2010/12/25

2010. GOGOAN.


Anson Espainiako txapelketan hasi, Reinosan Elurte batean jarraitu. Oñatin urteko lehen berotu serioa hartu. Arrigorriagan lehen pajarak ezagutu. Iron Cat-en eolorekin maitemindu. Senperen lehen garaipena lortu basurde batek aro berrian. Hondarribin beste behin podiuma. Lanzaroten burnizko beste bi. Lan ampollan-maresmen jendea ona dela baieztatu. Zierbenan batzuk delfinen pare daudela erakutsi ... Zarautzen munduko txapelketa lehiatu. Roubaix-en adokinak zapaldu. Donostian bezperako koadrila egunaz oroitu. Tudelan ibai marroi batean igeri egin. Tecnun eta Barakaldon gure koloreak podiumeko lehen postuan ikusi emakumezkoetan. Palmaces-en itzaletan 28 gradu izatea ez dela beroa ikasi. Embrunen epaileen ondoan akreditazio gabe karrera ikusi, eta burnizko bihurtu. Boltonen beste bi amets egia bihurtu burnizko izaten. Tossan asteburu pasa ederra igaro. Batzuk menorcan ere lehiatu eta urtea arriaranen amaitu. Eta abenduan egun pasa ederra ospatu.
Hurrengoa izan dadila orain arteko bezelakoa, hobea bada, ba hobe, baino ez dadila okerrago izan.

Ona dudarik gabe aurtengo ere.

pD: 31AN denak ekipoko nikia jantzita elkartasun krosean eh 16:30tan irteera!!



PD: triganprix serietan aurten beste karrera bat sartu dute (gure hurbilean zarautzen gaizn...Aritzaleku. www.trigrandprix.com

2010/12/14

Eski irteera



Reinosa eta neguko triatloiak pixkanaka gerturatzen ai dia eta eskiatzeko irteeratxo bat antolatu beharko deu ezta?

Uzturreko biden eta bazkarin komentatu zan urtarrilak 7,8 eta 9 (batzuentzat zubia) egun onak izan zitezkeela eskiatzea juteko. Ni Belaguan ez naiz iñoiz izan baino lehengo urtean dena ondo joan bazen errepikatu daiteke tokia.

Biltzea zaila da, ordun pixkanaka komentatzen juten bagea zerbait antolatu daiteke. Pixkat eskiatu, ondo jan, taldeko anbientea in...

Ze iruditzen?

2010/12/02

Euskal Herriko zirkuitoaren sailkapena 2010


2010 urteko zirkuitoaren sailkapenak jarri dituzte eta hauek izan dira emaitzak:

Triatloiean taldeka 8.

Triatloiean bakarkakoa:
35 INSAUSTI ESNAOLA IÑAKI
41 REGILLAGA BELOKI AITOR
53 VAQUERO HERNANDEZ ALBERTO
55 SARASOLA GORRITI GORKA
76 SEVILLANO AMATRIAIN ALAR
134 GONZALEZ GARCIA YON
164 GONZALEZ BODEGO EDUARDO
240 ARTUTXA SAÑUDO ION
325 GONZALEZ LOITEGI IBON
327 SAEZ OLANO ASIER
349 ESNAOLA ALVAREZ IÑIGO
623 ARANZEGI ELORDI ARITZ
731 ELDUAIEN MATEO AITOR
816 ANDONI URALDE JOSEBA
853 GOIA AMIAMA JORGE

15 LEUNDA GOÑI ITSASO
32 MYRIAN ELORZA LIZARRAGA

Duatloietan taldeka ez dugu puntuatu eta bakarkakoan:
33 REGILLAGA BELOKI AITOR
85 SEVILLANO AMATRIAIN ALAR
156 MADINA AIZKORBE IBAI
285 ETXEBERRIA ARTOLA LIHER
361 SAEZ OLANO ASIER
372 ARTUTXA JAUREGI IÑIGO
382 AIZPURU SANTESTEBAN UNAI
508 GANUZA MARTINEZ DE ANTO KEPA
514 GONZALEZ LOITEGI IBON
561 MARIN MAIZA ION
569 MENDIA ARANA AITOR
581 ARANZEGI ELORDI ARITZ
602 ARTUTXA SAÑUDO ION
610 GONZALEZ BODEGO EDUARDO
630 INSAUSTI ESNAOLA IÑAKI

12 LEUNDA GOÑI ITSASO



Espero det iñor ez ahaztea... Hurrengo urtean emaitza hauek hobetzera!!

2010/11/19

DENBORALDI AMAIERAKO EGUNA

Kaixo guztiori, esan daiteke denboraldia, ofiziala behintzat, amaitu dela.
Iritxi da datorren urterako planak, apustuak, ametsak... desarrolatzen asteko ordua, eta baita urte honetan izandako arrakasta guztietaz disfrutatzeko momentua.

Azken urtetan ederki disfrutatu degu egun honetan eta urten zehar bai probetan eta bai entrenamenduetan ondo sufritu eta gero merezi degula uste det.

Ohitura onak mantendu egin behar direnez, datorren abenduak 11ean triatloiaren eguna triatloirik gabe!!!

9tan uzturrera igoera, bueltan izaskunen hamaiketakoa eta gero bazkaria ero etxe elkartean, ondorengoak....... ikustear.

Mesedez elkartean lekua hartzeko, eskertuko nuke jendeak lehen bait lehen azaldu behar duen konfirmatzea.
Medio hau (bloga) erabili edo bestela korreo bat bidali nere helbidera.

Animatu!!!!!!!

2010/11/14

BEHOBIA -DONOSTIA 2010




(beno, , sentitzen det egun berdinen Gonzin aznekeko entradai denbora gutxi uztea, aurre egutegia azaltzen zuen buruko txoriak pio pioka hasteko...)

ba beste behin eta badira batzuk... aurten ere basurdeak lasterketa honetan parte hartu dute, eta emaitzak honako hauek

Ibai Madina: 1h12'18"
Ion Alberdi: 1h12'58"
Ibon Gonzalez: 1h12'22"
Jon Mugika: 1h16'04"
Ion Marin: 1h22'21'
Jon Irazustaberrena: 1h26'15"
Aritz Iglesias:1h31'08"
Asier Saez:1h27'33"
David Prados (aurten yake TTTko monokin korritu dun...jeje): ????
Xabier Plazaola (TTTko erropakin entrenatzen dun gazte bat...): 1h20'18"
Jorge Goia: ateatzekoan zan ezta? denbora eztet ikusten eta...
Edu Gonzalez: 1h22'55"
Xabier Saizar: iaz gurekin aritutakoa, 1h14'33"
Igor Aranburu: 1h37'57"
Gorka Sarasola: 1h19'20"


Hurruna gehio ta hobeto, norbaitetaz ahaztu banaiz ba barkatu ta komentariotan jarri!!

Amaso Mendiatloia hurrengo zitan azaroak 21 igandea...

2010/11/13

2011 denboraldia

Denak helburu ezberdinekin, motibazio ezberdinekin... baino idea bat iteko jarri dute 2011ko pre-egutegia!

PRE CALENDARIO 2011 (Solicitudes)
Prueba fecha 2011 Distancia Poblacion
Duatlon de Basauri 13/03/11 Sprint Basauri
Duatlon de Oñati 19/03/11 D.Corta Oñati
Datlon de Durango 26/03/11 D.Corta Durango
Duatlon de Azkoitia (facilitado por la GTF) 10/04/11 Corta Azkoitia
Duatlon de Arrigorriaga 16/04/11 D.L. Arrigorriaga
Duatlon de Ermua 20/03/11 sprint Ermua
Triatlon de Hondarribia (no sera Triatlon por Equipos)21/05/11 Sprint Hondarribia
Triatlon de Deba 2/07/11 Olimpica Deba
Triatlon de Zarautz (facilitado por la GTF)11/06/2011 D.Olimpica Zarautz
V. Triatlon Sprint Donostia(facilitado por la GTF) 12/06/11 Sprint Donostia
Triatlon de Lekeitio 18/06/11 sprint Lekeitio
Triatlon Internacional del Atletico SS-Memorial Onditz 26/06/11 Olimpica Donostia
Triatlon de la Mujer y de Familia 25/06/11
GARAIKO I TRIATLOIA (nueva) 03/07/11 Doble Olimpica Garai
Campeonato de España de L.D. Gasteiz 24/07/11 Larga Gasteiz
Triatlon Sprint Vitoria-Gasteiz (antes de Cpto. De España) 24/07/11 sprint Gasteiz
Duatlon Zumarraga-Urretxu Prueba Popular 12/09/11 Supersprint Urretxu
Duatlon Cros de Arriaran 1/10/11 Beasain

2010/10/17

XIV ORDUAK BTT, "galduta", hamaiketakoa, susto batzuk , pajarak, barreak... baina ... ZAKURA!





HASTEKO, DATU BATZUK IRAKURLEREN BATEK EGIN NAHI BADITU, ETA KASUALITATEZ GARMINAK GAUR DATUAK PASATZERAKOAN EGUN TONTO BAT IZAN DU ETA EZ DIT UZTEN URRIAK 16KO EZER DESKARGATZEN, ...ENFIN!


XIV orduak BTT 16-X-2010

DENBORA: (Atsedenak barne, luzeena Lekunberrin) 8h05'41"
MEDIA: 9,4km/h
DISTANTZIA: 75,900km


Denbora Km Media
Tolosa Uli 1h23'17" 13,560km 9,8km/h
Atsedena 5'20"
Uli-Gorriti-Azpirotz-Lekunberri 1h55'25" 18,510km 9,6km/h (tartean gorritin atsedena, + galduta bidea bilatzen )
Atsedena (hamaiketakoa) 56'05"
Lekunberri-10KM langa-Igaratza 1h41'11" 18,780km 11,1km/h
Igaratza-Langa-Amezketa-Tolosa 2h04'20" 24,820km 12,0km/h (Erreka ez dugu segi, goitik eta oinez bizikleta bizkarren denbora dezente


Eguraldia: lainotuta eta fresko, Aralarren hotza, guante luzek ere bai baten batzuk eta arropa onakin.
Amezketatik Tolosa Euria, bukaerrako atertzen.
Aralarren lainoarekin ez dugu arazorik izan bidea ondo ikusten zen, laino puntetan zegoen.


Earra izan zan, ia dena bizikleta gainen egiteko modukoa, lekunberriko txstorra, txorixo, patata tortila, kokreta ta gazta menbrilo + kafea hartu arren, pakoren merkealdian batzuk gehiago best ebatzuk gutxiago baino bisita sentitu zuten batzuk. Ruta elegantea dam eta aralarren bizikletan ibiltzea...pufff latza, amezketa arteko pistako jeitsiera ikearria... ke gozada! ta tartean ahaztu ditudan gauza asko eta asko, karreteran alegia arteko eraso festa... ta gaueako batzuen afaria ta ondorena... dudarik gabe egun earra atzokoa! Eta igaratzan hura haize fina ez ziren 5gradu baino askoe er gehi , gaunte luze jarri baigenitun batzuk! ta arropa re bai!


eta azaroako ruta luzea hau, 97 eta 98 Tolosan Sarraskia-rompepiernas btt trabesia izan zen, 60km,koa foro batetik ibilbidea hauxe zela zioten, ze iruitzen? jungo gea data konkretatzen...

