2013/06/20

SAN JUANAK 2013

Sua, udako solstizioa, Tolosako San Juan jaiak, eguraldi petrala oraindik… baina denboraldia aurrera doa eta urteko egunik luzeenak izango diren honetan batzuek urteko erronkarik handienak ere izando dituzte.

 (Argazkia: Tolosako Gasa)

Kuadrila eguna: karrera ederra, irteera 11tan izaten da eta bakoitzak erabakitzen du noiz erretiratu… kriston anbientea, festa ederra, ia denak bertakoak, tolosakoak, eta horrek are eta gustagarriagoa egiten du. 24an eskopeteroak… (parranda botatzeko beste aitzakia ederra…) Parte hartzaileen zerrenda luze xamarra izango da, ezin denak aipatzen hasi…

 Argazkia: noticiasdegipuzkoa.com


Lekeitio: bertan izango da 23urte azpiko mailan punta puntan dabilen gure neska, Maialen, ea 4. trantsizioarako albiste onekin etortzen behar bezala ospatzeko.

Monegros: Regillagak lehen ekitaldi hura irabazi zuen duela 2 urte, asteburuan berriro itzuliko da,  eta ziur ordukoa errepikatzeko asmoz dagoela, sasoiz eta motibazioz behintzat gainezka da. Bere alboan, terrateniente egokienetarikoa izango du, Edu, baina pena hirugarren bat falta zaiela taldekako garaipena eskuratzeko…. :) Adi, bi hauekin…(1,8igeri+75km bizikletan+15korri)


Regillaga txapeldun I. ekitaldian


IM Niza: Europako distantzia luzeko plaza aintzindarietakoa. Bero egingo duen lekua, 30º, eta hemengo aklimatazioarekin sufritzea tokatuko zaiena. Bata Artutxa, bere 4. IM aren bila, eta bestea Gorka, estreinekoz, distantzia honetan. Zorterik onena bi hauentzat eta jakin tolosako jendearentzat, Niza beti izan dela plaza ona. www.ironmanlive.com zuzenean jarraitu nahi izanez gero.

 http://www.ironman.com/triathlon/events/ironman/france/results.aspx#axzz2Wyg7ZZuV

Gasteizko 10 mendiak: 54km mendian korrika egin beharrekoa, jeisteko gehiagorekin igotzekoarekin baino… Urteko lehen “x”  gure blogariarentzat. 


 Argazkia: www.manueliradier.com


Txapa eta pintura: badirudi halaxe izan dela, nahiz eta karrozeroak lan dexente egin beharko duen zauriak sendatzen, baina puskaturik ez eta gaitzerdi, Sustoa galanta, hori bai, eta pena handia, noski, sasoi onean zaudela, eroriko batek, progresioa hori eten ostean. Baina uda luzea da, eta ziur egun batzuk barri betiko errutinetan hasiko dela. Dudarik gabe bere arerioek aprobetxatu egin beharko dute bere falta datozen lasterketetan. Animo Aimar! 
http://aimaragirresarobe.blogspot.com.es/2013/06/con-grandes-retos-en-el-punto-de-mira-y.html

Aritzaleku: Zorionak Oterori ere bere lehen distantzia luzeagatik, Sierra Nevada hirea dek!

Dantzariak: beste behin emozionatu egingo gaituzte euren dantzekin suaren ondoan, 23an 22tan San Juan Zortzikoaren musikapean --> eta 24n egun handian mezaren ataeran. Ikusterik baduzue ikusi, merezu du eta. 



www.euskomendia.com

2013/06/17

LEHEN ALDIZ ZARAUTZEN...


Ekainaren 9an Zarauzko munduko txapelketa eta autonomi arteko txapelketan hartu zuten parte  gure basurdeek, egun batzuk berandutu bagara ere, hona debutari baten ikuspuntua...


