten oso fuerte entrenatzen ari da eta probetan ederki disfrutatzen dula ikusten zaio, igeri bikain, alar eta marinekin batera atera zen, ondoren bizikletan ere postu ugari aurreratuz eta entrenamenduak beren fruitua ematen ari direla erakutsiz, korrika saio polit batekin amaitzeko.
Azkenik esan Taldeka 5. postua lortu genuela, podiumeko postuetatik oso gertu, agian albertok aberia hori ez balu izan......hori bai, lan bikaina orokorrean beraz zorionak guztiori.
Datorren urtean errepikatzeko lasterketa dudarik gabe, pena merezi du hori bai, espero degu datorren urtean eguraldiak pixka bat laguntzea....
Asteburu honetan hondarribiko trialtoia izango da eta bertan ere izango ditugu partaideak, zorte on guztiori eta eman egurra!!!!

2012/05/17
BILBAO TRIATHLON 2012 eta Deban Regi eta Itsaso podiumean!!
Bilbon hasi zen Euskal Herriko industrializazioa 1890 urtearen inguruan oker ez banaiz, eta geroz zabaldu zen beste probintzietan barrena. Ordu arteko baserri giroa desagertzen hasi zne, jendea pixkanaka hirieta eta beste kultura batzuetara bideratuz. Horren lekuko izan ziren hamarkada askotan untziolak, eta aurreko mendearen ia amaiera arte iraun zuenik ere izan da.
Gari-ren Bilbo abestia, kronika honentzat primerakoa.
Bilbo beti kolore ilunekin lotu izan genuen eskolako urteetan, 70, 80, 90 hamarkada haietan egia esan kutsadura eta kolore grisak zituen bizkaiko hiriburuak. Baina orduz geroztik asko aldatu dira gauzak. Bilbok apustu egin zuen bere ibai ingurua berritzeko, eta industri itxurako herri goibel eta iluna izateari utzi nahi izan zion. Lortu dutelakoan nago gainera, ezen nork esango zien orduko bilbotarrei 80garren hamarkada haietan, Europa zaharrean triatloia ezagutzen hasi ginenean, urte batzuk geroago Bilboko Nerbioi itsasadarrean jendeak igeri egingo zuela, eta euren osasunak ez zuela inongo arazorik izango. 2011an posible izan zen hori.
Ba horrelako gauzak suertatzen dira historian, eta horren adibide da gure Tolosa maitea ere. Kasu honetan industrializazioa papergintzak izan zuen. La Esperanza paper fabrika, handia, egurre sartu eta papera ateratzen zen lantoki itzela, geroago Sam izango zena.
Dudarik gabe, Bilbo eta Tolosa industriari oso lotuta daude. Baina asteburu honetan Bilbo zerbitzutik, turismotik biziko da hein handi batean Gugenheim ireki zutenetik 90 hamarkada amaiera hartatik aurrera.
Bilbo beti izan ohi handitasunaren seinale, "bilbaino" hitzak ez baitu bilbotar bakarrik esan nahi, "fantasma" ere esan nahi die zentzurik goxoenean bertako biztanleei.
Iaz hasi ziren, iron man erdiko distantzia antolatzen, eta bi urtetan arrakasta itzela izan du. Batetik marketing lan ona egin dute, herria eurekin bat egin da, ikusgarria suertatu zaio ikuslegoari eta partaideei. Iaz Tolosaldeko-Mahala triatloi taldekoek Taldeka Euskadiko txapeldun izan ginen, lasterketa hontan bertan. Regi, Vaquero, Sarasola, Saez, Maider, Itsasok lasterketa ederra burutu zuten. Eta emozionatu egin ginen, eta zergatik ez aitortu, gaizki ohitzen hasi ginen nesken emaitzekin. Beti aurrean, aurpegia ematen. Euskadiko txapelketako podiuma zapaldu zuten Virginia handiaren atzetik. Ikaragarria izan zen.
Asteburu honetan bilbon atsaldeko 14etatik aurrera ekingo diote triatloilariek 1,9km igerian.90km bizikleta eta 21 korrika egitera. Batzuk errepikatuz eta beste batzuk estreinekoz, baina denok Bilbo handiaren xarmaz maitemintzeko asmoz. Disfrutatu dudarik gabe bertara zoazten guztiok.
Hasi berria den denboraldi berria jada 3garren astean sartu da, orain da unea igerian pasatako teknika saioen emaitzak ikusteko, euritan pasako bizikleta orduei probetxua ateratzeko, berazubiko pistako berotualdiez oroitzeko...
ezin aipatu gabe utzi, hitz gutxitan bada ere. Aurreko igandean Deban jokatu zela sprint distantziako triatloian eta bertan Aitor Regillagak urteko lehen podiuma egin zula mutiletan eta Itsasok (Saltoki-trikideak) ere podiumeko 3garren postua lortu zuela!( Ea lesiotik jada erabat atera entrenotan erabat entrenatzeko aukera duzun!) Polita eta egundokoa dudarik gabe. (sentitzet det argazkirik ez jarri izana eztet topatu).
Pd: uste det espitxa luze xamarra atera zaitela... baino onaino irakurri badezu gustura irakurri dezun seinale!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)