Se celebraron 2 ediciones del Sarraskia-Rompepiernas, en el 97 y en el 98. La primera edicion fue un 4 de mayo y la climatologia fue excepcional. En total participaron algo mas de 300 bikers. La segunda edicion fue un 3 de mayo y el tiempo fue de perros, no solo el dia de la prueba, sino en los 10 dias anteriores tambien. Por este motivo el numero de participantes descendio a 100. El primer año el ganador fue el corredor de Iparralde Phillipe Azpiroz con un tiempo de, creo recordar, 3h27min. El segundo año, con un pequeño cambio de recorrido que acortaba un poquitin la distancia, el ganador fue el biker de Errenteria Garikoitz Zapirain, con un tiempo de 3h 45min aproximadamente. Evidentemente el barro influyo en este aumento de tiempo.

Recorrido:
Se inicia en Tolosa subiendo por senderos hacia Izaskun, actualmente no se puede realizar al 100% aquel trazado debido a que por las zarzas algun tramo esta bloqueado. Pero esa zona es una tupida red de senderos y paralelamente se puede efectuar una subida cuasi-identica.

Desde Izaskun hacia adelante el sendero se convierte en pista para ascender hacia Belabieta. Tras una subida/bajada empinada por sendero de hierba de nuevo pista para llegar a la zona de Berastegi. Esta pista discurre paralelamente a la autovia de Leizaran.

El siguiente paso es bajar por un preciosa calzada un descenso precioso y tras cruzar la carretera que une Berastegi y Leiza se inicia el ascenso a Uli primero y a Ulizar despues. La subida es una mezcla de sendero y pista. Desde Ulizar una bajada vertiginosa/preciosa y tras una nueva subida-corta-empinada llegamos a un altilli desde donde se contempla la sierra de Aralar. Desde ahi, bajada brutal (por hermosa) hacia Atallo, donde cruzamos la carretera y subimos por senderos hacia el collado de Zarate (muy cerca del pueblo lamado Azkarate), justo debajo de la mole de las Mallaos, paisaje tremendo evidentemente. Yya desde ahi nos metemos por la Zona de Añi (el sitio de las fotos), todo discurre por senderos, subididas cortas pero tecnicas y empinadas y las bajadas tremendas, la ultima parte por una calzada romana es sensacional.

Llegamos a Altzo, y para evitar el meter 5 kilometros para llegar a Tolosa, subimos una empinadisima cuesta de cemento de 500 metros que nos permite disfrutar de la ultima bajada que nos deja directamente en Tolosa, sin pisar asfalto. Por eso esta ultima subida tenia todo el sentido del mundo.

2010/10/09

XIV ORDUTAKO MENDI MARTXA MENDIKO BIZIKLETAZ urriak 16an





XIV orduak azkenekoz 2008an izan ziren. Pertsonalki , tolosar batek bizitzan behin egitekoak dira, gure herriari lotutako proba baita (eta ez ahaztu, ezikonpetitiboa!!, XIV ordu eta 67km inguru Tolosa-San MIgel-Tolosa bi hitzetan.

Negu askotan aipatu izan da , hau egitearen asmoa, baina negua iristean beti egingo degu, egingo degu esan eta azkenean batez. Eta planteatu bada, egin daitkeelako da,. badakit, 90garren hamarkada amaieran eta 2000ko hasiera, hemen inguru bizikletero talde batek egiten zuela denboraldia amaitzeo aitzakian, eta orduz geroztik beti izan dut ilusioa, batetik oinez eta bestetik bizikletaz egiteko.

Tolosatik Gaztelura, handik Ulira- Areso-Gorriti- Azpirotz- Lekunberri (hau dena mendiz egin daiteke) baina lekunberrik gora, san migel arte errepidez igoko gara, ezen Atako basoan sartuz gero bizikleta eskutan denbora luzez eman beharko genuke, guardatxetik aurrera, igaratza arte eta aurrerago arte mendiz arazorik gabe eta gero minatara iristean, zer edo zer jetsi beharko da, baina gero minatara hartu beharrean amezketara jeisten den pista bat dago ( ea aurkitzen degun!)eta handik dakizuen bezala, errepidez etortzen da ibilbidea tolosara (azken hau beraz origanala bezala, badakit hori ere mendiz egin daitekeela baino eztakit bizikletaz posibl eden eta nondik den zehatz mehatz).

Motorrak berotzeko , aber zenbat jende animatzen den eta ahoz aho zabaldu nahi duen gzutiari. espero det jendea azaltzea!

HIZORDUA , URRIAK 16
LEKUA; 8:30TAN 66 TABERNAN AURREKO "PLAZAN" , XIV ORDUAK BERAZUBITIK ATEATZEN DIA!
IDEAK ENTZUTEN DIA (ONARTU AGIAN...JEJEJ)

2010/10/03

ARRIARANEN , Euskadiko txapelketan, TALDEKA 3.!!




Urria, hego haize xuabea, sargori puntua, 112 partaide, 14 erretiratu, zartakoak, kalanbreak... denetik izan zen 2garren ekitaldi hontan ere. Eta Trigoi eta Arriaraneko elkartekoek ikaragarrizko lasterekat egin zuten beste behin, bejondeila eta aurrera ere ekitaldi gehiago egin ditzatela!

Lehen orrikako iazkoa baino mantsoagoa izan zen orokorrean sailkapen biak ikusiz gero, baino hori denborek esaten dute ze sentsazioek ez... aurten akaso iazkoa eta gero burua erabili zuen jende gehiagok lehen zatian, edo beroak ...auskalo... ezen lasterketa hau, gogorra, oso gogorra da, ezin da atsalde pasa etorri, ez, hemen 6km-20km-3kmm irabazleak 1h34' egiten baditu, ba atera kontuak kinta sartuta zenbat denbora egin behar den.

Lehen zati honetan Asegik, ikaragarrizko saioa bota zuen goraka, 7garren zen oilar guztiekin, baina beheraka astean... beste kontu bat izan zen, postuak galduko zituen, (batzuk) baina ez ahaztu bere lehen duatloia zela!!! Atzerago Liher, minutu erdira eta atzeraxeago Egurre.
Bizikleta; ba gora-zelai-gora-behera-gora-behera-zelai-.... 20km tan, denboraz 40km errepidean bezalatsu, osea gogorra, atsedenik gabe, beti zentzu guztiekin, edateko edo jateko manillarekin eskuak noiz kendu pentsatu behar... eta egiten zuen beroarekin nahiz eta botelin eta piko gehiago ere sartu izan bazen ez zegoen gaizki. Gure zalegoa, zementuzko aldapa gogorrean, miseria guztia in situ ikusi nahian partaide guztiei, eta han ba basurdeak jendea aurreratzen hasi ziren, imaginatu LIher ze sobratuta zihoan bere zalegoari "kaballito" bat eta dena eskaini ziela! tipi tapa, aurrera, aurten behintzat gure taldeko inork ez zuen lurrik besarkatu ta eskerrak! Baina , zer nahi dezue esatean, jada bizikletan hanketako giharrak oso ukituak sentitzen ziren...likido gehiago edan... eta aurrera

korrika, azkenekoa, 2,4km garminaren iritzi, tartean aldapa luze xamar bat, jada gorputza ustuta, baina azken esfortzua egin behar, plazatik korrika irtetean , zenbaiti entzuten zaie, "benga eh a tope amaiera arte!", eta sinestuta aurrera goaz, baina han ere denetik, Asegik oinez ere ibli behar izan zuen eta luzaketak egin bolak igotzen hasteagatik, lehen biktima, Egurre eta Liher ere batera hasi ziren korrika, Egurre aurretau egin zen zenbait metro... baino ... hankak luzatzen hasi behar izan zuen, honi ere bolak igotzen... eta Liher, ba holakorik gabe, baina berak zioenn bezala hustuta zioan eta jada bere kintak ezzzuen gehiagoori nahiz ta rebolozionatu. Arriaranen magia,beste behin in situ hasi ziren bizitzen.
Ezin aipatu gabe utzi Luis Lasaren lasterketa ere, korrika bagenekin nola zebilen,
(10garren partziala!!) bizikletan gehixeago ibili zen eta hegan egin zuen.
Eta amaieran aurten noilako eta txuleta gabe, baino tortilla ta txoixo pintxio edder batzuk janda etxera beste edizio bat arte!


12º, Asegi, 1h47'53"
15º, Luis Lasa, 1h50'54"
19º, Liher, 1h52'30"
21º, Iñaki 1h53'01"

PD: argazkiak lortu bezain pronto jarriko ditut.
PD: sailkapenak:
http://www.triatloi.org/clasificaciones2010/beasain_archivos/MASCULINA.pdf

http://www.triatloi.org/clasificaciones2010/beasain_archivos/clubes.pdf

PD: pentsatzen aritu naiz, jendea gogoarekin dago, ze iruditzen urriak 16 larunbata, XIV ordutako martxa mendi bizikletaz behingoz egiten badugu? Ikusiko dugu nola joaten diren egunak ta baloratu degu, baina eguraldi txarrak egiten hasi baino lehen aprobetxatzen badeu hobe!

2010/09/29

URTEKO AZKEN LASTERKETA ARRIARANGO DUATLOI KROSA : _______ 6km korri+20BTT+3korri



Gogoan dituzue Anso-ko triatloi hura urtarrilak 24 hartan? Eta Reinosakoa urtarrilak 30an? Haiek urteko lehen probak zan ziren, gaur ordea, azkena izango dena aipatuko dut. Arriarango duatloi krosa. Euskadiko eta gipuzkoak txapelketa, eta data, urriak . Dudarik gabe egun , aste eta hilabete batzuk pasa dira lasterketa haietatik. Askok, ia denek, jada denboraldia amaitutzat eman duzue aurtengoz uda hasieran, beste batzuk Tossan duela aste pare bat, baina oraindik batzuk urte hasierako ilusioak mantenduz azkenekoaren bila doaz. Horrek ez du esan nahi hala ere jendea geldi egon denik edo dagoenik, ez ,soilik duatloi eta triatloietatik apartatu dira baina igerian jarriatu dute eta udazkeneko btt martxa eta korrika probetan hartzek asmo eta ilusioz daude.

Arriaranekoa, larunbat hontan izango da. atsaldeko 16tan, 6korrika+20btt+3korrika, egia esan bigarren ekitaldia hontan jende desberdina apuntatu da, argi dago jada urria dela batetik, eta bestetik, oso lasterketa gogorra dela. Iaz hori ikusi zen dudarik gabe, oso aldapatsua, bai korrika eta bizikletan, aparteko teknikoa ez bizikletan, eta intentsoa, oso intentsoa, hasieratik amaiera arte kinta sartuta joateko horietakoa bale esan arte.

hiru basurde bertaratuko dira karrera honetara, Asegik debuta izango du, gozatu beraz!! al loro honek kinta srtzen duenen bizikletan..., Liher, bestetik, isabako duatloi krosean 8 garren postuan sailkatu zena oker ez banago.(top 10aren barrun izan zan fijo!) Eta Iñaki, oraingo hontan igeriko aitzakirik eduki gabe.