Zalantza handiko uneak izan dira aurreko egunetakoak, baina denak nerbioen ondorioak baino ez. Ibilbidea aldatu, igeri ezin egin edota euria, aitzakia polita dira norberaren tentsioa zerbaiten eragina dela esateko, baina ez da ala. Zarautz da, Zarautz alajaina. Hainbat eta hainbat entrenamenduetan aurrera egiteko buruan izan dugun txoria, zira edo guardabarrosa zenbaitetan jarri behar izanaren erruduna, esfortzu guztiak horri begira, azken aste metikulosoa, deskantsua, ondo jan, azken ukituak bizikletari… Pro baten bizitza simulatuz astebetez sikiera.
Iritsi da ditxosozko eguna, duatloia, Zarautzeko lehengo duatloia hain zuzen, kuriosoa behinik behin. Boxeetako mugimenduak, dudak, barritak, gelak….eta gainera zira utzi edo mangitoak, maillot bat agian edo txalekoarekin nahikoa izango ote. Eta gomak, non daude gomak? Batenbatek kafearen beharra ere badu, aktibatzeko, kanpotik ordea pixa parrastan nerbioak nabari zaizkio eta hala ere kafe hutsa ta doblia!!!
Dortsala gainean, basurdeak bere onera datoz, berdindu euriak edo hotzak, badakigu ta denok dena emango dugula, sinesgaitzak dira; ba ni gaur lasai, ea hankak, euriarekin ez noa ongi….eta horrelakoak. Behin dortsala gainean, beharrezko beroketa eginda irteerako katxondeoan gaude denok, bitartean neskak korrika iada. Katxondeoa eta horrelakoak; ba ni gaur 4terdira (errealitatean 4.10), ni 4.15….Aimarri egindako aurkezpen eta irteerako Vip gunea, gogoratzeko momento horietako bat.


 Zarauzko Triatloiko podiuma, 
Argazkia: www.triatloi.org

Lasterketaren nondik norakoak bizitzeko dira kontatzeko baino, ze ohiuak, animoak, indarra eta nola ez taldekideen fan klubak berriro ere lan bikaina egin zuen. Txurrukako igoerak Capellmuur zirudien, exerita igo behar hango aldapatzarra gurpilak irrist egiten baitzuen. Hala ere, benetan oso une magikoa, jendearen ohiuak, indarra, pasioa…bufff, dudarik gabe antolakuntzak asmatu du Txurrukarekin eta ondorengo urteetan sartzeko modukoa da. Zer esan Zarautzeko kaleetan barrena zegoen giroari buruz…bikaina!!!
Azken emaitza berriz izugarria, Aimarrek beste podium bat, 2.postua hain zuzen, Eneko LLanosen atzetik. Azken korrika saioko partziala ikusigarria, a ze astindua eman zien aurkariei. Beste taldekideak ere lan txukuna eginda amaitu zuten lasterketa, pena Regiren zulatua lehen hamarretan zijoanean, baina tira aukera gehiago izango dira aurrerantzean ere!
T4ean sentitu zen taldearen benetako armonia, afaria latza, sagardo anestesikoa ere fresko fresko barrura ta ondorengo juerga itzela. Regi ibili zen bizien, napolitana sorta etxeratuta. 


 (Euskadiko nesken selekzioa Gijonen)
Maialen berriz selekzioarekin joana ze Gijon aldera. Beste esperientzia bat beretzat. Igeriketa saio txukuna egin arren beste lurraldeetako nesken igeriketako maila oso altua zen, bizikletan lasterketari lasterketari vuelta eman eta postu asko aurreratu zituen. Nabarmentzekoa Euskadik nesketan lortu zuen 4. postua eta mutiletan lortu zuen 10. postua.

(Danelen eskutik)

Hurrengo post berria, ostegun iluntzean.  Badaukagu eta zer esana datorren asteburu honi begira...

2013/06/04

ONDARRUKUtik ZARAUZKO MUNDUKO TXAPELKETERA




Ño, dotore zeok urdinez!...
Argazkia:  TTT-Watxap

Beste behin ere onenen artean gure Aimar.   Aurretik Australiar selekzioko “hankamotz” bat eta Mikel  Elgezabal bakarrik izan zituen.  Baina irabazleak inbidiz begiratzen zion bere arropa berriari.  Mahala irakurriko zuen bertan, “baserriko produktuak” eta hori zer ote zen galdezka arituko zen seguruna. Igeriketa erdira moztua izan zen uraren tenperatura zela eta, horrek eragina izan zuen probaren nondik norakoan, osatutako taldetxoak beste edizioetakoak baino handiagoak izan baitziren biziketako saioan.  Baina oraingoan araudia bete zuten epaileek  eta txalotzekoa da.