Ba holaxe, onena amaierako merienda eta zozketa, hala ere, bejondeiela Trigoikoei ze iaz benetan kurratu zuten asuntoa.

2010/09/21

III. Triatló Tossa del Mar. Asteburu pasa ederra!



Ostiral arratsaldean abiatu zen espedizioa Lloret de Mar aldera helburu ezberdinekin. Batzuk TRIatloi denboraldiari agur esatea eta beste batzuk udarako matxakaden ondoren debuta egitea. Bidean euri zaparrada ugari eta lasterketako momentuan egingo zigun eguraldiaren zalatza zegoen baino gogoa eta batez ere ondo pasatzea zen garrantzitsua.

Larunbat goizean jeiki, buffetean depositoak ondo bete eta Tossa aldera joan ginen, dorsalak hartu eta lasai ibiltzeko asmotan. Hor lehen ezustea. Bizikletako sektorea bertan behera gelditu zen Sant Graueko jetsiera oso arriskutsua zegoelakoan. Batzuk sutu eta besteak etsitu, ez zen hasierarik hoberena izan. Baino beno, behin han egonda aurpegirik hoberena jarri eta aurrera!

Bapo bazkaldu ondoren, tiramisu eta guzti, gauzak boxesetan utzi eta irteera puntura joan ginen. 3 irteera zeuden eta taldeko jendea hiruetan.

Lehen irteeran taldeko hiru "federatuak". Asier izan zen lehenengoa uretatik ateratzen denbora ona eginez, ondoren Alar eta azkenik ni (ustet egunik hoberena aukeratu nuen neopreno gabe ateratzeko...) Irteera oso estua zen eta kolpe ugari jaso genituen, hala ere dena eman beharra zegoen proba motza baitzen. Korrikako saioan Asier oso fuerte zegoela erakutsi zuen eta Alar eta ni pareko 7 segunduko aldearekin iritsi ginen metara.

Bigarren irteeran "federatu gabeak". Komilla artean jartzen dut federatu gabeena, Igor Oterok federatuen maila erakutsi zuelako. Igeri denbora ona eginez eta korrika postua mantenduz. Bere atzetik Aritz, bere bigarren triatloiean, urduritasunak eta bizikletako bajoiaren menpe egon zen eta ez zuen barruan daukan guztia eman, hala ere, ziur hurrengo proban denbora bikaina egingo duela. Azkenik, Koldo Jofresa izan zen. Bere debutean gauzak patxaraz hartu zituen gozatzeko baino batez ere gaurako indarrak gordeaz.

Hirugarren eta azken irteera erreleboen txanda izan zen. Artutxa eta Prados sailkapen nagusiko 3. postuan sailkatu ziren proba izugarria eginez, denbora ikusi besterik ez dago. Ondoren Itsaso eta Regi izan ziren eta azkenik Unai eta Asegi. Azken momentuko erreleboa sortu zuten beraien segmentoa bertan behera gelditu zelako. Eskerrak ez duten igeri zein korrika entrenatu, bestela ez dakit zer gerta zitekeen...

Gauean T4 edo T3 hobe esanda. Gogoan edukitzeko parranda. Honen kronika denborarik onenak markatu zituztenek idatzi beharko lukete.

2010 Triatloi denboraldiari agur esateko era bikaina eta nere aurreneko denbordia amaitutzat emateko esan beharra daukat kirol honek eta batez ere taldeak zenbat engantxatzen duen! Eskerrak bi proba egiteko federatu nintzala...

Hurrengo t4 ekipoko bazkarian, noiz??¿

2010/09/16

MENORCA-EXTREME GIXON 113


Zer nolako proba izan zan Extreme Man 113? Igeriketa gozoa (1.9), bizikleta rompepiernas (90 km egiteko zirkuitu bati 3 itzuli), ta korrika laua kon enboskada (21 km iteko 3 itzuli terdi joanetorriko zirkuitu baten ta 70 metroko igoera/jaitsiera pikoa dorre batera hirutan egin behar).
Ikusi irabazleen denborak. Je, ba zorroztu hortzak Zarautzen fiñ ibili ziñatenok... Clementek Zarautzen baino 7' gehio in zitun, ba atea kalkulok hoik gure (sic) 15' izan litezkeela... beaz pentsa nun ibili zintezketen, oaindik Top10ean bat baino gehio! Apunta datorren urteako!
Bo, ta ni? Ttirriki ttarraka nere planian. Igeri txukun, bizikletan duin, ta korrika... lehen 3 kilometroak 4'30ean ta frexko, troton, "ieuf, 5 ordua arrimatu behaiat!", nekiko; baino subidoia 6. kilometro bueltan uxatu zan: dorre batera igo ta jaitsi behar zirkuituko girotako baten, penditza-penditza, je... jejeje... su pm!!!!! To enboskada! Handik 3tan pasa behar, 3tan oinez, of course, ta ritmua eabat hautsita. Kao, juxtuko entrenamentuakin neon ta korrika dena pilatu zitzaiten: aldapa, berua, bajoia... jejeje, this is Triathlon man! Egia esan filosofiakin bukatzen asmatu nun.
"Indek!", bukaeran. Ta Izar ttikian ta Loren irrifarraz batea zerbeza pinta bat gozagarri. Ta muskularki osorik, beaz... bagaude puska bateako!!!

*TRI denboraldia bukatzen aida... beandu gabe egun-pasa antolatu zaun.

2010/09/14

TRIATHLON SAINT JEAN DE LUZ 11/09/2010

Larunbat hontan ospatu zen Donibane Loitzuneko triatloia, 20.edizioa, eta hara joan ginen Alberto ta nik denboraldiari agur esatea.Detalle kurioso pare bat. Ez gintuzten markatu, bakoitza Iron Manetan ematen duten pulstsera oietako bat genuen eta geien harritu gintuena, boxesetan nahi zenuen tokian jartzen zinen. Ez zegoen zenbakia inon.Flipatutak!!
Uretara satu ginen eguzkia lagun genuela.Igeri bi buelta ziren eta erdian ondartzara atera behar zen berriz uretara sartzeko. Lan erdian elkarrekin atera ginen uretatik eta konturatu nintzen nahiko aurrean geundela. Bigarren buelta amaituta ere biok elkarrekin atera ginen lehenengo hamarren artean naiz ta gero trantsizioan baten bat pasa gintuen. Ondartzatik boxesetara tarte ederra dago, eskailera batzuk tartean. Paseotso ederra.
Albertok trantsizio normala egin zuen baina nik uste inoiz egin dudan trantsiziorik xelebretarikoena egin nuela. Bizikleta erori zitzaidan, zapatillak gomakin jarri baina belkroa iriki gabe.... ta beste zeozer , en fin. Bizikletako sektorea, lehenengo eta azkenengo 10-12 kmtoak kenduta Senpereko triatloiaren antzekoak dira, dena gorabeheraz josita eta zenbait repetxo gogor xamarrak gainera.Albertok bizikletan zortzigarren partziala markatu zuen eta bizikletatik zortzigarren postuan jeitsi zen. Nik bizikletan ba normal, baina trantsizioen eguna zenez, bizikleta uzterakoan ezin nuen boxean sartu frenten nuen bizikletaren gurpila jotzen zuelako eta ez zen gurpila sartzen. Azkenean antolakuntzako batek lagunduta lortu nuen bizikleta uztea.
Korrika hasi ginenean Albertorekin lehen aldiz gurutzatu nintzenean ustuta zijoala komentatu zidan.Bero dexente egiten zuen eta abituallamientoetan gelik ez zegoen. Nik korrika ere ez nijoen beste zenbait probetan bezain fin baina konturatzen nintzen ez nintzela bakarra, jende gehiena igual zijoala beroarengatik edo, ala era nahiko gustora.Proba aurrera egin ala gero ta gertugo ikusten nuen Alberto ta 1,5km falta arrapatu nuen eta ustuta zijoala komentatu zidan. Egia esan sailkapena begiratuta zenbat jende proba bertan behera utzi zuen harritu egin nau.Nik pasa ta gero tragozkaren bat artu zuen ta oso denbora gutxiren tartean sartu ginen 4:36:04 eta 4:36:50 eginez, 17 eta 21. postutan ain zuzen ere.
Ba ori gutxi gora behera lanbatekoa,larunbat ontan Tosara goaz batzuk eta Eurre pirineotan mendi lasterketa batera. Animo guztioi, baita ere Arriaranen atera behar direnei ere.

2010/09/10

Igeriketa ikastaroa ... eta Aitor Elduaien EXTREM MAN MENORCAN 5h 24'48"!!




Dudarik gabe, sorpresa izan da sailpakena ikusten hasi eta hori ikustea, dudarik gabe zarautzko arantza kentzea lortu du! Berrien zain geatzen gea!!

sailkapenak:
http://www.elitechip.net/index.php?zwshow=SYS-ZW-74IU8E09&dldid=422113&cmscmd=dlddoc&cmsplugin=zwelitechipplugin



Taldekide batzuk igeriketa ikastaroa antolatzeko asmotan gabiltza eta denoi luzatu nahi dizuegu partehartzeko aukera. Interesatuta egon daitekeen norbait ezagutzen baduzue pasa informazioa mesedez.

Noiz: Astearte eta ostegunetan 20:15-21:15tara
Non: Billabonako kiroldegian
Amaiera-Bukaera: Irailak 30etik abenduaren 21ra.
Prezioa bazkideak: 54,65 euro

Erantzuna asteartea, hilak 14, baino lehen beharko genuke taldea itxi ahal izateko. Interesatuak deitu edo idatzi mezua (Yon 676186526) edo emailez: yongonzalez@gmail.com

2010/08/23

ARITZALEKUKO VII. TRIATLOIA

Bero, oso bero. Bezperako egunetan ez zen giro eta egunean bertan ere, egia esan abuztua erdian Nafarroako paraje haietan halako eguraldia izateko aukera mordoa dago, beraz, berorik nahi ez duenak ba ez dadila joan.

Igeri: neopreno gabe, neretzat aurten jada 3garren aldiz! eta nahiz eta ez igerilari ona izan, benetan diot nahiago ditudala neopreno gabeko karrerak: Diferenteak dira, autentikoagoak dirudite, eta lehen trantsizioa hain egiten da motza!!! aipatu bertan gure Gorka lehen boya hartara 3garren iritsi zela buelta hartzera oilar guztiekin lehian, gero lasterketak aurrera egin ahala atzeratu zen, baina betiko postuetan atera zen uretatik. Iñaki aldiz ba...erditik aurrera ateratzen zen lehen, baino orain erditik atzera, eta denok jakin dezazuten, pistinan sekulan baino hobeto ibili eta karreran sekulan baino okerrago dabilela dio. Enfin.

Bizikleta: draftinakirekin ze, baina talde gutxi ziren han, 2, 3 edo 5 ekok taldetzoetan , karrera erabat txikituta zijoan. zirkuitu bati 3 itzuli ziren, oso gogorrak gainera,dena gora edo behera ordekarik gabe, eta gu basurdeok zera diogu, horrelako zirkuituak izan beharko luketela denak, gurpila hartzea zaila den ibilbideak nahi ditugu!!! Gure bi basurdeak ba gustura zati honetan, ura edan eta ura kolkotik behera boteaz, dudarik gabe gure lontxo ederki berotzen hasia zen...