Argazkia: Naike Ereñoza Orue

Nesketan ere gure  “neska koxkorra”, bikain 6. absolutuan, 1. sub23 mailan. Txemaren eta Ainhoaren saioak ari dira pixkanaka pixkanaka euren emaitzak azaleratzen.  Zer esan oraingoan? Gustura aritu zela, lasterkeketan sartuta ikusi zuela bere burua eta gozatu egin zuela  zioen amaieran.

Topa!
Argazkia: www.pingram.me /telmatovich

Zerbeza katxiak edaten dituzte karrera amaieran gure taldeko txapeldunek, martxa hontan ohitura berria jarrito dute, ze proba non saria edo podiuma eskutan izaten dute hauek.Hala ere gure taldean 4. trantsizioan dagoen maila ikusita ez dirudi loa kenduko digun ohitura izango denik, beno akaso loa kenduko digu desiatzen egon gaitezkeelako emaitza onak lortzeko eta hala zintzurra bustitzeko aitzakia ederra izateko... ;)


Nekin bai eo ez? 

Argazkia: Galería de JLLazkanoDeba (http://objetivogipuzkoa.diariovasco.com/)


Ahuntza bai, ahuntza ez... hortxe askoren dilema Zarauzko munduko txapelketan. Aurten pena izango dute debutariek, meagasko bizikleta pasoak ezin bizi izango dituztelako, ezin izango  dute ezta Getariatik igeri zeharkaldia osatu.Pena bai, baina tristura gehiago bertan behera geratuko balitz. Hala ere , igeriketako hondartza zeharkaldian jendea artean eta musika plazako anbientea bizi ahal izango dute, eta emozionatu egingo dira, oilo ipurdia jarriko zaie beste guztiei oraindik ere jartzen zaigun bezela. 

Ahuntzarekin segiz, ahuntzik gabe hobe delakoan gaude batzuk, eta normala den bezela beste batzuk aldeko izango dira. Baina ibilbide sigi sagatsu hortan,  ez dira 10km izango fundamentu pixkatekin "akoplatu" ahalko zarenik, terrenoa ongi ikertu ostean ondorio hori atera dute askok. Eta batzuk bizikleta normalari akoplea ez jartzea ere pentsatu dute.  Dudarik gabe zirkuito honetan argi ikusiko da nor den ona bizikletan, aerodinamika eta antzekoak bigarren maila batean kokatuko baitira. Eneko Llanosek ere bere feisbukeaan galdera bera botatzen zuen... atera kontuak!


Argazkia: www.zarauzkotriatloia.com

Irteera 14tan neskek eta 14:15tan mutilek. Gure basurdeen artean lehiatuko dutenak:

- Aimar, (iazkoa hobetzeko gai izango ote da? Gauzak ondo bidean izerdi ederrak atera behar dizkie honek bati baino gehiagori. 
- Regillaga: Regi eta klasea hitzak eskutik doaz beti. Duen guztia ematen saiatuko da dortsala duen guztietan bezela. Motibatuta dago eta ibilbide sigi sagatsuak gustuko ditu... adi!
- Alar: Platoa kenduko aldu txurruka igotzerakoan...?
- Alberto: Bilboko erorikoaren ondoren ezda %100n aurkitzen eta txanda pasa egitea baloratu du. 
- Dantzari:  dantzan bezela arituko balitz... Bilboko arantza kentzeko asmoz aterako da. Ea iazkoa hobetzen deun!
- Saez: igeriketako moztu eta aldapa sartu eta gero... penaz ezen Getaritik Zarautzekoahain du gustuko...! Baino beste bat zakura. 
- Danel: debutaria, disfrutatu, lehen aldia gainera distantzia honetan, zapore gozoarekin bukatu. 
- Sarasola: Auskalo zenbagarren Zarautz,  Nizako IM prestatzen, 2 aste barru izango du, test egokia dudarik gabe. Indartsu dabilela diote... eta korrika hobetu du...
- Esnaola:  lanaren estajovinista, ordu pila ederra sartzen Gasteizko Iron Manerako. Kasta gogorrekoa, gauzak gaizki beharko lukete helmugara ez iristeko. 
- Artutxa: Nizako IM honek ere buruan, test bat egitera. Balore segurua,  igeriketa aurrean izango da eta korrika ere 1h20' ez du urruti izango. 
- Marin: Garrotea, zirkuitu ederra berarentzat indarrekoa,   goatu korrika in behar dala eh!
- Edu: 2006an debutatu zueneik zenbat aldatu diren gauzak eh! Bilbon bezela badago...
- Sonia: Beste behin zarautzen, Gasteiz du honek ere buruan. Bere burua ederki ezagutzen du. 
- Ainhoa Mendia: Kasat gogorrekoa, berdin dio negukoa edo mendikoa. bera hantxe. Honek ere baditu zarauz batzuk bizkarrean. 