Korrika: Bero zen, jada , 34º!! eta gu han zapatillak jantzi eta 10km korrika egiteko asmoz. Zirkuitu gogorra, goraka edo beraka, zelairik gabe. Lehen erdia lasai antzean hartu zuten, beroari eta txakalaldiei beldur, baino aurrea joan ahala gero eta gusturago pausoaz luzatuz eta jendea pasaz. Ura edan bai, baina auskalo zenbat ur bota zuten triatletek burutik behera, eta ikusle batek mangeratik ere botatzen zuena ez zen txarra!

ba , aurtengoz amaitu da Euskal-Nafar zirkuitua. Hurrengo zitak, San juan deluzen irailak 12n , Bata sprint (750m,-20km-5km) eta bestea Luzea (2500m -80km-20km).

Ordu arte,

2010/08/21

EMBRUNMAN .15 AOUT 2010





2009 -garren urtean Sera maixuari Embrunmanean ikusten egon ta gero proba ontan parte artzea erabaki nuen. Horretarako Embrunera abiatu nintzen taldeko beste hiru mosketeroekin batera.Osteguean aiegatu, kanpamentua montatu eta ostiralean entreno xuabea eta dortsalak jasotzea. Dortsal 200.Larunbatean 13:30 tik 18:00 ra bizikletak utzi eta marakaketa.Egun ortako blogeko kronikatxoan ikus daitekenez momentu orretan eguraldia ez zegoen txantxetarako, hotza eta kriston euria. Lasaitzen ninduen gauz bakarrak meteoan interneten eguraldi ona emanda zegoela, bestela momentu ortan ez dakit nola egongo nintzen. Nola ala afaldu furgoneta barrun eta ohera.




Ia gau osoan lorik egin gabe, 03:00 tan gora gosaldu , trasteak artu eta boxesetara.Proba goizeko 06:00 tan hasten da , gauez.Boxesesetan azkeneko prestaketak, gurpilak puztu, neoprenoa jantzi eta irteerara.Atzera xamar nengoen irteeran eta zertxobait aurrerago joatea erabaki nuen eta konturatu nintzenenerako Marcel Zamoraren atzean nengoen hirugarren lerroan.Sirena jo eta uretara.Lehenengo 30metrotan edo gaizki, hiperbentilatzen baina segituan buelta eman ta gustura.Nahiz ta gauez izan uste nuena baina obeto.Igeri nijoala sentitzen det chip-a askatzen zaitela eta an dijoa lakuan bera...Partzialik gabe geratu naiz pentsatu nuen eta momentuz sailkapenean ere ez naiz agertzen. Bestela oso gustora egin nuen igeri, konturatzerako kanpoan, zutitu erlojua beidatu eta 53 minutu eman gabe, oso gustura. Ateratzen asi eta an entzuten det aupa Ion, Benga...Dutsa pasa eta ezkerretar an zeuden taldeko hiru mosketeroak. Momentuan ez nion buelta haundirik eman baina eguna luzea denez halako batean bonbilla piztu eta nola demontre sartu ziren hain barrura pentsatzen hasi nintzen. Unos craks!!




Trantsizioa oso lasai baten ondoren bizikleta artu eta lehenengo kilometrotik aldapa gora da.Bizikleta oso lasai artu nuen, denbora guztian kontrolatzen saiatuz. Lehenengo portua hiru mosketeroak olinpikoan igo behar zutena zen . Hura pasa eta Izoard aldera dena gora ta behera. Izoard igo kontrolatzen eta gora autoabituallamentua zegoen. Goran hotza egiten zuen, 2300 -metrotara dago eta eguna freskoa zegoen.Han gerra garaiko aitak zuen xira bat jantzi, urdaizpikoko sandwicha lasai asko jan eta behera. Izoard jeitsita Embrunera bidean aldapa gora ta bera ea "palon" edo famatu hori noiz aiegatu..Aiegatzen danean segituan konturatzen zara, 1.5-2 km edo oso, oso gogorrak.Hura pasa, berriz gora ta bera eta Embrunen zaudenean 174garren kilometroan azkenengo oparia ,"Les chavlet". Herrian dauden txalet edo batzuen aldera beste 5-6 km gogorrak eta gero beste 6km aldapa behera oso, oso gaiztoak, teknikoak eta karretera nahiko gaizki zegoen. 7:40 ren inguruan ibili nintzen.Ori bai, bizikleta gainean nere bizitza osoan ez dut uste orrenbeste aldiz pixa egin dudanik, harrituta!



Bizikleta nola ala utzi boxes orietan(Obretako balla hori orietako bat da bizikleta utzi behar dan tokia,eta ez da oso errexa lehenengo saiakeran ondo jartzea) eta beste trantsizio lasai baten ostena maratoia. Hasieran oso sentsazio onak maratoian eta oso gustura.Hori bai, aurten Natura2000 legea edo bete behar zelako maratoiko abituallamientuetan ez zuten boteilarik eman behar, bakoitzari basu bat eman ziguten .Suposatzen zen dortsala eramateko zintan lotzen zela... asko suposatzea. Transizio eremutik atera baino lehen bi aldiz erori zitzaidan, beraz, eskutan artu behar.10garren kilometro inguruan Esnaoala "Matxin" coacha agertu zen eta ia 25 km beraren laguntzarekin egin nituen, maratoietan duen esperientzi guztia aholkutan jasoz,mila eske hemendik. Beste bi mosketeroak ere ortik zebiltzan animoak emanez eta laguntzen.Maratoi erdirarte oso gustura joan nintzen baina bigarren bueltan kilometroak ia nabaritu egiten ziren, gainera maratoia aldapatsua da, 400 m-ko desnibela nuen. Hala ere ritmoa nahiko ondo mantenduz eta aipatzeko bajoriki gabe helmugara aiegatu nintzen, 12:35 -eko denbora eginez. Oso, oso pozik. Nik proba amaitu eta 25 minututara edo kriston ekaitza bota zuen , eskapada ona beraz.


Ba ori Embrunmana, oso proba polita. Gogorra baina polita. Hemendik eskerrak eman probara lagundu ninduten hiru mosketeroei laguntza handia izan bait dira niretzat bidaitzeko momentuan eta proba aurreko eta urrengo momentuetan. Etxekoei ere eskerrak eman nerekin duten pazientziarengatik....AUSTRIAN EGONGO GATSIK!!!!!

2010/08/14

Previus day. "Singing in the rain"

Boxeak atsaldeko bostetan.


Horrenbeste denbora itxoin ondoren iristear dago espero genuen eguna. Goizean lainotuta eogon arren eguraldiak aguantatzen zuen baino bazkalostean euria hasi du. Boxeetan bizikleta utzi eta azken preparatiboak egiteko ordua da.

Bihar dena ondo joan dela idazteko hemen izango gara berriz. Bitartean... Ondo izan!!

2010/08/13

Second day. "Ingurua ezagutzen"




Goiz jeiki eta bapo gosaldu ondoren, entreno txikiak egiteko asmoarekin abiatu gara. Dartañan suabe suabe joan da eta mosketeroak bizikletako ibilbidea egitera joan gara. Nola liteke triatloi olinpiko batean 40kmtik ia 18 goraka izatea? eta bertan 29ko portzentaia duen aldapa egotea? Eskerrak ibilbidea ezagutzera joan garen bestela hori berotua hartuko genuena!! Gero lakura bixita, txapuzoi ederra hartu eta bazkaltzera!

Bazkal ondoren dorsalak hartu eta hori ezustea hartu duguna bertan edalontzi bat zegoela ikusita. Ematen duenez abituallamentotan ez dituzte ur botilak ematen zikinkeria gutxitzeko eta bakoitzak bere edalontzia iturrietan bete behar du.

Hemen egia esan... ederki egoten da. Giro ezin hobea eta proba iristeko gogoarekin! Bihar eguna lasai lasai pasa eta igandean bakoitza gure mailan ahal deguna egitera. Eguraldi ona egingo omen du. Ea egia den...

Gaurkoz badea oheratzeko garaia... bihar gehiago! Ondo izan!!

2010/08/12

First day. "Oinarrizko kanpalekutik"




Bidai luze baten ondoren espedizioa iritsi da Alpeetako Embrum herri dotore eta xarmantgarrira.

Argazkian ondo ikusten den bezela traste guztiak bere lekuan jarri eta afari oparoa egin dugu. Deskantsatzeko garaia iritsi da, bihar gehiago baino ez dakigu konpetitzeko gogoari aurre egiteko gai izango garen!

Oraingoz behintzat terrazatxo batean kontzertu batetaz gozatzeko aukera daukagu. Saiatuko gea tarteka gure berri ematen!

Bitartean... Ondo izan!!!

2010/08/07

CN Pamplona-tik ( batzuk Castrotik? ) Road to Enbrun...



A ze instalazioak CN Pamplonakoak, egundokoak, baina 400 metroko atletismo pista falta zaio alboan,bestelakoan ez zaio ia ezer falta begiratu batean liburutegia eta guzti daukate! ta a ze belazeak , ez konparatu usabalen dakagun belardi puska hori!

Izen ematearekin batera, ez zuten nikirik, galtzerdirik ez antzekorik ematen, ez, benetan praktikoa den zerbait baizik, bizikletako multiherramientas bat oparitu ziguten, denek horrelako oparietan nekatuko balute burua... enfin,

Iruñean aldean, bi gauza ikasi genitun, bat, bridak labanaz moztea arriskutsua izan daitekeela, Gonzi jaunak, aze ebakia egin zuen eskuan, gurutze gorrikoek kura egin zioten , uretara fregatzeko guante batzuekin sartu , erretiratu nahi egin izan zuen , zuen oinazea zela eta, baina erretiratzeko beste alderaino joan behar zuela eta... ba segi egin zuen, bizikletan eskua manillarrean apoiatzeko ezina , eta hala ere, uretatik ez zen azkena atera nahiz eta atzeraka eta esku bakarrekin igerian ibili!!! hau bai basurdea!!! amaieran gurutze gorrikoek beraiek puntuak eman nahi zizkiotela esan zioten , beraz aberia polita egin zuen.

BIgarren ikasgaia materialak izan dezakeen beste erabilera bat da, dortsala emateko zinta ahaztu zitzaidan, katekorratzak bagenituen, baina nola egin atzean eta aurrean emateko? (dortsal bakarra izanda?) ba erreza, furgonetan, atzeko kartel gorri zuria eusteko erabiltzen diren 2 korrea hartu eta kitto, zuk nahi duzun zabaleran estutu daiteke eta inor ezta konturatzen ezertaz.


Lasterketa oso polita da, drafting gabea eta jendeak asko errepetatzen du, eztaka zerikurisik senpere edo zarautzekin, jende legal legala. Igeri ibaian bertan montatua dakaten "pistinan", eta korriak hango parke batean.