Adi taldekako sailkapenari,Bilbokoa eta gero moralez oso altu baikaude, ez saiatuagatik ez da izango.

Eta igandean beste klasiko bat, Gipuzkoa sprint triatloia . Oraingoan ordea ordezkaritza bakarra Mikel izangi dugu bertan.

Larunbatean zen lehiatzeko baita,  basurderen bat hantxe izatekotan zen, Canfranc-eko mendi maratoia, +4500m ekin, aze enbajada!, baina elurra dela eta abuztura atzeratua izan da. 



2013/05/27

"ONDDARBI"KO TRIATLOIA.





 Argazkia: Asier Murua

23urte Azpiko mailan txapeldun, eta orokorreko 9. Gustura dudarik gabe gure Maialen, pixkanaka pixkana pausoak emanez, dudarik gabe entrenamenduetan  estutzeko motibazio aitzakia ona dira sari hauek!


Aurten fitxaketa berria, sailkapeneko 21. postua iritsi zena, hereneguan trainera batean , atzo raid batean, gaur triatloi batean, etzi mendiko karreretan, etzi damu alforjekin...eta nola ez bere bloga ere gure gustoken txokoan jarri degu. Oraingoan badegu aitzaki ederra raid-etan parte hartzeko ekipo!!


Beste basurdek honako hauek izan ziren; dudarik gabe gaueko afari postreak irabazi zituzten!


79 1:14:35
DANEL LEUNDA AYASTUY
127 1:17:28
ALAR SEVILLANO AMATRIAIN
199 1:21:24
IGOR OTERO URANGA
9 1:22:16
MAIALEN MUÑOZ LOPE
226 1:23:00
MIKEL INSAUSTI LASA
249 1:24:25 . BORJA INSAUSTI GOYA
21 1:26:24 . MAITANE GARMENDIA GOITIA
300 1:27:56 . MANEX KORTAJARENA UGARTE




Argazkia: Albertopveiga


Hemendik hilabete barru egunak mozten hasiko dira san juanak ondoren, gezurra dirudi baino halaxe da. 

Argazkia: www.solucionesnaturales.com

Uraren tenperatura ere azkenaldian pil pilean dagoen kontua da triatloietan. Hondarribin 13,7º omen zegoen, Bola del Mundokoa abuztura atzeratu dute, Austria aldean jokatu behart zen 70.3IM ere uretakorik gabe geratu da, eta Zarautz 10 egun eskaxetan da, itsaso zabalean... Aurretik hala ere Ondarrukoa da datorren asteburuan.



Argazkia: noticiasdeguipuzcoa.com
Zarautz Zumaia arteko errepidea pasa den asteburuan.  Asunto beltza dudarik gabe antolatzaileentzat, ur hotzaz gain... soluzioa Aia aldea 3tan igotzea akaso...