Kontatu nitzake nere inpresioak lasterketari buruz, baina zera kontatuko dut, aurrekoan palmaces, gaur iruña eta etzi Enbrunnen izango garela korritzen, gauza ederra dela udan horrela ibiltzeko aukera izatea!!!, hango eta hemengo triatloiak ezagutzen, 3 proba olinpikoan aterako gara,( Egurrem , Gonzi eta Esnaola) ( bai 1000km egingo ditugu distantzia olinpiko bat egiteko..., mont ventoux igotzeko...) BAINA ARRAZOI NAGUSIA PIEPOLIRI IRITSI ZAIOLA EGUN HANDIA DA, EMBRUNMANEAN PARTE HARTUKO BAITU DATORREN ABUZTUAK 15N, GOIZEKO 6TATIK AURRERA. ZORTE ON!!


PD: eta castro aldera azkenean joan al zen gure basurde nekaezina? Aurten behintzat iazko euri jasarik etzen izango!
pd 2: sailkapenen zain.

2010/08/01

EDU( 11h 11' 39") ETA ARITZ(11h 12' 29") , FINISHER IRONMAN UK '2010



EDU
SWIM BIKE RUN OVERALL RANK DIV.POS.
58:53 6:15:49 3:47:46 11:11:39 123 30

LEG DISTANCE PACE RANK DIV.POS.
TOTAL SWIM 2.4 mi. (58:53) 1:32/100m 111 21
TOTAL BIKE 112 mi. (6:15:49) 17.88 mph 126 25
TOTAL RUN 26.2 mi. (3:47:46) 8:41/mile 123 30

TRANSITION TIME
T1: SWIM-TO-BIKE 5:14
T2: BIKE-TO-RUN 3:55

ARITZ
SWIM BIKE RUN OVERALL RANK DIV.POS.
1:07:43 6:07:43 3:46:05 11:12:29 126 31

LEG DISTANCE PACE RANK DIV.POS.
TOTAL SWIM 2.4 mi. (1:07:43) 1:46/100m 346 78
TOTAL BIKE 112 mi. (6:07:43) 18.27 mph 137 26
TOTAL RUN 26.2 mi. (3:46:05) 8:37/mile 126 31

TRANSITION TIME
T1: SWIM-TO-BIKE 6:33
T2: BIKE-TO-RUN 4:24


2010/07/26

On Kixoteren lurraldean, PALMACES 2010




Palmaces-ko lehen aldia 1990 izan zen, eta 2 orduko ekaitz amaiezin bat eta gero ez zuten proba aurrera atera , hori bai ondorengo afari merienda ospatu zen. Beste urte batean , sute bat izan zen bizikletako sektorea lehiatzen ari zirela, baina hala ere, denak neutralizatu eta gero, igeriko eta korrikako saioak ondo neurtuz ospatu zuten urte hartako proba. beste 3-4 urtetan herrira arteko 5km ak zuloz zeudenez ez zen ospatu, beste batzutan termometroak 40º markatu izan omen ditu eta , aurten ba zortea izan omen genuen, itzaletan 28 gradu bakarrik omen zeuden eta gauetan freskatu egiten omen zuen, eta proba aurreko egunetan itzaletan 32-35 gradutara iritsi omen ziren.
HOri batetik, baina bestetik, Palmacesen bada grabiteari aurre egiten dionik ere, herriko plazara iritsi eta lehen gauza neska gazte bat izan zen ikusi genuena, (beste hainbat gauzen artean) baina neska haren titiak edozein fisika teoriatik kanpo zeuden, bertaratu ziren guztiek flipatu zuten , gure artean behintzat komentatu baigenun zenbait euskaldunok.

Inoiz pentsatu duzu pantano batean olatuak egongo direla? ba palmacesen bai
Inoiz pentsatu duzu 60km ordekan direla ean eta desnibel positiboa tonto tonto ia 700 metro izatea?
Inoiz pentsatu duzu, karrera batean dena sartuta joan eta gehiago gustura edukiko zenukeela?
Eta inoiz pentsatuko zenuke, 12km tan irabazleak km-a 4'00" egingo zukeela zegoen aldapa piloagatik?
Eta segurtasunagatik, hemengo proba batzutan baino dezente seguruago sentitu ginela?
Guadalajarako herri txiki hontara, galiziako, kataluñako, andaluaziako, eta ia probintzia guztietako jendea etortzen dela eta izen emateak 20' irauten dutela?

Eta inoiz pentsatuko zenukete hau guztia 70 pertsona baino gutxiagoko herri batean gertatuko litzakeela?

Eta proba amaieran gau partean sariak eta gero, paellera erraldoi batean bertaratutako guztie afaltzen ematen dietela, eta parranda izaten dela ordu txikiak arte?

Eta irabazleak Patxi Vila eta Ana Burgos direla prestigioa emanez probari?

ba bai, Pálmaces-em hau guztia posible da.


Hiru basurde bertan, Egurre, Gonzi eta Ibon nor baino gehiago,Itziar Zugasti ere bai bertan, denak gustura egindako lanaz, eta nork daki akaso egunen batean errepikatzekotan. Eta aipatu Tecnun-eko taldekideak ezagutzeko parada izan genuela, dudarik gabe etxean bezala sentitu ginen nahiz eta etxetik 360km tara geunden.

hurrengo zita, CN Pamplona, abuztuak 7 goizeko 10tan distantzia olinpikoan dranfting gabe.





PD: argazki bakarra atera genuen, eta huraxe jarri da.
Sailkapenak

Orokorra:
http://www.conxip.com/Joomla1/images/triatlon/2010/palmaces/general.pdf

Taldeka:
http://www.conxip.com/Joomla1/images/triatlon/2010/palmaces/clubs%20masculino.pdf

2010/07/21

BARAKALDOKO TRIATLOIA

T.T.T-ko bi taldekide (Maider eta Gorka) eta Egoitz Zalakain tolosarra Barakaldoko triatloian joan den igandean aritu ginen lehiatzen eta bertan lortu ziren emaitzak benetan txalogarriak izan ziren. Egoitzek 4. postua egin zuen eta Maiderrek nesketan aurreneko postua erdietsi zuen. Igeriketa saioa Barakaldoko portuan egin zen eta sprint distantzia izanik aipagarria da saio nahiko garbia izan zela. Txirrinduko zirkuitua berriz erabat laua Barakaldoko merkatal zentruen inguruan izan zen eta amaitzeko korrikako saioan berriz aldaparen bat igo izan behar genuen.

2010/07/13

EHUN MILAK BATETIK ETA SOS HIMALAYA BESTETIK OSTIRALEAN 22:15TAN USABALE

Haz algo | SOS Himalaya | www.soshimalaya.org from sos himalaya on Vimeo.




Asàldian, beno, Tudelatik berritu gabe daukagu atari hau.
Ostiralean 100milen aitzakian, gaua girotzeko asmoz SOS HIMALAYAkoek bideo emanaldi bat eskainiko dute, batetik Informe Robinson, Guardiolak bere jokalariei jarri zien hura, eta bestetik esan dutenez, ia inork ikusi gabeko bideo berezi bat, non bertan ere Iñaki zena azaltzen de, dudarik gabe hunkigarria izango da. Eta hau guztia 22:15tan Usabalen eta gero ba goizeko 2:00 ak aldera lehen partaideak eta eta horrela eguna argitu eta geroago arte. Dudarik gabe saltsa polita ezen Bide Bide taberna ere gau osoan izango baita irekita. Beraz aitzaki gutxi bertara agertzeko.

eta hemen joan ez, baina bideo ikusi nahi duzuenontzat,link-a, hunkigarria dudarik gabe. Eta norberari zer pentsa handia emango diona.

eta web-a .

PD: Barakaldora Gorka eta Maider doazte, animo eta zorte on!



http://www.plus.es/informerobinson/videos/enero-10/

2010/07/05

"RETO DEL EBRO", izenak dion bezala, benetako erronka!

Bero, beroegi akaso, baina lainotu egin zen irteera ordurako eta gaitzerdi, eta lasterketa amaitu ondoren, dutxatu ondoren... ekaitza. Udako ekaitz eder ohietako bat.

Ebrok kolore arre batekin egin zigun ongi etorria, igeriko karratu formako zirkuitua zen. lehen luzea korrontea alde, diagonala buruakin egine zgero korrontearekin jolasean , beste luze bat korrontearen kontra, eta teoriak ertzera joateko esaten bazuen , ezen lan erraza ixkin hartan joaten, eta azken luzea ba horixe, bukatzeko desiatzen. Igeriketan denetik pasa zitzaien basurdeei, batzuk inoiz jaso gabekoak jaso zituzten, besteek ez zuten asmatu igerian, beste batzuk amuarrain bihurtu eta ederki ibili ziren eta gure debutarietako batek uretatik ateartzean hanka azpian ebakia egin eta hantxe utzi behar izan zuen.

Bizikletakoa misteriorik gabekoa, zelaien platoan, eman eta eman, talde handitan, diferentea gure inguruko besteekin konparatuz gero, eta azkarra, oso azkarra. eta korrikakoa ba zelai zelain, pista moduko leku batetik asfaltoa ia ukitu gabe hau ere diferenta eta erosoa dudarik gabe.

2XUk, esan zuen, igerian trabesia mordoa egindakoa dela, han eta hemen igeri egindakoa dela, baina hainbeste muturreko eta hain gaizki igerian ez zuela sekulan egin, eta korrika afarian pentsatzen arotu zena...Gonzi, monoaletako euskadiko selekzioan dagoela ikusi zen, eta amuarrain bihurtu zen Alarrekin batera, aze lasterketa egin zuten bi hauek!! Alar dudarik gabe, triatleten bozeramaile jarri beharko genuke, irteera epaileekin izan zuen iritzi trukaketa eta gero, baino han zeuden guztiek apoiatzen zuten berak esandakoak ze haiek nahi zutena ezinezkoa zen egitea harri haien artean!!! egurre, ba beste behin eta ya badira batzuk uretako GPSa erabat galduta eta muturrekoak kolekzionatzen ibili zen, Esnaola , betiko martxan, triatloiak kolekzionatzen eta honek ere burua 2XU ekin batera , mesonen afaltzeko zer eskatu. Dantzaria, ere atera zen, eta bere lehen proba amaitzea lortu zuen, honek hartu zuen lasaitau uretatik ateratzean! ezen eztet esan baono NEOPRENO GABE EGIN GENUEN IGERIAN!! eta zaldua, dakidan bakarra zera, uretatik atera eta gurutze gorriakoak esan zioa, horrela ezi zea ibili eh, eta oin azpia odoletan zuela utzi zuen.

Hurrengo zita, Barakaldo.


emaitzak: http://www.tufederacion.com/public_fntriat/noticias_ultimas.php?id=122

2010/06/28

ONDITZEN; REGILLAGA GIPUZKOAKO 3.GARREN ETA EUSKADIKO 5. ITSASO EUSKADIKO 2. ETA MAHALA-TTT KLUBETAN EUSKADIKO 3.GARREN ,


San Juanak ziren larunbatean gure herrian, koadrila egunean , gure basurdeetako asko bezperan kalean ibilita, edo aurreko egunetan bestela... (parrandan , dantzan, egarria asetzen...) Igande goizean ikaragarrizko pereza denek irteera baino segundu batzuk lehenago arte, eta bat batean irteerako bozina soinuarekin dena ahaztu eta konpetizio grina esnatu zitzaien. A zer nolako lasterketa!!!!Izenburuan dioen guztia bete zen, (ustez dena ongi idatzi dut), nahiz eta antolakuntza ez oso inspiratuta egon sari banaketan, bi akats egin eta ez ziren gai izan (hanka sartzea onartu eta Regi eta gure Mahala -TTT berriro podiumera igotzeko eskatzeko).