Hurrengo zita: Ondarruku!  Zirkuitoko triatloi gustokoentarikoa distantzia motzean, hori larunbat atsaldean izango da, eta bertara nola ez basurdeak joango gara. Asuntoa da, gure taldean askok sartu nahi dutela eta entrenatzen ari direla.... (ikusi bideoa)

 www.youtube.com (Naiz + , "naizplus")


Pd: Tolosako txirridulari gazte bat,  Limousin Oriakoko Xabier San Sebastian,  Omega  Pharma-Quick Step-eko probak pasatzeko hautatua izan da. Tolosaldeko Hitza

2013/05/20

Ez Elgezabal.....Ez Starykowitz.....Aimar agirresarobe BIlbon TXAPELDUN!!!


Ez degu erraz ahaztuko larunbatean bilboko triatloiean gertaturiko guztia, egun mitiko bat izan zela esan genezake, eta guk, taldekideak ez badegu ahaztuko, aimarrek oraindik gutxiago.

Bilbon parte hartzera joatea ilusioz beteta, bertan zeuden izenekin, zegoen maila altuarekin eta bertatik txapelarekin bueltatzea ez da makala, ba hori lortu zuen aimar agirresarobe taldekideak.

Aipatzekoa ere taldeka irabazlea izan zela Tolosaldeko Triatloi taldea beraz ez dago gehiago eskatzerik, egun borobila.

Egiten zuen eguraldiak egun benetan gogorra izango zela argi uzten zuen, bertan inpernua bizi genuela esan genezake baina ez det uste inpernuan halako hotzarik egiten duenik. Eguraldi txarra, euria, Haizea, hotza… denetarik izan genuen baina hantxe erakutsi zan eta nola gainera hemen inguruan dagoen kasta.

Dudarik gabe aimarrek emandako kanpaikada itzela izan zen, parte hartzaileen artean , mikel elgezabal (aurreko bi urtetan garaile), Andrew starykowitz ( ironman distantziko bizikleta sektorean munduko errekorra duena), Marcel Zamora ( nizako ironmana 5 urte jarrian irabazi duena eta enbrunman ere birritan irabazi duena), richar Calle, Albert moreno………… etabar luze bat, eta guzti hauen artean muturra sartu eta gure taldekide den aimarrek txapela jantzi, zoragarria, itzela….ez dago hitzik bizitakoa kontatzeko.

Bilboko “ria” famatuko ura espero genuena baina hotzagoa zegoen, 14º zegoela esan zuten antolakuntzatik baina ondoren filtratu diren informazio batzuek diote bajugoa zela temperatura, gainera korriente ugari zeuden uretan mareak zirela eta, guzti honek lehen sektorea benetan gogorra egingo zuen, bertan 1,9 km igeri egin behar izan zituzten triatletek.

Uretatik guztiz izoztuka irten eta ez da batere erreza bizikleta hartu eta egurra ematen hastea, hare gutxiago ia denbora guztian euria egiten badu, sektore honetan 90 km. Egin zituzten Viveroko gaina birrita pasa behar izan zutelarik.

Eta azkenik bilboko kaleetan maratoi erdia (21km).

Aimarren karrera borobila izan zen, uretatik 7. Irten zen, bizikleta itzela egin zuen (partzial onena) eta korri egitera elgezabal eta starykowitzen atzetik irten zen, ez zuen lan erreza baina gorra dala erakutsi zuen eta lana ondo egiten danen emaitzak iristen direla, bai elgezabal eta bai starykowitzek beraien bajoiak izan zituztenen aimarrek ederki aprobetxatu zuen eta lasterketa burua hartu zuen helmuga arte utziko ez zuelarik, atzetik gomez cubero oso azkar zetorren baina horrelako aukera ezin zuen aldegiten utzi aimarrek eta ederki eutsi zion garaipenari, bertan zeuden tolosar animatzaileak (familia, taldekideak, bikoteak, lagunak….) guztiz txoratuz. Zorionik beroenak aimarri eta disfruta dezela merezi duen bezela.

Aipatzeko ere taldekieen lana orokorrean oso ona izan zela eta honen islada taldeka irabazitako txapela.

Karrera izugarria burutu zuen aitor regillagak, bizikletan pintxatu ondoren 12. Postuan amaitzea ez dago edozeinen esku, beti aipatu dugu mutil honek duen kasta eta larunbatekoan ere ederki erakusti zuen.

Aipatzekoa ere eduk egin zuen lasterketa, aurten oso fuerte zegoela argi zegon baina gauza hauek lasterketetan erakutsi behar dira eta ederki demostratu zuen, legezkoa da esatea bere lasterketari esker lortu zela taldekako txapela, oso  karrera erregularra, uretan aurrean, bizikleta oso ona jende asko aurreratuz eta korrika mantenduz, azkenena 48. Postua lortu zuen

Hurrengo taldekidea Gorka Sarasola izan genuen, hau 61. Postuan sailkatu zen, gorkak asko sufritzen du horrelako eguraldiakin baina kasta itzela duela ederki erakutsi zuen, ez zuen karreran guztiz sartzea  lortu izoztuta zegoelako eta hala ere hain aurrean sailkatzeak meritu itzela du.

Ondoren Asier sartu zen, honek uretako sektore oso ona egin ondoren, bizikletan postu dexente galdu zituen bere puntu fuertea ez dela erakutsiz eta korrika nahiko txukun, azkenean 91. Postua lortuz.

Eta azkenik iñigo esnaola aipatu behar degu, honek ere ederki entrenatzen ari dela erakutsi zuen, aurreko urteko denborak hobetuz egin zuen eguraldia eginda ez da makala, honek 203. Postua lortu zuen.

Bilbora beste 3 taldekide ere gertaratu ziren, batetik artutxak zegoen eguraldi ikusita buruarekin jokatu eta ez parte hartzea erabaki zuen jakinda horrelako eguraldiak zein kalte egiten dion.

Bestalde Aritz iglesias eta Sonia muñoz-ek lasterketa utzi egin behar izan zuten aurretik esandako kondizioek behartuta ,hemendik animo iritxiko bait dira lasterketa hobeak edo eguraldi hobeak……

Eta azkenik aipatu beste bi tolosar ere bazirela bertan, Zalakain anaiak.

Egoitzek 9. Postua lortu zuen, emaitza bikaina benetan.

Eta Ilazkik ere bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa zulatu baten ondoren, pena bat zeren eta oso aurrean zihoan.

Guzti honek ederki erakusten du ze sasio dagon tolosaldean, zorionak guztiei eta bereziki aimarri!!! Disfrutatu!!!!

azkenik datu gisa esan 700 izen emate izan zirela, nahiz eta azkenean esaten zutenez 650 partaide izan ziren irteera lerroan, hori bai, 442 partaide bakarrik iritxi ziren helmugara beraz datu hau oso esanguratsua da ez bait da batere normala horrelako proba batean hainbestek uztea...zein gogorra izan zen beste islada bat.

2013/05/13

AIMAR EUSKADIKO TXAPELDUN SPRINT DISTANTZIAN.





 Aimar eta Ainhoa, Euskadiko 2013 truatloi sprint  txapeldunak
(Argazkia: TTT-Watxap)


 Deban plaza ona zen guretzat,  podiuma zapaldutakoak ginen iaz  eta  aurten berriro zapaldu genuen. Oraingoan Aimar Agirresaroberekin, bertan Euskadiko Triatloi Txapeldun izendatu zen sprint distantzian. Aurretik ez zuen izan euskaldunik, australiar bat baizik.  Gustura zen mutila, baina ziur oraindik gusturago izango dela denek aurretik bi eskuak jasotzeko parada duenean; eta aurtengo martxa ikusita goiz edo berandu iritsiko da une hori,  bejondeikela!

Bertaratutakoen emaitzak:  Aimarrez gain, kopa ederra jaso zuten gainontzeko hauek ere bai, baino argazkia  taldeko pribatuetarako utziko dugu....
 
2 1:20:47 4 AIMAR AGIRRESAROBE LIZARRA TOLOSALDEKO T.T.

92

1:30:35

110

ASIER

SAEZ OLANO

TOLOSALDEKO T.T.

95

1:30:41

99

ION

MARIN MAIZA

TOLOSALDEKO T.T.

126

1:32:19

107

ALAR

SEVILLANO AMATRIAIN

TOLOSALDEKO T.T.