Eta idazten ari den honek beste behin esango du , onditzik onenak bezperan koadrila eguna izandakoak suertatzen direla... hurrengo hitzordua larunbata 3, 18tan Tudelan, sprint distantzian. Eztet uste bero faltarik izango degunk menestra errege den lurralde hortan...!!!

PD:Aipatu Eduk erorikoa izan zuela Igeldo jeisten baina dirudienez ez dauka ezer larririk, urradura batzuk besterik ez.
Pd: eztakat argazkirik.

2010/06/21

MAHALA-TTT, ROAD TO IRON MAN AUSTRIA 2011...



Batzun ilusioa, taldeko ilusioa bihurtu da, hurrengo urteko uztailean, austriako iron manean (klagenfurt?)gure 10 basurdeek hartuko dute parte, jada denek izena emana dute. Oraindik aurtengoa amaitzeke, eta jada hurrengo urtekoak pentsatzen!!!

Basurdeak honako hauek; Regi, Itsaso, Alar, Esnaola, Saez, Alberto, Artutxa, Gonzi, Marin, Edu.

2010/06/14

Zarautz 2010 eta Donostiako Sprint-ean Maider Gaztañaga Txapeldun!!!









Zarautzko triatloia kanpotik ikusita. Eguardiko 12:30 ak aldera jendea boxeak uzten ta asko erabat kontzentratuta ta beste asko urduri. 14:15ak aldera Hondartza gerturatu eta asko arritu nindun itsasoa hain gora iristea, ia hondarrik etzekoen. Itsasoa pittin bat muitua ikusten zan ta eguraldi bikaina proba hontarako.

Lehenego piragua ikusten zan, eta han zetorrenaren besoak, bakarra zetorren eta atzetik inortxo. Ba neska honek izugarrizko abantaila atera zien ondorengoei. Neska gehiago eta ondoren nahastuan iristen hasi zian. Batzuk, getarin txakolinetan ibilita, balantzaka, beste batzu ezkerreko parete aldera sartuta,karramarrotan ta besten bat txipiroieta (Esnaola!). Sorospen zerbitzuek ere atera zuten baten bat, “va subir la marea?...” bai, ia hondarrik gabe geratzen ari ginan(ikusleok), “...y se lo va llevar todo!?” ….;)

Bizikleta saioan, Aian ikustea gustatuko litzaidake baina beno. Ikusitako tokietan batzuk tope akoplauta, ta besten batzuk mus partidua jokatzen (Marin&Igor) eta beste batzuk bizikletan ibiltzen, besteik gabe (jakina, hauek korrikakoan pentsatzen erabat).

Korrika, lehenengo itzulian ia gehienak irribarrerenbat egiten zuten, bigarrenean, bazilatu ezkero, begirada batekin tximistak botatzen zituzten eta hirugarrenean obe baju baju animatu ta ipurdin bultzadatxo bat eman.

Antolakuntza, ba zuek esango dezue baina, urteroko moduan ikusi nuen, ondo. Herriko jendea lanean eta “Grandprix” kamiseta zaraman London Boy hoitako batek, musika plazako kioskoan, DJ Filigramas-ena egiten hasi zan harte, ta gure txikian siesta izorratu.

p.d. portadan, ez daude denen argazkiak baina ia gehienak, bideotxo batzuk badauzkat, baina kalitate bajua dute, nahi duenak eska ditzala.

ZORIONAK DANOI!!. taldeka 6.nak, aze maila!

Ondoren, barrukoen kronikak!!
-------------------------------------------------------------------------------------

Ba, igandean Donostiko sprinta izan zen, bertan gure koloreak defendituz Maider Gaztañaga izan zen eta... bere lehen triatlon lehen postua erdietsi zuen, igerian 4garren atera eta bizikleta eta korrika denborik onenak markatuz. Dudarik gabe egundokoa, bertan izan zen baita Gorka, sprint etan primeran moldatzen dela ikusiz, Gonzi, bezperan Irati extren egin ondoren!, Mirian, olinpikorako pausoa noiz?, Endika, beste tolosar gazte bat TTTko koloreak defendituz izan zena, bizikleta erori ta hala ere proba amaitzea lortu zuen, Mikel insausti, ziklokroslari ohia ere bertan, eta beste bi herrikide ere bai Andoni eta Nerea, zorionak denei goiz atsegin hori eskeintzeagatik!

Pd: nere ordenagailua izatean, podiumeko argazkiren bat jarriko det.

2010/06/09

Tolosaldea euskal triatloiaren puntan

23 triatloilari datorren larunbateko Zarauzko Triatloiean

Itsaso Leunda hernialdetarra (Garraitz) Iron Cat gogorrean irabazle eta euskal probetan jada Senperen eta Zierbenan garaile, Egoitz Zalakain tolosarra (AtSS) Debako sprint proban irabazle eta euskal zirkuituko lider, Aitor Regillaga tolosarra (Mahala-TTT) Senperen sprint distantzian txapeldun eta Iron Cat osatuta, Aimar Agirresarobe tolosarra (AtSS) euskal zirkuituko lehen postuetan, Aitor Tejeria zizurkildarra (Lagunak) Deban laugarren, Alberto Vaquero tolosarra (Mahala-TTT) euskal zirkuituko onenen artean eta Maresme Challenge distantzi erdiko proban puntan, bost Finisher (Leunda, Regillaga eta Asier Saez Iron Cat-en, eta Igor Aranburu eta Ion Marin Lanzarote IM-n), eta Mahala-TTT taldekako Euskadiko Txapelketan hirugarren.
Sekulako denboraldia osatzen ari dira Tolosaldeko triatloilariak, garai onenetako emaitzen pare jarriz (Dina Bilbao, Txiki Plazas...) , eta kasik haiek ere gaindituz. Lehen postuetan eta triatloirik gogorrenetan hainbeste ordezkari duen eskualderik apenas izango den Euskal Herrian.
Eta hori guztia urteko hitzordurik politenetako baten atarian: Zarauzko Triatloia. Datorren larunbatean eskualdeko 23 triatloilarik (Mahala-TTTkoak 17) hartuko dute parte distantzia ertaineko proba ikusgarri horretan. Leunda, Zalakain, Agirresarobe, Tejeria, Regillaga, Vaquero... buruan ibiltzeko helburuarekin, eta gehiengoa norbere erronka eta ilusioa betetzeko asmoz. Getarian 15:00etan abiatuko dira igerian 2.500 metro osatzeko Zarautz arte, 82 kilometro egingo dituzte gero bizikletan Meagas bitan, Orio gaina eta Aiako igoerak gaindituta, eta amaitzeko 20 kilometro korrika Zarautzen zirkuitu bati hiru itzuli emanaz.
Denboraldia ez da proba horrekin amaituko noski, baina egia askorentzat ardatz nagusia proba hori izango dela. Goza dezatela!


Zarauzko Triatloiean eskualdeko ordezkariak:
Unai Aizpuru (Mahala-TTT)
Igor Aranburu (Mahala-TTT)
Aritz Aranzegi (Mahala-TTT)
Ion Artutxa (Mahala-TTT)
Juan Carlos Diez ((Mahala-TTT)
Iñigo Esnaola (Mahala-TTT)
Jon Etxetxipia (Mahala-TTT)
Edu Gonzalez (Mahala-TTT)
Iñaki Insausti (Mahala-TTT)
Ion Irazustabarrena (Mahala-TTT)
Ion Marin (Mahala-TTT)
Aitor Regillaga (Mahala-TTT)
Javi Rodriguez (Mahala-TTT)
Asier Saez (Mahala-TTT)
Alar Sevillano (Mahala-TTT)
Pablo Uranga (Mahala-TTT)
Alberto Vaquero (Mahala-TTT)
Aimar Agirresarobe ((AtSS)
Egoitz Zalakain (AtSS)
Ilazki Zalakain (AtSS)
Aitor Tejeria (Lagunak)
Itsaso Leunda (Garraitz)
Sonia Muñoz (Zumeatarra)

2010/06/07

PARIS ROUBAIX 2010, NAHI, AHAL ETA EZIN...







Velodromoan infernua, zeru bilakatu zenekoa.

Goizeko 5:50minututan atera ginen. Bazirudien aurreko eguna bezain sargoria izango zela, baina zeruko laino zuri finak, laino beltz potolo euritsu bilakatu ziren, berriro zuri eta urdin zerua, berriro, gris triste eta negarti , eta berriro urdin eta zuri…
Lehen control gunea 87garren km zegoen, ordu arte dena ordekan, repetxo batzuk orain gora orain behera… eta hórrela 97garren km arte. Taktika bakarra zen (JER) jan , edan, ta ruedan edo (CBR) comer , beber y a rueda, eta guztia infinituraino luzatzen ziren nekazal soroen tartean.
Proek diote , pabesera hurbildu ahala, ezinegona handiagotzen dela, erritmoa azkartzen dela, denek aurrean sartu nahi dutela… eta gure kasuan ere antzekoa izan zen, ezinegona handiagotu zen, erritmoa altutu zen, talde hartan burura hurbildu ginen… bihurgunea ezkerretera errepide luze baten erdian… eta hantxe zen hainbeste aldiz telebistan ikusitakoa, bide estu hori bat 2-3 metroko zabalera, harri laukiduna, aldeetara eroria, ta gu platoan 52x19-18…abiaduran teoría guztiak buruan, ikusiz aurrekoa nola sartzen zen… kan kan kan kan kan kan kan kan kan kan , hura zarata! Botelinak lurrera batzuei… eta hala kan kan kan kan kan 2200m tan, aurrekoa pasa ahal zen bezala, konfiantza izan ez zela eroriko, manillarra lasai lasai hartu, pedalkada zerbait atrankatua eraman…. Eta eskuetako ahurrean izugarrizko bero sentsazioa. Nahiz eta espadadrapua jarrita eraman pelotariak bezala. Eta halako batean errepidea, eta satisfazioa, lehena pasa genuen, 28 falta ziren jada, eta “azkar” pasa genituen. 3 eta 4 garren zatiak luzeak, 3700m eta 1500m , atsedena errepide bat gurutzatzea, zer zen hura! Ez zen amaitzen, baina oraindik freskoa eta hantxe gustura, hala ere tartean bazterreko hauts-belardira gurpila sartzen, atseden piskat hartu nahian. Eta behatzak oraindik aguantatzen, normala hasi besterik ez zen egin!
Infernua sartuta geunden, baina infernuan ere mailak daude, 2garren kontrol gunean, karga deskarga eder baten ostean, … tximista, trumoiak, eta euria, euria eta euria, ekaitza ia ordu eta erdian ta gehixeon… eta pabesa bustirik probaten gu , atzeko gurpila joan egiten zen zenbaietan, akaso asko puztuta zeudelako, baina ez genuen arriskatu nahi izan gutxi poztu eta llantazoak izatera, esperientzia zutenek hori zioten eta., segituan putzuak egin ziren… hotzik ez baino hozten, eta gu dena motzez eta oraindik Arenbergera iristeko, orain dik120garren km zen!! Eta 135falta ziren!!! Dudarik gabe burua, martxan hasi zen, euritan egindako lasterketetaz gogoratu nintzen, reinosa, arrigorriaga, eta beste batzuk… baino gero eta gehiago ari zuen. Zenbat gauza pasa ote zitzaizkidan burutik, Arenberg bitartean, mundua falta zen, lagunak ere gero aitortu zidanez, niri begiratzean, zera pensatzen omen zuen, “zer ari ote da pentsatzen, nik sartu diat enbajada hontan, ta lehendik gorra ez bazan, orain euria”, “ Ez haiz ari disfrutatzen ezta?” galdetu zidan, “momento honetan ez, baina hauxe dek dagoena, jan, edan eta aurrea, atertuko dik sikiera “ nere burua engañatu nahian edo.
157km, Arenberg, behatzak jada minbera 8 pabes zati eta gero, euria, edo ura zerutik, 3garren kontrol gunea, jana, Edana eta sellua hartu ta ziztu batean aurrera. Atera eta hotza sentitu baino baina genuen … ateri zen, bost minutu pasatxo igaro ostean!! Arenberg, 100 helmugarako, bitxurretik hasi nintzen, helburua helmugara iristea zen eta hura luze izan behar zenaren susmoa jada egiaztatua zen, lagunak denak erditik, hura basurdea! Nik hura ikusirik sartu egiten naiz, baina ez nuen dena pasatzeko adorerik izan, eta halaxe 3-sartu atera egin nituen, gogorra da, ezen pabes zati desberdina da besteekin konparatuz. Eta jendea ikusten. Sinestezina. Eta horrela beste 5 zati 188 arte eta berriro gure goizeko taldekoekin bat egin genuen arte. Behatzak jada txikituta. Nekea normala den bezala, baina sentsazioak oso onak, jan eta edan ondo egin dugu, gero eta gutxiago falta da baina oraindik aurretik 14 zati, hurrengo Kontrol gunera 7eta tartean bi 3000m koak, atsedena errepide zati laburren bat delarik. Infernua barne barnetik dudarik gabe. Berriro euria hasten du, eta berriro bustita, eskerrak nahiko azkar pasatzen den e
Eta bitartean alboko belaze zatia eta adokinaren arteko lokatzetatik, ziklokrosa egiten, mina arindu nahian… baina han patuak harrira eramaten zintuen, ez zegoen ihesbiderik, nahia eta ahala, zakuka genituen, baina ezina ere beste zakuka. Batzuk oraindik hegan pasatzen zituzten adokinak , nik gero eta mantsoago eta nere taldean ere denetik…
228 garren km, eta kontrol gunea. 27km helmugarako, zeruko atea hortxe dago baina oraidik 17km tan 960m, 500m, 1800m, 1100m, 2120, 1100, 1400, atsedenerako denborik gabe, jada behatzak, ahurrak (palma), antebrazok… minez, inoiz imaginatu gabeko minez. Bizkarra eta besoak ondo (igerikoa zeozertan nabaritu behar zen dedio!) Arenberg famatuena izango da, baina azken traka hau okerrena da, nekea, inpotentzia, eta dena hain segidan izatea… Pave de la Justicie 1800m eta Carrefour de Arbre, 2120, eta Pave gruson 1100m denak segidan errepideak batetik bestera zeharkatuz. Pabe sarrera batzutan geratu egiten naiz, nundik sartu pentsatuz, dena utziko nuke…eztut nahi min gehiago, belazeak, bitxurrak, baina esanda bezala patua gaur harbidea da, ezin da ihes egin.
Eta halako batean 245garren km-a, pabes zati bat falta da, baina ezta puntuagarria, artifiziala da herrian, velodromo aurrean dagoena 300 metroz, eta autopista dirudi, amaitu da gurutz bidea!!! 10km falta dira helmugarako…. Baina galdu egiten gara bidegurutze batean eta rodeo handi xamarra ematera behartuak sentitzen gara. Eta bai hantxe azkenean velodromoa, jendea ikusten, eta gu han , eta imaginatzen zara, haiek guztiak zuri zai daudela, zure izena esanaz, peralteko marra gorria pasatzen dut , inoiz ez naiz horrelako batean ibili eta inpresioa egiten du zeharka joate horrek, eta hantxe zerua diruen itzuli eta erdi, marra ikutu eta amorrru ohiu bat egiten dut, barrutik ateratzen zait, eta bizikleta eskutan hartu eta azken “bote” bat maten diot, jendeak flipatu egiten du, baina nola esan haien zer nolako gurutz bidea izan den, guztia!

Baina oraindik bazen, sari bat, velodromoKO dutxak, ziklismoko historia bizi bizia, ohitura da proba amaitzen duten guztiak bertan dutxatzea, auskalo noizkoak diren, baina hantxe zu bezala txikituta infernua zeharkatu eta eta zerua ukitu dutenak egon direla somatzen du. Batallaz jositako lekua, eta eskerrak pareta haiek ez duten hitzegiten.

Latza dudarik gabe.

2010/06/03

DEBAN ETA BERMEON GURE BASURDEETAKO BAT MAHALAKO IZENA ERAKUTSIZ

Eskurtsioan izan naiz azken egun hauetan eta... nola beste inork eztun ezer komentatu...(libre zeate idazteko eh! jejeje).

Bermeon, larunbatean jokatu zen bizkaiko txapelketa, bertan Regi 6º izan zen uretatik ateratzen, baina bizikletan eta korrika etzuen egunik onena izan eta lastima... baina hala ere 10º!!!! izan zen, eta Alar nekazienina ere 50º izan zen, bizikletako saioan indar erakustaldi itzel baten ostean. 56º izan zen Ibon eta honek ere urari tamaina hartzen ari zaion seinale.

Hori larunbatea, eta igandea, Deba, euskadi eta gipuzkoako tituluak zeuden jokoan.
Bertaratutako basurdeak, 13. Argon 18, 19. 2XU, 39. Ezpala, 55. Eurre, 67. gure nekaezina, 77. reitziger, 227. arraunlari ohia, eta nesketan 32. sokatiralaria.

aipatu zirkuitua ia ia iazkoaren berdina zela, baina aldaketa batekin itzuli bakoitzean 2 aldapa igo behar zirela, iazkoa igo, zubiraino jetsi eta berrize gora, totalean 4 aldapa piko pikoak!!

Ba horixe hitz gutxitan aurreko asteburukoa, asteburu hontan ondarru, zorte on berri guztiei eta animo bestei, zarautz yada azken 10 egunetan, zuek zuena kontatu eta nik iparraldeko infernuaren mitoa egia edo gezurra den kontatuko dizuet,

argazkiak beste baterako.
aio!

2010/05/23

MAHALA-TTT 3. EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETAN, Lanzaroten, Igor Aranburu (11h 09' 14") eta Ion Marin (11h 55' 41") Finisher! eta Zierbenako olinpikoa




Ba bai, larunbat honetan ere , Mahala-Tolosaldeko TT-ko basurdeek iazko emaitzak berdindu zituzten. Euskadiko taldekako txapelketan 3. postua erdietsi baitzuten.
Hiru talde atera zituzten basurdeek proba honetan, guztira 38 talde izan ziren irteera lerroan eta taldeak 1'30"ko dieferentziarekin ateratzen ziren , proba taldekako erlojupekoa baitzen).

Gureetan lehenak C-koak izan ziren, bat kenduta ia denak berriak zirelarik proba mota honetan. Eta euren asmoa dudarik gabe bete zuten, den denak batera iritsi eta probaz gozatzea.

Segidan B-koak izan ziren , eta igerian eta bizikleta ederki estutu ondoren, korrikakoan laukoteko bati luze egin zitzaion lasterketa eta horrek zer edo zer atzeratu zituen, baina gustura orokorrean.

Ondoren A-koak izan ziren, eta diotenez aurpegietan antzeman omen zen nola joan ziren, eta nahiz eta ateratako boskotea ez osorik iritsi helmugara, bat atzeratu egin zen (laugarrenaren denbora baitzen balio zuena) emaitza ederra lortu zuten.
Probako Argazkiak

Hori EHn, eta ordu berean (beno Kanarietan bat gutxiago...) beste bi basurde Lanzaroteko iron manean. Biak ala biak igerian eta bizikleta parean ibili ziren korrika ere paretsu maratoi erdia bitartean ... eta handik aurrena bizirautea izango zen dudarik gabe denborak ikusita. Bejondeizuela Ion eta Igor! zuek ere lortu duzue eta hainbeste kostatako ametsa ( zuen inpresioen zain geratzen gara...)

eta Igandean zierbenan distantzia olinpikoan lehiatu ziren beste basurde batzuk eta bertan piepoli onenen artean lehian (20garren igerian!!) eta , ezin ahaztu utzi Eduren bizikleta 27. partziala!!!). Eta emakumezkoetan garaile... beste behin Itsaso Leunda!!! 6' atereaz bigarrengoari , dudarik gabe iron mana ondo rekuperatu du.


2010/05/18

IRONCAT 2010 : Eolo, haizearen jainkoak, ezin izan zuen gurekin!!











Gorra, baina polita, benetan polita da egindako lan guztiak bere fruituak ematen dituenean. Ostegunean la ampolla aldera gindoazela furgonetan komentatzen genun, buelta finisherrak izanez egin behar genuela, irrifarre batez, kontentu... baita lortu ere eta nola gainera!
Hemen doa kronika eta zeozertan hanka sartzen badet zuzenduko nau super parejak.....
goizeko 4ak, Aitor eta Itsaso, gosaltzera, nik lo pixkat gehio egitea erabaki nuen eta 4:30tan jetxi nintzen, lehenengo komentarioa...ze haizea!!!! gorriak pasako ditugu gaur...baina aurrera!!!! behin gosalduta, beharrezko guztia hartu eta boxetara, 6tan ireki, barrura sartu eta dena prestatu, egiten zuen haizeak bizikletak bota egiten zituen, ezin genituen geldi mantendu, neoprenoa jantzi eta hondartzaruntz, denboraz nahiko juxtu, berotzeko denborarik ez baina bazegon bai denbora pixkanaka berotzen joateko, irteera puntuan urduri, batzuk besteak baino gehio baina hasteko irrikitan.

bonggg eta denak uretara, ixkin batean jarriz asmatu genuen ez bait genituen golpeak jaso, pixkanaka itxasoan sartzen gindoazen einean situazioa okertu egiten zen, burua altxa eta ez zen bollarik ikusten, burua atera eta trago earrak hartuz... lekua hartu eta bakoitza berera, aitor izugarri 14. atera zen uretatik 59:44-ko denboraz, ondoren ni 27. 1:00:40-ko denboraz eta azkenik itsaso nesketan 4. eta orokorrean 101. 1:11:54-ko denboraz ondo sufrituta gainera, uztekotan ere egon omen zen izan zuen angustiagatik baina aurrera!