227

1:40:22

111

IGOR

OTERO URANGA

TOLOSALDEKO T.T.

234

1:41:10

101

BORJA

INSAUSTI GOYA

TOLOSALDEKO T.T.

255

1:42:46

105

AITOR

ELDUAIEN MATEO

TOLOSALDEKO T.T.

306

1:52:25

104

MANEX

KORTAJARENA UGARTE

TOLOSALDEKO T.T.





 Zapek aurten Zipi utzi ta Puma bilatu du bidelagun...
(Esperot puma jartzen dula monon! bestela.... esan... :)
(Argazkia: Jabi Otero)

 Caf-eko B taldea 4. izan zen sprintean, tartean nola ez basurdeak!
Azkenak potea patzen zun?
(Argazkia: enpresen lasterketa)


(Argazkia: www.ciclismoaficionado.com)

Asteburu hontan Bilboko distantzia erdiko triatloia lehiatuko da. 1'9km nerbioiko uretan, 90km bizikletan Vivero gaina igoaz, eta 21km Bilboko kale eta itsasadarretik barrerna. Urte oso gutxian oiartzun, ospe, eta giro ezin hobea izatea lortu dute proba honen antolatzaileek eta nabari da kirolarien komentario positiboak entzun ostean. Bertan izango da basurde kuadrila eder bat, iazkoa errepikatzea zaila izango da baina ziur dena emateko asmoz aterako direla. Azken finean askoretzat urteko lehen helburua serioa da zarauzko munduko txapelketaren aurretik.

Eta bertan parte hartzen ez dutenek ziur maiatzeko entreno klasiko horietako bat egiteko dutela distantzia luzea prestatzen ari badira. Goizean goiz 2h bizikletan ibili, zapatillak jantzi eta donostikako maratoi erdia bixi bixi . Buruarentzat izan ohi da ona entrenamendu hau. Eta noski bezperan beste horrenbesteko saio egin behar da , bestela ez da berdina...

2013/05/06

GOOOOOOO!!!!! HASI DA TRIATLOIA, DENETARIK IZAN DUEN ASTEBURUAREKIN!


Kirol asteburua dudarik gabe, proba ugari eta parte hartzaile ugari emaitza desberdinekin, baita disgustoren bat ere…….

Larunbatean hasi zuten TTT-ko partaideek Triatloi denboraldia, eta ondo hasi gainera.

Lehenik eta behin bermeon ospatu zen Sprint distantziako bertako triatloia, 750/28/5, bertan taldekide dexente eta oraindik emaitzak jarri ez dituztenez ez ditugu erreferentzi guztiak baina iritxi zaigun informazioagatik esan genezake ederki moldatu zirela gureak, emaitzak izatean azalduko ditugu baina esan dezakegu, aurten izan dugun “fitxaje estrellak” ederki hasi duela tri denboraldia, aimarrek 4. Postua lortu zuen bertan karrera bikaina osatuz.

Jakin ere badakigu edu taldekideak izurdeen moduan egin zuela igeri eta bizikletan bigarren taldetxoan izan zen albertorekin batera, hori bai, bigarren transiziora iristen ari zirela andre bat errepidera atera eta albertok aurretik eraman zuen izugarrizko kolpea hartu zuelarik, hemendik animo guztiak albertori eta espero degu ezer ez izatea. Honek bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa eta eduk gainean zeramakin sustoarekin ederki bukatu zuen beste basurde bat aurrekaldean sartuaz.

Alar ere ederki moldatu zen eta oso gustura amaitu zuen.

Beste guztien informaziorik ez degu beraz sailkapenak izatean aipatuko ditugu.


Bestalde Senperen hasi zuten beste taldekide batzuk tri denboraldia, bertan larunbatean errepresentazio  bat izan genuen taldekako proban, hauek ederki moldatu ziren aurreko urteko denbora hobetuz eta ederki disfrutatuz. aipatzekoa aurkari bezela llanostarrak izan zituztela eta baita xabier euzkitze bisitaria ere.....honek asteburu honetan kamara bat eramango balu gure expedizioaren ingurura audientzi gehien izango zuen bisitari programa izango zen dudarik Gabe!!!!