Bakoitzak bere transizioa gehiegi estresatu gabe egin ondoren, zati gorrenetakoa zetorren, bizikletako sektorea, 30 km-ko 6 itzuli, bertan haizeren kontrako eta gure buruaren aurkako burruka gogor bat izanez, gurutzatzen ginen bakoitzan ahalik eta animo gehien emanez bata besteari, aitor oso aurrean, denak dakigu bizikleta bere fuertea dala eta earki demostratu zuen, lehenengo itzulia oso azkar eman zuen eta konturatu zan erritmo horretan haizearen kontra ibili ez gero ez zela mesederako izango eta bururekin jokatuz pixkat erritmoa jetxi zuen eta hala ere 7. partziala egin zuen 5:39:49-ko denboraz eta bizikleta 8. utziaz, nere barrurako oraindik egiten dudan galdera, haizerik ez balego ze partzial egingo luke artista honek????
nere aldetik, antzekoa, lehenengo 3 bueltak ordubete ingurun eman nituen, media majoa zan baina altuegia kontutan edukita ondoren maratoia korri behar genula eta haizeak gero eta gorrago jotzen zuela, azkenean 53. partziala 6:31:12-ko denboraz.
Eta itsasok ere majo sufritu zuen, bere fuertea da, baina oso gorra egin zitzaion dena dala, 2 neska aurreratu zitun eta 2. postuan jarri zelarik eutsi zion guztiz hustu gabe eta azken sektorean nola zegoen erakusteko, azkenen nesketan 2. partziala eta orokorrean 105. 7:03:06-ko denboraz.
Dagoeneko gutxi falta zan, azken sektorea baina distantzi luzeko proban gorrena agian aurretik egindako guztiak ederki zigortzen zaituelako, aitor erritmo oso fuertean hasi zen, lehenengo 15 bat kilometrotan 4:30 azpitik egin zuen kilometroa, postu pare bat bakarrik galduz, baina hor etorri ziren bere komeriak, tripetatik arazoak izaten hasi zen eta komunera jun behar izan zuen, hustuta sentitzen zen eta izugarrizko bajoia izan zuen, itzuli bat oinez egin eta bai gure baita bertan izan ziren guztien animoak jasoaz buelta eman zion eta azken itzuliak korrika amaitu zituen helburua ederki asko lortuaz, finisher 17. postuan, 10:44:54-ko denboraz eta azken sektorea 4:05:21-an eginaz.
Ni bizikleta utzi ondoren nahiko ondo sentitzen nintzen baina ez nuen gehiegi estutu nahi, oso luzea egiten bait da maratoia beraz hasieratik erritmo egonkor batean joaten saiatu nintzen, eta baita lortu ere, nahiz eta azken bueltak pixkat motelago egin, neri gorputzak ederki errespetatu nindun eta gustora, disfrutatuz egin nuen maratoia, nere arazoa azken giroan etorri zen, 1,5 kilometro faltan, poza eta zoriontasuna dastatzen ari nintzela.......nahiz eta pulsera guztiak eduki, ez omen zuten nere dorsala itzuli guztietan apuntatu eta buelta bat falta zitzaitela esan zidaten, gelditu, beraiekin eztabaidatu eta pulsera guztiak nituela ikusitakoan helmugan sartzeko esan ninduten nahiz eta agian deskalifikatua izango nintzen, hor ederki izurratu zidaten, momentua bahintzat, azken 500 metroak burumakur eta negarrez egin nituen,batzuek friki deituko naute eta beste batzuek ez dute ulertuko baina ez nuen indarrik, ez eztabaidatzeko, ezta esplikazioak eskatzeko ere, eztarrian nuen korapiloak nahiz eta jakin finisher nintzela eta guztia legalki bete nuela malko moduan atera zen, eta nola gainera. Azkenean juezak nere desolazioa ikusirik, pulsera guztiak nituela konprobaturik eta chiparen bidez itzuli guztiak egin nituela ikusita finisher nintzela komunikatu ninduten, azkenean 35. postuan 11:14:34-ko denboraz eta azken partziala 3:42:42-n eginaz, aitorri besarkada bat eman, zoriondu eta berak ni kontsolatu.
Eta azkenik tolosako printzesa, nik esango nuke daoneko erregina, ez pasaban ez beste inor, Gure Itsaso! bizikleta utzi ondoren korrika ziztu bizian atera zen, ez zuen pasa nahi eta lehen itzuliak 5 minutu/kilometroko erritmoan egiten ari zen, aixe gainera eta azkenean aurrretik zuen neska hustu zanean itsason arnasa golkoan sentitzez, honek oraindik erritmoa igo eta itzuli bat faltan lasterketa irabazi zuen, kriston pasada eman zion, lehen postuan jarri eta psikologikoki txikituta utzi zuen ordurarte lasterketa buru izan zenari, momentuan bertan , aurreratzerakoan zoriondu zuen, azken itzulia disfrutatuz egin zuen eta jakinda ez bakarrik finisher izango zela baizik eta bere lehen ironman-ean txapeldun! Azkenean lehen emakumea eta orokorrean 54. 11:41:03-ko denboraz, korrikako sektorea 3:26:03-en eginaz, bai bai ondo irakurri dezute izugarrizko maratoia egin zuen, kontutan hartzekoa orokorrean 18. partziala egin zuela!!!!!Eolo!!! ezin izan dezu gurekin!!!!!!
Eta guzti onen ondoren, Itsasoren saria jaso eta argazki batzuk aterata guztiok hotelera deskantsatzera.
Besterik gabe hemendik jende askori eskerrak ematea gustatuko litzaidake, familiaz aparte, bai aurretik eta baita ondoren animoak bidali dizkiguzuen taldekide guztiei, tonteri bat ematen du baina asko laguntzen du, eta nola ez bertaraino joan zen Alar, gure basurdeari, bere buila eta laguntzarik gabe ere gogorragoa egingo litzake guzti hau.
Azkenik, kontutan izan behar degu, asteburu honetan beste bi taldekide Lanzarotera doazela, igor eta marin,haiek ere ez dute lan xamurra aurretik baina mutilek, buruaz egin eta dudarik ez eduki helmugan merezi duela pena!!! espero det dena ondo jutea, eguraldiak, gorputzak, bizikletak....guztiak errespetatzea eta ea larunbatean bertan zuek ere finisher zaretela ospatu dezakegun. Eta nola ez hemendik zorionak beste ironman batean sartu zaigun gure taldekide den aitorri, aitatxo izan da eta horrek ere badu lan ederra aurretik, zorionak esatari!!!!!

ea argazkin bat jartzen degun lehen bait lehen.

2010/05/17

Operación CAT

... eta 3 katuek 7 bizi zituzten. ZORIONAK!
... eta gazela jaunak PRO guztiei egurra. ZORIONAK!
Sailkapenak eskubiko tablan,
kronikak lehenbaitlehen

2010/05/09

MAITZAK 22, HONDARRIBIAN, ERLOJUAREN AURKAKO TALDEKAKO TXAPELKETA, animatzen?




Gogoratzen Once taldeaz? Iaz ezpalak giroa berotu asmoz talde onen argazki bat jarri zuen, baita konkorde bat ere, eta eman zigun magia berezia eta gero iazkoak errepikatzeari ekin diot? jejeje

Ba bai, hilaren 22, euskadiko eta gipuzkoa txapelketa jokatu da, erlojuaren kontra taldekako modalitatean. Lerro hauen bidez taldekideak animatu nahiko genituzke, ahalik eta talde homogeneoak ateratzeko. Iaz euskadiko 3garren eta gipuzkoako txapeldun orde izan ginen, beraz defenditu beharreko gauzak ditugu, gu basurdeok!

Halare email bat ere bidaliko dut orain arteko apuntatuak zein diren ikusteko

2010/05/03

AITOR REGILLAGAK SENPEREKO TRIATLOIA IRABAZI DU SPRINT DISTANTZIAN

SAILKAPENAK:
SPRINT:
1º IRABAZLEA!!!!Aitor Regillaga 1h 10' 53"
Unai Cossio 1h 25'52"
Yon Gonzalez 1H 29' 43"
Mikel Insausti 1H 31' 45" (laister, TTT-ko kide izango dena...)
Mirian Elorza 1h 40' 33" (11.garren neska!!!)

OLINPIKOA
Alberto Vaquero 2H 08'58"
Gorka Sarasola 2H 13' 15"
Iñaki Insausti 2H 13'49"
Javi Rodriguez 2H 14'27"
Alar Sevillano 2H 18' 47"
Aritz Aranzegi 2h 19' 49"
Unai Aizpuru 2H 20' 22"
Iñigo Esnaola 2H 40'00"
Jorge Goia 2H 44' 19"



Asteburu hontan hasi dira triatloiak gure inguru honeta, eta azken urteetan bezala senperekoa izan da lehena gure indarrak neurtzeko. Goizeko bederatzietan distantzia sprint-a jokatu zen. (750 igeri+20km bizikletan+5korrika, eta bertan Aitor Regillaga, Unai Cossio, Miryan Elorza eta Yon Gonzalez izan ziren parte hartzaile moduan.

Eta gutako askok pentsatzen genuena, nafarroako duatloietan punt puntan ibili ostean... Aitorrek bere bigarren denboraldi honetan, guztien aurretik helmugako pankarta lehen postuan igaro zuen. Igerian oso aurrean atera ostean, bizikletan indar erakustaldi aparteko baten ostean eta korrika saio itzela eta gero, hantxe iritsi zen ... eta pena bakarra akaso, sailkapena ikusi arte ez omen ze jabetu irabazi egin zuela!!!

Unai lurretik ere ibili zen bizikletan erosi ostean, baina halare ere izterrean urratu eder bat izanda ere helmugaratu zen. Yon ere gustura , beretzat lehen proba baitzen senperko hau eta kontentu nabari zitzaion, Eta MIryan , hau ere lurretik ibilia, baian helmugara iritsia ezta!? (ez nago ziur bere bertsioaz edo epaile batek deskalifikatua?). Bejondeizuela denei!!! hau hasi besterik ezta eta egin,.


13:30: distantzia olinpikoa, 1500 igeri+40km bizikletan+10korrika. 400 parte hartzaile, igeri saio gogorra beste behin senperekoa, kolpeak eta auskalo zer gehiago, han gure delfin batzuk oso aurreanm ta bestak klaro atzeraxeago. Bizikleta saioa ona, gora beheratsua , batzuentzat disfrutatzeako, besteentzat gogorra. Eta korrika 3 itzuli, bere alpada eta biraje itxiekin eta denentzat helmuga.

Egia esan sailkapenak ez dauzkat oraindik eskutan eta ez dakit ezer, baino badakit Esnaolak lehen triatloia zuela hau, eta noski iritsi zela!

Bertan atera ziren basurdeak , 2XU, doai onak dituen mutila, aurrean ibili zena, onenen parean. Gorka, igeri oso oso aurrean aritu zena, Eurre, zapatillekin korrika hegan egin zuena, Javi, igerian Power balance akin hobetu duena! jajaja, Alar, basurde autentiko bat, Xandalio, (iritsi zen helmugara?), Aritz, radio bat puskatu arren , hantxe lasterketa amaitzea lortu zuena, Esnaola, zorionak eta Jorge bejondeikela hiri ere! Guztiak ere bene benetako basurdeak.


Ba horreka joan zen asuntoa, eztakagu argazkirik eta zain gaude ateratzeko, datozen egunetan informazio gehiago.

Lanbatean bakizue, deskantsua.