Igande goizean izan genuen nobedadea, maider taldekidearekin batera, Naiara eta ainhoak relebo talde bat osatuz sprint distantzian parte hartu zuten dudarik gabe lan itzela eginaz, errelebo guztien artean 4. Postua lortu zutelarik, hori bai emakumeen artean lehenak izan ziren eta errex gainera…… hauek behar dan bezela entrenatzen hasi ez gero…..aterako dizkigute koloreak bati baino gehiagori…. Zorionak hemendik!!!!!


Eta eguerdian proba haundia ospatu zen, distantzia olinpikoa, drafting gabe eta 400 bat partaide.

Bertan emakume bat, Maialen, aurten pistinan egiten ari den entrenamenduen islada erakutsi nahian proba polita egin zuelarik, lan ona nahiz eta perkantzeren bat izan zuen juezekin eta oraindik sailkapenak ez daudenez ez dakigu ze postuan amaitu zuen baina lehen 10etan zihur.

Gizonezkoetan berriz, partaidetza ugari, aimarrek bermeon egin zuen lana egin ondoren karrera izugarria eginez 3. Postua lortu zuen, frantses bat eta errusiar baten atzetik, aitor regillagak 8. Postua, eta ondoren sartu ziren, Gorka sarasola, marin, danel eta artutxa…ez det uste inoz ahazten zaitenik, guztiak lan bikaina eginaz, batzuk beste batzuek baino gehiago sufrituz baina karrera polita eginaz.


Bestalde aipatzekoa ere proba honetan bi errelebo izan genituela horietako batek 2. Postua ( edo 3. Ez gaude ziur oraindik) lortu zuelarik bertan alarrek bizikletan egin zuen lana aipatzekoa delarik batipat bezperan bermeon parte hartuta zegoelako eta txirrindulari haundien denborak ia berdinduz karrera borobila egin zuena.


Beste taldearen postua ez dakigu, hauek arazo ugari izan zituzten,proba hasi baino 5 minutu lehenago,  ureta sartu aurretik igerilaria zen oterok neoprenoa hausi zuen eta korrika kotxera jun behar izan zuen berasa “botilleroak” izugarrizko berotualdia hartuta beste neopreno baten bila, ondoren bizikletan Vladimir kortejarenak, lan ederra egin zuen baina dirudienez, juez bat argazki bat atera nahian zebilela uste zuenean txartel beltza ateratzen ari zitzaion ( hau kontrastatu gabe dago oraindik) eta bukatzeko jon marrubik patxadaz hartu zuen lasterketa barruan daukan txekorra atera nahi ez zuelarik jende asko bait zegon eta ez zun inor aurretik eraman nahi…..esaten dan bezela denetarik egon behar da leku guztitan eta errelebo hau da kirolean ere horrelako gauzak dauden seinale. Gora zuek eta jarraitu kirolaz hórrela disfrutatzen!!!!


Bukatzeko, albertoren golpea txapa eta pintura bakarrik izatea espero degu eta hemendik onena opa diogu. Aimarri ere zorionak burutu duen asteburuagatik, ongi etorri etxera!!!!

Datorren asteburuan, larunbat goizean deban izango da triatloia han ere izango delarik partaidetza, animo guztiori.

PD1: bermeoko emaitzak

Maitane garmendia = 15.
aimar = 4.
edu = 51.
alar = 90.
alberto = 156.
iñaki lekuona = 178.
ikusten dezutenez, lehenago hanka sartu det eta albertok txapeldun baten moduan amaitu egin zuen proba. zorionak guztiori!

PD2: Senpereko emaitzak

taldeka Erlojuz kontrako proban = 35.
sprint distantzian erreleboka(naiara/maide/ainhoa) = 3.
olinpikoa erreleboka = (asier/alar/david) = 3.
(otero/manex/jofresa)= dirudienez ez zen argazkia eta txartela zen deskalifikatu egin bait dituzte.
olinpikoan indibidualki:
Aimar: 3.
regi= 8.
sarasola=44.
marin = 73.
danel = 112.
artutxa = 118.
Maialen= azkenen deskalifikatua izan zen.